Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Estepa hartan goragune bakar bat ere ez zen ageri bistara, telegrafo zutoinen profilak izan ezik. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 178. orr.
Dauden lekutik pixka batean begira egon ondoren, Gabin erreparatu da bi profilek, Igeldorenak eta uhartearenak, bat egiten dutela. «Kuskue tanden», 2004 - 115. orr.
Argi jokoek merkatuaren profilak aldatzen zituzten ordu oro. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 192. orr.
Beatriz Viterbo, profilez, koloretan. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 156. orr.
Hark masailetik hartu ninduen eta profilez jarrarazi. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 172. orr.
Esku babatsu gogorrak zituen, handitzarrak, profil hezurtsu koskatsua, aurpegia eguzkiak erre-zaildua. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 63. orr.
Burdinurtuzko egitura izugarria itotzen zen, urdintzen zen, egunsentiaren sugarretan; profil ilun bat besterik ez zen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 58. orr.
Koloreez eta profil orokorrez baizik ez zen jabetzen. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 127. orr.
Gorputz atalak beren lekuetatik erauzten ziren miragarriro, profil mutu amorratuek gelako eztabaida sutsuen berri ematen zuten kanpora traizioz. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 221. orr.
Gavarden pistolaren itzala ikusi zuen, errebolber profil ikaragarri handi bat, beltz-beltza kristalen zurbiltasunean, kanoia luzaturik. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 364. orr.
Halako "profilak" ohikoak dira autisten artean: adimen-test direlakoetan, "barreiamendua" edo muga-mugako irregulartasuna erakutsi ohi dute). Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 274. orr.
Nobela-irakurleen profiletan emakumezkoarena agertzen da nabarmen. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 321. orr.
Soldaten justizia, diskriminaziorik eza, lanpostua pertsonen profilera egokitzeko aukera eta egonkortasuna. Berria - Ekonomia 2006-02-21
Haur pornografia kontsumitzailearen profila egiterik jada ez dagoela azpimarratu du. Berria - Harian 2005-07-13
Balizko hartzailearen profila oso ongi aztertu behar da, mezua horren arabera egituratuko baita. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 51. orr.
Etxeandiak argi asko dauka gazte hauek «profil zehatz» bat dutelako kriminalizatzen dituztela. Berria - Euskal Herria 2004-03-27
Garrantzitsua da ere ikasleen profila, euskal komunitate zientifikoa osatuko dutenak prestatzen ari garelako. Berria - Euskal Herria 2004-07-24
Hortxe dago nire maiteminduen fitxategia, gustuko ditudan profilak gordetzen ditut bertan, eta ez dira gutxi ageri. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 172. orr.
Norbait berria ezagutu eta haren profila nire gustukoen artean baldin badago, beste trabarik ez diot jarriko nire buruari harekin guztiz maitemintzeko. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 172. orr.
Profila: jantegiko kontabilitatea eskoletako zerbitzu horren sarean. Herria 2004-10-07
CDNk egun daraman politika eta hitzaldia UPNren berdina da eta lehen zuen eskuin-zentroko profila galdu du. Berria - Euskal Herria 2004-02-21
Hizkuntz eskakizuna "zero" profilera jaistea izan zen lehen neurria. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 90. orr.
«Profil apaleko» tekniko bikote langile eta prestuarekin. Berria - Kirola 2004-05-11
Horrek guztiak profil psikologiko zehatz bat margotzen du. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 65. orr.
Delitugileen profil genetikoaz gain, horien ADN fisikoari buruzko datuak ere gordetzen ditu Erresuma Batuko Poliziak. Berria - Gaiak 2004-09-10
Ikasleen hizkuntz profilen gaineko informazioa edukitzeko mekanismoen diseinua egingo da. Berria - Euskal Herria 2004-10-21
Urriaren 1etik aurrera euskara profila ez duten irakasleen gehiengoak, «nahi izanez gero», lanean jarraitzeko aukera duela nabarmendu du Camposek. Berria - Harian 2005-07-28
profil apaleko (3)