Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Anitz dira bizipozik ez eta beren buruez beste egiteko prest daudenak. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 9. orr.
Beste sanidade bat adierazten duena edo dakarrena, beste grazia bat, indar bat, beldurrik eza eta kasik bizipoza ere bai. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 134. orr.
Haur denboratik sentitu ditudan nire amodio asko begiratzera eta begiratua izatera mugatu dira, eta horrek bizipoza eta bizinahia pizten zidan. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 146. orr.
Bizipoza eragiten du taldekideengan. Berria - Kirola 2004-03-19
Bizipoza eta indarra ematen didate, eta nire lanean laguntzen. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 90. orr.
Beharbada ez zen hain balentria handia [...] baina gisako huskeriek itzultzen didate niri bizipoza. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 143. orr.
Bizipoza berreskuratu eta adrenalina jario jarri ninduen bihurrikeriak. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 198. orr.
Bizipoza galtzeak dena galtzea dakarrelako. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 147. orr.
Haur denboratik sentitu ditudan nire amodio asko begiratzera eta begiratua izatera mugatu dira, eta horrek bizipoza eta bizinahia pizten zidan. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 146. orr.
Egin nahi zuen koadro hura lortzearen arabera aurkituko zuela Leonek bizipoza edo nahigabea. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 128. orr.
Aspaldi ez zuen halako bizipozik sentitzen. Aitor Arana «Bost ahizpa», 2005 - 110. orr.
Haren begirada nekatuan ez da bizipozik sumatzen, izatekotan ere gaitz makur eta ezkuturen baten azpilana atzeman daiteke haren aurpegieran. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 152. orr.
Gizon hura sugegorri nazkagarriena baino okerragoa zen, behazunez betea eta besteren bizipoza jasan ezin zuena. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 166. orr.
Jakintzaren arbola eleberri honetan utzi zuen Barojak ongien adierazita bere bizipozik eza eta gizartean egokitu ezina. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 19. orr.