Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

poz 1 iz atsegin beteak sortzen duen gogo egoera edo zirrara.

Zeruko Jainkoak bihur dezala poz zure nahigabea.      - 0. orr.

Poza eta zoriona lagun izan ditzazula.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 125. orr.

Barre egin zuen pozak, urduritasunak eta tentsioak eraginda.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 160. orr.

Beldurrak eta pozak aldi berean hartu zuten Anshel.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 198. orr.

Pozak labur iraun zion.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 135. orr.

Ez nion poz hori erantsiko haren garaipenari.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 353. orr.

Arestian sentitutako poza puskatu egin zitzaidan barruan.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 133. orr.

Hatzak miazkatuz, baina poza kamustu zitzaion apur bat, gozoagoa izango zela uste baitzuen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 264. orr.

Gutxi iraun zigun poz hark.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 122. orr.

Galdu egiten dut poz guztia, Mardokeo judua atarian ikusten dudanean.  Elizen arteko biblia   EstGr 5,13

Emaiozu poz hori, emaiozu, egia da eta!  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 117. orr.

Akabo goizeko erregaluen poza.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 149. orr.

Hura Andoniren poza, Big Ben ketan.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 74. orr.

Leitzara etorri berri hartan, hura poza gurea, herri inguruko bazterretatik Sanjoan sutarako epuruketan.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 274. orr.

Oi! hura poza hartu nuena!  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 235. orr.

Nere bihotzaren poza!  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 123. orr.

Haren poza, begien aurrean horrelako ume ederra ikusita!  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 152. orr.

Eztei-egunetako negarra hain da pozaren bidelagun aparta!  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 161. orr.

Poz batean zebiltzak.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 346. orr.

Oihu egin beharreko orduak, edo neurrigabeko poz edo etsimenduzkoak.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 87. orr.

Maitasunak eta pozak gainezka egiten zioten.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 51. orr.

Neure burua kontrolatu behar ere bai nik, pozak gainezka egin ez ziezadan.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 100. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

David erregeak ere poz handia hartu zuen.  Elizen arteko biblia   1 Kro 29,9

Eta zer poz handia hartu nuen: hiruzpalau segundoko poz biribila!  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 208. orr.

Festa bukatu eta poz barbaroaren atzetik beti etortzen den tristezia barbaroa nagusitu zen salaz.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 88. orr.

Egia esan behar bada, poz ñimiño bat ere nabaritzen du, doilortasun moduko bat.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 54. orr.

Frantziskok egiaz mundu osoa poz berriz alaitzen du.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 259. orr.

Hiltzailearen poz ankerra.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 45. orr.

Bizirik dirauenaren poz isil garailea.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 14. orr.

Idatz ezazu ez dagoela hor poz betea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 957. orr.

Horrela poz bete-betea izango dugu elkarrekin.  Elizen arteko biblia   2 J 1,12

Mundu osoa poz salbagarriz beteko duen egun bedeinkatua.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 262. orr.

Gero denak gainezka egin zuen, eztarriak biluztu ziren, sabelak lehertu ziren poz gaiztoz.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 404. orr.

Borrokan ari zaizkit poz negargarriak negar pozgarriekin.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 250. orr.

Ezagutzen ez nuen bezalako poz harrigarri batez entzun nuen haren mekanika xumearen tik-tak hotsa.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 362. orr.

Egia esateko, nire barruan sekulako poz apartsu bat jauzika sentitzen nuelako bururatu zait halako gauza ezohiko bat.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 230. orr.

Arropak lehor etxeratzen zenean, halako esker on, halako poz zehaztugabe bat sentitzen zuen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 186. orr.

Poz sinestezinak tristura arintzen zien, eta mirari berri batek haien gogo-bihotzak harriduraz gainezka utzi zituen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 253. orr.

Bihotzeko pozak bizia ematen dio gizakiari, eta alaitasunak bizitza luzatzen.  Elizen arteko biblia   Si 30,22

Jainkoak eta bere aingeruek, beren eraginaldietan, zinezko alaitasuna eta poz espirituala ematen dute.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 193. orr.

Bere olio koloreko begiek ez zuten inolako pozik adierazten.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 186. orr.

Zenbat alferrikako poz eta egun seinalatu, mundua haur eder baten bila zoratzen balebil bezala!  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 58. orr.

Zer ikusiko eta, ai miraria, ai ustekabeko poza!  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 54. orr.

Ezusteko poz bat emateko.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 64. orr.

Tarteka neurriz goitiko poz batek inarrosten zuen.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 45. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Israeldar guztiak igo ziren Jaunaren itun-kutxarekin batera, poz-oihu artean.  Elizen arteko biblia   1 Kro 15,28

Marmarra poz-eztanda bilakatu zen.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 129. orr.

Basoa soinuz betetzen da eta harkaitzek oihartzun egiten diete poz-kantuei.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 235. orr.

Egin poz-irrintzi eta oihu, Siongo bizilagunok.  Elizen arteko biblia   Is 12,6

Bi-biek halako poz marraska bat bota zuten.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 124. orr.

Egizu poz-ikara, oi lur, Jabearen aurrean.  Elizen arteko biblia   Sal 114,7

Aitak, serio, ez zien semearen poz-keinuei berehalakoan erantzun.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 61. orr.

Buruaz poz-keinua egin zuen alkateak.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 14. orr.

Ingurukoen poz-begiratuen merezimendua irabazi duenaren segurantzia.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 49. orr.

Lan errepikakorraren neke-asperdura poz-pilpira bilakatuz zihoan.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 211. orr.

Koilarakada bakoitzak halako poz zipriztina ematen zidan.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 125. orr.

"Arraio!" esan zuen gordelekuko mutilak, eta bere poz harridura erakusteko, ia lurreraino makurtzen zen toles-toles eginda.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 29. orr.

Alditan isiltasun erlijiozkoaz lagundua, alditan poz-jario erromeriazko batez lehertua.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 189. orr.

Edanean poz aparretan, irudi zuen Armadako soldaduak-edo zirela.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 328. orr.

Fabrikako egunak poz-egun dira niretzat.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 77. orr.

Hain zuzen ere horregatixe, laboratorio ostera bisitatua poz-iturri joria da, eta xarma bizia dario.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 261. orr.

Mahlerren laugarren sinfonia etorri zitzaion burura, poz-uhartea balitz bezala.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 245. orr.

Poz-hiri bihurtuko baitut Jerusalem, alaitasun-herri bertako jendea.  Elizen arteko biblia   Is 65,18

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, elkarketak izenondo balioa duela)

Inguruan ditudanentzat lagungarri eta poz emaile izan nahi dut, ezagutzen ez banaute ere.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 263. orr.

Jauna poz-emaile.  Elizen arteko biblia   Sal 4,1 tit

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, elkarketak adizlagun balioa duela)

Zuek ikustean, mendi eta muinoek poz-irrintzika ekingo diote, landako zuhaitz guztiek txalo joko.  Elizen arteko biblia   Is 55,12

Alai eta poz-oihuka sartuko dira Jaunaren pozetara.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 689. orr.

Barrez bete zitzaigun ahoa, poz-oihuz ezpainak.  Elizen arteko biblia   Sal 126,2

Herriak oihu handiak egin zituen eta hiri osoa poz-deiadarrez bete zen.  Elizen arteko biblia   Jdt 14,9

Frantziskok ikusi zitueneko, poz-lasterka joan zen haiengana.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 219. orr.

Poz-jauzika aterako zarete, ikuilutik askaturiko zekorra bezala.  Elizen arteko biblia   Ml 3,20

6 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, elkarketa kopulatiboetan)

Ezkonberritako poz-nekeez onduak. Maitasunik gabe ezinezkoa gertatzen bada elkarren arteko komunikazioa, hau da, eguneroko harremanak eta agurrak eta poz-haserreak, nola da posible bizitza?  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 136. orr.

Hura aintzaz beterik etortzean poz-alaitasunez bete zaitezten.  Elizen arteko biblia   1 P 4,13

Haien poz-atseginen, haien pena-tristuren lekuko zintzo bilakatua.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 69. orr.

7 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Halako barne-poz aitorrezinaren bulkadaz.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 35. orr.

Xafla izurtu zartakari horrexen arrabotsa, eta nire haur-poza hori guztiagatik, nire erabateko atsegina: kantari hasten naiz.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 264. orr.

"Espainian ez dago inor hain gazterik hain lan on zabala idatzi duenik", dio biografoak halako auzo-poz harrokeriazko batez.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 40. orr.

Hala eta guztiz ere, gizonak bere gogo-pozetan segitzen du.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 84. orr.

8 bizi poz ik bizipoz.
9 pozak (adizlagun edo kideko baten ezkerrean)

Zazpi gringo puta akabatu izanak ematen duen pozak puztuta.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 48. orr.

Pentsatuko duzunez, pozak zoratzen gauzka gertakari zoriontsu horrek.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 162. orr.

-Ene!, pozak zoratzen jarriko nintzateke Walter Williams bezalako gizaseme bat etxera etorri eta guretzat kantuan arituko balitz.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 26. orr.

Pozak txoratzen jarri ziren eltzea seinalatu eta nahi zuten guztia hartzeko esan nienean.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 26. orr.

Ingelesa, ordea, pozak zoratu beharrean zegoen.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 131. orr.

Pozak airean zebilen hirian zegoelako.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 161. orr.

Pozak airean erantzun nion: [...].  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 202. orr.

Laguntza iraultzailearen eske inguratzen gara geure anaiengana, pozak urduri.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 150. orr.

Eskua ukabildu du pozak hunkituta.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 49. orr.

Bakar-bakarrik sartu nintzen han, eta, ilunpean, bertan ezagututako pozak gogoan, estasi moduko batean sartzen nintzen.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 192. orr.

10 pozez adlag

Fang ia erotu zen pozez haiek ikustean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 228. orr.

Pozez jakin dugu gorde duzuela gurekin egin zenuten hitzarmena.  Elizen arteko biblia   1 M 10,26

Barre egin zuen Wernerrek, kezkak kutsaturiko pozez.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 108. orr.

Pozez begiratu genuen atzera, hesiaren kontra zeuden gizonen aldera.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 163. orr.

Poztu pozez daudenekin; egin negar negarrez daudenekin.  Elizen arteko biblia   Erm 12,15

Ez dut jakiten pozez ala negarrez behar ditudan ospatu haien emaitzak.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 90. orr.

Ikasleak, berriz, pozez eta Espiritu Santuaz beterik gelditu ziren.  Elizen arteko biblia   Eg 13,52

Emakume zaharraren bihotza pozez eta saminez bete zen aldi berean, eta malkoa zetorkion begietara.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 148. orr.

Poz eta adorez bete nau zure maitasunak.  Elizen arteko biblia   Flm 1,7

11 (adizlagun edo kideko baten ezkerrean)

Orduan, anaiek, pozez gainezka, korura joan ziren.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1138. orr.

Herri osoak pozez oihuka eta irrintzika goresten zuen Jauna.  Elizen arteko biblia   Esd 3,11

Hitz egiten jarraitzen zuen, irribarretsu eta begiak pozez dirdirka: [...].  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 190. orr.

Emakumea pozez dardarka hasi zen.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 157. orr.

Pozez jauzika jartzen zen bere semeen egintzen usain gozoa iristen zitzaionean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 390. orr.

Eta, espiritua pozez blai eta bere anaiak ere Jaunagan adoreturik, bideari ekin zion haiekin batera.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 755. orr.

Puritanoek uste zuten herriak gogo handiz eta pozez beteta hartuko zuela errepublika berria.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 220. orr.

Astiro marraskatzen zuen, papurrez papur, pozez zoratzen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 309. orr.

Saltoka hasi zen, pozez zoratzen.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 53. orr.

Peppone pozez lehertzen zegoen.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 91. orr.

12 pozezko izlag

Pozezko oihu bat egin du.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 75. orr.

Beti berdina zen pozezko hots bat, usoen urrumaren antzekoa.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1008. orr.

Zergatik eragin zidan etxe haren ikusteak pozezko hozkirri hura?  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 231. orr.

Ia gehien-gehienak pozezko oroitzapenak.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 175. orr.

Pozezko oihuz eta malkoz egin genien ongietorria Jani eta Miepi.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 272. orr.

Zorionezko eta pozezko denborak haiek, Mantxako Don Kijote, zaldun txit ausarta, munduko plaza erdira atera zeneko egunak.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 66. orr.

Arima ere asaldatzen dute atseginezko eta oinazezko grinekin, pozezko eta tristurazkoekin, beldurrezko eta desirazkoekin, urduritasunezko eta arduratiekin.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 40. orr.

13 pozik ik pozik.
14 poz eman (18 agerraldi, 12 liburu eta artikulu 1ean)

Gure amari poz eman zion oraingoan literatura estatubatuarraren klasiko gisa agertu izanak.  Ramon Etxezarreta   «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 67. orr.

Herriak erlijioa behar du, esaten da; dibertitu egiten du, poz ematen dio.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 218. orr.

Ikuste hutsak poz ematen dit.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 68. orr.

Orduan, Pilatok, jendeari poz emateagatik, Barrabas askatu zien.  Elizen arteko biblia   Mk 15,15

Begitarte onez begiratzen zion komisario zaharrari, haren umore onak eta izaera alaiak poz emango baliote bezala.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 174. orr.

Orain, poz emateagatik eta zor diodalako, nire panpina-ohola antolatu dezadan; deus ordaintzeke, bentan dauden guztien atseginerako izan dadila.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 153. orr.

Seme zuhurrak aitari poz ematen, seme zentzugabeak ama mesprezatzen.  Elizen arteko biblia   EsZ 15,20

Jaunak Sion kontsolatzen du, hondatua dagoen hiriari poz ematen.  Elizen arteko biblia   Is 51,3

15 poz hartu (21 agerraldi, 16 liburutan)

Aldian behin ekintzaren bat egiten zuten, eta poz hartzen genuen.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 51. orr.

Hizkuntzalaritzak poz hartuko du horrelako egoera ikustean.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 265. orr.

Noiz edo behin horrelakoren bat ere sortzen du bertsolariak, eta poz hartzen du horrelakoetan, baina bere xedea ez da hori.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 141. orr.

-Poz hartzen diat ongi haizela ikusirik.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 100. orr.

Seguru nagok poz hartuko duela hi ezaguturik.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 21. orr.

Jakina, poz hartu dugu zu ikusita..., zu eta umeak.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 66. orr.

Okerragoa da, izan ere, zitalkeriagatik poz hartzea hondamenaren damu izatea baino.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 278. orr.

Mendekua ikustean, zintzoak poz hartuko du, gaizkileen odola oinetatik garbituko.  Elizen arteko biblia   Sal 58,11

16 poz jario (orobat pozjario g.er.) iz

Oinetako-garbitzaileak, ordea, ez zuen jendearen poz-jarioa bizi, begi-bistakoa zen ez zitzaiola soldaduen fanfarroikeria atsegin.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 53. orr.

Héraclius Gloss, berriz, esan beharrik ere ez dut poz jarioz zegoela, argitasunez beterik, eraldaturik.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 46. orr.

17 (izenondo gisa)

Gure buruen gainean mahaira eseritako milizianoen kantu pozjario errutsuak entzuten genituen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 180. orr.

Xaloa, bere gixenean ere sendoa, poz-jario.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 92. orr.

18 poz-pozik ik pozik.
19 poza eman (93 agerraldi, 45 liburu eta 23 artikulutan)

Poza ematen zuen mahai hark poz gutxi eman zion Frantziskori.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 318. orr.

Artaburu urre kolorekoak poza ematen digu uztaroan.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 221. orr.

Eta zerk ez zidan orduan poza emango, nire bizitzako lehen ordu zoriontsuetan?  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 88. orr.

Berak ere ez zekiela deus etorkizunaz, baina poza ematen ziola, nolanahi ere.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 164. orr.

Gauza guztietan poza eman nahi nizuke.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 170. orr.

Urte batzuk ditugu aurrean, elkarri poza emateko.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 170. orr.

Bere buruan ere zenbakiak zebiltzala ohartzeak poza eman zidan.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 41. orr.

-Poza ematen dit entzuteak -esan zion don Hipolito erretoreak-.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 231. orr.

-Poza ematen dik hi horrela ikusteak, Potto.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 54. orr.

· -Hau poza eman didazuna...  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 264. orr.

Jakingo bazenu zer poza ematen didazun.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 42. orr.

Ez dakizu zer-nolako poza ematen didazun!  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 69. orr.

Kugler jaunak sekulako poza ematen dit astelehenero Cinema&Theater aldizkaria ekartzen didanean.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 187. orr.

Ez gintuzten sekula harrapatzen, eta aitor dut berebiziko poza ematen zidala erizainen ezinak.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 91. orr.

20 poza hartu (53 agerraldi, 27 liburu eta 11 artikulutan)

Atera itzazu, mesedez, nire alabak poza hartuko du eta.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 113. orr.

Alde batera lotsatu egiten naiz nire buruarekin, baina, bestera, poza hartu dut kearen atseginarekin.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 171. orr.

-Poza hartzen diat, poz handia; izan ere, lan asko zegok egin beharra.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 94. orr.

Kalte-ordainak jasoko zituela jakin zuenean, poza hartu zuen, baina sosik jaso gabe hil da.  Berria - Harian   2005-07-24

· Oi! hura poza hartu nuena!  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 235. orr.

Era berean, a zer poza hartu dudan ezjakintasuna ahultzen ikusi dudan bakoitzean!     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 213. orr.

Eta zer poza hartu zuen hura aurkitzean!  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 250. orr.

Gizakiak ikusi eta gogoratu nahiko balu, nolako poza hartzen duen Jainkoak berak, bere naturari dagokionez, [...].  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 28. orr.

Sekulako poza hartu nuen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 440. orr.

Erantzun honekin berebiziko poza hartu zuen San Frantziskok eta eskerrak ematen zizkion Jainkoari.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 954. orr.

21 pozaren pozez poz hutsez.

Herri xeheak pozaren pozez, bibaka eta bizibedika hartu zituen Xaraman eta Kamar Al-Saman erregea.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 165. orr.

Nik, pozaren pozez azalak hartzen ez ninduela, baietz erantzun nion.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 45. orr.

Pozaren pozez onartzen du heriotza.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 607. orr.

Gaur zoriontsu naiz eta pozaren pozez nago.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 263. orr.

Bihotza pozaren pozez lehertuko zitzaiola ere pentsatu zuen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 153. orr.

Ezkontza gauean, Maitek [...] bihotza pozaren pozez dardarka zeukan.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 117. orr.

Han ilunpean pozaren pozez negarrari eman nion.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 37. orr.

Pozaren pozez pozturik, zeinen erraz hasiera eman zion bere egitasmoari.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 19. orr.

-Pozaren pozez -onartu zuen zurginak, eta hitzorduaren egunerako eramango ziola adierazi zion.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 242. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

barne poz (4); barruko poz (5); halako poz (15)

poz alaitasunezko oihuak (5); poz bakarra (8); poz benetakoa (4); poz bera (6); poz betea (14); poz betean (5)

poz eman (4); poz ematen (7); poz eta alaitasun (6); poz guztia (6); poz handi (9); poz handia (115); poz handia eman (15); poz handia ematen (16); poz handia hartu (26); poz handia hartuko (5); poz handia hartzen (5); poz handia izan (9); poz handiagoa (17); poz handiagoa hartzen (5); poz handiarekin (4); poz handirik (7); poz handiz (41); poz handiz hartu (5); poz hartu (7); poz hartzen (9)

poz irrintzi (7); poz iturri (8); poz izugarria (6)

poz oihu (25); poz oihuak (4); poz oihuka (15); poz oihuz (14); poz pixka (10); poz pixka bat (9); poz pozik (185); poz pozik dago (8); poz pozik eman (4); poz pozik eta (5); poz pozik nago (5); poz pozik zegoen (9)

poz txiki (6)

a ze poza (5); a zer poza (4); bai poza (5); barne poza (6); barruko poza (5); benetako poza (8); bere poza (29); bere poza agertu (7); berebiziko poza (12); beren poza (11); bihotzeko poza (7)

euren poza (9); gehiegizko poza (6); gure poza (12); hau da poza (4); hau poza (22); hura poza (25); hura poza nirea (4)

inpernuko poza (5); itzelezko poza (5); izugarrizko poza (16); nire poza (21); nolako poza (12)

poza adierazi (14); poza adierazi zuen (4); poza adieraziz (4); poza adierazteko (5); poza agertu (30); poza agertu du (10); poza agertu zuen (14); poza agertu zuten (4); poza azaldu (10); poza azaldu zuen (4); poza azaldu zuten (4)

poza ekarri (6); poza eman (25); poza eman zidan (4); poza eman zion (6); poza emango (5); poza ematen (54); poza ematen dit (11); poza ematen du (5); poza eragin (9); poza eragiten (4); poza eta alaitasuna (7); poza eta ilusioa (4); poza eta itxaropena (5); poza eta zoriona (5); poza ezkutatu (4); poza hartu (34); poza hartu dut (5); poza hartu nuen (8); poza hartu zuen (9); poza hartuko (10); poza hartzen (9)

poza izan (17); poza izan da (4); poza izan zen (4); poza kantatutzen det (5); poza nabari (6); poza nagusitu (4); poza nirea (6)

poza sentitu (18); poza sentitu nuen (8); poza sentitu zuen (6); poza sentitzen (13); poza sentitzen duzu (4); poza sortu (5); poza sortzen (4); poza sumatzen (4)

pozaren poza (5); sekulako poza (31); sekulako poza hartu (10); sentitzen zuen poza (4); ustekabeko poza (5); ze poza (6); zelako poza (8); zer nolako poza (5); zer poza (21)

iraun zuen pozak (4); pozak airean (12); pozak eta atsekabeak (4); pozak eta penak (4); pozak gainezka (6); pozak gainezka egin (4); pozak txoratzen (12); pozak zoratzen (27)

pozaren arrazoia (5); pozaren poza (5); pozaren pozaz (6); pozaren pozez (149)

pozez bete (33); pozez bete zen (12); pozez beteko (4); pozez beterik (55); pozez betetzen (16); pozez ezin kabiturik (5); pozez gainezka (106); pozez gainezka zegoen (9); pozez hartu (53); pozez hartu du (12); pozez ikusi (4); pozez jauzika (10); pozez lehertu (5); pozez lehertzen (7); pozez oihuka (12); pozez saltoka (8); pozez txoratzen (23); pozez zoratzen (70); pozez zoratzen zegoen (14)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus