Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

pitzadura 1 iz gainalde bateko ebaki edo haustura. ik pitzatu1; arrakala; artesi.

Dagoena pitzatuak dira, pitzadurak, artesiak.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 15. orr.

Aitak zoruko estalki plastikoa altxatu, eta zementuaren pitzadurak zerrenda itsasgarri zabal eta sendo batez estali zituen.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 23. orr.

Glaziarretako pitzadurak: berdeak, garagardo-botilen beiraren antzera.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 296. orr.

Meniskoan pitzadura bat du.  Berria - Kirola   2006-02-18

Hondoratu zenean ontziak pitzadura bat -bost metro luze, bi metro zabal- zuen alde batean.  Berria - Gaiak   2006-02-02

Gai hauskorra da beira, pitzadura bat egiten bazaio (gainazalean kolpe bat emanda, adibidez) berehalaxe hedatzen baita arrakala.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 23. orr.

Pitzadura bat ere egin zuen garezurrean.  Berria - Kirola   2004-04-14

-Denok dakizue, jakin beharko luketenek izan ezik, elizako dorrean pitzadura arriskugarri bat agertu dela.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 76. orr.

Etxeari goitik beherainoko pitzadura handia azaldu zitzaion, eta une batetik bestera erortzeko zorian zegoen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 785. orr.

Koordinakundeak 2004ko ekainean salatu zuen urtegia betetzen hasi zirenetik "horma nagusian pitzadura gehiago" atera zirela.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 87. orr.

Lerroak eta pitzadurak ikus zitezkeen harkaitzetan.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 199. orr.

Ile pixka bat lortu zuen, eta ilunabarrean pitzadura barruan jarri zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 785. orr.

Bigarren hormaren inguruan aurkitutako pitzadura 20 zentimetro luze zen.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 168. orr.

2 irud/hed

Horretantxe du bere boterearen pitzadura bakarra, eta horrexek bihurtzen du jauntxo ikaragarria gizaki haragizko eta, aldez, bera ere biktima.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 15. orr.

Mc Quaidek akordioa lortzeko deia egiten du: «Haustura dago, baina pitzadura ixteko borondatea daukagu».  Berria - Kirola   2006-01-04

Nahiago dute itsuak izan sistema zaharrari egiten ari zaizkion pitzadura, zirrikitu eta itoginen aurrean.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 168. orr.

Stéphane Mallarmé poetak aipatzen du badela pitzadura bat hitzaren eta haren erreferentzia den gauzaren artean.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 172. orr.

Hizkuntzaren bihotz-bihotzeko huts horren kontzientziak pitzadura bat ireki du haren esanahian, munduaren betetasunarekin hizkuntzak duen loturan.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 173. orr.

Hutsunearen pitzadurak sortzen zuen mesfidantza ezin gainditu.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 41. orr.

Do ut des jokabidearen logika pitzadurarik gabea da.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 91. orr.

Heroismoa, argitasuna, gizatasuna, bihotz-zabaltasuna, pitzadurarik gabeko elkartasuna, hona hemen maitaleak bere maitatuaren oinetan jarri beharko dituen tituluak.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 219. orr.

Higanotak, ordea, pitzadurarik gabeko prestutasun batez jokatzen du.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 42. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

pitzadura agertu (4); pitzadura gehiago agertu (3); pitzadura handi (5); pitzadura handi bat (3); pitzadura handia (5); pitzadura handitu (3)

pitzadurak agertu (4); pitzadurak eragin (3)

pitzadurarik gabeko sistema (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus