Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ni ere pozik sentitzen nintzen -zoratzear, egia esateko- adierazpen harengatik. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 134. orr.
Ez zegoen pozik Sobakevitxen jokaerarekin. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 162. orr.
Pozik zirudien Ruche jaunak. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 89. orr.
Egia esan, ni pozik nintzen. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 25. orr.
Pozik jarri nintzen taldeko giro berriarekin. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 170. orr.
-Ikusten?, pozik utzi du mundu guztia -esan zuen Platonovek-. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 439. orr.
Gustura asko umiliatuko zuen betiko, pozik jakinaraziko zion bera baino gutxiago zela. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 76. orr.
Pozik joan zen, pozik eginiko lanarekin eta areago oraindik atera behar zion etekinarekin. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 119. orr.
-Armak, arma luzeak! -esan zidan pozik. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 85. orr.
Hain nago pozik. Antton Olano «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 116. orr.
Pozik ni, bakarrik nengoelako. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 8. orr.
Nini, pozik, jiratu eta besteei hots egin zien. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 64. orr.
Eta joaten utzi zien, onik eta pozik. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 123. orr.
Hauxe izan zen haren jokamoldearen araua: haurra alai eta pozik handitzen ikustea. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 69. orr.
Neure buruarekin pozik nagoenean harrotu egiten naiz, Wendy. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 54. orr.
Patxi pozik nire besoetan. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 145. orr.
Erresidentzia pribatu bateko horma artean aldi bat egin ondoren, lehen baino okerrago itzuli zen etxera, beti barrez, beti pozik, beti txoro. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 15. orr.
Ni ikusi orduko, jauzika etortzen zaizkit zakurrak, pozik baino pozikago. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 125. orr.
Oso pozik ikusten zaitut gure artean. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 92. orr.
Maistrak oso pozik zirudien, benetako albiste on bat hartu berritan bezala. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 9. orr.
Hasieran David oso pozik ibili zen zuhaitz batetik bestera, hunkituta ere bai. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 16. orr.
Ondo pozik nagok, bai horixe, jaioterri zaharrera itzuli izanaz. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 108. orr.
Inolako erabakirik hartzeko ez-gauza, baina aski pozik, halere, zerbeza hura benetan bikaina zelako. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 53. orr.
Gure herrian finkatzea hautatu duzue eta hortaz biziki pozik naiz. Herria 2004-09-30
Aladin ez zegoen guztiz pozik eta, sultanarenganaino joanik, esan zion: [...]. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 229. orr.
Hasieran uzkurkeriaz onartu zuen arren, azkenerako erabat pozik zegoen familiaren panteoia Artaxonan zuelako. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 313. orr.
Mathew Propp, 23 urteko gaztea, arras pozik bizi zen New Mexicon bere gurasoekin. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 32. orr.
Arras pozik nengoen. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 92. orr.
Denak arrunt pozik dauzkat nonbait. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 350. orr.
Alabaina, ez zegoen zeharo pozik. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 97. orr.
Osabaren ahotsa telefonoan entzun nuenean, hain pozik libre utzi nindutelako, ez nintzen hitz bakar bat ahoskatzeko gauza izan. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 234. orr.
Zoroak bezain pozik, Sekula Betiko Lurraldera gerturatzen hasi ziren. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 72. orr.
-Bai pozik. Aitor Arana «Onan», 2000 - 85. orr.
Urduri, baina poz-pozik. Berria - Kultura 2004-04-17
Axolarik gabe eta poz-pozik gindoazen. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 144. orr.
Musikaren bidez bere familia eta jatorria aurkitzeaz poz-pozik zegoen gizon bat. Herria 2005-06-30
Achille jauna poz-pozik dago; doktorearen arreta erakarri nahi luke. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 121. orr.
Poz-pozik eman nion berri ona Florari. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 284. orr.
Sarritan, txorrota bat irekitzen zuen isil-ostuka, eta poz-pozik jartzen zuten zurrustaren zipriztinek. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 183. orr.
«Ez da askotan izaten aukera hori, eta aprobetxatu beharra dago», zioen poz-pozik haur batek. Berria - Harian 2005-01-26
Pozik asko emango niokeen su! Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 91. orr.
Pozik asko jango zukeen aberatsaren mahaitik lurrera botatzen zutena. Elizen arteko biblia Lk 16,21
Ziur nago pozik asko emango dizutela argibide gehiago. Antton Olano «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 146. orr.
Etxekoandreak olio frijituaren usaina zuen, eta telebista batean pozik asko lana egingo zukeen neska baten izeba zen. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 23. orr.
San Franciscora ere joan gara Sarasua, Egaña eta hirurok, pozik asko. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 181. orr.
Santxo [...] ez zegoela ikusiz, halako manta-joko harena esan zien; bai pozik asko entzun ere. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 75. orr.
alai eta pozik (12); alde batetik pozik (5); ama pozik (6); antolatzaileak pozik (8); antolatzaileak pozik agertu (5); arduradunak pozik (7); arras pozik (10); bai pozik (15); batere pozik ez (4); benetan pozik (12); bere buruaz pozik (4); beti pozik (15); bi aldeak pozik (7); biak pozik (7); bihotza pozik (5); biziki pozik (11); denak pozik (24); denok pozik (7)
egindako lanarekin pozik (9); egoteaz pozik (4); emaitzarekin pozik (6); emaitzekin pozik (7); entrenatzailea pozik (5); erabakiarekin pozik (6); erabat pozik (14); esan zuen pozik (9); etxera pozik (4); gobernua pozik (6); guztiak pozik (14); harro eta pozik (4)
ikusita pozik (4); izanaz pozik (5); izugarri pozik (4); jendea pozik (13); lagunak pozik (4); lanarekin pozik (13); lanaz pozik (4); langileak pozik (4); lasai eta pozik (5); nagusia pozik (7); nahiko pozik (17); neu ere pozik (4); ni oso pozik (8); ni pozik (33); ni pozik nago (5)
oso pozik azaldu (4); oso pozik dago (17); oso pozik daude (10); oso pozik egon (4); oso pozik egongo (5); oso pozik ematen (8); oso pozik gaude (25); oso pozik geratu (9); oso pozik jarri (6); oso pozik jartzen (4); oso pozik joaten (4); oso pozik nago (67); oso pozik zegoen (18)
poz pozik (185); poz pozik dago (8); poz pozik eman (4); poz pozik nago (5); poz pozik zegoen (9)
pozik abiatu (4); pozik ageri (16); pozik ageri zen (6); pozik agertu (265); pozik agertu da (55); pozik agertu zen (154); pozik amaitu (8); pozik ari (6); pozik asko (13); pozik atera (14); pozik atera ziren (6); pozik azaldu (59); pozik azaldu zen (41)
pozik begiratu (4); pozik begiratzen (4); pozik bizi (51); pozik bizi izan (7); pozik bizi zen (8); pozik biziko (6); pozik da (50); pozik dabil (6); pozik dago (157); pozik daude (71); pozik dira (26)
pozik egin (4); pozik egingo (14); pozik egiten (9); pozik egiten zuen (5); pozik egon (71); pozik egonen (7); pozik egongo (48); pozik egongo zara (9); pozik egotea (12); pozik egoteko (78); pozik egoteko arrazoia (4); pozik egoteko arrazoiak (14); pozik egoteko moduan (6); pozik egoteko moduko (4); pozik egoteko modukoa (4); pozik egoteko motiboak (5); pozik egotekoa (6); pozik egoten (12); pozik eman (11); pozik emango (9); pozik ematen (17); pozik ematen zuen (7); pozik entzun (8); pozik entzuten (6); pozik esan (7)
pozik eta alai (14); pozik eta gustura (4); pozik eta harro (16); pozik eta irribarretsu (4); pozik eta itxaropentsu (4); pozik eta lasai (4)
pozik etorri (5); pozik gabe (5); pozik gabeko (7); pozik gaude (97); pozik gelditu (18); pozik gelditu zen (5); pozik geratu (44); pozik geratu zen (9); pozik geratuko (10); pozik geratuko naiz (4); pozik geratzen (5); pozik handiena (8); pozik handienaz (4); pozik hartu (96); pozik hartu dute (24); pozik hartuko (18); pozik hartzen (9); pozik hartzen zuten (4); pozik hilko (4); pozik hitz egin (4); pozik hura (4)
(5); pozik ibili (5); pozik ikusi (10); pozik ikusiko (8); pozik ikustea (4); pozik ikusten (13); pozik irakurri (5); pozik irten (10); pozik itzuli (14); pozik itzuli zen (5); pozik itzuliko (4); pozik izan (7); pozik izango (15); pozik izaten (4); pozik jakingo nuke (5); pozik jarri (19); pozik jarri zen (11); pozik jarriko (7); pozik jartzen (16); pozik jartzen zen (4); pozik jaso (7); pozik joan (12); pozik joango (11); pozik joaten (12); pozik lagunduko (6); pozik mintzatu (6); pozik mintzatu zen (5); pozik nago (219); pozik naiz (5); pozik nintzen (10)
pozik onartu (11); pozik onartu zuen (5); pozik onartzen (7); pozik ospatu zuten (4); pozik sentitu (12); pozik sentitu zen (4); pozik sentitzen (17); pozik sentitzen nintzen (4); pozik utzi (21); pozik utziko (7); pozik uzteko (9); pozik zebilen (6); pozik zegoen (151); pozik zen (37); pozik zeuden (37); pozik ziren (20); pozik zirudien (21); pozik ziruditen (4)
zein pozik (12); zein pozik nagoen (4); zeinen pozik (4); zer pozik (4); zuzendaria pozik (7)