Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Asmoa agertu zion orri bat luzatuz. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 189. orr.
Orri bat erdibitu, eta zatietako bat eskaini zidan arkatzarekin batera. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 377. orr.
Egiaztatu zuen paper lodi marraduneko 387 orritan idatzita zegoela, hasierako 379 orriak makinaz idatziak eta gainerakoak tintazko lumaz eskuz idatziak. Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 28. orr.
Europako, Ameriketako Estatu Batuetako eta mundu osoko egunkari nagusien lehen orriko albiste handia izan da ETAren aldarrikapena. Berria - Harian 2006-03-24
Orriak zabaldu eta lagun zahar baten errelatoa dator. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 19. orr.
Bizi-bizi begiratzen zien orriei. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 22. orr.
Hastapenean, aldizkariak lau orri zituen. Herria 2001-05-10
Destolestu, lisatu eta berriro irakurri zuen eskuz idatzitako orria. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 44. orr.
Debekaturik zegoen, orobat, orrien artean seinalagailu bat uztea bera, edo orriaren ertza tolestea. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 152. orr.
Orria hurbilagotik ikertu zuen begiak nabarmen txikiagotuz. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 101. orr.
Agenda txiki bat atera zuen zorrotik, orri bat kendu eta bi zatitan moztu zuen. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 462. orr.
Oharrez josiriko laurehun eta hogeita hamazazpi orri dira. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 59. orr.
Kartoi puska luzexko bat erabiltzen zuen gizonak [...] irakurtzen ari zen liburuan orria seinalatzeko. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 155. orr.
Boswell-en liburua hamar orritara mugatuko balitz, espero izatekoa zen arte-lana genuke horrenbestez. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 23. orr.
Orriak gillotinatu gabe dauzka. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 120. orr.
Gauerdia zen azken aleko azken orria pasatu zuenean. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 209. orr.
Orriak pasatu eta bekokia zimurtu zuen Aita Butlerrek. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 29. orr.
Ohar koaderno baten orriak pasatzen ari zen, eta keinu bitxiak egiten zituen. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 99. orr.
Baten batek esan lezake, dena dela, erraz beteko ditudala orriak besteen aipuak horren maiz eta oparo kopiatuz gero. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 31. orr.
2003ko egutegian otsailari dagokion orrian. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 167. orr.
Ihes egin zuen liburutik orri batek. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 89. orr.
Hainbat orri itsatsiz, taula bat egin zuen, eta horman zintzilikatu. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 70. orr.
Orriak atzera zorroan sartzekoa egin zuenean. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 497. orr.
Eskuizkribuan bi orri falta dira. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 493. orr.
Lehen orria, zenbakirik gabe joan daiteke. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 370. orr.
Bere esku astunak zapaltzen dituen orrietatik xurgaturiko erudizio neurrigabea. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 64. orr.
Berrogei orriko poema bat irakurri nahi izan zidan behin batek. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 74. orr.
Eskuz idatzitako gutun bat, zortzi orrikoa, iritsi zen ia berehala hegazkin bidez. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 95. orr.
Orri zuriek koldartu egin naute. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 84. orr.
Orri zuri asko eta, oso noizik behin, zenbait lerro, tinta gorriz eginak. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 184. orr.
Hurrengo orri garbia ere jiratu zuen idazteko toki bila, baina alde batera utzi zuen, azkenez, bolaluma. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 126. orr.
Atorra urratuaren azpitik atera eta luzatu zizkidan orri zimur eta zikinak. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 137. orr.
Burua estaltzeko egunkariko orri zabal bat hartu eta kapelatxo bat egin besterik ez daukazu. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 43. orr.
Esku artean estutzen nuen orri horixka mordo bat baizik ez zen existitzen. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 166. orr.
Tipula-paperezko orri ñimiñotan. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 171. orr.
Gurutzez jositako orri laukidunetan. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 348. orr.
Bikiek luzatu zioten orri tolestua hartu zuen. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 414. orr.
Orri marradun bat zen, eskolako koaderno batetik erauzia, dudarik gabe. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 39. orr.
Paperezko poltsa bat ireki eta bertatik orri solteek osaturiko multzo bat ateratzen du. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 82. orr.
-Morroi baten gorpua agertu duk toki honetan -orri zirriborratua eman zidan eskutara-. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 197. orr.
Norberaren identitatea islatzen duen web orri pertsonalizatua, alegia. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 43. orr.
Orri hegalarietan Mola jeneralak, Bizkaian harria harri gainean ez zela geratuko, mehatxu egiten zuen. Edorta Jimenez «Kilkerren hotsak», 2003 - 21. orr.
-Gogoan du berorrek atzoko orri-bonbardaketa? Orri-oineko ohar esanguratsu bat erantsi zuen. Edorta Jimenez «Kilkerren hotsak», 2003 - 60. orr.
Zerbait ondo ez dabilelako sortzen dira beti misterioak; orri-ertz bat estuegia, ibai bat luzeegia, hatz bat mehegia delako, edo ate bat itxita dagoelako, edo... idazmakinarako orri-paperak eta idazmakinarako zintak. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 378. orr.
Xerrenda hori batez loturik aurkitu nuen orri-sorta hura. Txillardegi «Putzu», 1999 - 197. orr.
Maria Sarak eskua paratu zuen orri-metatxoaren gainean. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 313. orr.
Mary Annek liburua hartu zidan eskuetatik, eta orri-miran hasi zen bera ere. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 15. orr.
Bakoitzaren portareari eta edan-urritasunari buruzko oharrak ere ipini zituen Sobakevitxek, orri-bazterrean. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 160. orr.
· Inprimaketarako neurritan ebakitako paper orri mordo bat ipini genuen, eskuragarri. Txillardegi «Putzu», 1999 - 146. orr.
Zolari buruz gehiago jakin nahi duenak bertan aurkituko du web orri zerrenda guztiz interesgarria. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 12. orr.
Bi urte lehenago irakurtzen hasia eta xingola orri-bereizlea hamalaugarren orrialdean zeukana. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 45. orr.
"Ibar Ezkerreko boxeolari gazte eta etorkizun handikoek osatuko dituzte soirée honetako beste borrokaldiak" izaten zen esku-orrietan azaltzen zen testua, letra xeheegiz gainera. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 54. orr.
Paper-orri puska batean nahi adina leku izango zuen bere demostrazioa zehatz-mehatz idazteko. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 378. orr.
Gutxi-asko dozena pare bat gutun-orri ziren, emakume baten letra ezezagun eta urduriaz presaka idatziak. Eduardo Matauko «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 8. orr.
Parropia orria edo aldizkaria baloratu. Herria 2003-02-06
Tolosako jatetxe baten menu-orriak zioen bezala, "ziska-miskak". Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 97. orr.
Besapean fardeltxo bat zekarren, azpiko arropa zikinena, egunkari-orri batean bildua. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 132. orr.
Egunkari-orrien hotsak eta hormako erlojuaren tiki-takak bakarrik eteten zuten isiltasuna. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 49. orr.
Hasteko, falangista baten afiliazio orria eman zidaten. Edorta Jimenez «Kilkerren hotsak», 2003 - 19. orr.
Sarrera-orria betetzerakoan, errepikatu eta letraz letra eman behar izan zituen izen-deiturak. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 148. orr.
Salaketa-orri bat bete genuen, bestela aseguruak ez zigulako ezer ordainduko. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 176. orr.
Espainiako Immigrazio Legearen arabera, etorkinek erroldatze orria bi urtetik behin berritu behar dute. Berria - Euskal Herria 2006-03-18
Azaldu zutenez, 6.000 argibide orri helaraziko dizkiete etorkinei ingelesez, frantsesez, txineraz eta arabieraz idatzita. Berria - Euskal Herria 2004-10-20
Eskaera-orri bat pasatu zidan. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 119. orr.
Hiritik joan nahi dut bihar; ekarri ditut eroste-agiriak eta eskabide-orria. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 215. orr.
Baina izeba-osabek ez zidaten baimen-orria izenpetu. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 43. orr.
Gonbidapen-orriak bidean dira dagoeneko. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 441. orr.
Ikasketa-orri distiratsua aurkezten ahal zuela fraideenekoa bukatzean. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 90. orr.
Ez zen publizitate-orri handia, txarteltxo xoil bat baizik. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 369. orr.
Idazkariak -azkarra bera- gauza bakarra lortu ahal izan zuen: Txitxikoven zerbitzu-orri zikina suntsitzea. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 339. orr.
-Ea puntta bat -hatz bat sartzen saiatu nintzen, aluminio-orria pixka bat altxatuta. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 154. orr.
Laboratoriora itzulirik, irazki-orri bat hartu, bi puntutxo gorri egin bi laginekin, eta estufan ipini nuen, 80°C-ra. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 233. orr.
Block-orri sorta mardul bat atera, eta satisfazio ozenez irakurri zuen: [...]. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 158. orr.
Esaldi bakar batek, esaldi soil batek -a zer esaldiak, ordea!- argitzen zuen Abelen kalkulu-orria: [...]. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 320. orr.
Norbaitek ixtea ahaztu zuen leiho-orri pintatu berri baten ertzak egingo zion noski zauri hori. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 104. orr.
Leihoa kristalaz bestaldetik estaltzen zuen plastiko-orria astintzen baitzuen. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 10. orr.
Liburuaren kortesia-orrian datozen datuen arabera, poloniarraren Egunerokoak ia hamar urte daramatza herriko liburutegian. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 120. orr.
Legeak ez ditu behartzen zerrendak hautes-orriak bozka-bulego guztietara eta hautesle guztien etxeetara igortzera. Berria - Euskal Herria 2004-04-24
Bozka-orriak Euskal Herrirako inprimituko dira. Berria - Euskal Herria 2004-06-08
· Zigarro-paper orri bat zen, eta hau idatzia zuen Léak han: [...]. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 257. orr.
Arthurren aipatu leienda gorpuzten duela frogatzeko, ikus ahapaldi guziak Kantuz (Elkar, 1980) kantu liburuan, 83-84 orrietan. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 94. orr.
Eten txiki bat dauka emaztea irakurtzen ari den nobelak 98. orrian. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 95. orr.
Ikus, horren erakusgarri, 13. orriko aipua. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 158. orr.
Gaur egunkarietako lehen orrian albiste bat zetorren: [...]. Pako Aristi «Note book», 2005 - 150. orr.
Orri gutxi haiek iragaitzaz pasatu, eta, azken orrian, Diputazioko balkoi nagusiaren argazkia topo, bandera gorri-horia esekita zeukala. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 129. orr.
Interneteko orriak jartzen ez zuena du idatzia bere liburuan, labur bezain garbi. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 94. orr.
Orriko 20 txelin ordaintzen zioten. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 21. orr.
Goian, ate bat zabaldu zen korridorean: orriek kirrinka egin zuten. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 228. orr.
Trenkadaren kontra jotzera bidali nuen ate orria. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 400. orr.
Ahotsa indarge entzun zen bi orriko atearen beste aldetik. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 120. orr.
Atari ilun, bi orrikoaren aurrean, atezain uniformatu sendo-sendoa zegoen zutik. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 48. orr.
Andresek ate-orria zabaldu zuen -kirrinka garratza egin zuen gontzetan- eta bebarru zabal batean sartu zen. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 139. orr.
Leihoa irekita topatu zuen, haizeak leiho-orriak dantzatu eta lantzean behin danbatekoa emanaz. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 179. orr.
· Aldagelan zegoen, hiru orriko ispilu baten aurrean. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 169. orr.
Bil-bil eginiko paper puska zabaldu, menda-orriak atera handik, eta luzaroan usaindu zituen. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 229. orr.
Ekologisten arabera, ordea, Kyotoko Ituna ez sinatzeagatik Washingtongo eta Camberrako buruek sentitzen duten lotsa estaltzeko pikondo orria da bilera. Berria - Gaiak 2006-01-12
Abaxik, lertxun-orria baino urduriago, hitz magikoak esan zituen lapurren altxor-zuloaren aurrean. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 10. orr.
Pinu-orri horien gainean gozatu zen Byron Teresaz -"gazela bat bezain herabea", deitu zion Byronek-. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 241. orr.
Tabako-orri bat paperean bildu, ertz biak busti eta batu, eta zigarro bildu berria eskaini zidan. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 183. orr.
Itsasoan tarte bat zegoen, ezpal, kaxoi, laranja-azal eta aza-orrizko geruza batez estalia, ontziaren eta nasaren artetik igarotzean estu-estu egin zena. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 107. orr.
Horretaz gain, Zapaterok «bide-orri» bat, «errepide mapa» bat omen dauka. Berria - Euskal Herria 2006-03-29
Autodeterminazio eskubidea gauzatu ahal izateko bide orri batean adostu behar gara indar autodeterministen artean. Berria - Euskal Herria 2006-04-12
Zapaterok, hemendik aurrera jarraituko duen «bide orriaren» berri emango dio Ibarretxeri. Berria - Euskal Herria 2006-04-04
Gobernuko presidentea Kongresura joaten denean bide-orria argitasun gehiagorekin azalduko du. Berria - Euskal Herria 2006-04-02
Marra lodi bat bide orrian. Berria - Euskal Herria 2006-04-05
EAEko etorkizuneko ingurumena guztion artean diseinatzeko ibilbide-orria, alegia. Berria - Euskal Herria 2006-03-28
EAEko etorkizuneko ingurumena guztion artean diseinatzeko ibilbide-orria. Berria - Euskal Herria 2006-03-28
Batasunari, berriz, «ibilbide komuna egiteko ibilbide-orria» eskaintzen dio Hirukoak. Berria - Euskal Herria 2004-12-14
'Tiempo de inquietud y revolución: 127 orrilaurden, oharrez beterikoak. Berria - Kultura 2004-06-24
-Orri laurden bat zegoen mahai gainean -esan zuen-, baina desagertu egin da, ez dakit non dagoen; hain da ustela nire jendea! Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 188. orr.
Ikusi zuen Pliushkinek bere orri laurdena. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 189. orr.
Paper orri laurden bat hartu eta neure hondamendiaren sententzia idaztera prestatu nintzen. Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 134. orr.
Eskuetan hartu eta orri-pasa hasi zen. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 23. orr.
Orri-pasa ari zen egunez egun, hilez hil, begiak zabal-zabalik, haur batena zirudien irribarre batez. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 55. orr.
Bat zabaldu, besteari orri-pasa egin, eta nik idatzitako in margineko oharrak, edo azpimarrak, edo zuzenketa tipografiko soilak erakusten aritu zait haiek guztiak nire delituaren froga garbitzat harturik. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 206. orr.
Greziar literaturaren historia bat orri-pasa irakurtzen ari nintzela. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 175. orr.
Ez du edozein tratatu orri-pasaka gainbegiratzea besterik, eta oroitzapenak mordoka datoz: [...]. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 295. orr.
Orri-pasaka irakurri liburua, eta hantxe aurkitu zuen Jonathanek erantzuna. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 301. orr.
Amak erantzuten zion: "Bai nik ere!", eta moda-aldizkariak ikusten zituzten orri-pasaka. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 80. orr.
Janzterakoan edo orri-pasan ateratako hotsek gurasoak esnatuko zituztela iruditzen zitzaidan. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 125. orr.
Ez zait entretenimendurik faltatu atzera-aurrera dabilen jendea aztertzen, haien bizitzei buruzko nondik norakoak asmatzen, liburu erosi berrien orri-pasan. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 13. orr.
bide orri (5); egunkari orri (5); egunkariko orri (6); esku orri (7); eskuz idatzitako orri (4); idatzitako orri (10); liburuen orri (4)
orri artean (8); orri asko (6); orri bakarra (6); orri bat atera (4); orri bat hartu (6); orri bat idazteko (4); orri biko (4); orri kopuru (4); orri kopurua (13); orri mordo (4); orri mordoxka (4); orri oso bat (5); orri osoa (4); orri pare (5); orri pasa (22); orri pasa hasi (6); orri pasaka (7); orri pasan (5); orri pila (4); orri solte (4); orri solteak (6); orri sorta (9); orri zuri (19); orri zuri bat (7); orri zuri batean (5); orri zuri baten (4); orri zuria (7); orri zuriak (8); orri zurian (5); orri zuriaren (4)
paper orri (19); paper orri bat (5); paperezko orri (5); pare bat orri (4); prentsa orri (4); publizitate orri (4); web orri (57); web orri bat (7)
afiliazio orria (7); azken orria (7); baimen orria (9); bere web orria (4); bide orria (4); falangeko afiliazio orria (4); kalkuluen orria (4); lehen orria (6); orria eman (4); orria hartu (9); orria pasatu (6); orria pasatzen (4)
paper orria (4); web orria (40)
ate orriak (4); bozka orriak (6); egunkari orriak (12); esku orriak (14); esku orriak banatu (5); informazio orriak (11); lehen orriak (7); liburuko orriak (5)
orriak atera (6); orriak banatu (14); orriak banatu zituzten (4); orriak banatzen (4); orriak bete (6); orriak betetzen (6); orriak bota (4); orriak eta orriak (14); orriak falta (7); orriak hartu (4); orriak pasa (5); orriak pasatu (11); orriak pasatu zituen (5); orriak pasatzen (27); orriak pasatzen hasi (10); orriak zabaldu (5)
paper orriak (5); web orriak (35)
azken orrian (10); bere web orrian (18); lehen orrian (24); lehenengo orrian (6); orrian sartu (5); web orrian (88)
orriaren behealdean (4); orriaren bidez (5); orriaren gainean (5); web orriaren (17); web orriaren bidez (4)
orriari begira (4); orriari orri (4)
egunkari orrien (5); orrien artean (18); orrien gainean (4); web orrien (5)
bere orrietan (6); lehen orrietan (5); liburuko orrietan (7); orrietan agertzen (4); orrietan zehar (5)
lehen orriko (6); orriko txostena (4)
ondoko orriotan (4)
orriotara ekarri (5)
lehen orrira (4)
orriz orri (20)