Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

pixka (orobat piska g.er., pizka g.er. eta pixko g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian pixka agertzen da) 1 iz apurra. ik pittin.

Alde dezente dago pixka baten eta puxka baten artean.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 59. orr.

Baina hoztea, hori berez, urte pixkatan tokatzen da.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 268. orr.

2 pixka bat (3949 agerraldi, 245 liburu eta 305 artikulutan; orobat pixkat 140 agerraldi, 37 liburu eta 23 artikulutan, pixkot g.er. eta pixkabat g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian pixka bat agertzen da) adlag apur bat. ik pittin 2; puxka 7.

Janzkiaren ertz bat jaso zuen pixka bat, nik haren oinak ikusteko moduan.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 35. orr.

Nahastu egin naiz pixka bat.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 69. orr.

Maxi on egingo zion pixka bat egurasteak.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 395. orr.

Euskarak baditu bi dialektu pixka bat zoko egiten direnak.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 158. orr.

Romak, pixka bat baretuta ordurako, lagundu egin zion.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 88. orr.

Hau guztiau argi dago logikan pixka bat saiatua den edozeinentzat.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 126. orr.

Hemen unibertsitatean sartzeko prozedura hauek pixka bat korapilatsuagoak dira.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 162. orr.

Sarritan esaten da neskak pixka bat urduri eta aztoratu samar-edo egoten direla.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 90. orr.

Soinu horrek, soinu txiki eta xume horrek, pixka bat aurreraxeago eserita zeuden soldaduen arreta bereganatu zuen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 57. orr.

Zerubidean abiatzeko zinez hain presaturik ote dagoen eta neke hori pixka bat geroratzen ahal ez ote duen galdegin dio bere buruari.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 24. orr.

Pixka bat sakonduz gero, berehala ikusten zaie amarrua.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 24. orr.

Pixka bat aurrerago, etxe-orratzen auzoa hasten zen bihurgunean.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 104. orr.

Aurpegia pixka bat eztituz.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 57. orr.

Bere bizia pixkat kontatzen dauku.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 16. orr.

3 (izen baten eskuinean)

Pena pixka bat ematen diegu, baina besterik ez.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 12. orr.

Sukar pixka bat: hogeita hamazazpi eta erdi.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 19. orr.

Musika pixka bat.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 107. orr.

-Nahi al duzu pastel pixka bat, Williams andrea? -galdetu zuen Gwilymek.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 32. orr.

-Haragi pixka bat emango baligu norbaitek!  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 199. orr.

Egia esan, arreta pixka bat jarriz gero, jardun interesgarri samarra izaten zen harena.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 56. orr.

Piper, gatz eta berakatz pixka bat ematen diote bildumari.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 10. orr.

Denbora pixka batez Margulistarren atzetik ibili nintzen, eta emakumeen erruki-hasperenak entzuten nituen.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 16. orr.

Kafe-esnea izenez, baina izatez ur zikin poxino bat hauts-esne pixkatez nahastuta.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 77. orr.

Amnesia pixka bat beharrezkoa izaten da indarrak berritu eta erokeriari berriz ere ekiteko.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 331. orr.

Politika ekonomikoei jarduera-askatasun pixka bat emateko.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 192. orr.

Euria ari zuen, euri fina, eta haize pixka bat zebilen, Iparraldetik gogo gutxiz joka.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 93. orr.

Irakur dezagun orain euskara on pixkat.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 84. orr.

Argitasun pixkaten jabe dena erraz samar ohartzen da nik sinesten ditudan zera horiek denak fedetzat, sineskizuntzat eta ideiatzat hartzen ditudala.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 86. orr.

4 pixka batean (orobat pixkatean) adlag denbora apur batean.

Heldu ondoren, megalomania hura pixka batean alboratzea erabaki nuen.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 120. orr.

Nirekin geratu dira pixka batean hizketan.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 238. orr.

Hago pixka batean hemen -agindu zidan.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 90. orr.

Zurezko egitura atzera irristatzean begiak itxi nituen pixka batean.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 18. orr.

Handik pixka batera itzuli eta errautsetan egositako patata batzuk jaitsi zizkigunean.  Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 46. orr.

Merezi du gertaera horretan pixka batean luzatzea.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 15. orr.

Hiru defuntu lurperatuta zeuden tokitik lur pixka bana hartzen zuten, etxean egiten zuten txokolateari nahasteko.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 86. orr.

Ahoa garbitu arren bertan segitzen du pixkatean.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 137. orr.

Zaude pixkatean, eta utziezu nere hitzei atrebentzia puskat hartzen eta zure bihotzondo adabakitu horretan aztarrika aritzen.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 31. orr.

5 pixka-pixka bat adlag

Azpiko ezpaina pixka-pixka bat mugitu zuelarik, iruditu zitzaigun zerbait erran nahi zuela.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 17. orr.

Harryk pixka-pixka bat altxatu zuen burua beso gainetik, beste belarriaz ere entzuteko ahaleginak eginez.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 136. orr.

Kriseilua pixka bat zabaltzea erabaki nuen, pixka-pixka bat besterik ez.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 90. orr.

Ez zen pixka-pixka bat ere itzarri.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 118. orr.

6 (izen baten eskuinean)

Ez zen deus ageri, haragi pixka-pixka bat bi botoien artean besterik ez, baina hura asaldatu egiten zen, oso asaldatua zebilen nirekin ordurako.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 70. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 6 aldiz agertzen direnak)

adore pixka bat (8); aire pixka (10); aire pixka bat (9); antz pixka (15); antz pixka bat (15); ardo pixka (20); ardo pixka bat (19); argi pixka (22); argi pixka bat (22); argitasun pixka (6); argitasun pixka bat (6); arnas pixka (10); arnas pixka bat (10); arnasa pixka (11); arnasa pixka bat (11); arrazoi pixka (6); arrazoi pixka bat (6); arreta pixka (8); arreta pixka bat (6); atea pixka (9); atea pixka bat (9); atseden pixka (26); atseden pixka bat (24); bai pixka (6); bai pixka bat (6); baina handik pixka (9); baina pixka (30); baina pixka bat (28); baino pixka (61); baino pixka bat (61); bake pixka (10); bake pixka bat (10); barre pixka (13); barre pixka bat (13); beldur pixka (41); beldur pixka bat (36); beste pixka (59); beste pixka bat (30); beste pixka batean (25); biak pixka (6); bizitasun pixka (7); bizitasun pixka bat (6); burua pixka (27); burua pixka bat (27); da pixka (36); da pixka bat (21); da pixka batean (10); denbora pixka (86); denbora pixka bat (63); denbora pixka batean (8); denbora pixka batera (6); denbora pixka batez (7); denetik pixka (9); denetik pixka bat (8); dira pixka (9); diru pixka (90); diru pixka bat (86); du pixka (25); du pixka bat (20)

egin zen pixka (9); egin zuen pixka (8); egon da pixka (6); egon nintzen pixka (7); egon pixka (29); egon pixka bat (9); egon pixka batean (19); egon zen pixka (24); egon ziren pixka (6); eguzki pixka (7); eguzki pixka bat (7); elur pixka (6); ere pixka (21); ere pixka bat (17); errespetu pixka (10); errespetu pixka bat (9); esne pixka (6); eta denbora pixka (7); eta diru pixka (8); eta gazta pixka (6); eta handik pixka (21); eta pixka (115); eta pixka bat (89); eta pixka batean (17); eta ur pixka (7); ezazu pixka (7); ezazu pixka bat (7); gara pixka (6); gatz pixka (9); gatz pixka bat (7); gauzak pixka (12); gauzak pixka bat (12); gazta pixka (10); gazta pixka bat (8); geratu zen pixka (17); ginen pixka (10); giroa pixka (6); giroa pixka bat (6); gustu pixka (6); gustu pixka bat (6); hadi pixka (7); hago pixka (12); hago pixka batean (12); haize pixka (19); haize pixka bat (19); handik pixka (188); handik pixka batera (185); haragi pixka (7); hasieran pixka (6); hemen pixka (8); hori pixka (14); hori pixka bat (11); hura pixka (8)

inbidia pixka (12); inbidia pixka bat (10); indar pixka (10); indar pixka bat (10); ironia pixka (6); itxaron pixka (22); itxaron pixka bat (12); itxaron pixka batean (10); itxoin pixka (8); itxura pixka (9); itxura pixka bat (7); janari pixka (6); jende pixka (8); jende pixka bat (8); kafe pixka (10); kafe pixka bat (10); kontu pixka (6); laguntza pixka (7); lan pixka (23); lan pixka bat (23); lasaitasun pixka (9); lasaitasun pixka bat (6); leku pixka (6); leku pixka bat (6); lo pixka (10); lo pixka bat (10); lotsa pixka (15); lotsa pixka bat (14); min pixka (25); min pixka bat (22); musika pixka (16); musika pixka bat (16); naiz pixka (18); naiz pixka bat (13); nintzen pixka (27); nintzen pixka bat (11); nintzen pixka batean (11); nuen pixka (7)

odol pixka (10); odol pixka bat (9); odoletik pixka (8); odoletik pixka bat (8); ogi pixka (10); ogi pixka bat (10); orain pixka (7); oraindik pixka (7); oraindik pixka bat (6); ordena pixka (8); ordena pixka bat (8); pattar pixka (7); pazientzia pixka (17); pazientzia pixka bat (17); pena pixka (16); pena pixka bat (15)

pixka bat (3270); pixka bat altxatu (7); pixka bat aparte (8); pixka bat atera (6); pixka bat atzera (9); pixka bat atzerago (8); pixka bat atzeratu (8); pixka bat aurrerago (16); pixka bat bai (14); pixka bat baino (7); pixka bat baldin (6); pixka bat behar (37); pixka bat beharko (9); pixka bat behera (10); pixka bat beranduago (6); pixka bat berotu (6); pixka bat besterik (11); pixka bat bota (8); pixka bat edan (10); pixka bat egin (53); pixka bat eginez (12); pixka bat egingo (8); pixka bat egitea (7); pixka bat egiteko (13); pixka bat egiten (21); pixka bat egitera (7); pixka bat eman (33); pixka bat emango (10); pixka bat ematea (9); pixka bat emateko (21); pixka bat ematen (57); pixka bat ere (82); pixka bat eskatu (6); pixka bat eta (45); pixka bat ez (8); pixka bat ezagutzen (6); pixka bat falta (15); pixka bat galdu (7); pixka bat galtzen (6); pixka bat gehiago (72); pixka bat geroago (14); pixka bat geroxeago (10); pixka bat gora (6); pixka bat gorago (6); pixka bat gutxiago (7); pixka bat handiagoa (9); pixka bat harantzago (6); pixka bat harriturik (6); pixka bat harrituta (6); pixka bat hartu (37); pixka bat hartuko (9); pixka bat harturik (7); pixka bat hartzeko (17); pixka bat hartzen (8); pixka bat hartzera (9); pixka bat hitz (7); pixka bat hobeto (8); pixka bat ibili (12); pixka bat ireki (10); pixka bat izan (24); pixka bat izango (7); pixka bat izaten (7); pixka bat jaitsi (8); pixka bat jan (7); pixka bat jarri (12); pixka bat lasaitu (26); pixka bat lehenago (26); pixka bat lotsaturik (7); pixka bat makurtu (6); pixka bat mugitu (9); pixka bat mugitzen (7); pixka bat nahi (7); pixka bat sartzen (6); pixka bat sentitu (6); pixka bat sentitzen (6); pixka bat ukitu (6); pixka bat urduri (9); pixka bat urrunago (7); pixka bat urrundu (11); pixka bat zabaldu (11); pixka bat zuela (10); pixka bat zuen (6); pixka xº vb bat izatea (6)

pixka batean (524); pixka batean egon (9); pixka batean eta (6); pixka batean isilik (8); pixka batean itxaron (8); pixka batek (17); pixka batekin (107); pixka baten (28); pixka baten bila (9); pixka batera (214); pixka baterako (13); pixka batez (88)

pixka pixka (13); pixka pixka bat (12); poz pixka (10); poz pixka bat (9); saltsa pixka (6); suerte pixka (12); suerte pixka batekin (7); sukar pixka (7); sukar pixka bat (7); te pixka (7); te pixka bat (7)

ur pixka (30); ur pixka bat (23); usain pixka (6); usain pixka bat (6); zalantza pixka (6); zaude pixka (27); zaude pixka batean (24); zen pixka (82); zen pixka bat (27); zen pixka batean (44); zen pixka batez (9); zentzu pixka (10); zentzu pixka bat (7); zion pixka (6); ziren pixka (27); ziren pixka bat (9); ziren pixka batean (14); zitzaion pixka (8); zorte pixka (23); zorte pixka bat (10); zorte pixka batekin (12); zuen handik pixka (7)

pixkaren bat (7)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus