Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ordezko 1 izlag ordez jartzen dena, ordez ari dena. ik ordeko 3.

Doitasun-tresnekin lan egiten du Stanleyren enpresa berean, ordezko piezen sailean.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 88. orr.

Hiru eragozpen nagusi ditu ordezko piezen inguruko kirurgiak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 253. orr.

Beti galtzen ditu ordezko hortzak -hasi zen Ruth.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 195. orr.

Ordezko hortzeria jarri ahal izan zuen sagardoak hondatutako hortzen ordez.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 24. orr.

Instalazioaren funtzionamendu zuzenaz behin eta berriro arduratzen nintzen, eta baita ordezko bateriaren kargatzeaz ere.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 69. orr.

Bera arduratu zela posta-geltoki guztietan ordezko zaldiak prest egongo zirela ziurtatzeaz.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 303. orr.

Uste dut ordezko aita baten bila ibili dela harrezkero.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 307. orr.

Beharbada, irudi mitiko edo arketipikoak sortu izan ditu horrek: aliena, ordezko umea, ume sorgindua.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 190. orr.

Oraingoan truke-talderik edo ordezko konpainiarik ez zen Lehorreko Atera azaldu.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 39. orr.

Nafarroan nabil ordezko eskolak ematen, Altsasuko institutuan.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 73. orr.

Limogesen nengoen, ordezko epaile...  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 124. orr.

Ordezko irakurketa: Aristoteles: Politika.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 226. orr.

Aurretik, Ordezko Gizarte Zerbitzua betetzen ari zen mutiko bat arduratzen zuan, baina nahiago ditek nirekin.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 169. orr.

· Plastikozko 27 soldadu atera zituen bertatik; 25 titular eta ordezko 2.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 123. orr.

2 (-en atzizkiaren eskuinean)

Zu hautatzen zaitugu gaur, haren ordezko buruzagi eta gidari izan zaitezen egin behar ditugun borroketan.  Elizen arteko biblia   1 M 9,30

Heriotza-zigorraren ordezko esklabotza betikoa nahikoa zigor gogorra da edozeinen barrua dardaraz jartzeko.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 79. orr.

Kotoiaren ordezko gai haiekin ateratako etekinak.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 152. orr.

Telefonisten ordezko lana egiten duten telefono linea digitalak, automatizaturiko ordaintokiak autobideetan, langileak ordezkatzen dituzten makinak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 128. orr.

Kaligula eta Neronen oinordeko, Torquemadaren ordezko, Stambuloff eta Abdulhamid-en hurrengo, Canovas del Castillo izeneko mustro honengana.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 81. orr.

• 3 iz beste norbaiten edo zerbaiten ordez dagoen edo ari den pertsona edo gauza. ik ordeko.

Ordezko bat bilatuko zidatela agindu zidaten orduan, senarrarekin batean desager nendin.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 67. orr.

Ez da konformatzen ordezko bat, trasunto bat sortzearekin; bigarren idazle honi, Emile Ajarri, lehenaren aurka ekiteko agintzen baitio.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 72. orr.

-Galdetu behar dut ea ordezkoa aurkitu duten Arriolarentzat.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 29. orr.

Horixe erabiltzen zen ordezko gisa, irakurtzean lau letrako izena agertzen zenean.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 158. orr.

Leku hartan ontzirik ez zegoenez, ordezkoa asmatu behar izan zuten.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 387. orr.

-Urrezko hortzeria ipintzea, izan ere hortzak erauzi bezain laster ipin daitezke urrezko ordezkoak.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 221. orr.

· Kexaka hasi ziren orduan ordezko soldadu biak: eurak zirela beti ordezkoak eta gauzak aldatu beharko zirela egunen batean.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 123. orr.

4 (-en atzizkiaren eskuinean predikatu edo aldizlagun balioaz)

Printzesarekin ezkondu eta errege izan nahi zuen, erregearen ordezko.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 13. orr.

Izan aitaren ordezko umezurtzentzat eta senarraren ordezko alargunentzat.  Elizen arteko biblia   Si 4,10

Pedro Cattani aukeratzen du bere ordezko, bikario tituluarekin.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1212. orr.

Andereño bat haurra egiteko zela eta, haren ordezko hasteko aukera eman zidan.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 93. orr.

Abuztua izan eta zuzendaria eta erredakzioburua oporretan, txorimalo hau genuen haien ordezko.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 66. orr.

Berak jarri nau faraoiaren ordezko, bere etxeko buru eta Egipto osoko agintari.  Elizen arteko biblia   Has 45,8

Ekonomiak eta diruak, zuriak eta beltzak, beste zerbaiten ordezko edo sublimagarri izaten badakite.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 25. orr.

· Britainiar arbitroak agindua baitzuen luma izatea ezpataren ordezko, lehia zuzentzeko tresna gisa.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 187. orr.

Oroimena zuen liburuen ordezko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 344. orr.

5 (-en atzizkiaren eskuinean izenondoekin)

Abandonua eta autokontrola sormenaren ordezko alternatiboak dira.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 439. orr.

Ikuspegi beretik, komunismoa Ekialdeko kristautasun ortodoxoaren ordezko ideologikotzat hartu ahal izango litzateke, liberalismoaren ordez hautatua.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 173. orr.

Nahiz eta bere sortzailea hil, arabiar inperiogile primitiboak erori, arabiarren ordezko iraniarrak gainbehera joan, [...].  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 44. orr.

Ez baitut uste hitz ilun honen ordezko egokirik inork asmatuko didan.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 80. orr.

Oraingo kudeaketa moduen osagarri -edo ordezko- egoki izan litezkeen tresnak.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 16. orr.

6 (-en atzizkiaren eskuinean bestelakoetan)

Begira, hauxe izango da nire ordezkoa.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 154. orr.

Hura baita erregeren ordezkoa Nafarroa Beherean.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 64. orr.

Gosaltzeko, ogi lehorra kafearen ordezkoarekin.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 109. orr.

Optikan izana nintzen eta hango gizona nire dioptriak neurtzen tematua zen, hautsitako kristalen ordezkoak zuzen paratu beharrez.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 285. orr.

"El Cuartel Real", Zazpi Urteetako gerratean Oñatin argitara zen "Diario Oficial" delakoaren ordezkoa izango zena.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 148. orr.

Amaierako oharrak: oinaldeko oharren ordezkoak dira eta testu osoaren atzeko aldean, bibliografiaren aurretik, idazten dira.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 371. orr.

7 (hitz elkartuetan)

Unibertsitate hartako araudiak ez baitzituen onartzen erreinutik kanpo erdietsi titulu arrotzak, Azpilkuetak behin batean irakasle-ordezko baten lanik baizik ez zuen egin ahal izan.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 18. orr.

8 (adizlagun gisa)

Kafkak beste zerbait eman dio ordezko.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 181. orr.

Burdinazko gizon hau hartzen zuten ordezko.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 119. orr.

Erregina Joanak, Arroxelara partitzean, Agaramont kendu eta Arros utzi zuen bere ordezko, armadaburu eta lotinant jeneral.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 208. orr.

Deserosotasun horren ondorioz edo haren ordezko, ugari edan zenuen; nik ere bai.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 45. orr.

Hegoaldean potajea, jaki frijitua edo, ordezko, tripakiak, flana eta fruta.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 128. orr.

9 ordezko pieza

Buxia berriak, delkoaren tapa berri bat eta beste hainbat ordezko pieza ordaindu beharko ditut, baina kezka bakarra daukat, tramankulu zahar hori prest edukitzea berriro errepidean ibiltzeko. Autoentzako ordezko piezak saltzen dituzten dendetako langileei.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 222. orr.

Horrela hasten da abiatzen, nekez, karabana kondenatu hau! ordezko piezarik gabe, pneumatikorik gabe, gasolinarik gabe, mekanikaririk gabe.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 96. orr.

Doitasun-tresnekin lan egiten du Stanleyren enpresa berean, ordezko piezen sailean.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 88. orr.

Gorputzaren berezko egitura eta funtzioa behar bezala ulertuz gero, ordezko piezak eta bestelako gailuak diseinatzen lagun dezake ingeniariak bizitza-kalitatea hobetzeko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 13. orr.

Ordezko pieza integratuak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 232. orr.

10 -en ordezkoa(k) egin

Ordubete geroago etxeko telefonoa hoska hasi zen, eta ama ote zen pentsatu nuen, edo don Hipolito bera, Virginiaren ezkontzan harmonioa jo behar zuenak ez zuela agiririk eman eta nik haren ordezkoa egin nezala eskatzeko.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 175. orr.

Luszindak ederki asko egingo zuela Dorotearen ordezkoa.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 79. orr.

Elizondoko kandelen ordezkoa egiten duen erretxin barra kaxa bat.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 204. orr.

Trafikoko zaintzaileen ordezkoak egiten dituzte.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 150. orr.

Eduki beza lagun egoki bat ere, behar den guztietan haren ordezkoak egin ditzan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1186. orr.

Nire ordezkoak egiten ari da egunkarian.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 401. orr.

· Berea balute bezala sentitzen zutela zango- eta beso-motzek hark egindako ordezkoa.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 116. orr.

Garia erraz biltegiratzen da, bai komunitateak eta bai norberak bere aldetik jasota, eta hori falta bada, erraz egingo dira ordezkoak barazkiekin, haragiarekin edota lekaleekin.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2510. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus