Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

praxi 1 iz helburutzat mundua eraldatzea duen jardunen multzoa; ondorio bat (eta ez ezagutza, ezta izatea ere) lortzera zuzentzen den jarduna. ik praktika.

Agian horrexegatik egin dute Donibane Lohitzuneko abertzale eta euskaltzale guztiek, ortodoxiatik praxirako jauzia.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 52. orr.

Jesusen eta ikasleen mezua eta praxia gaurkotu, oraina argitu eta geroa birsortzeko...  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 636. orr.

Azalpena garapen horren kontzeptu pragmatikoen -praxiari loturikoen- inguruan gauzatuko da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 164. orr.

Subiranismoak praxi erreal batean sartu behar du, eta horretarako gutxieneko akordioak iritsi behar dira, hori posible izateko aukera argiak badaudelako.  Berria - Ekonomia   2004-10-23

Eta zientziaren praxia arazo-ebazpen jarduera da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 164. orr.

Praxi politiko eta ekonomikoa erabat antisubiranista da.  Berria - Ekonomia   2004-05-16

2 (teoria-ri kontrajarria)

Modernitatea arrazoimenaren paradigma finkatzeko proiektua da, eta hura aurrera eramateko hala teoriaren nola praxiaren oinarriak jarriko ditu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 76. orr.

Ez dut handinahikerietan sinesten, teoriaren gainetik, praxia nahiago izan dudalako beti.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 17. orr.

Azterketa horren emaitza, berriz, Erretorika izan zen: diskurtsogintzaren nondik norakoak argitzen duen teoria, aldi berean diskurtsogintzaren praxia hobetzeko bidea ematen duena.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 137. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus