Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

oraintxe 1 adlag orain bertan. (orainaldiko aditz eta adizkiekin)

Oraintxe duzue aukera; honela mintzatu baita Jauna Davidi buruz: [...].  Elizen arteko biblia   2 Sm 3,18

Gure gordelekua oraintxe bihurtu da egiazko gordeleku.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 44. orr.

Oraintxe entzun dugun doinu hori ondo etorriko litzaioke jaunartzeko uneari.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 74. orr.

Berak oraintxe esan duen bezala, asmatu behar duen ipuin horren sarrerako atea, [...] eragileak, Violante delako horrek, erabaki du.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 99. orr.

Kafea egin dut oraintxe.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 23. orr.

-Harry... uste dut zerbait ulertu dudala oraintxe!  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 215. orr.

"Oraintxe ematen diat Durrutiren hurrengoa!", esan zuen ispiluari begira.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 23. orr.

Oraintxe ez naiz ausartzen ezer egitera; beldur naiz ez ote dagoen debekatuta.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 20. orr.

Ez naun oraintxe gogoratzen, baina hain garrantzitsua badun, saiatuko naun.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 23. orr.

Ti-ta: oraintxe natorrek.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 11. orr.

Zenbat diru daukak oraintxe?  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 59. orr.

Zaude, oraintxe bilatuko dizut.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 67. orr.

Oraintxe jaikiko naiz, eta une batean zurekin nauzu.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 403. orr.

2 (lehenaldiko aditz eta adizkiekin)

Oraintxe ari zitzaidan Joseba esplikatzen zergatik daukan halako antza astoekin.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 389. orr.

Entzun al duzu Ekialdeko lapurreta handi horren berri? oraintxe ari nintzen irakurtzen.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 52. orr.

Esaten ari nintzaion, oraintxe, izugarrizko gozatua dela zu kantuan entzutea.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 27. orr.

Oraintxe ere hor zegoen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 59. orr.

Non dago gainera, oraintxe hemen zegoen eta.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 185. orr.

Hirugarren ume bat oraintxe ari ziren garbitzen nonbait, garrasi zorrotzak eta sukaldariaren errieta ozenak baitzetozen sukaldetik.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 153. orr.

3 (bestelakoak)

Hasteko letu ezak hau oraintxe.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 87. orr.

-Etxera oraintxe joatea izanen da zuhurrena, nik uste -esan du orduan.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 309. orr.

-Nire kontra daukaana, oraintxe esan!  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 158. orr.

Kenduiok oraintxe bertatixe eta ikusiko duk nola dena ondo irteten den.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 117. orr.

Maiestate hori, baietz oraintxe sastatu.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 224. orr.

-Utzi pasatzera oraintxe!  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 199. orr.

Zina hauts baleza oraintxe!  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 130. orr.

Oraintxe bezala, neure herria batere ulertzen ez dudan garaia iristen ari da.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 31. orr.

4 oraintxe bertan

Oraintxe bertan, inguratua daukate Jerusalemgo gotorlekua eta hartu egin nahi dute. Santutegia eta Bet-Sur hiria ere sendotu dituzte.  Elizen arteko biblia   1 M 6,26

Ospa hemendik oraintxe bertan.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 166. orr.

Oraintxe bertan ez da liburu kaxa bat goiko solairura eramateko gauza.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 377. orr.

Oraintxe bertan bera idazten ari duk, ezta?  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 140. orr.

Ea oraintxe bertan zurekin ote nagoen galdetzen diot neure buruari.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 238. orr.

-Oraintxe bertan etortzen ez bazara, ez nauzu etxean aurkituko.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 120. orr.

Oraintxe bertan eskatuko diok barkazioa hire arrebari.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 221. orr.

Oraintxe bertan joan behar, hortaz?  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 97. orr.

Etxera oraintxe bertan!  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 69. orr.

Ospa hemendik oraintxe bertan.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 166. orr.

Neuk tiro egin beharko nikek, oraintxe eta hementxe bertan.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 179. orr.

5 oraintxe dela

Oraintxe dela gutxi Zarautzen Xabier Eizagirre, Txaparro-ko zuzendaritzako kidea eta Urola-Kostako Hitza-ren sortzaileetakoari eman zioten jokalaririk onenaren saria.  Berria - Kirola   2004-05-04

6 (dela ezabaturik)

Errefrau atsotitz horrekin akordatu ginen urtarrilaren 20an, San Sebastian egunez, oraintxe 13 egun.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 53. orr.

1501ean, oraintxe 500 urte, beraz, Iruñean argitara eman zen otoitz-liburu latinezko batean, hantxe ipinitako eraskintxo batean ageri da azaro izen hori.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 428. orr.

7 oraintxe ere

Oraintxe ere hor zegoen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 59. orr.

"Autoarekin ari naiz lanean oraintxe ere", dio.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 207. orr.

Oraintxe ere, begien bistan baneuka bezalaxe, zinta hura.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 285. orr.

Irribarrea eragiten dit, oraintxe ere, hartan pentsatze hutsak.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 21. orr.

-Bapo eginda, oraintxe ere, ezta ba? -esan zuen senarrak-.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 160. orr.

-Ba, oraintxe ere, beharbada, zuek baino tontakeria gutxiago esaten dugu guk.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 131. orr.

8 oraintxe... oraintxe...

Oraintxe ahoa zabaldu, oraintxe itxi, oraintxe zabaldu, oraintxe itxi.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 129. orr.

Barne txokorik gordeena aurkitu balu bezala, oraintxe Epaileari erantzuten zion, oraintxe Aitari erregu egiten, oraintxe Senarrarekin olgatzen zen, oraintxe Lagunarekin solasean jarduten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 891. orr.

Oraintxe jesarri, oraintxe altxatu zebilen, oraintxe besoak bular gainean gurutzatu, oraintxe lepoan, eta oraintxe erlojuari begiratu.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 59. orr.

9 oraintxe puntuan oraintxe bertan.

Oraintxe puntuan esan dugun bezala, zinemak eman die formarik ikusgarriena koadratzearen eta eremuaren arteko harremanei.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 211. orr.

-Egia esanda, horixe pentsetan ari nintzuan oraintxe puntuan.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 112. orr.

Oraintxe puntuan, ibai ertzean eguzkitan paseatzen ari nintzela, zalantza sartu zait nire zentzu onean ote nagoen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 324. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus