Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
-Mesede bat eskatu nahi nizuke, errege -esan zion emakumeak. Mesede bat eskatu nahi dizut, ez ukatu. Juan Kruz Igerabide «Artur erregearen heriotza», 2005 - 41. orr.
-Mesede bat eska diezazuket? «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 169. orr.
-Nahiago hil putakume horri mesede bat eskatu baino. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 75. orr.
-Ea mesede honen ordaina bihurtzen dizugun, jauna. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 159. orr.
Beraz, hainbeste mesede zor diogunez gero, ez zaigu bidezkoa iruditzen erregeari egiten zaion iraina. Elizen arteko biblia Esd 4,14
Mesede hori ez zitzaion ahaztu eta haren alde jarri zen gorputz eta arima, Siberian erbesteratua eman zuen garaitik. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 268. orr.
Baina egiaren mesede esan behar da biltegia salgaiz garbi egoten zela gehienetan. Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 67. orr.
Gogora ditzadan Jaunaren mesedeak, gorets dezadan Jauna. Elizen arteko biblia Is 63,7
Nolanahi ere, etenaldiak mesede baino gehiago, kalte egin diela uste du. Berria - Kirola 2004-01-07
-Azken mesede bat, Joantxo. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 192. orr.
Kalte, mesede eta barkakizunen -zor-hartzekoen- etengabeko kontadurian. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 171. orr.
Horrela Jaunaren mesedea lortzeko asmoz. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 611. orr.
Espiritu sakratu bat, jainko bat, bizi da gutako bakoitzaren baitan, kalteetatik babestuz eta mesedeak eskuratuz. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 41. orr.
Bedeinkapenez eta mesedez bete duzu, urre garbizko koroa ezarri. Elizen arteko biblia Sal 21,4
Ez uste izan neuretzako mesede bila nabilenik. Elizen arteko biblia Flp 4,17
Baina ez neukan eztabaidarako gogorik, are gutxiago mesede eske joan behar nintzaionez gero. Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 81. orr.
Eztabaidan ziharduten ea kalterako ala mesederako izango ziren Uralez beste aldera jazotzen ari ziren gertaera latzak. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 66. orr.
ik beherago 7. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.
Mesede txiki bat eskatu behar dizut; ez ahal didazu ukatuko! Elizen arteko biblia 1 Erg 2,20
Baina mesede handia ere bai, gure honetan. Txillardegi «Putzu», 1999 - 374. orr.
Erresuminik gabe, apaltasunez, eskatzen ziguna mesede zaila bailitzan. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 320. orr.
Mesfidantza burtzoragarri samarra sentitzen hasia zen alkoholarekiko: mesede xume bat ukatu zion aspaldiko lagun batekiko bezalatsu. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 169. orr.
Mesede politikoa esan nahi dut. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 111. orr.
Lohia botako dut aukeratuen gainera, eta horrela handikien mesedea irabaziko dut. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 393. orr.
Urtero karga bat ale emango diet zure anaiei eta lan egingo dut haientzat, baldin eta orain zeure mesedea erakusten badidazu, beste askori erakutsi diozun bezala. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 458. orr.
Ur-txinta baten mesedea eskertuko genizuke, hori bai. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 13. orr.
Eta hori du itxaropena: minak umetuko direla, bizi-pozaren mesede. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 44. orr.
Honi nola jaten emango eta nola mesede-aukera hobeak opako. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 139. orr.
Baina badiat nik hirekin diruz ordaintzen ez den mesede-zorrik. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 139. orr.
-Berorren mesedearen oin eta eskuak musukatzen ditut. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 46. orr.
Gurasoei ez diegu ezer zor... ezertxo ere ez, Eugeni, eta gure mesedean baino gehiago eurenean jardun dutenez, gorrotatzeko eskubidea dugu, eta baita euretaz libratzekoa ere, beren jokabideak gaitz egiten badigu. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 195. orr.
Taldearen mesedean aritzen zen txirrindularia izan nintzen, baina aukera ondo baliatzen zuena. Berria - Kirola 2006-03-01
Estradizioaren aldeko epaia «Zuzenbide Estatuaren mesedean baino gehiago kanpoko interesei erantzuteko» egina dagoela uste du. Berria - Euskal Herria 2004-09-02
Aurten bosgarren postuan bukatu du Paris-Niza eta Tourra korrituko du, Bassoren mesedean berriro. Berria - Kirola 2006-04-18
Frantzian, bestela ere, ekitate naturalari egin zaio so, seme-alaben mesederako. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 76. orr.
Denon mesederako dela gehiengoarentzat onak diren hitzarmenak errespetatzea. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 32. orr.
Solasaldian eguraldia ekarri zuten hizpidera, guztien mesederako. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 237. orr.
Lehen korrupzioa boterean zegoen, boteretsuak legeak bere mesederako erabiltzen zituen. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 141. orr.
Aranbururen aholkularitza ekonomiko eta sindikala garrantzia handikoa izan da hainbat enpresatan, langile ugariren etorkizunaren mesederako. Berria - Ekonomia 2004-10-27
Besteengandik laguntza edo gutxienez tolerantzia lortu nahian, beren buruen mesederako. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 198. orr.
Dena den, orain baliatzen ditugun espezietako askok eragin psikotropikoak dituztenez, espero dezagun zerrenda hori zabaltzea [...], gure arima nekatuen mesederako. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 80. orr.
Zure mesedetan ez ezik, euskal kulturaren mesedetan ere izango da hori. «Kuskue tanden», 2004 - 141. orr.
Eta bizia emango du orduan hurkoarenaren mesedetan. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 59. orr.
Baina elkarren mesedetan ere jarduten dugu: nik emakumeak bilatzen dizkiot, eta haren bitartez gizonak ezagutzen ditut. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 130. orr.
Nire hobe beharrezko digestioaren mesedetan galarazten didate siesta. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 50. orr.
Industriaren mesedetan aritu izana ukatu zuen atzo Osasunerako Mundu Erakundeko eledun Gregory Hartlek. Berria - Gaiak 2006-04-19
Horrek erakusten du zer puntutaraino dauden bikoiztuak mekanismo eta konexio garrantzizkoak, fidagarritasunaren mesedetan. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 262. orr.
Halaxe egin dugu guk ere, ulergarritasunaren mesedetan. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 150. orr.
Ea mojaz ez ote naizen errukitu, ea ez ote den tramaren mesedetarako moja bizirik mantentzea hobe. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 84. orr.
Ez da komeni indarra erabiltzea: horrek ez luke inolako onurarik ekarriko, gaizkileen mesedetarako litzateke. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 514. orr.
Eskaeragile horren probetxurako eta mesedetarako izango direla pentsatuko du, noski. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2690. orr.
-Mesedez, andreak, lasai... ez bultza... kontuz liburuekin... Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 54. orr.
Mesedez, ez egin horrelakorik, Kit. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 118. orr.
-Isildu, mesedez -esan zuen Thomas jaunak. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 142. orr.
Ekarridak, mesedez, ni baino arinago hago eta! Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 84. orr.
-Ogi bat, mesedez! -esan zuen. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 12. orr.
Joana, deitu taxi bati, mesedez. Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 156. orr.
"Nahikoa da, Teresa! mesedez!", eten nuen. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 152. orr.
Zabaldu atea, mesedez. Antton Olano «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 51. orr.
Atea irekiko didazu, mesedez? Jon Arretxe «Ostiralak», 2000 - 76. orr.
-Sar zaitez, mesedez -laster itzuli zen emakumea-, Iturbide jauna zain duzu. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 13. orr.
-Bai, mesedez. Jon Arretxe «Ostiralak», 2000 - 48. orr.
Ez, mesedez, orain ez! Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 22. orr.
Zer egin ote diot nik honi? baina, baina mesedez! Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 170. orr.
Deskriba iezadazu zure Dolmancé hori, mesedez eta faborez, haren irudia buruan izan dezadan hona heldu aurretik. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 68. orr.
Gurea ekintza sekretua zela, eta, mesedez, ez ezer esateko egoitzan. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 32. orr.
Leku erosoren bat bilatzeko, mesedez, eta ez gehiegi kezkatzeko diruagatik, Andrések NBErekin zeukan kontratuak soldata ona emango ziola. «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 19. orr.
· Ene bada, ez, ez! mesedez eskatzen dizut. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 85. orr.
Baina, mesedez eskatzen dizut, ez jarri zeure burua arrisku horretan: seguruena da. Iban Zaldua «Etorkizuna», 2005 - 47. orr.
Mesedez utziko bazenizkidate une batez zuen kapelatxoak. Josu Zabaleta «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 85. orr.
Mesedez janzteko, nik erregu. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 91. orr.
Bidaiatxo batek mesede egingo dit, zalantzarik gabe, indarberritzeko. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 310. orr.
Agian mesede egingo zion Davidi hizkuntza aldaketak. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 19. orr.
Neurrian hartuta bihotzari mesede egiten omen dio. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 215. orr.
Nori egiten dio mesede horrek guztiak? Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 137. orr.
Lege txarrek besteei gaitz egitera daramate sarri gizon gizarteratua, bere buruari mesede egin gabe. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 107. orr.
Niri mesede egina zidaten zorabioaren aurkako tableta haiek eraman nizkionean, [...]. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 122. orr.
Mesede egingo al zenidake esatea ea zeharoko idiota naizen edo ez? Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 192. orr.
-Entzun, egidazu mesede: ordaindu egingo dizut soroa; hartzazu balio duena, eta han ehortziko dut neure hila. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 60. orr.
10.000 lagunen babesa izateak mesede eta kalte egin dezake. Berria - Kirola 2006-04-28
Legeak, gutxi batzuei mesede eta gehienei kalte egin ohi dion legeak, beti begi onez ikusi ohi du miseria. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 76. orr.
Mesede handia egin zioten gizakiari, honen ezjakintasun otzana harritzea eta altaretara eramatea lortu zutelako. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 111. orr.
Gaizki ibiliko gara, eta mesede gutxi egingo diogu denek, nonbait, hain gustukoa dugun hizkuntza honi. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 116. orr.
Mesede galanta egin diguzu, eta oso atsegina izan da bidaia zurekin batera egitea. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 181. orr.
Zer mesede egin diguzu Egiptotik aterata? Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 171. orr.
-Astirik baldin baduzu -esan nion nik-, niri mesede bat egiteko... Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 152. orr.
Mesede hori egingo niola agindu nion. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 165. orr.
Zerga asko kenduko dizuegu eta mesede ugari egingo. Elizen arteko biblia 1 M 10,28
Ez zuten esnatu, loak mesede gehiago egingo ziola eta, janak baino. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 75. orr.
Ardo beltzak eta te berdeak osasunari egiten dioten mesede bera egiten du garagardoak, ikertzaileon arabera. Berria - Gaiak 2006-03-03
-Bedeinkatua izan dadila, honenbeste mesede egin didan Jaungoiko ahaltsua. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 201. orr.
Eta arren eta arren eskatu ez baliote, faborez mesede horixe egiteko, [...]. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 42. orr.
Zuzendari txit agurgarriak dutxa bero baten mesede egin digu. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 170. orr.
Argi erakusten digu adibide honek, morrontza mesede dela askorentzat eta Jaungoikoari zerbitzatzea denontzat dela onuragarri. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 379. orr.
Alde horretatik, itzultzailearentzat arazo bezain irakurlearentzat mesede izan liteke beste hizkuntza batean emana aurkitzea testua. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 14. orr.
Beraz, aurpegian begiondoko bat ematen badiok, mesedea egingo diok. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 206. orr.
Putaseme batek mesedea egiten dio munduari bere buruaz beste eginez, eta zu negarrez. Aitor Arana «Bost ahizpa», 2005 - 70. orr.
Eta, jabea bilatzeko asmoz liburua apaizen eskuetan jartzen banuen, mesedea egin ordez agian estuasun batean jarriko nuen. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 33. orr.
Berak ikusia zuela baina, esan zidan, berriro ere joango zela niri mesedea egitearren. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 107. orr.
Gizon jatorra zara, egidazu mesedea, nik ezin ditut hauek erre. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 27. orr.
Gehiago ere ordainduko nuke, benetan, sekulako mesedea egin didazu eta. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 73. orr.
-Egidazu neska-lagun baten mesedea, Willem! Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 169. orr.
Egidazu gau honetarako aterpearen mesedea. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 191. orr.
-Justina, egidan mesedea beste norabaitera joateko negar egitera! Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 153. orr.
Baina bandera etxean uzteko mesedea egin beharko duzue. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 182. orr.
-Pasarte zehatza aipatzeko mesedea eginen zenidake? -dio, arkatzaren punta milikatuz. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 185. orr.
azken mesede bat (3); beste mesede bat (3); egiaren mesede (5); egiaren mesede esan (4); egidak mesede (4); egidazu mesede (11); egidazu mesede hori (5); egidazue mesede (3); egingo die mesede (6); egiten die mesede (6); egiten dio mesede (12); hainbeste mesede egin (4); horrek mesede egin (8); horrek mesede egiten (5)
mesede asko (4); mesede bat egin (13); mesede bat eska (3); mesede bat eskatu (24); mesede bat eskatzera (4); mesede berezi (4); mesede ederra (6); mesede ederra egin (3); mesede edo kalte (4); mesede egin (99); mesede egin dio (12); mesede egin diola (9); mesede egin zion (11); mesede eginen (5); mesede eginez (3); mesede egingo (79); mesede egingo die (6); mesede egingo dio (8); mesede egitea (16); mesede egiteagatik (4); mesede egitearren (3); mesede egiteko (17); mesede egiten (78); mesede egiten die (4); mesede egiten diela (6); mesede egiten dien (3); mesede egiten dio (6); mesede egiten diola (8); mesede egiten diote (6); mesede egitera (3); mesede ere egin (4); mesede esan (4); mesede eske (6); mesede galanta (9); mesede galanta egin (3); mesede galanta egingo (3); mesede gutxi (4); mesede gutxi egingo (3); mesede handi (9); mesede handi bat (6); mesede handia (56); mesede handia egin (19); mesede handia egingo (21); mesede handia egiten (9); mesede handiagoa (6); mesede handiagoa egingo (3); mesede handiak (8); mesede handiak egiten (3); mesede handirik (10); mesede handirik egiten (7); mesede hori egin (4); mesede hori egingo (3); mesede txikia (3)
izugarrizko mesedea (3); mesedea egin (17); mesedea egin genien (3); mesedea eginen (3); mesedea egingo (5); mesedea egitearren (3); mesedea egiten (8); mesedea eskatu (6); uzteko mesedea (4)
mesedearen truke (3)
bere mesederako (11); bere mesederako erabiltzen (3); beren mesederako (5); euren mesederako (5); gizartearen mesederako (3); guztion mesederako (3); handien mesederako (3); herritarren mesederako (6); inoren mesederako (3); interesen mesederako (3); irakurlearen mesederako (3); mesederako da (6); mesederako dela (3); mesederako diren (3); mesederako erabili (5); mesederako erabiltzea (3); mesederako erabiltzen (7); mesederako izan (8); mesederako izanen (3); mesederako izango (27); mesederako izango da (6); mesederako izango dela (4); ppren mesederako (5); realaren mesederako (4); taldearen mesederako (6)
mesederik ez (13); mesederik handiena (4)
bere mesedetan (9); elkarren mesedetan (3); erosotasunaren mesedetan (3); estatuaren mesedetan (3); haren mesedetan (5); interesen mesedetan (10); mesedetan ari (6); mesedetan aritu (5); mesedetan egin (9); mesedetan erabili (9); mesedetan erabiltzeko (4); mesedetan erabiltzen (4); mesedetan izango (3); mesedetan lan egiten (4); multinazionalen mesedetan (3); noren mesedetan (3); politikoen mesedetan (3); ppren mesedetan (4); serbiarren mesedetan (3); taldearen mesedetan (3)
mesedez esan (4); mesedez esaten (3); mesedez eskatu (11); mesedez eskatu zion (4); mesedez eskatzen (27); mesedez eskatzen dizut (17); mesedez eta faborez (9)