Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

paseo (482 agerraldi, 123 liburu eta 49 artikulutan) 1 iz paseatzea, ibilaldia. ik pasiera; promenada.

Paseo bat zen harentzat bidaia hura, txango atsegin bat.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 356. orr.

Igandeetan, bainua, meza, domino-partida edo autoan paseoa arratsaldean.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 53. orr.

Arratsaldero bezala paseo bat ematea proposatu nion Lizi.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 23. orr.

Museoko saletatik emandako bigarren paseo hartan pentsatu nuen gauza bakarra zera izan zen.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 171. orr.

-Ez al dugu hobe paseo bat ematea?  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 198. orr.

Nahiago dinat paseo bat ematea, axola ez bazain.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 12. orr.

Hofrat Klementi goizeroko paseoa ematen zebilen Liechtenstein parkean.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 19. orr.

Gero bi orduko paseoa eman behar zaiok, bestela lo-muker egoten duk.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 187. orr.

Zuzen-zuzenean joan zitekeen kalera bere aulki gurpildunean eguneroko paseoa egitera.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 16. orr.

Ohartu zen gaizki sentitzen nintzela, eta paseo bat egin nahi ote nuen galdetu zidan.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 73. orr.

Gauez gau, gero eta paseo luzeagoa egiten hasi zen, harik eta, egun batez, Downtowneko moilaraino iritsi zen arte.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 81. orr.

Ez Hellok ez nik, aulkietan eserita, egonean egoteko gogorik ez genuenez, paseo bat egitera irten ginen.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 27. orr.

Diziplina gutxieneko bat ezarriko dio bere buruari: ibiltokiko promenadetan huts ez egitea, ahal izanez gero, paseoak eta ariketa fisikoak uztartzea...  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 15. orr.

Paseo bat gutxi zela: asteburu bat eskatu nion.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 43. orr.

Handik bi ordura, Nataliaren etxeraino luzatu zuten paseoa.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 69. orr.

Ibilian-ibilian eta kontuok buruan, paseoak hiriguneraino eraman nau.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 29. orr.

Bere paseo hartan, joan-etorri batzuen ondoren, mandioaren paretetako batera iritsi, hari bizkar eman, eta kontra-kontra eseri zen.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 82. orr.

Paseoaren abiapuntua izandako terrazan ziren handik minutu gutxitara.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 118. orr.

2 (izenondoekin)

Ordurako paseo labur batzuk egiteko gauza nintzen, logelan eta etxeko bigarren solairuan.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 182. orr.

Paseo luze bat Lorategietatik.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 225. orr.

Prentsaren irakurketa urduri hartan ordu batzuk eman ondoren, paseo txiki bat egin zuen Gernikako kaleetan zehar.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 19. orr.

-Paseo ederrak egingo genituen Aita Santuak eta biok -azaldu zuen Lucasek-: estazio inguruan; astiro, hori bai.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 70. orr.

Neskak agur esan zuen, gero arte, izan dezazula paseo ona.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 100. orr.

Oso paseo atsegina izan zen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 120. orr.

Patioan ibili gara paseo urdurian eta laster gara leihatilan gure esne kutunaren galdez.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 120. orr.

Lucero, ezkongaietako paseo erromantikoen oroitzapen bat gehiago bihurtu zen burduntzian.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 88. orr.

Zehatz-mehatz oroitzen zuen Sarak paseo gorabeheratsu hura.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 215. orr.

Gosalondoan eman genuen paseo ez oso luzean, Margaritak 18 hotel, 10 pizzeria eta berrogeiren bat klub zenbatu zituen.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 148. orr.

Hau ez dela paseo militar bat izango.  Berria - Mundua   2006-04-01

3 (hitz elkartuetan)

Mallonak alaba biak hantxe ikusten zitian, kartzelako patioan, paseo orduetan.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 219. orr.

Areatza inguruan paseo alditxoa egin ostean terrazan jesarri nintzen.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 116. orr.

4 pasealekua.

Paseo Berrirantz abiatu ziren Sara eta Karmele, Kursaaleko zubian barrena.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 214. orr.

2004ko abuztuaren 28an, A Coruña (Galizia) Paseo Maritimoan lehergailuz egindako ekintza.  Berria - Euskal Herria   2004-09-09

Zeramikazko plater handi bat zen, buztinzale bizardun bati Santa Clarako paseoan erosi ziotena.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 121. orr.

Alex? -deitu zion Julenek, paseo aldera begiratuz hura ere, lagunak zer ikusi ote zuen jakiteko.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 186. orr.

Buelta emanez beste aldetik joateko, paseoan zehar, Bankes jauna zenbait gauzetaz ohartu zen.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 27. orr.

· Kantxako paseoa: 50 euro.  Berria - Kirola   2004-03-10

5 paseoan adlag paseatzen.

Gu biok hondartzan paseoan, eta gu biok larrugorritan jartzeko ideia etorri zitzaion Giselari, aberaskumeari.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 87. orr.

Jauregiaren kanpoaldean umeak eta maitemindu bikoteak ikusten ziren, paseoan.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 225. orr.

Kalean barrena paseoan eta zigarroak erretzen.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 81. orr.

Lasai zetorren, paseoan.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 289. orr.

Hiribidean barrena joaten ziren paseoan.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 114. orr.

Astiro-astiro paseoan gindoazela tokitxo polit bat aurkitu genuen, eta atseden hartzera eseri ginen han.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 91. orr.

Mary Ann bera azaldu da atean, eta Josebaren eta Helenen bila joan gara biok paseoan.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 454. orr.

Osaba Juan azaldu zen eguerdian Faraonekin paseoan ibili ondoren, eta arropaz aldatzera sartu zen etxean.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 202. orr.

Ezin gara kotxean paseoan ibili eta mintzatu?  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 82. orr.

Bazoaz afalondoan hondartzara paseoan ibiltzera, eta horrek Sodoma eta Gomorra ematen du.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 216. orr.

Noir bulebarrak ez du paseoan dabiltzanei lausenguka ibiltzen zaizkien kale burgesen piura lotsagabea.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 61. orr.

Emakume adinekoek errieta ematen diete ama gazteei seme-alabak behar bezain arropa beroekin ez janzteagatik; espaloitik doan jendeak txakurrak paseoan ateratzen dituztenei agiraka, hedeari estuegi eusteagatik.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 11. orr.

Gazte biak paseoan hasi dira patioaren alderik alde, agurearen kromoa zeharrez barrandatzeko.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 31. orr.

Paseoan jarraitu zuten, beti ere txaluparia bistan zutela, hura ere kaialderantz.     «Kuskue tanden», 2004 - 167. orr.

6 paseoko izlag

Paseoko zaldi talde handi bat edukitzea.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 28. orr.

Paseoko mutilen txilio gordin txorrotxen ostean.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 98. orr.

Paseoko abiadura mantsoan zihoazen eta harpa jo zion albotik Mentxuk Rafari.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 138. orr.

Paseoko une batean.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 62. orr.

Lubisek osaba Juanentzat lan egiten zuenez, noiznahi ibiltzen zirenez Pantxo eta Ubanbe Iruaingo zaldien inguruan -paseokoak zirelako, Obaban sekula izandako zaldirik politenak- "patroiaren ilobari egindako deferentzia" izan zitekeen beren jarrera lagunkoia.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 68. orr.

4 paseoa eman 1936ko gerran, norbait indarrez hartu eta epaiketarik gabe hil.

Gerran presoak nola makilatzen zituzten, nola ateratzen zituzten "paseoa" ematera...  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 192. orr.

-Nork bermatzen dit ez didatela paseoa emanen?  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 265. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus