Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Otoi, euskaraz! Herria 2001-04-05
-Otoi! -egin dut garrasi-. Txillardegi «Putzu», 1999 - 280. orr.
-Otoi, barkatu... Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 11. orr.
Otoi, ez uki pepino-ogitartekoak. Antton Olano «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 26. orr.
Otoi, uztazu apaiz-lanen bat egiten, ogi-puskaren bat jan ahal izan dezadan. Elizen arteko biblia 1 Sm 2,36
-Otoi, gehiagorik ez. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 104. orr.
Beraz, otoi, ixo! Txillardegi «Putzu», 1999 - 325. orr.
-Ama, otoi! Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 310. orr.
Barka, otoi, zeure mirabe honen errua. Elizen arteko biblia 1 Sm 25,28
Zaude ixilik otoi...! Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 53. orr.
Txaloak otoi! Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 73. orr.
-Belaxkeriarik ez, otoi! Txillardegi «Putzu», 1999 - 183. orr.
-Zer gertatu da? esadazu, otoi! - 2. orr.
Erruki, andrea, jabal ezazu, otoi, nire arimaren asaldura; erraidazu, otoi, zer behar dudan iguriki edo zerk behar nauen izutu. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 94. orr.
Baina gizaseme hauei ez egin ezer, otoi, neure etxean eman baitiet ostatu. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 53. orr.
Norbait ahantzi badut jakinaraz otoi 05 59 29 56 61rat deituz, plazerrekin agertuko baitut. Herria 2005-08-04
Entzuteko eskatu dizut; areago ausartuko naiz, otoi arren erantzun iezadazu. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 77. orr.
Erregu egin zuen, otoi, inoren Jainkori dei egin gabe, inoren Jainkorik ahotan hartu gabe. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 182. orr.
Otoi, otoi, ixil zaitezte. Herria 2005-10-06
Otoi, otoi, ez ahantzi 2002ko abendoaren 31 aintzin izena emaitea Kultur Etxera 64120 IZURA. Herria 2002-12-26
Orgaren gidaria baitzen, bide guzian aditu zituen arrebaren eta amaren otoiak eta aitaren isiltasun tematia. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 78. orr.
Meskitara ostiraleko otoiak egitera zihoazen hiru palestinar hil zituen goizaldean. Berria - Mundua 2004-10-02
On Camillo elizan zegoen bere otoietan bilduta. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 310. orr.
Niri ez baina Jaungoikoari zuzendu beharko lioke bere otoia. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 340. orr.
Nola ez entzun haren otoi lazgarria? Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 289. orr.
Ubanbe, Pantxo, Opin eta beste mutil baserritarrak belauniko zeuden, makurtuta, otoi betean. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 73. orr.
Davidek berak idatzitako hileta-otoiaren hasiera zen. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 10. orr.
Artaxonara aldatzeko eguna erabakitzen genuenean, kaperan jarriko ziguten zerraldoa, eta baita beharrezkoak ziren paper guztiak eta apaiza ere, hil-otoia egin zezan. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 324. orr.
Otoi egin genion amari ez gintzala eraman. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 47. orr.
Otoi egin omen zioten munduko hegazti guztiek mikari habia eder bat nola egin erakuts ziezaien. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 69. orr.
-Jesus -esan zuen ozenki On Camillok-, herri zikin honetan gizon zintzo apurren etxeak ur gainean igerian ibili ahal izango balira Noeren kutxa bezala, otoi egingo nizuke ur handi ikaragarri batzuk bidaltzeko, ezpondak lehertu eta herri guztia urpean uzteko modukoak. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 187. orr.
-Gure aita zeruetan haizena... -halako batean nire burua ahapeka otoi egiten harrapatu nuen. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 180. orr.
Belaunikatu egin zen, bai, otoi egiteko. Gero, bere arimaren barrenetik, otoi egin zion Jainkoari: [...]. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 12. orr.
Jainkoari otoi egin behar zioten, orobat, zubitxo hura pitzatu ez zedin jendea pasatzean. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 206. orr.
Egunean bost aldiz otoi egitea, barau egitea Ramadan hilean, behartsuei laguntzea. Xabier Aranburu «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 80. orr.
Egin otoi eta izan itxaropena. Eskarne Mujika «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 96. orr.
Egion otoi Hator jainkosari. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 47. orr.
Hoa hik dakinan gelaxkara eta otoi egion Anterosi. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 47. orr.
Otoi ez egiok ohean andreari ez uretan zaldiari. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 69. orr.
arren eta otoi (3); arren otoi (24); otoi arren (31); otoi egin (15); otoi egin zuen (4); otoi egitea (3); otoi egiteko (4); otoi egiten (10); otoi egitera (4); otoi eta otoi (5); otoi jauna (5)