Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Baiona eta Milafranga artean "Antsoteko ordokia" osatzen duten 300 hektara bazter berdeen antolatzeko gisan promenada eta publikoaren formatzeko, 111 000 euro ekartzen ditu Akitaniak. Herria 2005-06-30
Bazen arratsaldero joaten ginen promenada eder bat ibaiertzeko zuhaizpean. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 47. orr.
Promenada amaiturik, etxera hartzen dut, bazkaldu eta banoa harkaitzetan goiti. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 138. orr.
Ea noiz etortzen diren promenaderako. Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 48. orr.
Tentsioa ibiltokirat abiatzeko tenorean, aldiro aldatzen dizutelakotz promenadarako ordua. Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 14. orr.
Diziplina gutxieneko bat ezarriko dio bere buruari: ibiltokiko promenadetan huts ez egitea, ahal izanez gero, paseoak eta ariketa fisikoak uztartzea... Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 15. orr.
Bainan promenada denboran etxerat joateko permisionea ukaiteko behar zen nota onak izan diziplinakoan. Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 82. orr.
· Ez dut orduko gisan berriz ikusi: Hondarribia aski herri polita da, behean zuhaitz promenada bat eta aldamenean itsasoa daukana, ordoki batean kokatua, Irundik hurbil antzean. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 78. orr.
Nik, vodka xume bati plastikozko basotik tiratuz, gure aurrean promenadan dabilen munduari begiratzen diot. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 259. orr.