Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

tanto (orobat tantu g.er.) 1 iz joko eta kirol batzuetako jokaldia edo puntua; puntu horiek seinalatzen dituen alea edo gauzakia. ik kintze; ttantto.

Partida ederra jokatu eta 35 tanto egin. herria¬

14 tanto baino ezin egin izan nizkion nik berak niri 22 egiteko behar izan zuen tartean.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 72. orr.

Hor du mitxa erakutsi lekuindarrak: 7 tanto lerroan eta 12-14, hiru bote kasik segidan sartuz ere eskuineko paretatik.  Herria   2003-08-07

Capellanek hormabikoa jaso, dejada txokora, eta tantoa.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 59. orr.

Parioak Titinen alde, lehen bi tantoak ere bai, 2-0, 6-2, 7-5 eta 8tan ados.  Herria   2004-01-01

Hogeitabana berdinduz gero, saioa luzatzeko asmoz, batzuek besteei bi tantoren aldea kendu arte jolasean segiko genuen.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 13. orr.

Gero dute beren lana egin bi irabazleek 10 tantoren abantaila ere atxikiz ondarrean.  Herria   2001-01-25

Urruñako bi anaiak ziren junior-gaztetan finalerdietarat helduak eta ez dira lotsatu Miarritze BAC-eko mutikoen aintzinean, bost tantoren abantailarekin.  Herria   2005-01-20

Lehen tantoetan tokiz kanpo erabat agertu zen Martinez Irujo kantxan.  Berria - Kirola   2004-07-08

Aurtenetxe eta Iparragirre 15 tantotan geratu ziren Laudion.  Berria - Kirola   2006-03-01

Tantoetara berdindu ondoren partida gehiago irabazi zituelako egin zuen aurrera azpeitiarren kontra.  Berria - Kirola   2004-04-03

Nabarmentzekoa da Peñak sakeari atera zion etekina ere, guztira zortzi tanto egin baitzituen lehen pilotakadarekin.  Berria - Kirola   2006-04-18

Irujok hamar tanto saketik.  Berria - Harian   2005-06-05

Partida azken tantoan dago.  Berria - Euskal Herria   2004-07-03

Garaipenaren tantua egiteko nahikoa da segundo erdi bat.  Berria - Gaiak   2004-01-08

Tanto ez hain ikusgarriak, baina tantoak dira azken batean, eta frontoiaren zaleek ondo dakiten moduan, azkenean tanto denek dute balio berdina.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 211. orr.

Ordurako bazituen tanto batzuk, eta heldua nintzen punttu egokira, non ez diezun pilotariei begiratzen, pilotari baizik.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 177. orr.

Ondotik, ez zuen tanto bakar bat ere egin.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 38. orr.

Gaiztoturiko giroak hondar tantoa kutsatu zuen.  Berria - Kirola   2006-01-31

Esaterako, "que" eta enparauek, edo artikuluek, zero balio zuten, eta "y" edo "o" bezalako juntagailurik botatzeak puntuak kentzen zituen; adjektiboek eta "-mente"-n bukatutako adberbioek tanto bakarra ematen zuten.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 30. orr.

Sei tanto atzetik bazeuden ere, artekariek 100-60ri kantatzen zuten oraindik txapeldunen alde.  Berria - Kirola   2004-07-13

Aukerarik onenaren zain egon tantoa amaitzeko.  Berria - Kirola   2004-03-15

1 eta 0 irabazi dute gureek eta horrela 3garren toki hortan bermatzen dira 35 pondurekin eta lehenetik 3 tantotan bakarrik.  Herria   2001-02-22

2 (izenondoekin)

Finaletan tanto politek itsusi eta trabatuek bezain beste balio dute.  Berria - Kirola   2006-01-15

Tanto ederrik ere utzi zuen, ordea; 11 eta 5ekoa, adibidez.  Berria - Kirola   2004-02-01

Tanto eder gehiago ere egin zituzten urdinek, batez ere Xalak.  Berria - Kirola   2004-02-29

Bi tanto xoragarrirekin hasi du partida.  Herria   2003-12-18

Atzelariak jokatu zituen partidako tanto onenak.  Berria - Kirola   2006-01-15

Tanto gogor asko egon ziren.  Berria - Kirola   2006-01-31

Tanto piloteatu eta bihurriak Gaubekaren alde jausi ziren.  Berria - Kirola   2004-12-19

Aurrelariak egindako hainbat hutsek eta Olaizola II.aren tanto sendoek gorriei eman zieten garaipena.  Berria - Kirola   2004-02-15

Tanto luze eta lehiatu batean.  Berria - Kirola   2006-01-31

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Jasotako eta eginiko tanto kopuruak erabaki du Binakako Erremonte Txapelketako B multzoko azken sailkapena.  Berria - Kirola   2004-12-08

Biak sailkapeneko lehen tokian dira, tanto andana berarekin.  Herria   2004-05-13

Tanto diferentziak emaiten du Baiona lehen tokian.  Herria   2004-03-04

Ionek tanto pare bat egin zituen saketik, eta Ezkurrak beste hiru aurrean.  Berria - Kirola   2006-01-15

4 irud/hed

Gerrako partidan tantoak falta dira jokatzeko, eta azkenean partida galdutzat eman beharko bada ere, jokatzear diren tantoetan ez dago amore ematerik.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 74. orr.

Zinemen gerlan lehen tantoa Angeluk.  Herria   2003-05-08

5 tanta.

Euriak bi hots desberdin zituela esan ohi zuten, bata tanto guztiek batera egiten zutena eta bestea tanto batzuek banaka egiten zutena.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 392. orr.

Gogor ari zuen bat-batean, tarteka kolpetxoak emanez sabaiari, tanto batzuk besteak baino mardulagoak bailiran.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 51. orr.

Itsasoaren ur tanto gaziekin.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 48. orr.

Haur txikiak, euren amen bular histuetan esne-tanto bakar bat ere aurkitzen ez zutenak.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 406. orr.

Damian jabetzen zen egunero hartzen zituen morfina tanto haiek, gozatu baino, garraztu egiten zutela Leonen aldartea.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 131. orr.

Handik pixka batera erreparatzen diot, ordea, sugearen ausikiari: hiru odol-tanto.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 238. orr.

6 beste kolore bateko gune edo zati txikia, orbana.

Arrosa da horma, tantoekin.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 31. orr.

Ilea zuria zeukan, tanto marroiekin, eta izaeraz ausarta zen.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 20. orr.

Zumeta pintorearen lehengusua da, eta azkazaletan darama froga: guzti-guztiak tantoak bezalako biribil koloretsuekin marraztuta dauzka.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 12. orr.

Danubioko bokaletan, herri eta herrixka tartaroak daude sakabanatuak, eskualde horretako mapa linguistikoko tantoak bailiran.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 238. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

bederatzi tanto egin (5); beste hiru tanto (4); bi tanto egin (4); bost tanto egin (5); hamabost tanto egin (4); hamaika tanto egin (5); hamalau tanto egin (4); hiru tanto egin (4)

lau tanto egin (11); lehen tanto (4); lorturiko tanto (5); partidako tanto (7); sei tanto lortu (4)

tanto andana (4); tanto asko (8); tanto bakar bat (8); tanto bakarra (8); tanto behar zituen (4)

tanto eder (8); tanto ederrak (6); tanto ederrik (4); tanto egin (115); tanto egin behar (4); tanto egin zituen (58); tanto eginda (4); tanto eginez (5); tanto egitea (6); tanto egiteko (5); tanto erdietsi (7); tanto erdietsi zituen (5); tanto ezarri (4); tanto galdu (4); tanto gehiago egin (5); tanto gehien (11); tanto gehienak (6); tanto gutxi (4); tanto guztiak (4); tanto hartu (4)

tanto lerroan (18); tanto lortu (28); tanto lortu zituen (22); tanto lortuta (4); tanto luze (12); tanto luzeak (4)

tanto pare bat (5); tanto polit (5); tanto politak (8); tanto pollit (9); tanto saketik (6); tanto sartu (5)

tanto ugari (5); tanto xoil (11); tanto xoil batez (7); tanto xoilaz (6); tantoz tanto (7)

zazpi tanto egin (6); zortzi tanto egin (10)

azken tantoa (17); bigarren tantoa (4); hondar tantoa (5); lehen tantoa (11)

tantoa amaitzeko (6); tantoa bukatu (8); tantoa bukatzea (6); tantoa bukatzeko (16); tantoa bukatzeko garaian (4); tantoa bukatzen (22); tantoa bukatzen asmatu (8); tantoa egin (9); tantoa egiten (4); tantoa landu (4); tantoa lortu (7)

azken hiru tantoak (5); azken tantoak (9); egindako tantoak (9); galdutako tantoak (7); lehen bi tantoak (5); lehen hiru tantoak (5); lehen tantoak (11); mota guztietako tantoak (4)

tantoak bukatzen (7); tantoak bukatzen asmatu (4); tantoak egin (10); tantoak egin zituen (4); tantoak egiten (4); tantoak errenkadan (6); tantoak errenkadan egin (4); tantoak jarraian egin (5); tantoak luzatu (4)

azken tantoan (5)

tantoek erabakiko dute (4)

azken tantoetan (28); hasierako tantoetan (5); lehen tantoetan (20); partidako lehen tantoetan (4)

tantoko aldea (8); tantoko aldeaz (5); tantoko lerroa (12); tantoko tartea (4)

tantotan geratu (9); tantotan geratu ziren (6); tantotan utzi (19); tantotan utzi zituzten (8)

lehen tantotik (5)

bi tantoz (5); tantoz tanto (7)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus