Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ariketa (ETCn 25.101 agerraldi) 1 iz aritzea; zerbaitetan eta eskuarki ikasten diren gaietan trebatzeko egiten den jarduna.

Kontzientzia, gehienetan, ariketa -'actus'-en katea izan ohi da, ez 'actus' bakar bat-.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 61. orr.

Badaki ez ditzakeela berriz bi oren bete istorio zaharrekin eta ohiko ariketak eta azalpenak prestatu behar dituela.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 77. orr.

Ariketa egiten denean ere berdintsu mantentzen da biriketako oxigeno kantitatea: arnasa sakonduz eta bizkortuz erantzuten zaio muskuluek egoera horretan duten oxigeno-eskakizun handiagoari.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 256. orr.

Egunero, kafetegi baterat joaiten nintzen, ariketak egiterat.  Herria   2002-09-05

Zahar-etxe eta jubilatu-egoitzetan ohikoak dira memoriak lan egin dezan prestatzen dituzten ikastaro eta ariketak.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 54. orr.

Ariketak berotu egiten du gorputza.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 67. orr.

Beste ariketetako kontakizun berbera "e" erabili gabe egina dago hor.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 10. orr.

Biharamunean haiekin batean ari nintzen gazteluko patioan, ezpata, pika eta pistolarekin ariketetan.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 249. orr.

Bizitza ulertzeko ariketak dira batzuk; gerta daitezkeen gaitzen aurrean babestekoak, besteak.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 25. orr.

Donald Rumsfeld Defentsa idazkariak adierazi zion Senatuko batzorde bati Pentagonoko abokatuek galdeketetan eta kartzelaldian loa galaraztea, elikaduraren inguruko manipulazioa eta "estresa eragiteko ariketak" zilegizko metodoak zirela argi eta garbi adierazi zutela.  Berria - Mundua   2004-05-14

Etikotasunaren ideia jatorrak onarpenaren eta mirespenaren objektuak dira, baina ez intentzioaren eta ariketaren eragileak, ez baitute betetzen arrazoizko zerizan bakoitza berez eta arrazoimen hutsa beraren bidez a priori determinatzen duen eta beharrezkoa den helburu osoa.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 273. orr.

Prestamen-otoitza Jainko gure Jaunari grazia eskatzea da, ene asmo, egintza eta ariketa guztiak Jainko handiaren zerbitzurako eta gorespenerako garbiro zuzen daitezen.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 61. orr.

Ariketa gehiegi ez da ona pertsonarentzat, eta gutxiago neskentzat.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 75. orr.

Orain hemen bakarrik naizela, eta ezagunak gogoan ditudala, iduritzen zait idazkera-ariketaren barnean eta enpatiaren bidez argiago agertzen zaizkidala adiskide eta hurbilak.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 91. orr.

2 (izenondoekin)

Askatzaileak izateaz gain, sasoian egoteko ariketa onak ere badira, oraingoz, behintzat.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 408. orr.

Maitasuna diren hautamena eta ezagumena dira gizakiaren ariketarik arruntenak.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 27. orr.

Izotza apurtu behar du, eta ariketa goiztiar horrek sutakoa baino sanoagoa den berotasuna zabaldu dio gorputz osoan.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 73. orr.

Esaera erdi ludiko erdi pedagogiko hauek fonemak ondo bereizteko ariketa atseginak dira umeentzat.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 45. orr.

Orain arte neuk itzuli ditut neure lanak gaztelaniara, eta ariketa aberasgarria gertatu zait.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 379. orr.

Ariketa osasungarria dugu, bada, nork bere burua ezagutzen laguntzen eta izaera sendotzen duena.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 252. orr.

Berak badaki ibiltzea, ariketa fisikoa egitea komeni zaiola, baina alferrik.     «Kuskue tanden», 2004 - 40. orr.

Bero egin zein hotz egon, ordu erdi luzez aritzen nintzen flexioak eta ariketa fisikoak egiten, batzuetan gehiago ere bai, harik eta indarrak eten eta elastikoa eta galtzen gerribueltakoa guztiz izerditzen nituen arte.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 18. orr.

Aske zenean, bizipozez eta kemenez ezinago beterik sentitzen zen goizean, lo sakonaren eta ariketa fisikoen ondoren, eta orain une horretantxe agertzen zen beldur ezezagun eta zorrotz hori.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 73. orr.

Hizketa-hotsen ekoizpena biriketan hasi eta ezpain- edo sudur-irtenunean bukatzen den ariketa anatomikoa da.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 30. orr.

Miragarria zuen oroimena, eta ariketa mnemoteknikoen bidez lantzen zuen.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 202. orr.

Segurua da ez diola Raimundo Silvari honek nahiko lukeen bezala erantzungo, galdera egiteko ideia eduki baitu pasabidetik barna zetorrela, Costarekin eduki duen duelo dialektikoak lagundurik apika, horiexek dira ariketa gimnastiko intelektualaren abantailak.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 254. orr.

Oso erraza baita, halako ariketa zientifikoetan sartuz gero, linguistikatik soziologiara pasatzea.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 47. orr.

Eskularruak kentzea ez zait egiazki ariketa neketsua suertatzen, hatz luze eta politak ditut.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 10. orr.

Odola kontzentratuagoa bilakatzen bada -esate baterako, ariketa gogor bat egin ondoren ura izerdian galtzean-, seinale elektriko bat sortzen dute zelula kontrolatzaileek.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 196. orr.

Barrurantz negar egitea bezain ariketa zaila da hori.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 130. orr.

Saltoka aritu beharrean dago, ariketa zail samarra bada ere.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 127. orr.

Elkarri bidaliriko gutunak desio ariketa hutsalak baino ez ziren izan, batzuetan besteetan baino utopikoagoak.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 274. orr.

Silaba bakarreko hitzak elkarren segidan paratzea da ariketarik erabiliena: [...].  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 96. orr.

Lasaigarria da ariketa.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 63. orr.

3 (izenlagunekin)

Eguneko ariketak nekaturik, sakon egin zuen lo.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 97. orr.

Maitasunezko arteari dagozkion gaueko ariketetan eralgitzen den denbora.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 141. orr.

Bukatu da, bada, asun-ura, bukatu dira goizeroko ariketak, bukatu da mutur joka ibiltzea eskolan Agustin Kirrimarro deitzen ziotenekin.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 232. orr.

Ingeleseko ariketak egiten ari zen, eta erredakziotxo bat egin behar zuen gero.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 5. orr.

Ez dago alferrikako ariketak egiteko prest, produktu ezezaguna ez baitu gustuko orain ere.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 90. orr.

"Errealismozko ariketa batek ez zidak behingoagatik kalterik egingo", esan dut neure artean.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 209. orr.

Arestiren hori jolas bat izan zen, ironiazko ariketa bat.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 121. orr.

Bertsoa eraikitzearen ikuspegitik ez du zerikusirik bertsogintzako gainerako ariketekin.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 111. orr.

Alderantzizko ariketak ere erruz aurkitzen ditugu ahoz nahiz idatziz.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 198. orr.

Idaztea, ohartu ere egin gabe, utzi ezinezko ariketa bilakatu zaio; bizi-espazio, cronopio handiak erranen zukeen bezala.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 10. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Tratamendu esperimentalak ariketa sortak ziren kasu gehienetan.  Berria - Harian   2006-02-05

Behin batean, Julio nire ariketa-koadernoa zuzentzen ari zelarik, han bururatu zaio orrialdeak pasatzen hastea, zer topatuko.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 19. orr.

Hala ere, gaur eskolako ariketa kaier horietako bat dakar.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 179. orr.

Nire ariketa liburuak, poemez beteak, irakurtzen aritu nintzen.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 78. orr.

Antolatzailea, bertsolariei lana neurri bertsuan eragingo zien aldetik, gai desberdinak eta ariketa-modu desberdinak proposatuz.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 138. orr.

Ariketa modu honetan, gai-jartzaileak hasiko du bertsoa, puntua jarriz, eta bertsolariak amaitu egin beharko du.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 111. orr.

Elkarrekiko teman, ahozkotasunaren bere berezko ariketa-modu horretan, bi bertsolarien arteko funtzio-banaketak garrantzi handia du.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 77. orr.

Ibilbide osoa egiten duen ikasleak 90 unitate landuko ditu, beste hainbeste doinu, 140 bertsolari baino gehiago ikusiko ditu, ariketa mota guztiak.  Berria - Kultura   2006-01-21

Ariketa mota horri emana bainintzaion jarraikian aspalditik, Aljeriatik etxera itzuli bezain laster.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 83. orr.

Beraienak gal ez zitezen, oroimena lantzeko ariketa mordoa zeukatean prestatua.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 97. orr.

Erakusten zien 'Camp Aguinaldo' armadaren ariketa alorra.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 273. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Aurreko laboratorioa, zinkaren kontuarena, haur-ariketa begitantzen zitzaigun orain, umetan sukaldeketara jolastean nola.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 60. orr.

Ez nituen jada piano-hotsak eta hatz-ariketak entzuten.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 7. orr.

Buru-ariketa interesgarriak eragin zituzten mekanikaren ideiek, baina osagileei ez zitzaizkien oso baliagarriak gertatu beren lanean.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 9. orr.

Gorputz-ariketek ezer gutxirako balio dute; jainkozaletasunak, berriz, guztirako balio du.  Elizen arteko biblia   1 Tm 4,8

Honelako kasuetan toki itzaltsua aukeratzen da, giroa bero baita eta gorputz-ariketak ere berotzen baitu, txabola batzuk eraikitzen dira egur-ziriez, adarrezko estalkiekin.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 334. orr.

Gauean, ezin nuen begirik bildu, arnas ariketak egin eta egin arituta ere.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 225. orr.

Anai Bernardori erasoko dioten tentaldi guztiak, bertute-ariketa eta merituen koroa gerta daitezen baimendu baititu Jainkoak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 953. orr.

Aplikazio praktikorik gabe, eskola-ariketa hutsa izatera behartua, erretorikak baztertuz joan zen inventioaren eta, neurri txikiagoan, dispositioaren alorretako alderdiak eta garrantzia formulazioen distirari baino ematen ez zitzaion artifizio bihurtu zen denboraren joanean.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 198. orr.

Lasaialdi eta osagarria, lasaitze ariketak.  Herria   2004-05-13

Horixe esaten aritzen natzaio beti honako rosakruztar1 honi: egiteko soin-ariketa.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 15. orr.

Horregatik, familia honetako kideak soinketa ariketak egiten ari dira, itxuraz, denbora guztian, hanka ostea edo garondoa ikusi nahiz.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 129. orr.

Yoga-ariketa hinduak egiten dituela, barauak egiten dituela, buruz ikasten duela teosofia.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 218. orr.

Han hilabete igaro zuen eta ospitaletik irten ondoren, Cyclops mutualitatean errehabilitazio ariketak hasi zituen.Asmoa ez da erredakzio ariketa hutsa egitea.  Berria - Ekonomia   2004-09-11

Antz izugarria izanik ere, ordea, memoria ariketa soil baino gehiago nostalgia ariketa zirela esan zitekeen, sorkuntza lana alegia.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 51. orr.

Estilo ariketa legez, zoragarria begitantzen zait Muruarena, kazetaritza fakultateetan nahitaez erakutsi beharrekoa.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 183. orr.

Gorriz jantzitako tximu txiki bat zekarrela agertu zen, akrobazia-ariketa batzuk egitera behartu zuena.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 60. orr.

Txikitako kaligrafia ariketa haiek guztiak, eskolan, eta letra biribil txukun hura nola joan zaion eskastuz.     «Kuskue tanden», 2004 - 87. orr.

Hitz pilotak zenbat eta bira gehiago eman, orduan eta meritu gehiago dauka hizkuntz ariketa honek.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 91. orr.

Adibide honetan, sinonimo ariketetan trebatu den euskaldun berri bat eta alfabetatu gabeko lapur bat hasi dira hizketan: [...].  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 163. orr.

Orain lastertasun ariketak hasi gara egiten.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 104. orr.

Tiro-ariketak egiten hasi beharko nuela.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 147. orr.

Taldearen defentsa antolatu zuen, eta tiro-ariketa zehatz-mehatzak eginarazi (zeinetan modua egin zuen munizioen zati handi bat gasta zedin).  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 179. orr.

Kontzientziaren eta kanpoko begien lasaitze-ariketak eginez hasiko gara.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 241. orr.

Jarri nauk dobleari begira, behatze ariketan, eta ez diat gehiago gogoratzen.     «Kuskue tanden», 2004 - 128. orr.

Ahoskatze ariketak ditugu, esate bateko, honako hitz pare hauek: [...].  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 62. orr.

Baliteke maitatze ariketa hori moztuta bezala geratzea aldi batzuetan, adibidez hautaketa egin ezinean.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 27. orr.

6 ariketa fisiko

Baina gaizki hartzen zuen eta bakarrik gelditzen zen etxean, ariketa fisikoen egiteko edo irakurtzeko.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 281. orr.

Isaak, nekaturik ordurako, ariketa fisikoagatik bainoago taberna barruan pasarazi zioten estuasunagatik, besaulki batean eseri zen, Almaren esku bigun hezearen laguntzaz.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 214. orr.

Aldiro haren parean gelditu eta ariketa fisikoak egin dituzte.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 31. orr.

Korrika, salto edo beste edozein ariketa fisiko egitean, erregai (glukogeno) gehiago erabiltzen dugu eta baita erregai hori erretzeko oxigeno (aire) gehiago ere.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 67. orr.

Ibilaldia ez baita ariketa fisiko hutsa, gazteek ezagutu behar lukete gure kultura, artea, historia...  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 42. orr.

Baina bertan ez dago ezer ere, arbolak, belarra, maldak, zomorroak, behi kakak... eta gainera nekatu egiten zara, eta ariketa fisikoa egitea nire erlijioaren kontrakoa da, badakizu?  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 163. orr.

Harriturik gelditu zen gizona ustekabeko sendaketaren bizkortasunaz, eta hain bat-batean gertaturiko sendaketa benetakoa zen egiaztatzeko hainbat ariketa fisiko egiten hasi zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 448. orr.

Automatikoki, ariketa fisiko baten bidez, burua gorputzarekiko konexiorik gabe utzi zuen.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 267. orr.

Nire lagunak pozik zeuden, ordea, kanpai-joaldi bat egin eta, horrela, ariketa fisikoa egiten baitzuten.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 140. orr.

Aske zenean, bizipozez eta kemenez ezinago beterik sentitzen zen goizean, lo sakonaren eta ariketa fisikoen ondoren, eta orain une horretantxe agertzen zen beldur ezezagun eta zorrotz hori.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 73. orr.

Ez egin siestarik, bazkalondoan ez edan kaferik, ez txokolaterik, ez te beltzik, ez kokakolarik, ez egin ariketa fisikorik oheratzeko orduan, ordu berean iratzarri egunero, eta ordu berean loak hartu gauero.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 220. orr.

Diziplina gutxieneko bat ezarriko dio bere buruari: ibiltokiko promenadetan huts ez egitea, ahal izanez gero, paseoak eta ariketa fisikoak uztartzea...  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 15. orr.

7 zoruko ariketa (corpusean ez dago; ETCn 5 agerraldi)

Zoruko ariketa gimnastika artistikoaren aparatu edo frogetako bat da, eta emakume eta gizonezkoek parte hartzen dure frogan. ETC-entziklopedia   Zoruko ariketa (gimnasia artistikoa) Wikipedia

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ariketa asko (3); ariketa bat (27); ariketa batean (5); ariketa batek (5); ariketa baten (4); ariketa batzuk egin (3); ariketa bera (3); ariketa bereziak (3); ariketa da (8); ariketa egin (6); ariketa egiteko (3); ariketa egiten (4); ariketa erraza (3); ariketa fisiko (16); ariketa fisikoa egitea (6); ariketa fisikoa egiten (4); ariketa fisikoak egiteko (3); ariketa fisikoaren (4); ariketa fisikoen (3); ariketa fisikorik egiten (3); ariketa fisikorik ez (3); ariketa gisa (10); ariketa gogor bat (3); ariketa gutxi (3); ariketa haiek (3); ariketa hau (3); ariketa hauek (3); ariketa hauen (3); ariketa honek (6); ariketa honetan (7); ariketa hori (11); ariketa horiek (5); ariketa horietan (3); ariketa horixe (3); ariketa horrek (8); ariketa horren (3); ariketa horretan (11); ariketa hura (4); ariketa hutsa (6); ariketa hutsala (3); ariketa intelektual (3); ariketa izan (3); ariketa luzeak (3); ariketa militarrak egiten (3); ariketa modu (3); ariketa moduan (7); ariketa ona (6); ariketa orotan (3); ariketa osasungarria (3); ariketa praktiko (3); ariketa praktikoak (4); ariketa xume (4); ariketa zail (3); baitzuen ariketa (3); bere ariketa (7); beroketa ariketa (3); beste ariketa (5); dira ariketa (4); du ariketa (3); duen ariketa (6); dut ariketa (3); dute ariketa (5); edo ariketa (5); edozein ariketa (3); egin ariketa (4); egindako ariketa (4); eginiko ariketa (3); egiten den ariketa (3); ere ariketa (4); estilo ariketa (5); ez da ariketa (5); gorputz ariketa (4); gure ariketa (3); inguruko ariketa (3); lucasen ariketa (8); publizitate ariketa (3); txikiko ariketa (3); zen ariketa (4)

ariketak dira (6); ariketak egin ostean (3); ariketak egin zituen (3); ariketak eginarazten (3); ariketak egingo dituzte (3); ariketak egitea (5); ariketak egiteko (11); ariketak egiten ari (11); ariketak egiten dituzte (3); ariketak egiten hasi (3); ariketak egitera (5); ariketak ere (5); arnas ariketak (4); beroketa ariketak (12); berotze ariketak egiten (4); buru ariketak (3); errehabilitazio ariketak (3); gorputz ariketak (3); lantzeko ariketak (6); nituen ariketak (3); ohiko ariketak (4); queneauren estilo ariketak (3)

ariketarekin batera (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus