Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Jakintzat emango zuen, noski, nire moduko kreatura penagarri batek ez zezakeela giza hizkuntzarik konpreni. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 49. orr.
Eta erromatar penagarri horiek, berriz, beren zenbaki barregarriekin. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 486. orr.
Ororen gainetik, egoera penagarri eta desatsegin bati ihes egin niolako, poza zen sentitzen nuena. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 210. orr.
Gero eta txiste penagarriagoak kontatzen zituen. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 94. orr.
Sufrikarioz betetako amodio penagarri horiek. Berria - Euskal Herria 2004-10-20
Idolatriaren ondorio penagarriak. Elizen arteko biblia Jr 7,29 tit
Zorte zikin penagarria! Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 161. orr.
Aste batzuk geroago lurretik apenas konkortzen zen hondakin pila penagarri hura neure begiz ikustean, halako tristura batek hartu ninduen. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 15. orr.
Pausotxo penagarri bat eman nuen aurrera, eta arnasari eutsi nion. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 52. orr.
Isilune penagarri baten ondotik, diosesako berriak pasatu genituen, Daguzan arrastatu zutenetik. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 145. orr.
Berrikitan, gorabehera pittin bat penagarri batzuk zirela medio, Harvard-etik alde egin behar izan du. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 274. orr.
Penagarria da gaur egun desfile batean Ertzaintzak babestuta joan behar izatea. Berria - Euskal Herria 2004-04-01
Penagarria da, baina halaxe da. Berria - Kultura 2006-01-14
Penagarri zitzaion elkarlanean hain ederki jardunak ziren iker-taldeak horrela tupustean banantzea. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 85. orr.
Penagarri zitzaidan, eta ulerkaitz ere bai. Txillardegi «Putzu», 1999 - 121. orr.
Lanbide penagarrian ari diren gizakien berezkoa dun Nietzschek gibel-mundua deitu zuen horrelako zerbait itxuratzea. Joxan Elosegi «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 146. orr.
Jatorriz Boli Kostakoak ziren 40 etorkin bizi ziren han, baldintza penagarrietan. Berria - Harian 2005-08-31
-New Yorkeko jendearen gustua modu penagarrian endekatu da Wallack-en garaitik. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 335. orr.
Ikusten dut penagarri ari zarela erantzuten. atzo, pasa den astean Mallorcan egin bezalaxe, penagarri jokatu zuen. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 51. orr.
Liburu zaharrak penagarri pagatzen ditun, haiengatik baino askoz gehiago interesatzen baitira bildumagileak beste zaharkinengatik. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 97. orr.
Penagarri egon behar zuen Anak horrelakorik esateko. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 248. orr.
Penagarri sentitzen haizenean, amorratuta hagoenean, beti nigana etortzen haiz. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 85. orr.
Saunan bezalakoxe izerdi-patsetan biok, larruzko nire sakela-xakearen gainean makurturik, eta berau, gure izerdi-tantez, penagarri margultzen ari. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 40. orr.
Amaren penagarri baizik ez litekeela holako aitormena. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 180. orr.
egoera penagarri (7)
egoera penagarria (6); itxura penagarria (12); itxura penagarria eman (3); oso penagarria (3); penagarria da (56); penagarria egin (4); penagarria eman (6); penagarria eman zuen (3); penagarria iruditzen (3); penagarria izan (11)
egoera penagarrian (10)