Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Begiratu bat ematen zer web dauden ikusgarri, oharrari begia atoan: "Gogorrentzat". Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 69. orr.
Web horien sortzaileek bezero berriak erakarri eta haiei eusteko gero eta «trikimailu konplexuagoak» erabiltzen dituztela esan du. Berria - Gaiak 2004-05-21
Zenbait kasutan abortatzea irtenbide bat izan daitekeela dio Portugalgo web ofizial batek. Berria - Gaiak 2004-07-04
Espainiako Auzitegi Gorenak web independentziazale baten kontrako kereila onartu du. Berria - Mundua 2004-09-10
Han sakatuta, beste web orri batera jauzi egiten du erabiltzaileak; benetako erakundearenaren antzeko web batera. Berria - Gaiak 2004-11-09
Duela urte bat web-aren diseinua eta edukiak berritu zituzte eta ordutik %10 handitu dira kontsultak. Berria - Ekonomia 2004-02-11
Zoaz orain El Correo-ren webera. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 136. orr.
Aplikazio hori XML hizkuntzan oinarritutako programa da, eta web zerbitzuak sortzeko balio du. Berria - Euskal Herria 2004-07-24
Salmentarako web zerbitzu bat egin nahi izanez gero, eta horretarako disko baten prezioa jakin nahi izanez gero, SOAP protokoloaren bidez, datu horiek biltzen dituen konpainiarekin harremanetan jar daiteke. Berria - Euskal Herria 2004-07-24
Interneten web dokumentuak deskribatuta jasotzeko era berria. Berria - Euskal Herria 2004-07-24
Irak-eko II. gerra zela eta, izugarri hedatu ziren web-log hauek. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 43. orr.
Beren ordenagailua web cam tresnaz dohatua dutenek mundu guzitik segitu ahal izan dute Korrika zuzenean. Herria 2001-04-12
Birus batek suntsitu zigun "Zimino lizuna" porno web-era jaitsitako bideo klipen artean, bazen Ginger Lynn izeneko artista bikain batena. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 30. orr.
Web-atari berri bat eraikiko da, lau hizkuntzetan, orain arteko web-gunea baino zabalagoa, elkarteeri eta publiko zabal bati idekia izanen dena. Herria 2004-01-29
Euskal literaturari buruzko beste bederatzi webgunerekin batera dago Euskal prentsaren lanak Susa argitaletxearen Armiarma web atarian. Berria - Harian 2006-02-24
Osasunerako eta ingurumenerako kaltegarri izan daitezkeen produktuen zerrenda osatu du Espainiako Greenpeacek eta bere web atarian (www.greenpeace.es) jarri du. Berria - Gaiak 2004-07-09
Euskal Herriko metal musikaren berri zabala izan nahi duenak Interneteko Herriko Burdina (www.herrikoburdina.net) web atarian dauka informazio iturri nagusienetako bat. Berria - Kultura 2006-03-08
Talde supremazista estatubatuar baten web orrian jakingarri zehatzak eskaintzen zituzten auto bat errausteko erabili beharreko gasolina dosi doiaz. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 93. orr.
Unibertsitateko ikasgaiak hobeto garatzeko nahiko arrunta da egun Web-orriak eta Web-guneak eratzea -beren e-mail helbide eta guzti-. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 340. orr.
Elkarteak martxan jarri berria duen web orriak, dudarik gabe, are eskurago jarriko ditu aurrerantzean dokumentuok. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 26. orr.
Jendeak zer gordetzen duen bere laneko disko gogorrean, zer mezu klase hartzen eta bidaltzen dituen bere posta elektronikoan, zer web orri bisitatzen dituen. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 51. orr.
Batetik jokoak eta programak pirateatuz, eta bestetik web orriak diseinatuz, diru mordoa eskuratzen du. Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 23. orr.
Web orriaren helbidea eskatu diot adiskideari. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 98. orr.
Neska bankuko web orrian sartu eta Mutilaren jaiotza data saiatuko du kodean. Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 91. orr.
Hainbat web orri eta proiektuen bidez sortutako fanzinea da. Berria - Kultura 2004-11-07
EUSTAT (web orria): Ikerketa Zientifiko eta Garapen Teknologikoari buruzko Estatistikak. Berria - Euskal Herria 2004-01-17
Lizarra ikastolak Nafarroa Oinez bestaren web orri berria martxan jarri du, www.nafarroaoinez.net helbidean. Berria - Euskal Herria 2004-05-28
Web orri seguruetan helbidea http: // hasten da beti. Berria - Gaiak 2004-11-09
Blog-ak web orri dinamikoak dira, eta ikasleekin lan egiteko aukera zabala eskaintzen dute. Berria - Euskal Herria 2006-01-28
Pare bat minutu baino ez dira behar web-orri pertsonalizatu hori egiteko. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 43. orr.
Italian duen gibo fans web orri osatuaren bitartez erantzun du. Berria - Kirola 2006-05-05
Parte-hartzea sustatu asmoz, euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez zein ingelesez idatzirik dagoen web orri erraza eta interaktiboa egin dute. Berria - Euskal Herria 2004-02-07
Ordenagailu bat, web-orri sofistikatuago batekin. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 180. orr.
Sare elektronikoaren eta sakelakoen bitartez web orri pornografikoetara sartzeko erraztasunak ditu jendeak. Berria - Gaiak 2004-01-13
Web orri suizidak deitutakoen bidez, taldean suizidatzeko prest dauden lagunekin jartzen dira harremanetan Internet zaleak, Poliziaren arabera. Berria - Gaiak 2004-10-13
Zolari buruz gehiago jakin nahi duenak bertan aurkituko du web orri zerrenda guztiz interesgarria. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 12. orr.
Kultura deitzen dugun horren adierazpen gehienak, liburuak, diskoak, bideoak, web orrialdeak... horrela jasotzen ditugu. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 54. orr.
Web orrialde desberdinetako helbideak gehitu zituen Mikelek: adibidez "lapelotavasca" edo "euskonews" delako webguneak. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 184. orr.
Dena den, web orrialde batetik artxiboren bat norberaren ordenagailura jaistea delitua dela argitu du. Berria - Harian 2005-07-13
Adingabeei zuzendutako web orrialde gehienak ez direla seguruak esan du Kontsumitzaileen Aferez arduratzen den Europako Ikerketa Zentroak. Berria - Gaiak 2004-06-15
Interneten dauden web zerbitzariak etengabe ugalduz doazela eta 2000. urtean, 2.000 milioi web orrialde baino gehiago daudela. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 159. orr.