Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Makinak ez du balio bere helburua betetzeko, harik eta mekanismoaren azken pieza bere lekuan jartzen zaion arte. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 269. orr.
Makina batean ezarrita zegoen pieza bati so gelditu ziren. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 15. orr.
Sarri, autoen piezak askatzen izaten dugu lanik handiena. Berria - Gaiak 2004-07-01
Gurpilak eta pinoiak limaz egokitzen genituen, eta piezak ez ziren trukagarriak. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 129. orr.
[Fabrikan] piezei lehen leundua ematen zaie, beste enpresa batzuetarako. Eskarne Mujika «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 44. orr.
Niri dagokidanez, zulo bat egiten diot pieza jakin bati, beti zulo bera pieza berean hamar urtez. Eskarne Mujika «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 44. orr.
Behin bizikleta bat, piezetan, ekartzea lortu zuten, bizikleta burdinazko bat, beltzez pintatua. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 265. orr.
Pieza asko egiten ditugu baina ez dira hemen muntatzen. Berria - Ekonomia 2004-11-09
Landabengo enpresak 900 langile ditu eta Volkswagentzat ere egiten ditu piezak. Berria - Ekonomia 2004-08-26
1940ko hamarkadan Mark I izeneko makina bat egin zuen IBMn lan egiten zuen Harvard-eko ingeniari batek: 16 metro luze, 3 metro garaiera, milioi bat pieza, 850 km hari. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 99. orr.
Irakurleari kartak erakustea, hala nola erlojugile trebeak mekanismoaren pieza txikerrak agerian jartzen baititu langile mutilaren aurrean. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 9. orr.
Dorreko esku-eskaileretatik igo eta, erloju-gelara iristean, tresnaren aurrean geratu ziren; tresna zaharrak ziren, pieza lodiz eginak. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 287. orr.
Pieza erraldoi bat zerabilen hortik hara gruak. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 15. orr.
Automobilendako pieza osagarriak. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 348. orr.
Fabrikan pieza solteak egiten dira. Eskarne Mujika «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 44. orr.
-Burdinazko piezak egiteko makina bat. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 127. orr.
Pieza metaliko bat erori eta kalte larriak eragin ditu Navalen gasontzian. Berria - Ekonomia 2006-02-15
Volkswagen, Ford eta Suzuki bezalako enpresentzat egiten dira hor beribil-pieza hidraulikoak. Herria 2003-03-10
Nire kezkak, ordezka-ezinezko piezaren bat norbaitek ostu ote lezakeen edo, ez du Herbert den mendrenik ere ikaratzen. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 253. orr.
Prozesaketaren fase bakoitzak behar duen tresneriaren pieza espezializatu guztiak zehaztuz. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 190. orr.
Hirurehun pieza ezberdinetan desmuntatu eta berrehun kutxatan sartu behar izan zuten berrehun eta hogeita bost tonako estatua. Harkaitz Cano «Belarraren ahoa», 2004 - 17. orr.
Akordio horren bitartez, A380 hegazkinaren fuselajeko pieza handiak egingo ditu Arabako enpresak. Berria - Ekonomia 2004-01-18
Ibarra besamotzak pieza garrantzitsua izan behar zuen euskaldunen isilpeko makinerian. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 54. orr.
Kontuak kontu, antzerkian eta bizitzan, pertsonaia interesgarria ez da pieza batekoa. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 10. orr.
Falta zen pieza da, gaixotasunaren mekanismoak bateratzen baititu gorputzeko hainbat ehunetan. Berria - Gaiak 2004-10-15
Ez nintzen nekatzen zurezko pieza pitzatuak lauki zuri-beltzeko zelai mugatuan barrena mugitzeaz. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 19. orr.
Xake joko bat muntatu nuen, xake taula orrialde batean marraztuz eta piezak ogi mamiz eginik. Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 92. orr.
Joko-taula prest zagok, eta piezak mugitzen hasita. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 30. orr.
Hiru pieza mugituz, xake matea egiten ahalegintzen da hura; gu aurrea hartzen saiatzen gara. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 53. orr.
Pieza zurien atzean beste ate bat ikusten zuten. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 254. orr.
Pieza beltzekin jokatzen zuen jokalari alemanak bere erregina mugitu zuen. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 20. orr.
Erregeari buruz xake jokoko pieza nagusia zela erran zidan. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 96. orr.
Bi aldiz aztertu behar izan nuen jokaldia, piezaz pieza eta laukiz lauki aztertu ere. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 35. orr.
-Gu xakeko piezak izan beharko dugula pentsatzen dut -esan zion Ronek. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 254. orr.
Haien begietan ni peoi ziztrin bat baizik ez nintzen, pieza ttipia, anitzetan trabagarri gertatzen den pieza ezdeusa. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 32. orr.
Hala ere, xake-pieza zaharrak ez ziren eragozpen bat. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 179. orr.
Mosaikoaren piezak nolako, mosaikoa ere halako, egia da. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 101. orr.
Banan-banan hartuta, mosaiko bateko pieza bakar baten garrantzia zeukaten: hutsala. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 22. orr.
Pieza asko ditu alargunaren puzzleak. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 21. orr.
Buruhauskarriaren piezek antolaera anitz onartuko balute bezala. «Kuskue tanden», 2004 - 156. orr.
Zein erraz uztartzen diren zenbaitetan puzzlearen piezak. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 113. orr.
"Pieza gehiegi dauzka puzzle honek" pentsatu zuen argazki zatiak mahai gainean zabaldu zituenean. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 176. orr.
Puzzle handi baten piezak gara, eta Ministro xume batek dozena erdi pieza baizik ez ditu ikusten ahal. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 119. orr.
Lehen urte honetan, gorpuzkinak garbitu, eta eskeletoak eta kontserbatutako piezak zehaztea izan dela lan nagusia. Berria - Harian 2006-03-22
Mahaia prestatzen ari zen afarirako eta gurasoen arreoko zilarreriaren piezei banan-banan distira ateratzen. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 13. orr.
1940ko hamarkadan Mark I izeneko makina bat egin zuen IBMn lan egiten zuen Harvard-eko ingeniari batek: 16 metro luze, 3 metro garaiera, milioi bat pieza, 850 km hari. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 99. orr.
Arretarik handienaz haren artxibo partikularra arakaturik, honako pieza hauez osatua dela egiaztatu dut: [...]. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 34. orr.
Borgesen ironia ez datza bakarrik idazketa eta keinuetan, baizik eta piezen osotasunean bertan ere. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 13. orr.
Gure herri-poesiatik salbatzen zuen pieza bakarra honako kopla zahar xume hau zen. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 22. orr.
Esan zezakeen, esate baterako, beste aforismo batzuen gaineko aforismoak direla liburu honetako pieza gehienak: meta-aforismoak. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 9. orr.
Piezaz pieza osatzen duk bilduma. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 454. orr.
Ez zeuden oraindik erabat biluzik, azken pieza intimoa jantzirik zuten, emakumeak bularretakoa ere kendu gabe zeukan. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 347. orr.
Baina Napumoceno jaunaren bulegoko pieza nagusia, dudarik gabe gela dominatzen zuena, idazmahaia zen. Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 68. orr.
Belarritakoak, eraztunak eta horrelako beste pieza batzuk aurkitu ditugu hilobi batzuetan. Berria - Gaiak 2004-08-05
Nire Lego-pieza guztiak kartoizko kaxa batean bildu eta Gabriel lehengusu txikiari eman nizkion. Jesus Mari Mendizabal «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 52. orr.
Afaltzeko yogur bat eta fruta-pieza bat ematen diogu, besterik ez. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 132. orr.
Jada altzari-pieza gehienak, astunenak, igoak zituzten eramaileek, tarteka puxka txikiagoak ere bai. Eduardo Matauko «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 13. orr.
Artilleriako 347 pieza ere badira, hogei mila balarekin. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 161. orr.
101,2ko 3 pieza eta 47,6ko 2 zituen, 86 lagunek osaturiko eskifaiak maneiatuak. Edorta Jimenez «Kilkerren hotsak», 2003 - 239. orr.
Artilleria pieza haietako baten itzalpean atondua nuena,bere benetako zereginerako utzi behar izan nuen, ontzian beste askok bezala. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 137. orr.
Elizaren muturra oihal pieza ikaragarri handiek apaintzen zuten, dilindan eta hegan, ia lehenbiziko estaitik espaloiraino. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 259. orr.
Ingalaterrako oihal piezak, zetazkoak eta lihozkoak gehienak. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 52. orr.
Fabrikako sala luze eta estuak iruteko makinaz, ehundegi mekanikoz eta lurrun-motorrez bete zituen, egunean bost mila oihal-pieza ekoizteko helburuarekin. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 101. orr.
· Horma-irudia metro eta erdi luze eta metro bat zabal da; pieza bakarrekoa. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 183. orr.
Biltzen ninduen zerrenda edo xingola pieza-bakarra zela bururatu zitzaidan. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 110. orr.
SC idazkia pieza bakar bezala agertzen da berez, atalburuetan banatu gabe. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 911. orr.
Metalezko pieza bat, gainazal leuna grabatuta zuena. «Kuskue tanden», 2004 - 100. orr.
Tornuzilean finkatutako metal pieza bat grabatzen ari zen, esku batean zizela eta bestean mailua hartuta. «Kuskue tanden», 2004 - 107. orr.
Arrain eta haragi piezak platerean gerora zerbitzatuko diren tamaina eta forman ebakita. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 63. orr.
Zergatik ez diguzu pieza bat jotzen, David? Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 9. orr.
Soinujoleak Nik banuen kamarada bat piezari ekin zion. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 11. orr.
Hari ikasi zizkion aurreneko piezak, eta oraindik ere haren piezak jotzen ditu inoren aurrean nabarmendu nahi duenean. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 134. orr.
Galga malenkoniatsu hori lortu ezinik gelditzen nintzen Schumannen pieza batzuekin. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 9. orr.
Sarriegik bi pieza ondu zituen, "Euskal-Billera" eta "Sporti-Clay" izenekoak, izen bereko erakundeentzat. Askoren artean «Rataplan» - 82. orr.
Goiezutako bandaren pieza zahar bat ikasi berria dugu Leitzan, Fermin Tolatxenekoaren belarri finari esker. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 228. orr.
Horrelakoa izan zen piano, klarinete eta biolarako pieza. Berria - Kultura 2004-04-01
Orkestinako tronpeta-joleak pieza ospetsu bat iragarri zuen mikrofonotik. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 364. orr.
Baltsa jo, tangoa jo edo pasodoblea jo, baserritarrek antzera samar egiten zuten dantzan pieza edozein izanda ere. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 51. orr.
Lau bat ordu behar izan zituzten dozena erdi bat pieza grabatzeko. Iñigo Aranbarri «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 60. orr.
Elgetak soinuari bi botoi erantsita lortu zuen dantza lotuko pieza asko jo ahal izatea. Iñigo Aranbarri «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 55. orr.
Modako piezak, helduta dantzatzeko pasodobleak, tangoak, txotisak eta abarrak. Pako Aristi «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 30. orr.
Agintariek soinu-jotzaileak zigortzea ere eguneroko kontua zen erromerietan, helduko piezak jotzen zituztela eta. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 66. orr.
Ikusirik nola musika pieza horiek donostiar guztiak elkartzen dituzten. Askoren artean «Rataplan» - 84. orr.
Pieza sorta zabala baldin bazuen ikasle ona zelako zen. Iñigo Aranbarri «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 54. orr.
Musika-pieza landuak gogoratzeko eta ikasteko. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 79. orr.
Beste dantza-pieza bat hasi zen segidan. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 54. orr.
Urola bailaran garai bateko erromerietan jotzen ziren trikiti pieza zaharrak berreskuratu eta grabatu dituzte. Berria - Kultura 2004-03-19
Joan behar zuen egunen batean San Telmo museora, pieza hura ikustera. «Kuskue tanden», 2004 - 108. orr.
Horretarako balio ezean, museoko pieza bitxi alferrikakoa baino ez da hizkuntza. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 0. orr.
Leandro eta izenik ezagutzen ez diodan emakume pinpirin bat irten dira jantokiaren erdira, eta pieza labur bat jokatu dute han bildutakoon entretenigarri. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 191. orr.
Goizean, Joko-Moko, burrasoen antzerki tropak, "Jostagailuak" pieza emanen du Haritz Barnen, Agnes Arruebarrenak idatzirik. Herria 2005-06-30
Bunin-en pieza bat jokatu behar dute arratsaldeko bostetan: The dark alley. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 263. orr.
Pieza bat dute batzuek begiz jota; bizpahirurekin jokatzen dute beste hainbatek; helburu jakinik gabe, ondo pasatzea beste xederik ez du zenbaitek. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 57. orr.
Bost zentimoko txanpon baten bila hasi nintzen Friedeli deitzeko, baina berrogeita hamarreko pieza bat eta bi dolarreko txartela baino ez nituen aurkitu. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 111. orr.
Urre eta zilar piezak erakutsiz, planoekin batera. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 109. orr.
burdinazko pieza (3); instrumento hutsezko pieza (4); izeneko pieza (8); jazz pieza (3); jotako pieza (3); metalezko pieza (5); metalezko pieza bat (3); museoko pieza (4); musika pieza (9); ordezko pieza (3)
pieza bakar (4); pieza bakarra (8); pieza bakarreko (7); pieza barrien (3); pieza bat egin (3); pieza bat falta (4); pieza bat hartu (3); pieza bat jo (3); pieza bat jotzen (5); pieza bat mugituz (4); pieza bat mugitzen (3); pieza bati ekin (3); pieza beltzen (3); pieza bera (5); pieza berri (6); pieza berria (6); pieza berriak (15); pieza bitxi (3); pieza bukatu (3)
pieza eder (4); pieza egin (3); pieza eskaini (6); pieza handi (4); pieza handi bat (3); pieza handiak (6); pieza horrekin osatzen (3)
pieza jo (13); pieza jotzen (7); pieza jotzen hasi (3); pieza labur (4); pieza laburrak (3); pieza nagusia (7)
pieza ondu zituen (3); pieza solte (3); pieza txiki (7); pieza txikia (3); pieza txikiak (4)
pieza zaharrak (5); pieza zoragarria (3); pieza zuri (3)
piezaz pieza (5); xake pieza (3)
modako piezak (3); mozarten piezak interpretatuko (5); musikarien piezak (3); ordezko piezak (8)
piezak askatzen (3); piezak egiteko (4); piezak egiten (8); piezak egiten ditu (3); piezak eskainiko (3); piezak hartu (3); piezak ikasteko (3); piezak interpretatuko (15); piezak interpretatuko ditu (9); piezak joko (9); piezak joko dituzte (4); piezak jotzeko (3); piezak jotzen (11); piezak mugitzen (4); piezak ukitu (3)
sortutako piezak (3); trikiti piezak (3); urrezko piezak (3)
piezaz pieza (5)
ordezko piezen (5)