Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hurbildu arau, dabilen haize pitina mugiarazteko gai ez den zakur baten itxura hartu diozu. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 66. orr.
Zakurren erasoak baga jitean heltzen dira, ura joaterakoan hondarretan gelditzen den purtzileria lako soinu pitinagoak utziz, ezagutu ezin dituenak. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 144. orr.
Hala, hark lur jotzean, eranskin koxkor, luzagarri pitin bakoitza atzetik doa ausiabartzan. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 142. orr.
-Zer da, orduan? -galdetu zidan, bere jakinminari pitinik ere uko egin gabe. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 164. orr.
Ezer pittinik aldatzeko ideia eta borroka guztiak erinnya mendekatiek bezala munduaren bazterreraino pertsegitzen dituzte. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 157. orr.
Bi eskuekin sorbaldetatik heldu eta pitin bat astindu nuen, aski zuela esanez. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 61. orr.
Ateari pitin bat bultza egin eta pasillo hutsari begiratu nion. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 95. orr.
-Idazlea hilik zagok -esan nion ahotsa pitin bat altxatuz-. Eskuak izoztuta zeuzkan eta pitin bat ondoezik sentitu zen hainbeste bonboi irentsita. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 47. orr.
Lizentziatu berria zen, eta, hori ospatzen ari zelako-edo, pitin bat mozkortuta zegoen. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 165. orr.
Gehixeago..., pitin bat gehixeago..., hori da eta! Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 28. orr.
Pitin bat baino ez. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 467. orr.
Zergatik ez diozu ziape pitin bat botatzen? hasieran zaila baita ikasi beharrekoari zentzu pitin bat hartzen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 122. orr.
Halaxe egon zen denbora pitin batez. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 85. orr.
-Ondo da, ondo da -esan zidan, etsipen pitin batez-, baina... beti oinez ibiliko gara? Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 73. orr.
Hormadik Magnus Kopako bigarren partida irabazi du bart, zorte pitin batekin, Mulhouse gogorra mendean hartuta. Berria - Kirola 2004-01-21
Kulbat pixka bat -gorringoz, arrozaz eta haragi xehatuz egindako pastela-, kabiarrez betetako aza gorri pitin bat, eta tea besterik ez edateko. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 126. orr.
Ez zioten bada esan medikuek eskizofrenia kutsu pitin bat bazuela? Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 169. orr.
pitin bat gehiago (4); pitin bat makurturik (4); pitin bat zabaldu (3)