Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Berrogeiren bat neska izango ginen, denak koarto handi batean, xentimorik kobratu gabe egun osoan lanean, jatekoa negargarria eta leihotik kanpora begiratzea debekatua. Arantxa Iturbe «Kontu-jaten», 2006 - 78. orr.
Capuccino negargarri bana edan ondoren, mahai gainean utzi zuen neska agertu aurretik irakurtzen ari zen egunkaria. Lutxo Egia «Paperezko hegazkinak», 2004 - 12. orr.
Badira kontu barregarriak eta badira negargarriak ere, eta ez da beti erraza izaten batzuk eta besteak bereizten. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 15. orr.
Giza hiltzaile eta biraolari hark heriotza negargarria izan zuen atzerrian. Elizen arteko biblia 2 M 9,28
Baina hil ziotelarik Andoaingo ekintza negargarrian Lopez de la Calle lagun eta irizkidea, berak hartu zuen harroki hark utzitako lekua, eta akabo Yankee zutabekidea. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 33. orr.
Hango higiene egoera negargarriaren ondorioz, tifus epidemia bat izan zen. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 351. orr.
Fede-aitorpen bat idatzi zuen torturei ihes egiteko, baina idatzi ondoren, osasun egoera negargarriak ez zion sinatzen utzi. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.
Kobazuloa ematen zuen egitura negargarriko pisu zikin eta ilun baten. Jon Arretxe «Ostiralak», 2000 - 31. orr.
Kalte negargarriak, inguruko herri eta auzoetan. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 27. orr.
Elizaren inguruan itsutasun negargarriak jotako jende-multzo izugarria ikusi zuen, aurpegia zerurantz zutela eta belaunak lurrean. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 292. orr.
Gero, taxua galdu balu bezala, faltak egin eta egin hasi zen, modu negargarrian, eta partida berdindu egin zen. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 71. orr.
Frankismoaren eskola publikoan Historia modu negargarrian erakutsi ziguten. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 296. orr.
Agirrek itzulpena euskara «negargarrian» eginda zegoela salatu zuen. Berria - Euskal Herria 2004-11-24
Egoera negargarrian zeuden, higuina eragiteraino ikaratuko zuten Wilkie. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 141. orr.
Hor dauden haurren gorabeherak negargarriak izan dira. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 119. orr.
Izan ere, epaileen lana negargarria izan zen atzokoan. Berria - Kirola 2006-01-08
Baina, hori baino okerragoa oraindik, negargarriagoa iruditu zaigu Kleiman, Voskuijl eta Bepekin horren zikoitza izatea, haiei ere ez baitie ezer eman. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 109. orr.
Dena den, hautu negargarri ala itxaropen iturri, emaitza hor da. Herria 2005-06-02
Negargarri egon ninduan, baina deus ere ez nekian hire lagunaren zeraz... Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 236. orr.
Handik egun batzuetara egin zuen azterketak txundituta utzi zuen, negargarri atera zitzaiolako; nahastuta jaiki zen aulkitik, lotsa-lotsa eginda. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 44. orr.
Inoiz barre egin dizute makila magikoaz negargarri jarduteagatik? Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 110. orr.
Asko eta asko euren gorputz erdi-hilak herriko kale eta leku publikoetan arrastatzen eta negargarri hiltzen ikusiko zenituen, zikinez eta zarpailez josiak, hezurren gainean azal huts, ultzera zantarrek eta ustelmenak ia lurperatuak. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 463. orr.
Hor zegok koxka, negargarri egiten diat nik dantzan. «Kuskue tanden», 2004 - 216. orr.
Jokalariek nekea nabaritu eta etxetik kanpo negargarri jokatu dute. Berria - Kirola 2004-11-13
Atzo, berriz, Rodriguez Santiago eta bere laguntzaileak aritu ziren negargarri. Berria - Kirola 2004-09-12
Defentsan negargarri, eta erasorako gaitasunik ez, diote irratiko tertuliek. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 24. orr.
Hoba dok sikurik barregarri... bustita negargarri baino. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 245. orr.
Papagaiak bezala negargarrizko gustu txar batez jantzita. Purak eta Ernestinak negargarrizko bidea zeramaten; ez batak ez besteak ez zuten eszenarako dohainik. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 231. orr.
Utikan negargarrizko imintziook, eta ekin. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 132. orr.
Hainbat gaztek botilak, harriak eta galtzada-harriak jaurti zizkieten segurtasun indarrei eta horiek gas negargarriarekin erantzun zieten. Berria - Ekonomia 2006-04-05
Bertzalde Poliziak gas negargarria igorri zion aurpegira Bob Edme argazkilariari, auzitegiaren atarian. Berria - Euskal Herria 2004-01-10
egoera negargarri (6); ikuskizun negargarri (3); negargarri aritu (3); negargarri honetan (3)
egoera negargarria (5); ikuskizun negargarria (3); itxura negargarria (8); negargarria da (16); negargarria iruditzen (5); negargarria izan (14); negargarria izan da (3); negargarria izan zen (7)
baldintza negargarriak (5); egoera negargarriak (3); lan baldintza negargarriak (3); negargarriak dira (4); negargarriak izan (3)
egoera negargarrian (4); modu negargarrian (4)