Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

atal (ETCn 24.487 agerraldi) 1 iz gauza bat banatzen den zati bakoitza; zerbaitetatik berez daitekeen zatia edo puska; lege testu eta arautegietan, kapitulu bat banatzen den zatietako bakoitza.

Baina hori idazteko ez nuen eskuargia, koadernoa eta luma berriro hartuko, hori biharko atalean idatz bainezakeen.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 130. orr.

Eta gure atala eta gero nola jarraituko duen ere gustura jakingo nuke.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 283. orr.

Beldur naiz ez ote duzun hutsegite bikoitza egin: definitzen ahalegindu naizen jardute diskurtsiboei dagokienean, alde batetik, eta giza askatasunari zuk zeuk gordetzen diozun atalari dagokionean, bestetik.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 236. orr.

Atalean-atalean aipatzen ditudan edizioak neuk erabili ditudanak dira.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 6. orr.

Makina bat liburu ari naiz irakurtzen: gaur lau atal, bihar beste lau...  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 19. orr.

Elizaren hierarkia-egitura burdinazko eta ahaltsua haustura - eta porrot-mehatxupean aurkitzen da, gero eta indar eta astrapala handiagoz buruan eta ataletan erreforma eskatzen duten sekta eta heresien mugimendu eta errebindikazioek hertsatua.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 1. orr.

Atal horietatik ostera bat egin ondotik, paparrean gora joz, mantso-mantso eraman zituen begiak Zenobiaren ezpainetaraino, eta haietantxe pausatu zituen, leunki.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 59. orr.

-Eguraldiarekin loturiko informazioa, kazetaritza genero bihurtu du, sinesgarritasuna eman dio, atala zena genero duin bihurtuz.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 25. orr.

Egunkaria erakutsi zion tabernariak, politikako atalean tolestua.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 247. orr.

Ondo idatzitako nobeletan bezala, kapitulu bakoitza historia osoa da berez, eta, aldi berean, hurrengo atalarekin kateatuta dator.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 10. orr.

Beraz, zer eskaintzen digu etorkizunaren ezagueraren atal horrek osasunaren arloan?  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 134. orr.

Motoaren atzeko kaxan portzelanazko atalak ondo lotu eta abiatu nintzen.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 39. orr.

Konturatu al zarete aitzinsolas honek lau atal dituela (lau letrako izenburu banarekin), atal bakoitzak lau paragrafo, paragrafo bakoitzak lau esaldi?  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 14. orr.

Hurrengo atala ume denborari buruzkoa da, hor aitaren patologia aipatu behar omen da bereziki, baina zati hau ere hutsik dago.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 217. orr.

Kosmosari, materialtasunetik Adimen Banatuei (aingeruei, Maimonen arabera) eskainiriko atala.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 10. orr.

Zinez da loarazlea zori oneko belar-edabea, logura ezti bat baitakar gorputzeko ataletara, eta ezeren kontu edo ardurarik ez egite bat ere bai burura.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 19. orr.

Desberdinak laurak: hasierako hirurak, atal bakarrez eginak; eta azkena, berriz, bi adar disjuntuz osatua.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 172. orr.

Esaten dutenez, sail bakarra egoten da gatazkez libre: jaioberrien atala, hain zuzen ere.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 18. orr.

Karro zahar bat, elegantea, baina karrozeria kolore ezberdinez osaturiko atalekin egina.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 45. orr.

Ezinaren ataletan higitzen dira.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 10. orr.

Saio honen hirugarren atalean aztertuko dira kontu hauek guztiok xeheago.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 32. orr.

Laranja baten atala.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 103. orr.

Bosgarren atalean gure zaldunaren zoritxarra aipatzen da.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 28. orr.

Gizakiaren parterik nobleena mendean beste guztiak hartzen dituen arimaren atala dela, nork jar lezake zalantzan?  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 35. orr.

Beste atal batean mintzatuko gara honetaz: batzuek zakur arriskutsuak borrokarako erabiltzen dituzte.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 73. orr.

Gutxitan bezala, urtebete lehenago osatzeko nuen mila ataleko puzzle bat egiten jarri nintzen:  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 345. orr.

Zeren bere egoera hark bi atal baitzituen, eta lehenengoa baizik ez baitzen bete.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 71. orr.

Dozena erdi bat lagun astoaren inguruan ezarri, mutikoari egur zama kenarazi, eta oldartu zaizkio, bakoitzak ahal duen ataletik atxikirik.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 22. orr.

Eta niretzat, kasu honetan, soziologia hitzak bi atal besterik ez zuen azaltzen: bat, adinen piramidearen azterketa.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 47. orr.

Moda-kontuak, emakumeen atalari emandako orri ilustraziodunean: Hamalauzpamasei Andereñoentzakoak noski.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 136. orr.

Gabriel Arestiren poema ezagunaren atal horixe buruan jira eta bira nuela pasatu nuen atzoko goiza.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 20. orr.

Letra letrari jarraitzen zitzaion, lerroa lerroari, atala atalari, liburua liburuari: ibilera hark goxoki eramaten ninduen loaren mugara.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 96. orr.

Burezurra, eta, hurrengo, izaera: horiek dira gorputzaren atalik gogorrenak.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 8. orr.

Bibliografia, fotokopia, aldizkari edo beste edozer gauza nondik lortu, asmoa nori aipatu, eta balizko historia hori nondik hasi edo zenbat ataletan sailkatu ote litekeen galdegin diogu elkarri.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 19. orr.

Baina hura berri laburren atalean ipini izanak ekarri dizu amorraziorik handiena.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 58. orr.

Film haietan azaltzen zen lexikoa euskaratzerakoan arazo txikiren bat izan genuen, baina moldatu ginen; eta beste funtsezko atal bati zegokionez, hotsen munduari buruz, alegia, asko ikasi genuen zinta haiei esker.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 44. orr.

Istorio bihurri hura entzunda, senarraren atalean, gizon hark susmatu zuen Federico salatzeko moduko kriminal bat izan zitekeela.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 66. orr.

Landu ere, zein bere aldetik lantzen ditu gezigileak atal biok.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 10. orr.

Europaren erretratua osatzeko bost atal izan litezke.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 212. orr.

Errepidetik yarda batzuetara harkaitzezko muino altu, aldapatsu, beltz bat zegoen, mendi lerro apal baten atala, bidezidorrez eta haitzulo txikiez josia, eta indiar margolanak ageri ziren han eta hemen haitzuloetako hormetan.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 76. orr.

Orduan bere barrunbeetatikako ahots garden batek oroitarazi zion berak atzeraka ere bazekiena, hots, bere bizitzaren kontaduria osatu gabea zegoela oraino, eta bere bizitzako atalen multzoa ere bai.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 230. orr.

2 (izenondoekin)

1962an ETAren idatzitzat argitaratu ziren koadernoetan bada "Estatua"ri eskainitako atal argigarria.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 127. orr.

Apustu egin dezagun, beraz: aurki, farmaziaren atal handi bat janari-dendako apalategietan egongo da salgai.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 74. orr.

Lau atal sinple dituen inprimaki bat betetzea baino ez da behar.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 43. orr.

Bere ordenagailuan "lagun handiak" idatzia du, komatxoak eta guzti, bi horien "kasuaren" aipua egiten duen atal gero eta gizenagoan.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 52. orr.

Esaldi solteak dira, atal desberdinetakoak.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 38. orr.

Edaberik Ahaltsuenak delako liburu batean zegoela esan zuen Snapek, eta hori liburutegiko atal debekatuan dago.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 137. orr.

Liburua atal laburretan banatua dago: Gerlaria jaiotzen da, Gerlaria esnatzen da, Gerlariak bidaiari ekiten dio, Gerlariak barrua erakusten du, Gerlariak anaia bilatzen du, dena horrela.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 93. orr.

Konta nahi nuke zehatz-mehatz, Lurdesi zor baitiot bizitzako atal berezi bezain interesgarria nirean sortu izana, orduantxe ausartu bainintzen, gogo handirik gabe, egia, eta noraino eramango ninduen urrundik ere usnatu gabe.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 88. orr.

Pentsalariak Espazioa eta arima izeneko bere idazlanean aztertzen zuen sakonki maitasuna eta denbora-jauzien artean egon zitekeen harremana, hain zuzen ere, liburuko atal bitxi batean.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 8. orr.

Bi atal nagusi ditu liburuak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 21. orr.

Badirudi adin batetik aurrera ardoak bakarrik lortzen duela agureen hainbat atal indargetu eta soraio, eskuen ukimena edo zaporea, adibidez, berpiztu eta bizipoztea.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 28. orr.

Baina -enetzat, eta beste batzuentzat, zeinen iritzia ospez gailentzen baitzaio eneari halako gaietan- antzezlan bikaina zuan, atalez atal ongi antolatua, begiramen bezain talentu handiz idatzia.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 100. orr.

Nire galdea egiten badiate, esaiek Antonio deitzen didazuela, eta atal sindikala besterik ez dagoela nire esku.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 44. orr.

Aurpegi laru argala dauka, begi ilun handiak eta samatik larruazal atal zimel bi daramatza esekita: ehiza txakur bizkor eta zintzoa ematen du.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 29. orr.

Kontsolamendu hori geratzen zaio sasoian dagoenari, pentsatzea ezen makuluak, zorionez - eta ez damurik, Mitxelenak zioen bezala -, ez direla gorputzaren atal naturalak.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 93. orr.

Harry atal debekatura hurbildu zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 178. orr.

Gure larruazal guztia da atal erogenoa.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 179. orr.

Gaur berton, 2000ko agor hondar honetan, honenbeste urteren ondoren Le Moulleau honetara, bakarrik, jota, oroitzapen atal histuak biltzekotan etorrita, Bordeleraino hurbiltzea bururatu zait...  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 76. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Karrika hertsi hori segituz - lehen Leizparze hunaraino jiten baitzitaken - beste atal-harri bat ikusten da, hau aldiz espainolez:  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 41. orr.

Bai baitaki jendeak hura sartu ezkero, deabruak hartuko liokela etxea, eta haren marru tristea aditu ordukotz, itxi egiten ditu ateak, atal gainak, leihakumeak eta inoneneko zirriku guziak.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 126. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Baina ez nuen astirik lekuari begiratzeko: nire inguruan dena zen oihu mordoa, zarata, berba eta gertakizun atalak, eta lerroka sailkatzeko joan-etorriak.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 86. orr.

Washingtonera Alemaniako idazle judu batentzat bisa bat lortzera joan, eta hegazkin atalak ekoizten zituen enpresa bateko bazkide egin zen han.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 106. orr.

Eta beren etxera heldu zirelarik, musuzapia kendu, eta lau gorpu atalak elkarri josteko agindu zion.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 102. orr.

Erkatu, esaterakoa fonetika eta fonologia atala eta foniko atala.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 17. orr.

Argi atal handiak daude, hodeien artean, ezkerraldean, beirate bateko laukiak eratuz.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 122. orr.

Trabarik gabe iritsi da pareta atal baten gainbeherak irekitako zulo ondora.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 7. orr.

Aurrezki atal sendo bat nola antolatu zuen izenburua.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 64. orr.

Berez, ajerezean ez da denborarik irabazten -hau da, ez dago atzerapen kontzienteetan edo azpijokoetan ibiltzerik-, bizi atal bat galdu baizik.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 19. orr.

Etxe hartan, belaunez belaun, foie gras famatua maneatzen zen; eta osaba Praixkuk ere, bertan eskolaturik, bere gain hartua zuen aspaldidanik antzara-lumaz edredoiak prestatzeko lan-atala, eta gero beroriek Akizen saltzea.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 119. orr.

"Entzun dezagun hau isil-isilik, oso erlajatzailea da", esaten zuen Dorak, bere kaset hura, soinu sekuentzia metalikoak errepikatzen zituena, kotxearen irrati-atalean sartuz.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 11. orr.

Gaur egungo ikerkuntzan, jakintza-arlo desberdinetatik giza hizkuntzari buruz egiten diren azterlanen elkargunea hizkuntzari dagokion garun-atala da.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 7. orr.

Eguzkiak katedral zaharretik artean zutik zirauten horma atalak ukitu zituen eta haren izpien indarra eztitu zen gero.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 104. orr.

Gogo asaldatua baretu zen, pentsamendu atalak desagertu ziren, eta tristura bakarrik geratu zen.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 196. orr.

5 atalez atal

Neurketa atalez atal aztertu ezkero maila goreneko partida bat izango dela aurrera daiteke.  Berria - Kirola   2006-02-17

Mobilizazioa saihestea dute helburu eta horregatik aurkezten dituzte aldaketak atalez atal.  Berria - Euskal Herria   2004-05-12

Aurki, ordea, mina hasi zitzaion, pixkanaka, gorputzaren atalez atal sai talde bat haragiari tiraka hasi balitzaio bezala.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 339. orr.

Azkenik, gizakumea apurka-apurka eta atalez atal joaten eta bizi sentimena galtzen maiz ikusten dugu.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 195. orr.

Hilabetero desmuntatu eta garbitzen diat atalez atal, baita kotoiz xahutu ere ipurdi zilarkara.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 11. orr.

Atalez atal kontatu nizkion azkenekoz elkarrekin izan ginenez geroztik gertatu zitzaizkidan gauza guztiak.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 276. orr.

Jango al duk okela hau, hire gorputza atalez atal torturatu baino lehen?  Elizen arteko biblia   2 M 7,7

Agintea nork zeukan erakutsiz, Igeldokoak berarekin orpoz orpo joan gintezen behartu gintuen eta, halaxe egin genuen; ontziaren gorputza atalez atal aztertu, eta, azkenean, Ánimas gureak eritasun sendaezina zuela berretsi.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 264. orr.

Lehenengo eta behin, etnia, nazioa, estatua... eta antzeko kontzeptuak saiatu ginen ulertzen, eta, gero, Euskal Herriko historiaren eboluzioa ere aztertu genuen, atalez atal, karlistaldietatik hasi eta frankismora ailegatu arte.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 116. orr.

6 baratxuri atal (corpusean ez dago; ETCn 21 agerraldi)

Guardia bere lekura itzultzen da, baratxuri atal bat mastekatzen du eta rakija hurrupa batez eztarria bustitzen.  ETC-literatura, saiakera   Zubi bat Drinaren gainean, Ivo Andric (Karlos Zabala), Alberdania-Elkar, 2010

Ogi-piskinak: friji sartaian hiru baratxuri-atal eta urdai zati batzuk.  ETC-literatura, saiakera   Errekuperatzaileak, Pablo Sastre, Elkar, 2015

Orduan botatzen zaio oilo baten erdia, kipula bat, lau baratxuri atal, nahastu apur bat eta ordubete-edo uzten da irakiten.  ETC-literatura, saiakera   Airea ez da debalde, Joseba Sarrionandia, Pamiela, 2019

Baratxuri atal bat, zerrenda finetan.  ETC-prentsa   Berria, 2006-06-29

Baratxuri atalak, zuritu gabe, hozkailuan gorde daitezke, estalian zulo batzuk eginik dituen potoan.  ETC-prentsa   Berria, 2007-10-20

Igandean, goizeko hamarretatik hasita, irekita izango ditu bisitariak herriko oliotegiko ateak, eta oliotan bustitako ogia izango du bertan dastatzeko, baratxuri atal batez igurtzia.  ETC-prentsa   Berria, 2010-02-25

Porru salda egiteko poltsatxoak ederki jarrita ditu postuan, ilaran, porrua xerratua, baita azenarioa ere baratxuri atal batekin lagunduta.  ETC-prentsa   Berria, 2011-09-13

Ur pixka batean bi baratxuri atal irabiatu txiki-txiki egin arte. ETC-prentsa   Argia, 2017-11-05

7 berakatz atal (corpusean ez dago; ETCn 12 agerraldi)

Joateko imintzioa egin du, baina, alde egin aurretik, gizonarengana hurbildu eta sar ezak patrikan esan dio, poltsikotik atera duen berakatz atala emanez.  ETC-literatura, saiakera   Aulki jokoa, Uxue Alberdi, Elkar, 2009

"Berakatz atal bat ekartzea nahi duzu?  ETC-literatura, saiakera   Jakin aldizkaria, 197 zbk., 2013 - uztaila_ abuztua

Kipula txikitua 3-4 orduz sutan izan: gehitu urdaiazpiko hezur bat, berakatz atal bat edo bi, perrexil adaxka eta almendra eskukadatxo bat. ETC-prentsa   Bizkaiko Hitza, 2013-04-05

8 eskailera atal

Barandaren kontra erori zen azkeneko eskailera atalean.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 237. orr.

Isilean igo zituzten azken eskailera atalak, eztabaida latzak muturtuta.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 118. orr.

9 gazta atal

Nola gainditu tabernaren tentaldia, bidaztiari freskotasun altxorrak eskainka barrika, zahagi eta pegarretan? Barne-arkupe motzak, Valdepeñaskoen promesak, gazta atal erraldoiak, urdaiazpikoak, hestebeteak, odolkiak, "libretako» ogiak, Espainiako olibak.  Berria - Kultura   2004-12-26

10 gorputz atal (orobat gorputzatal)

Mihia ez beste gorputz-atal guztiak ezinduak zituen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 267. orr.

Kristinaren gorputz-ataletan, aldakak nituen gogokoen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 53. orr.

Emakume bortxatuen izter izerditsuak, umeen gorputz-atal sakabanatuak.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 105. orr.

Bazen Fano herrian hidropiko bat, gorputz-atalak itxuragabe handituak zituena.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 270. orr.

Gorputz-atalak orain kuzkurtu, orain zabaldu, orain bildu eta okertu, orain zurrun jartzen zituen eta gogor.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 224. orr.

Txakur baten gorputz-atalak ezin saldu edo jan direlako.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 190. orr.

Janaren urritasunak hilarazten zituen gorputzatal makalduak.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 363. orr.

Gorputz atal-emaileek badute beren elkarte berezia gure eskualdean ere, Adot 64 deitzen dena.  Herria   2001-05-17

11 perpaus atal

158. orrialdeko adibideek aditzera ematen dute sintagmaren nozioa ez dela hitzen gainean bakarrik zertzen, baizik eta orobat hitz multzoen gainean, dimentsio orotako eta mota orotako unitate konplexuen (hitz elkartu, eratorri, perpaus atal, perpaus osoen) gainean.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 160. orr.

12 plater atal (corpusean ez dago; ETCn 2 agerraldi)

Zirujauaren trebeziaz bereizi zizkien xerra biak, doitasun arduratsuaz pilatzen zituen hezurrak, buruak eta izpiak plater atal batean.  ETC-literatura, saiakera   Zamaontzia, Iñigo Aranbarri, Susa, 2011

Apalategi batetik plater atal bat hartu eta, irribera, lapikoaren jiran jesarrita dauden soldaduen artera sartzen da, platera luzatuz. ETC-literatura, saiakera   Pentaedroa, Txema Garcia-Viana, Elkar, 2019

13 soin atal (orobat soinatal g.er.)

Ratapoil pertsonaiaren kokaera, soin-atalez soin-atal desmuntatzen du, gorputz-atal horiek keinu oso bat beraren segidako uneak direla frogatzeko.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 220. orr.

Beraren soin-atal lirain luzexkekin, pertsona ahul, eraginerraz eta maritxuaren eredu berbera zen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 259. orr.

Soin-atal guztietan sentitzen nuen dardara izuarena zen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 274. orr.

Ukitzean hotzikara luze bat sentitu nuen soin atal guztietan zehar.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 200. orr.

Jantziek zabalegi ziruditen haren soin atal iharrentzat, haren bular estutuarentzat, haren sabel hustuarentzat.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 193. orr.

Eskuetatik artelana eta espiritutik hura egiteko asmoa kentzen badiozu, non eta soin atalen xedea plazera edota denbora-pasa baino izan ez dadin, orduan langintza honi dantza deitzen diogu.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 142. orr.

Etsaien sable okerra baino zaurigarriagoa zen haizea eta hotza, esku-hankak ez ezik, soin atalak oro, automaten gisa erabiltzera behartzen zituen nekea eta hotza.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 177. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 7 aldiz agertzen direnak)

administrazio atal (11); atal asko (7); atal bakoitza (9); atal bakoitzak (10); atal bakoitzean (13); atal bakoitzeko (8); atal bat (125); atal batean (38); atal batek (12); atal baten (7); atal batzuetan (8); atal batzuk (37); atal berri (12); atal berri bat (9); atal bi (9); atal elebidun (11); atal elebidunak (10); atal guztiak (54); atal guztiek (11); atal guztien (11); atal guztietan (25); atal hau (19); atal hauek (7); atal honek (10); atal honen (21); atal honetako (9); atal honetan (62); atal honi (8); atal hori (37); atal horiek (16); atal horietan (7); atal horrek (12); atal horren (8); atal horretako (8); atal horretan (45); atal horri (10); atal nagusi (15); atal nagusia (10); atal nagusiak (20); atal nagusitan (8); atal oso (12); atal oso bat (8); atalez atal (32); azken atal (17); beste atal bat (33); beste atal batean (16); bi atal (44); bigarren atal (14); bihar atal honetan (7); bost atal (11); gorputz atal (94); gorputz atal guztiak (24); gorputzaren atal (16); gorputzeko atal (16); hainbat atal (20); hiru atal (30); historiaren atal (10); horren atal (8); lau atal (17); legearen atal (7); lehen atal (7); soin atal (7); txostenaren atal (7); zein atal (7); zenbait atal (17)

azken atala (31); bigarren atala (61); bosgarren atala (8); buruzko atala (7); hirugarren atala (26); laugarren atala (14); lehen atala (49); lehenengo atala (22)

bi atalak (7); gorputz atalak (70); hirugarren atalak (8); soin atalak (10)

atalean ikusi (8); atalean ikusiko (7); aurreko atalean (16); azken atalean (29); bigarren atalean (33); buruzko atalean (11); eskainitako atalean (12); hirugarren atalean (16); hurrengo atalean (14); lehen atalean (21); lehenengo atalean (14); onenaren atalean (14)

ataleko saria (7); ataleko zuzendariak (7); plangintza ataleko (9)

atalen artean (12); atalen arteko (9); atalen bat (8); bi atalen (7); gorputz atalen (26)

ataletan banatu (14); ataletan banatua (9); ataletan banatuta (14); ataletan banatzen (7); bi ataletan (17); bost ataletan (12); hainbat ataletan (14); hiru ataletan (29); lau ataletan (13); zenbait ataletan (7); zortzi ataletan (7)

atalez atal (32)

atalkako zuzenketak (8); atalkako zuzenketen (8)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus