Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

praktika (orobat pratika g.er.) 1 iz ondorio jakin bati begiratuz aritzea; jardun batean aritzeko molde jakina. ik ariketa; praxi.

Bai, hitz egin dezagun sexuaz, baina praktikak, noiz?  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 297. orr.

Kontzienteki prestatutako algoritmoak eta denbora eta praktika puska bat beharko genituzke.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 221. orr.

Idatzitako lanez bestalde behar zuen ere mintzaira praktikatu eta praktika horiek Arnegin egin zituen, 1920tik goiti.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 197. orr.

Praktika horiek direla beren osasun sendo eta urte jorien kausa.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 83. orr.

Erlijioa, ezer izatekotan, gizarte-fenomenoa da, sinesmen eta praktika asko eragiten dituen zerbait.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 262. orr.

Praktika asko behar da ciao lau aldiz eta hark bezain bizi esateko.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 42. orr.

Mexikon eta Liberian iaz utzi zuten bertan behera heriotza zigorra ezartzeko praktika.  Berria - Mundua   2006-04-20

Balio kultural eta politiko batzuen defentsan [...] posible zen indarkeria justifikatzea eta praktikara eramatea.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 54. orr.

Esperientzia praktikaren ariketa jarraitu eta errepikatua da.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 390. orr.

2 (teoria-ri kontrajarria)

Teorian badakizu dena, praktika besterik ez zaizu falta.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 127. orr.

Teoriatik praktikara, giza nortasunaren izaeratik historiaren erregistrora igarotzen garenean, [...].  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 98. orr.

Ezagutzeko modukoak izan baitaitezke [...] teoriak eskaintzen dizkigun abantailak eta ez, ostera, haren gaitzak, horiek bakar-bakarrik praktikak idoro ditzakeelako.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 42. orr.

Teoria ez ezik praktika ere ikasi zuen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 49. orr.

Teoria hau praktikara eraman nahi du Platonek eta politikaren diskurtsoan txertatzen du.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 48. orr.

Teoria eta praktika uztartuz, Dolmacé eta Saint-Ange jaun-andere libertinoek plazeraren eta bizitzaren sekretu guztiak erakusten dizkiote Eugeniri.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 305. orr.

Teoria eta praktika elkartu teknozientzia berri batean.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 96. orr.

Orduan ere, bat gertatu zitzaidan teoria, eta beste bat praktika.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 206. orr.

Praktika horiek teoria tradizionalak baino hobeto azaltzen dute nazioarteko merkataritzaren gaur egungo errealitatea.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 68. orr.

Bere garaikideak baino zuhurragoa zen Baglivi [...] konturatu baitzen teoria baino garrantzitsuagoa zela praktika.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 9. orr.

3 (-en atzikiaren eskuinean)

Garai modernoetan, hiru izan dira medikuntzaren praktika eraldatu duten iraultzak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 269. orr.

Muskulua, funtsean, motor lineal bat da [...], alderdi askotatik begiratuta, gaur egungo ingeniaritzaren praktikaren aurretik doana.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 65. orr.

Erakundearen praktika nazionalistaren adibide jarri zituzten horiek guztiak.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 226. orr.

Doktrinaren gordailua, egunero eraberritzen dena, epaitegietako eztabaiden praktika eta gatazkak direla bide.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 73. orr.

Jainkoa gozamenez baliatzen da gizakia erakartzeko eta bertutearen praktika gogorragoetan trebatzeko.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 92. orr.

Argi honek berak argitu behar luke baita ere ohitura-bertuteen praktika.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 74. orr.

Arreta handiz entzuten zituen koronelaren alaben praktikak, haiek pianoan sonata eta minuetoak jotzen zituztenean.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 189. orr.

Betroinen praktika horiek hemen ere zabaldu nahi zituen Ploermeleko fraileak etorraraziz Garaziko Maiorga eskolara.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 141. orr.

Interesgarria iduritu zaigu honen praktika bultzatzea.  Herria   2001-06-14

4 (izenondo eta izenlagunekin)

Ikasketa luze eta praktika zorrotzen ondoren.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 206. orr.

Iraultzaile handienekin gertatzen den bezala, teorian ziren lehenik aurreratuak eta hori izan zen beren praktika iraultzailearen osagai oinarrizkoa.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 130. orr.

Haren jokabidea praktika arrunt baten erakusgarria besterik ez baitzen.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 73. orr.

Praktika satanikoak gure hirian?  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 65. orr.

Nola atzeman eta erabiltzen dira teoriak praktika zientifiko errealetan?  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 166. orr.

Gai honi buruz erretorika eta praktika neoliberalaren artean dagoen amildegia handia da oso.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 215. orr.

Urrian barrena praktika militarrak egin genituen Larraitz inguruan.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 244. orr.

Urtebeteko praktika judizialak egin ondoren, 1907ko urriaren 1ean hasi zen Assicurazioni Generali izeneko aseguru etxean lanean.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 69. orr.

AI eta BAK-en ustez, «Espainian tortura ez da praktika sistematikoa».  Berria - Euskal Herria   2004-06-26

Praktika hegemonikoak gizarte osaezin eta irekiaren artikulazioak dira.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 93. orr.

Diskurtso baten objektuen eraketa deskribatzean, ahalegintzen gara praktika diskurtsibo bat ezaugarritzen duten harremanak kokatzen.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 58. orr.

Zuzeneko praktikatik datozen intuizio pare bat baizik ez dugu azalduko gai honen inguruan.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 205. orr.

Erlijiozko praktika primitiboa helburu bat da bere horretan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 115. orr.

Juduen zuzenbidea [...] Ipar Arabiako estepetatik Siriako landa eta hirietara etorritako nomaden ohiturazko praktika barbaro gisa sortua zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 69. orr.

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Udatik aurrera, 50.000 praktika kontratu egingo dira arazoetan diren lanbideetan.  Berria - Harian   2006-04-11

Merkantilismoa, benetako doktrina baino areago, praktika multzoa izan zen, eta berehala kondenatu zuen pentsamendu ekonomikoak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 35. orr.

-Gehiegi eskatzen diozu zeure buruari -esan zion zorrotz Lupin maisuak, laugarren praktika-astean-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 201. orr.

Praktika falta, esaten zuten; baina benetan gertatzen zena zen jada ez zutela horretan sinesten.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 212. orr.

-Praktika faltarena duk hori.     «Kuskue tanden», 2004 - 16. orr.

6 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Sorgin praktika bat da, espirituak lasaiarazteko, gaixotasun bat uxatzeko edo euria eginarazteko egiten dena.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 98. orr.

Ba da berezitasun nagusi bat Angelun, ikasketak ala enpresa praktikak mugaz bi aldeetan egiten direla.  Herria   2001-09-20

Alde batetik, teoria "zientifiko" ergel bat, eta, bestetik, nekazaritza-praktika katastrofiko bat.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 46. orr.

Bertan zientzia-praktika desberdinei, zientziaren elkarte-jarduerari edota aldaketa zientifikoari dagozkien auzi berriak zerrendatzen dira.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 157. orr.

Hainbat elikagai eta elikadura-praktikaren hedapen transkulturala.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 105. orr.

Jende, hizkuntza eta bizitza-praktika dibertsitate handi bat da.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 315. orr.

"Jostatze-praktika" horiek hartuko lukete aisialdiaren zati handi bat irratiaren eta telebistaren aroan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 398. orr.

-Orduan ez dizu ardura ikasgelan sartzea, gure ikasleek mintza-praktika apur bat egin dezaten?  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 117. orr.

7 eskarmentua.

Ez daukat praktika handirik honelako azterketak prestatzen.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 57. orr.

Baina saiatzen nintzen, ahal bezain ondoen, praktika ez galtzen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 266. orr.

8 praktika-aldi (orobat praktikaldia) praktikak egiten ematen den aldia.

Jonas Weinberg hogeietan oso aurrera zihoan ordurako, mediku peto-petoa zen eta praktika-aldia amaitzen ari zen Bellevue Hospital erietxean.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 17. orr.

Nik, bederen, zuzendariari proposatuko zioat, praktikaldia bukatuta, egunkarian erredaktore geldi dadin.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 219. orr.

9 praktikak egin

Eskola teorikoetako gelak, praktikak egiteko gelak, agian laborategi batzuk.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 125. orr.

Abokatu ikasketak amaitzen ari zen; bi asignatura falta zitzaizkion, eta bulego batean ari zen praktikak egiten.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 13. orr.

"Diana bat da, ez?" "Pistolarekin praktikak egiteko erabiltzen dut", esan zuen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 183. orr.

Kazetaritzako praktikak egiten ari dela han.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 164. orr.

Fakultatean bi gorpu erabiltzen genitinan laboratorioko praktikak egiteko.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 128. orr.

Hala, bada, oposizioetarako prestakuntzan, idazmakinako praktikak egiten zituen Sarak.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 194. orr.

Batera sartu ginen egunkarian, udako praktikak egitera.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 66. orr.

10 praktikan errealitatean, ez teoria hutsean.

Teorian hala da, baina, askotan, ez da hala gertatzen praktikan.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 284. orr.

Teorian proposatu baino askoz lehenagotik aplikatzen zelako praktikan.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 217. orr.

Teorian nahiz praktikan erantzuna ezezkoa litzateke.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 97. orr.

Praktikan, ordea, zenbait arrazoi direla medio, ereduak kale egiten du errealitatea deskribatzerakoan.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 69. orr.

Ideal utopikoa da, ederra, baina praktikan, lanerako motibazio falta, ekimenik eta sormenik eza sustatzen dituena.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 279. orr.

Ez baitira kontuan izaten, askotan, errealitatean edo praktikan oso garrantzitsuak diren aldagai eta gertaerak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 22. orr.

Unibertsitatea, praktikan, gazteen aparkaleku gisako zerbait bihurtzen delako.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 106. orr.

Hau guztia, hala ere, gehiago gertatu zen teoria mailan praktikan baino.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 98. orr.

Erregutu, ager diezagula horri buruzko bere borondatea eta erakuts diezagula hori praktikan nola bete.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 943. orr.

Zer esan nahi du horrek praktikan?  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 333. orr.

Baziren gauza bitxiak eguneroko praktikan.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 211. orr.

11 praktikan jarri (orobat ipini g.er. eta ezarri g.er.)

Ederki, goazen eta jar ditzagun gure teoria berriak praktikan!  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 95. orr.

Ikasi duguna praktikan jartzeko ordua dugu.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 229. orr.

Diogenesek aholkatzen zuen guztia jarri zuen praktikan.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 39. orr.

Gogoan izango ditut eta praktikan jarriko ikasgai horiek, ez zalantzarik izan.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 142. orr.

Edukia ez da argia eta ez du zehazten asmo hori nola jar daitekeen praktikan.  Berria - Gaiak   2004-04-07

Gogoan izango ditut eta praktikan jarriko ikasgai horiek, ez zalantzarik izan.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 142. orr.

Bazirudien praktikan jarri nahi izan zuela irakurritako guztia.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 279. orr.

Hori baita bere estiloa, hitza zuzenean, luzapenik eta interpretaziorik gabe, praktikan jartzea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 27. orr.

· Tamalez, tresna berriok praktikan ezartzeko ausardia falta izaten da sarri.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 16. orr.

Euskal Herrian bada masa kritiko nahikoa Bestelako Komunikazioa garatzeko, alternatiba kritikoak praktikan ipintzeko.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 64. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus