Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Argazkia atera zioten Koldori: aurrez aurre lehenbizi eta soslaia gero. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 52. orr.
Paisajeari baino gehiago Taniari begiratu nion, nire aurrean eseria, batzuetan soslaiez, bestetan aurrez aurre. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 142. orr.
Aitzinean ditudan harkaitzetarik batek gizakiaren soslaia dauka. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 148. orr.
Irudiaren soslaia lausotzea ekarriko luke horrek. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 20. orr.
Dorretxo karratu lerdenaren soslaia gailentzen zen zumarraren adaburuaren gainetik. Txillardegi «Putzu», 1999 - 172. orr.
Ongi erreparatzen badiozu, fragata baten soslaia ikusiko duzu ate zatar honen burdinan ere, pintura beltzak guztiz estaltzea lortzen ez duen irudia. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 15. orr.
Zeru garbian elizen eta etxeen soslaiak marrazten ziren.Uhartearen eta Igeldo mendiaren soslaiek bat egiten duten punturaino. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 343. orr.
Koldo atxilotu zutenean ez zioten bere ezkerreko soslaiari argazkirik atera. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 90. orr.
Komandantziako leihoak argituak zeuden beheko solairuan, soslai bat ikusi uste izan zuen, enbarkaderora beha. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 229. orr.
Une horretan konturatu zen telefonistari soslaia emanez jarri zela. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 252. orr.
Soslaian eginiko irudia da, harrigarrizko kemena dauka hain geldirik egoteko. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 31. orr.
Ez nekien zer egin; soslaiez nekusan ohe ertzean eserita, oinutsik eta berokirik gabe jada. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 203. orr.
Soslaiez jarri eta bere konkorraren bihurgunea Askatasun Anderearen koroaren angeluarekin gero eta baterago zetorrela ikusteko. Harkaitz Cano «Belarraren ahoa», 2004 - 49. orr.
Aurpegi luze haren soslai zorrotza nigana itzuli zen beste behin. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 90. orr.
Orduan, mistoaren argiak dardara egin eta Joxeren soslai gorritua erakutsi du. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 114. orr.
Hi soslai hits bat baino ez hintzen, ihesari emana, nire beste oroitzapenen antzera. Eskarne Mujika «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 25. orr.
Eskuan zeraman kandelak haren soslai luzanga marraztu zidan. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 81. orr.
Hodeiertzerainoko erdi bidean, hiriaren soslai urdinxka ageri zen jada. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 29. orr.
Eskuin aldera joaz, Balda-Matheu kasinoko soslai berezia eta arbelezko bere teilatu desberdina nabarmentzen ziren. Txillardegi «Putzu», 1999 - 13. orr.
Ospitalearen soslai eskerga eta ilunak beldur ematen zuen. Berria - Kultura 2006-02-02
Gauzek euren soslai lausoak aldatu egiten dituzte. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 138. orr.
Karrozaren lauhazkak zure aitzinean jarraika agerrarazten eta ezkutarazten dituen zumar guztien soslai izugarriak. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 142. orr.
Haren soslai lausoa etengabe mugitzen da. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 56. orr.
Haratago, ia soslai beltz bat baizik ez itzaletan, benzina bidoi astun batzuk. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 76. orr.
Eraso egin zaien kazetarien soslaia honakoa da: hiri handietan egiten du lan eta egunkari sentsazionalista berri horietako batentzat. Berria - Gaiak 2004-10-17
Hizlariaren soslai laburra ere egin zuen Torrealdaik. Berria - Harian 2005-12-01
Erasotzaileen eta biktimen soslai jakinen bat badago? Berria - Euskal Herria 2004-10-10
Aurrerantzean politiko idealaren soslai estandarrari erantsi beharreko ezaugarriak izango direla ulertu beharko dugu. Berria - Mundua 2004-10-23
Irungo taldea ondo ezagutzen zuen norbait nahi zuten, eta helburua bete dute, Ruizek soslai hori ondo betetzen baitu. Berria - Kirola 2004-03-02
Enriqueta Benitori elkarrizketa, eta soslaian, berriro: "txikia eta alua". Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 110. orr.
Zizeronengandiko Jakinduria kontzeptua nahiko abstraktua zen, Agustinen bihotzak irriki zuenaren soslaia besterik ez. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 10. orr.
Soslaietan egon ohi dira bildurik gehienetan, soslai marraren noranzkoa biziro aldatzen den lekuetan batez ere. halaxe baititugu jende zuhur burutsuok, inguru-setioz eta soslai-erasoz, desbidez xuxen asmatzen bideak. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 71. orr.
Baina hizkuntza soslaiak direla eta, eraman dugun politikarekin, kezkaz bete ditugu administrazioko langileak. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 88. orr.
Ikusmenezko eremua inguru-soslai batez bi eremutan bereizteko modu bat izendatzeko proposatu zuten pertzepzioaren psikologoek. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 68. orr.
Karikaturak eginez, Solomon jaunaren tukan soslaiarena eta telefono kabinaren ondoan txistu joka zegoen morroi mozkotearena. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 183. orr.
Galdera aintzakotzat hartuz, dudarik gabe, hura gainditu beharreko eragozpen bat izango zela, eta inteligentzia soslai hori rebajatzen saiatuko zirela erantzun zion, gutxi asko. Berria - Mundua 2004-10-23
Bere buruari soslai begiratu eta belarri gaineko ile-orratz bat berregokitu zuen. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 100. orr.
Soslai ikusten dute, behean, berrogeita hamar bat metrora. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 47. orr.