Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

arren1 1 esanguraren aldetik nahiz, ba... ere-ren baliokide den hitza (aditz ez-jokatuen partizipio burutuarekin edo -(e)n menderagailua hartu duten aditz jokatuekin).

Kalitate handiko jokalariak izan arren, Aunak ez du bizi denboraldiko une onena.  Berria - Kirola   2004-01-04

Zergatik hau, arren, ene Jaungoiko?  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 256. orr.

-Zein tratu, arren! -negarraren ertzetik esan zuen, ozenago ezin.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 305. orr.

Hala ere, gorputza ez duzu horrela zaintzen, ihar-ihar eginik eta zarpailtsu jantzirik, gainerakoan errege bat dirudizun arren.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 181. orr.

Susmatu arren ez nuela bat bera ere aurkituko, D'Annunzioren zerbait non aurkituko ibili naiz apal batetik bestera.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 59. orr.

Frantses erakasleak, eta bereziki erakasle frantsesak, merezimendu handiz eta sakonki testuak aztertzen ditu, eta jastatzen ere, analisia tekniko, zientifiko eta estrukturalistak erabili arren.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 87. orr.

Prezioa garesti iruditu arren, zalaparta handirik gabe, bost txartela utzi nizkion.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 30. orr.

Hanley sarjentua gibelean izan arren betiere, non-zer harrapa, itzuli egin baitzen gure heroi txapelduna, hari aurpegi eman eta odola mehetzeko gauza zen bakarra.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 170. orr.

Asko lagunduko digu gerora, hasiera hartan bere aulkiak uzteko prest egon ez arren.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 12. orr.

Tutik ulertu ez arren, berehala ohartu naiz elkarri biraoka zihardutela.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 137. orr.

Bere buruari aitortze hutsa sarkasmo garbia izan arren, komediantearena izan zen agian zailena.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 10. orr.

Ea Labartzatik urrun egon ez arren, ez nintzen bertan inoiz izan.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 122. orr.

Ondoren, koadernotik hartu zuen arren, inoiz ikusitako orririk zuri eta hutsena iruditu zitzaion haren aurrean paratu zen.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 108. orr.

'Garaitu arren, ez dugu zabartu beharrik,' esan zuen batek arrainaren bakardadearekin.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 81. orr.

Beste gaitasun bat ere erakusten du hor burmuinak: objektu baten identifikazioari eustekoa, hain zuzen etengabe aldatu arren pertzepzioa espazioan eta denboran.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 179. orr.

Koadrilan bakarra nintzen arren, nik bezala, hamairu-hamalau urteko ume askok egiten zuen lan orduko fabriketan.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 174. orr.

Izan ere, kontsonante horien ekoizpenean hersketa bat gertatzen den arren, irteerabide aski irekiren bat ere izaten dute hersketak irauten duen bitartean.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 124. orr.

2 lok bada.

Geroztik arren ez ote gare bakan baizik erdaraz mintzatu behar?  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 178. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 11 aldiz agertzen direnak)

adierazi arren (18); agertu arren (39); agertu ez arren (12); agindu arren (12); ahaleginak egin arren (14); ahalegindu arren (20); aipatu arren (12); aldatu arren (22); ari den arren (18); ari diren arren (12); aritu arren (44); arren bere (14); arren egin (15); arren ere (12); arren erredakzioa (14); arren eskatzen dizuet (11); arren eskatzen dizut (31); arren eta arren (63); arren eta arren (63); arren ez da (11); arren oraindik (14); arren otoi (24); asko izan arren (18); atera arren (12); badagoen arren (11); badauden arren (15); bakarra izan arren (12); bazekien arren (15); bera izan arren (12); bizi arren (24); bota arren (12); dakien arren (13); dauden arren (86); dela aitortu arren (12); dela jakin arren (16); dela onartu arren (15); desberdinak izan arren (12); dezakeen arren (11); dioen arren (21); dion arren (35); dioten arren (35); direla esan arren (11); dirudien arren (96); ditudan arren (23); ditugun arren (18); dituzten arren (103); duela esan arren (11); duzun arren (15)

egin diren arren (12); egin duen arren (27); egin ez arren (29); egin zuen arren (21); egin zuten arren (14); egiten zuen arren (18); egon den arren (14); egon ez arren (60); eman arren (71); eman ez arren (11); ematen duen arren (11); entzun arren (11); erabili arren (16); erakutsi arren (22); eraman arren (18); eskatu arren (42); etorri arren (17); eutsi arren (11); ez dagoen arren (47); ez dakidan arren (12); ez den arren (151); ez diren arren (44); ez dituen arren (23); ez dudan arren (25); ez duen arren (98); ez dugun arren (11); ez duten arren (57); ez eduki arren (11); ez egon arren (37); ez izan arren (202); ez jakin arren (28); ez naizen arren (11); ez nekien arren (14); ez nintzen arren (11); ez nuen arren (20); ez zegoen arren (14); ez zekien arren (12); ez zen arren (55); ez zion arren (11); ez zituen arren (14); ez zuen arren (66); ez zuten arren (33); ezagutu arren (18); ezarri arren (12); ezberdinak izan arren (14); gabe egon arren (11); galdu arren (82); garen arren (16); gaztea izan arren (17); gelditu arren (12); genuen arren (20); geratu arren (17); gertatu arren (22); ginen arren (14); gutxi izan arren (14); handia den arren (12); handia izan arren (24); hartu arren (42); hasi arren (22); hasi zen arren (13); heldu arren (13)

ibili arren (56); igaro arren (13); igaro diren arren (14); ikusi arren (35); ikusi ez arren (12); irabazi arren (50); iragarri arren (17); iruditu arren (30); izan arren ez (17); izan daitekeen arren (23); izan daitezkeen arren (13); izan den arren (31); izan diren arren (22); izan duen arren (17); izan duten arren (12); izan ez arren (130); izan zen arren (48); izan ziren arren (14); izan zituen arren (11); izan zuen arren (23); izango den arren (22); jaio arren (16); jakin ez arren (24); jardun arren (18); jarraitu arren (15); jarri arren (17); jaso arren (32); jo arren (28); joan arren (30); jokatu arren (70); jokatu ez arren (11); kanpo egon arren (14); lortu arren (30); lortu ez arren (13); lukeen arren (14); nahi izan arren (13); nengoen arren (27); nion arren (22); nituen arren (24); ona izan arren (15); otoi arren (31); pasatu arren (13); pentsatu arren (21); saiatu arren (57); saiatu zen arren (11); sartu arren (17); sortu arren (15); txikia izan arren (18); ukatu arren (12); ulertu ez arren (17); urrun egon arren (11); urte izan arren (12); uste arren (18); uste izan arren (14); utzi arren (34); zaidan arren (14); zaien arren (12); zaila den arren (11); zaila izan arren (19); zaion arren (29); zela jakin arren (15); zeuden arren (32); zeukan arren (20); zidan arren (23); zien arren (15); zioten arren (38); zirudien arren (27); zitekeen arren (12); zituzten arren (46); zitzaidan arren (29); zitzaion arren (35); zizkioten arren (11)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus