Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hara, gure pittina. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 204. orr.
Zalantzan pittin batez egon ondoren: [...]. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 73. orr.
Abenduko 30ean jo zuen berandueneko minutu horretaraino, eta gaurtik biharrera sugundoxka pittin batzuk lehenago jaikitzen abiatzen da. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 19. orr.
Gauerdi edo goizalbaren batean euri pittin moxkor-moxkor horietako erauntsitxo bat botata ere, [...]. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 271. orr.
Esadazu den-dena, bukatu arte; puskarik pittinena ere ez utzi hor kolkoan. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 72. orr.
Tipo handia naiz ni, egitten-dduddan-pittinerako. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 219. orr.
Inozentzia pittinen bat erakutsi nahi ote digu akaso?... Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 124. orr.
Guk gurearekin gauza bera eginez gero, berriz, ahuldu egingo genuke, beste pittin bat bultzatuko genuke desagerpenerantz. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 19. orr.
-Maguggia -arren egin zion-, pentsa ezazu pittin bat. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 229. orr.
Pena pittin bat emango ziok, eta kito. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 252. orr.
Kolpea hartu ostean pittin bat suspertu nintzenean nire buruari esan nion [...]. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 111. orr.
Zerua ia aratz zegoen, pittin bat arrosa hodeiertzean. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 102. orr.
Beharrik giroa hasia zen ordurako pittin bat freskatzen. Txillardegi «Putzu», 1999 - 143. orr.
Pittin bat haserre zegoen nirekin, joana nintzelako. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 113. orr.
Beharbada pittin bat exajeratuz. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 108. orr.
Modu pittin bat enigmatikoan erantzungo dizut. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 107. orr.
Nik baino pittin bat hobea, eta ez arlo guztietan. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 59. orr.
Orduan eskua hartzen zion pittin batean goxoki. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 53. orr.
Gero, handik pittin batera, berriro hondoratu zen benetako irudiak gainditzen zituen ingurumari sinbolikoa. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 74. orr.
Nahi duzu musika pittin bat jartzea? Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 184. orr.
Eskutada bat ogi-irin baizik ez dut katiluan, eta olio pittin bat pitxerrean. Elizen arteko biblia 1 Erg 17,12
Nazka pittin bat ematen dit, zuriegia da eta jaioberriaren usaina du. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 110. orr.
Hortentsiek eta petuniek kolore pittin bat ematen zioten arratsalde hitsari. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 99. orr.
Eskuan neraman makila-muturrean ezti-pittin bat hartu nuen eta jan. badute oraindik dirdira pittin bat. Elizen arteko biblia 1 Sm 14,43
Geldi geratu zen gazte haiei begira, bere bizitzan horrelako momenturik bizi izateko zoririk inoiz izan ez zuelako damu pittin batez. Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 142. orr.
Gure aurrekoek aski zuten iragana inozentzia pittin batekin oroitzearekin. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 124. orr.
Suerte txar pittin batekin, hemendik urte batzuetara katalanek ere euskaldunon bidea har lezaketek, baina ez diat uste. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 78. orr.
Daukatenetik pittin-pittin bat kenduiek. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 144. orr.
alde pittin bat (3); atseden pittin bat (5); beldur pittin bat (4); beste pittin bat (3); gatz pittin bat (3); handik pittin batera (4); indar pittin bat (4); olio pittin bat (4)
pittin bat (399); pittin bat baino (3); pittin bat besterik (3); pittin bat egin (5); pittin bat eman (9); pittin bat ematen (3); pittin bat ere (10); pittin bat falta (6); pittin bat gehiago (9); pittin bat harrituta (3); pittin bat hartu (5); pittin bat lehenago (5); pittin bat ukan (3); pittin batekin (15); pittin batera (4); pittin batez (15)
zorte pittin bat (4)