Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Xanek suak eta kriseiluen leinuru horixkak argitu bi perfilak konparatu zituen, bata zaharra, bestea gaztea. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 188. orr.
Garai hartan biribildu zen, hain zuzen ere, nire bularren eta nire izterren perfila. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 14. orr.
Perfil telegenikorik behintzat ez zitzaion falta. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 98. orr.
"Ezkerreko perfila ez didate atera" otu zitzaion Koldori, garaipen bat balitz bezala, ezker perfilean bailegoen bere aitorpen guztien giltzarria. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 54. orr.
Gero eta hurbilago dago, hiruzpalau legoatara, airearen araberako hiriaren perfila, alditan zuria, alditan urdindua. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 13. orr.
Mehe eta nare ageri zen hiriko etxe ilara, badiara begirako fatxada, doi puntu bakan batzuetan bakarrik hausten zela perfil lau hura. «Kuskue tanden», 2004 - 150. orr.
Errepideen egoera ez da onena eta bigarren etapako perfila ikuste hutsak beldurra sortzen du! Irunen, lehen etapan, Erlaitzek eta Jaizkibelek txirrindulari bakoitza bere tokian jarriko du. Berria - Kirola 2006-04-02
Il Cavaliere, Sua Emitenza, Mister TV, Citizen Silvio, Il Caimano... izengoiti asko irabazia da Berlusconi bere perfil politiko bereziagatik. Berria - Harian 2006-04-09
Jakina, katedrari Idoyagaren curriculumari zegokion perfila jarri zitzaion, eta, oposizio hartan entzule izan ginenok argi eta garbi ikusi genuen, hasiera-hasieratik, SKk zer eginik ez zuela. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 131. orr.
Euskal idazleek, bereziki nobelan, proiektatu dituzten maitaleen perfilak aztertzen nituen. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 116. orr.
Hau jendea ezagutzeko modu bat zen, pentsatu zuen: perfila ezagutzea, xehetasunik ez. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 191. orr.
Hazkunde ekonomikoaren ereduak, elkartrukeen jarioaren azterketa kuantitatiboa, demografiaren gorabeheren perfilak. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 9. orr.
Ez dago hainbesteko banaketarik adinari eta perfil sozialei dagokionez. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 55. orr.
Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak eskainita euskarazko perfila lortzeko azterketak egingo direla-eta. Berria - Euskal Herria 2006-02-25
Ez zieten noski ez titulaziorik, ez hizkuntza perfilik ez ezelako paperik eskatuko. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 129. orr.
Orokorrean, kultur adierazpen bakoitzak, askotan talde eta artista bakoitzak, neurri handi batean publiko perfil jakin bat izan ohi du. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 55. orr.
-Jarri perfilez. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 54. orr.