Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

deitoragarri (ETCn 809 agerraldi) 1 izond deitoratzeko dena. ik negargarri.

Istripu deitoragarria atzo, urriaren 22an, Labartzan, eguerdi irian.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 120. orr.

Hauek salatu zuten nolako giro deitoragarria zen Dachau-ko kontzentrazio zelaian eta nola denak suntsituak izaiteko zorian ginen.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 111. orr.

Hitler-en manuz han zen eraiki 1941-ean Dachau eta gisa bereko herio-kanpo deitoragarri heien iduriko zerbait.  Herria   2005-11-10

Baltasar Garzon epailearen instrukzio deitoragarriak onartu dituen fiskal nagusia.  Berria - Euskal Herria   2006-02-03

Banantze eta dibortzioek seme-alabengan uzten dituzten ondorio deitoragarriez.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 52. orr.

Guardia Zibilaren mehatxuak eta Burrianako Udalaren xantaia deitoragarriak salatzen dituzte.  Berria - Kultura   2004-01-16

Egunkariko nagusiek ezin eraman, ordea, hutsune horrek nire zerbitzu-orrira ekar zezakeen zikin deitoragarria. Asko dira gaur egun ondasunak banatzeko modu deitoragarri honek engainatzen dituenak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 36. orr.

San Frantziskori dei egin zioten ahots deitoragarriz, beraren zerbitzura lanean ari zen gizona hain modu lazgarrian hiltzen utz ez zezan..  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 851. orr.

2 (izan eta kideko aditzarekin)

Pisuaren egoera, ostera, deitoragarria zen.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 165. orr.

Terminologia-nahasmendu hauek deitoragarriak dira, jakina, baina interesagarriak, hala ere.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 214. orr.

Deitoragarri izan liteke, baina, larderia eta zigorraren beharra dugu guztiok.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 168. orr.

Deitoragarri da ikustea badirela haien artean axola gabekoak.  Herria   2004-07-29

Aurelianori deitoragarri zitzaizkion berriok, azkena batez ere.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 136. orr.

Bestela, haien egoera deitoragarria litzateke; legeak obeditu besterik ez egin, eta gizarteko abantaila handienez gabetuak aurkituko lirateke.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 164. orr.

Bainan halere bada gauza bat deitoragarri zaukuna. etikoki eta politikoki deitoragarriak direla zehaztu zuen.  Herria   2003-09-18

Tira, deitoragarri iruditzen zait, baina horrela aberasten da jendea.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 135. orr.

Haizea altxatu zen kanpoan eta bidean ez izatea deitoragarri kausitu nuen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 137. orr.

Adegiren jarrerari, aitzitik, deitoragarria iritzi zioten beharginek.  Berria - Ekonomia   2004-06-08

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus