Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

pasiera (121 agerraldi, 45 liburu eta 11 artikulutan) 1 iz paseatzea, ibilaldia. ik paseo; promenada.

Sevgik hiria ezagutzeko pasiera egitea proposatu dit.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 304. orr.

Pasiera ematera zihoan Madame eta, asteazkenero bezala, seiak arte ez zuen Emileren beharrik izango.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 207. orr.

Goizeko pasieran entzun eta ikusitakoak.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 197. orr.

ik beherago 3.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Ezagunak zituen hizlariak baino hobea izan nahian, bere ahotsa itsas ondoko ibilaldi eta pasieretan trebatzen zuela.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 112. orr.

Eta geure pasierari segida eman diogu.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 110. orr.

2 (adizlagun gisa)

-Goazen pasiera -iradoki zuen Arantxak-.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 29. orr.

Neska koxkorretan beste hiru ahizpak nirekin pasiera joaten ziren.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 23. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Eguzkia geldi orduetan itsas barra baino arrabete gorago, eta pasiera-ontziak itzal handi modura uretan astiro, argi batzuk piztuta.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 226. orr.

4 pasieran adlag paseatzen.

Bero sapa, arropa koloretsuak, jendea terrazetan, pasieran edo erosketak egiten.  Berria - Euskal Herria   2004-05-21

Atzean zetorren hamarren bat metrora, axolagabe, pasieran bezala.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 158. orr.

Mahaia utzi eta ikasleen artetik pasieran hasi haiz, lerrotik lerrora.     «Bizia lo», 2003 - 114. orr.

-Gizon batekin pasieran?  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 302. orr.

Gau betean, kale hutsean zehar pasieran dabiltza Marta eta Mikel, honen besoa haren lepoan, eta neskak gerritik heltzen diola.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 194. orr.

Eskuak poltsikoetan, lorategietan zehar dabil pasieran.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 91. orr.

Pentsamendu ilunak dabilzkit atzetik bazkalordura arte, eta pasieran ibili naiz bakarrik etxaldeko sailetan, Lucy eta Tom beren kasa utzita.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 222. orr.

Alde batetik nahiago nuen, gustatzen baitzitzaidan neuri ere Londresen, zereginik gabe, pasieran ibiltzea.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 151. orr.

Gogoratzen nola [...] genbiltzan autoan pasieran eta lurrezko bide txiki hartara heldu ginen, eta bero egiten zuela eta hautsa zegoela?  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 40. orr.

"Joango al gara pasieran?" galdetzen dio.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 168. orr.

Poz handia ematen zuen berarekin pasieran joateak.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 62. orr.

Liburu bat irakurriz pasieran ateratzen nintzenean, ondoko auzotik igarotzen nintzen.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 151. orr.

Gero txakurra pasieran ateratzen lagundu behar didazu.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 238. orr.

Kale Nagusian pasieran jardun zuten piketeek.  Berria - Ekonomia   2006-01-06

Bilbo pasieran deskubritu behar da.  Berria - Kultura   2004-03-11

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

pasieran ateratzen (4); pasieran ibili (4); pasieran ibiltzen (4); pasieran zebilela (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus