Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

paper (orobat papel g.er.) 1 iz landare zuntzezko orea hedatuz eta lehortuz egiten den gaia, orri mehe-mehen itxura ematen zaiona.

Burua dendaren atzealdeko ziri batetik zintzilikaturiko paper hori-zurizko orri handien kontra jarri zuen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 325. orr.

Ni aberaskumea nintzen, paper murtxikatuaren itxurako aurpegia nuen eta Ritz-en bizi nintzen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 514. orr.

100.000 tona paper ekoiztu eta 25 milioi euroko inbertsioak egiteko aukera.  Berria - Ekonomia   2004-02-18

Enbalatzeko papera erosi eta mekano-apalak forratu ditut.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 65. orr.

Haren atzetik zeukaten joan beharra, paper latzean bildutako zorroak garraiatuz.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 161. orr.

ik beherago 29.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Bilatzen ari zena aurkitu zuen, ohar guztiz konprometigarriak, paper grisezko zorro soil batek baizik babesten ez zituenak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 304. orr.

ik beherago 33.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Paperezko haizagailuari eragin.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 32. orr.

Paperezko ezpain-zapia luzatu nion aho ingurutik cola arrastoak garbi zitzan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 81. orr.

Matxe paperarekin edo ogi mamiarekin eginak izango zirela pentsatu nuen aurrena, baina ez, benetako burezurrak ziren.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 79. orr.

2 irud/hed

Flandesko De Tijd egunkaria paper tradizionalean eskaini ohi duen produktua paper elektronikora egokitzen ari da.  Berria - Gaiak   2006-02-25

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Horrez gain, paper ore hezea garraiatzea zaila bezain garestia da.  Berria - Ekonomia   2006-01-20

Zoazte paleen bila, azpian dakartzan paper-pasta fardoak hondarrean kenduko dizkiot.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 179. orr.

Arrautzak, hirugiharra eta ogi xigortua hartu eta gosaltzeari lotu zitzaion; guztiak paper-zaporea zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 257. orr.

Irrikatan nengoen erositako liburuak ukitu, haien paper- eta tinta-usaina sentitu, eta orriak banan-banan pasatzeko.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 10. orr.

Paper puska zuri bat erakutsi zuen, tolestua.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 12. orr.

Eta paper txatal bat eman dit zenbakia apuntatzeko.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 62. orr.

Paper txatal bat aurkituko duzu 32 eta 33 orrialdeen artea markatzen.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 163. orr.

Itzalgaizka sartu diote sudurrean husar bat -tabakoz beteriko paper-tututxo bat alegia-.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 275. orr.

Biradera bati eragin zionean, hainbat posiziotan marraztutako emakume biluzi baten irudiz osaturiko paper-xafla bat hasi zen aparatuaren jiran.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 58. orr.

Harrabots belikoak hasten zirenean paper bolak eta arroz aleak jaurtitzeko tutuluak ziren gure arma nagusiak.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 239. orr.

Paper zerrendak ziren, non, hizki lodiz eta ertainez, hitz luze-luzeak idazten baitzituen, lerro osoa betez.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 200. orr.

Tinta beltz lodiaren usaina, paper-bala handiak, bileretarako zurezko mahai luzea.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 322. orr.

Pitxerrak, zeramikak, erloju eta kandelabroak, eta liburu eta, batez ere, paper-errollo pila handiak.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 65. orr.

Paper kontsumitzaile itzelak dira liburuak.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 145. orr.

· -Paper-eskolara mutil asko etortzen zen kanpotik, eta bainu etxera joaten ziren larunbatetan, toalla hartuta.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 98. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Periodiko paperarekin garbitzen genuen ipurdia.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 120. orr.

Bi neskak egunkari-paperezko txanoak eginak zituzten euren uda-kapelak estaltzearren.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 287. orr.

5 paperezko orria edo puska.

Fardeleko papera kentzean, ohi ez bezalako eskultura bat topatu nuen, aurrekoetatik oso desberdina zena.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 11. orr.

Karameluari papera kentzeko.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 90. orr.

Pipatzeko bertze paper bat atera berria zuen paketetxo gorri batetik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 23. orr.

Instrukzioak paper honetan idatzi dizkizut.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 12. orr.

Ekarri papera eta tinta.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 36. orr.

Infernuak ez ahal du nire kontrako mendekurik hartuko orain kontatzen ari naizenarekin paper zuria belzteagatik.  Berria - Kultura   2004-09-19

Papera bi aldeetatik idatzi beharko nuela esan zidan.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 206. orr.

Papera eta idazluma hartu, eta zortzi galdera zorrotz idatzi zituen berehala.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 451. orr.

-Ez, idazteko papera besterik ez.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 138. orr.

Komunetan ez duzu paperik aurkituko. ik komun1 7.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 19. orr.

Eta, horratx, bakarren batek asmatu: post-it papera.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 27. orr.

6 (izenondoekin)

Azpian paper mehe batek far-far egiten zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 233. orr.

Kronologiaren arabera txukun ordenaturiko administrazio paper arrunten artera lerratuak ziren oso aspaldiko paper arrotz batzuk.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 46. orr.

Papera hartzeko esan zidan eta, paper zuria eskuetan hartu nuenean, [...].  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 206. orr.

'Lagun izoztua,' dio Gorriak, biltzeko erabiltzen den paper marroia zabaldurik.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 305. orr.

Oso paper politean bilduta zetorren dena, pakete bakoitzean irudiak itsatsita.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 166. orr.

Gero, fitxategi bat atera, gainbegiratu, eta paper itsasgarri bat eman zion Perretteri.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 392. orr.

Tinta eta kaligrafia dotore berberez, azken letrak paper sekantez txukundurik.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 334. orr.

Ohartu zen mahaiko paper lehorgarrian zerbait idatzita zegoela.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 471. orr.

Kolore hori leuneko paper pintatuak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 86. orr.

Paper idatziari errespetua izaten zaio.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 75. orr.

7 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Pedriñoren mahai gainean zegoen paper-zulagailuaz behin eta birritan erasotu ondoren.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 40. orr.

Paper piloen azpitik folio zuri bat atera zuen.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 206. orr.

Gela berean, metro bete gora pilaturik, inprimaketarako neurritan ebakitako paper orri mordo bat ipini genuen, eskuragarri.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 146. orr.

Emakume-bizikleta bat zen, auzotik pare bat kilometrora zegoen paper-lantegi batera lanera joateko amak garai batean erabilia.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 41. orr.

8 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Gure hondakin-artezalea goizero ekarri eta arratsero atzera bere kopia-paper mordoekin jasotzen zuen Land Roverraren zain geunden...  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 62. orr.

Josebak eta biok ehun bat bider idatzi genuen Obabako neska politenen zerrenda osaba Juanen makinan, aldiko hiru kopia eginez kalko-paperari esker.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 306. orr.

Argazki-paper guztiak irteera-berrikuskaketa ongi gainditua zian noski.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 272. orr.

Saltokiko neska arrosa gorrien zurtoinak aluminio-paperean biltzen ari zen bitartean, Rosiek Jakeri zeharretik begiratu zion.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 418. orr.

Urratu beharreko eztainu-paper irristakorra.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 225. orr.

Azukre-paperaren kolorea, gizon eta emakumeentzako botoidura desberdina, gondolen brankaren forma.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 198. orr.

Han-hemen aukeratutako hiruzpalau liburu hartu eta zatar-paper maiztu batean bildu zituen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 263. orr.

9 paper idatzi edo inprimatua.

Idazten bukatu bezain laster eman diozu papera.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 65. orr.

Paper hori erretzeko erregutu nion Goldschmidt jaunari, zoritxarren bat etortzeko bidea izan zitekeela-eta.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 43. orr.

"Zer dira kartoizko kaxa horretan dauden paperak? gutunak?", galdetu nuen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 150. orr.

Baldin eta Melvilleren paperak aurkitu badaitezke, zergatik ez Hawthornerenak?  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 148. orr.

Kartzelara bidali ninduten grebarako paperak inprimatzeagatik.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 59. orr.

Ingelesek hegazkinetatik paperak botako dituzte, ahal dela, ordubete lehenago.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 322. orr.

Laneko paper batzuk antolatzen lagundu behar diot Kandidori.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 57. orr.

Paper haiek eman zizkidan egunean bertan hil zen.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 77. orr.

Batzuetan, lotara joaten nintzenean, argazki eta paper zaharrak ateratzen zituen zigarro kutxa batetik, eta nire ohe ertzean eserita erakusten zizkidan.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 403. orr.

Hori guztia pentsatu zuen Andreasek bere paper harrez gero baliogabeak begi aurrean zituela.  Matías Mujika   «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 43. orr.

Adak paper mekanografiatu bat atera zuen bere poltsatik.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 11. orr.

Erdaraz idatzitako paper multikopiatuak agertu ziren lurrean.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 73. orr.

Paperra honela bururatzen zen: "Harrazue pazientzia, zenbait egunen buruan jinen gira".  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 132. orr.

10 (dokumentu edo agiriren bati dagokiona)

-Hementxe, firma zazu! -esan zuen jaunak eta paper bat zabaldu zuen nire aurrean.  Mat?as M?gica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 74. orr.

Ni ez naiz zomorroia, inori paper eske ibiltzeko.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 302. orr.

Etxeko paper eta agirietan begira hasi ziren nonbait, eta bat-batean deskubritu, familia-liburuaren arabera, amona haurdun zegoela ezkondu zirela.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 56. orr.

Bebarruan guardian zegoen miliziano-bikoteari paperak erakutsi, eta gora igotzeko esan ziguten.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 69. orr.

Jakaren patrika haztatu zuen, pentsioa bideratzeko paper guztiak gordeak zeramatzala egiaztatu nahian.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 9. orr.

Paper garrantzitsuak aztertu behar ditut.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 130. orr.

Goio bakarrik bizi da, ia hamalau urte darama erbesteratuta eta paper faltsuekin.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 16. orr.

Txitxikovek paper zigiludun mordoa zeukan.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 88. orr.

Bidean, aitak paper berriei begiratu zien: argazkia, izena, jaiotze-lekua.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 70. orr.

Hala deituko diozu, Andoni, bataioko, etxeko, eskolako eta paper ofizial aspaldian galduetako bere izen zaharra.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 113. orr.

Ruilope horrek, dokumentuak azterturik, pasea eman die; funtzionarioak legezko eta baliozko deritze paperoi.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 89. orr.

Orduan beste paper bat egongo da, beste ziurtagiri bat.     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 157. orr.

Hiru paper behar dira: nortasun ageria, lurraldetik ateratzeko baimena, eta ere E 111 papera.  Herria   2004-04-22

Mahai gainean dituen paper ugarien bestaldean eserita, militarrak gure pasaporteak errebisatu ditu.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 49. orr.

Paperik gabe, dokumentazioa eskatzen bazioten galdua zegoen. ik papergabe.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 69. orr.

Turista agiriz sartu zen Estatu Batuetan eta haren baliotasuna bukatuz gero inolako paperik gabe bizi zen, Emigrazio Zerbitzuak eskua noiz botako zion beldurrez.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 13. orr.

Jean, paperik gabeko bere Vespan astean hirutan joaten zitzaiona bisitan.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 259. orr.

Espainiako Gobernuak atzerritarrei euren egoera legeztatzeko ezohiko aukera eman zienean ireki zitzaion berari ere paperak egiteko aukera.  Berria - Harian   2006-01-12

Izebergaren punta pisu berriko paperak egiten hasi nintzenean ikusi nuen.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 82. orr.

Ondo egin du Miliok, Suitzara joateko paperak egitea!  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 70. orr.

-Paperak izango dituzue noski zuen nortasuna egiaztatzeko?  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 275. orr.

11 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Denetarik zegoen mahai gainean: letra txikiz estu-estu idatziriko orriak eta, haien gainean, arrautza-itxurako muturra zuen paper–pisu marmolezko bat, lizunak jadanik berdatua.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 172. orr.

Mahai gainetik paper-zama modura erabiltzen zen burdinazko eraztun bat hartuta, [...]. Ordulari txikiak, dominak, erretratuak, maskorrak, paper-gainekoak, haize-emaileak, xalak.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 119. orr.

Tiradera atera, belaunen gainean jarri, eta hustu egin zuen ardura handiz, paper pilak zeuden zeudenean utzi nahi baitzituen, aztertu eta gero.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 303. orr.

Parroki orritzat ere hartuko ez zuten paper multzo gaizki antolatu hori.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 88. orr.

Egon zintezkete ziur inoiz ez dudala gaur bezalako pozik izan nire paper guztiak paper saskira botatzeko!  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 144. orr.

12 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Nik ez nuen kontratu-paperik sinatu, eta berak ez zidan titulu-paperik eskatu.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 96. orr.

Tunikaz jantzitako beltz mardul batek esku-paper bat eman zion Léari.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 369. orr.

Bi buru makurtu egin ziren gutun-paper zabalduen gainean.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 49. orr.

Berri-paperetan, berriz, honako izenburu hau irakurri dut: [...].  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 87. orr.

Bide-papera SS-etarik zaharrenari eman zitzaion.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 109. orr.

Datu batzuk oker daude; geroztik zuzendu ditut, udal eta eliz paperak ikusi ondoan.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 200. orr.

Kronologiaren arabera txukun ordenaturiko administrazio paper arrunten artera lerratuak ziren oso aspaldiko paper arrotz batzuk.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 46. orr.

Zinema paperak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 322. orr.

Roke, beretarrengandik alde, hauek ikasi ezineko lekuren batera biltzen zen gauerako; dei-paper askotan jarria baitzeukan haren burua Bartzelonako errege-ordezkoak, eta, estu eta larri beti, ez zen inorekin fidatzen.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 198. orr.

13 (bestelakoak)

Eulientzako paper zerrendak zeuden sukaldean zintzilik euli hil itsatsiz beteak.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 104. orr.

Handik gutxira zelo-papera eskatu zidan, puska bakoitza bere lekuan itsasteko.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 155. orr.

14 antzezlan edo film batean, pertsonaia baten partea. ik rol 5.

Neuk eman nien Britannicus antzezteko ideia; eta Junieren papera antzeztea nahi zuten.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 229. orr.

Sokratesen papera egin behar duen antzezlearengana itzuliz: [...].  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 24. orr.

Antzezle bat paperarekin asko identifikatzen denean bestearen nortasuna itsasten zaion modura, idazlea bere pertsonaia kuttunenarekin nahasten den erara.     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 91. orr.

Mesprezatua izan berri denaren duin-papera antzezten ari zen Herio, edo benetakoa zuen destaina?  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 67. orr.

Kotzebue jaunaren drama bat antzezten zuten, Popliovin jaunak Roll-en papera jokatzen zuen eta Ziablova andereñoak, berriz, Kora-rena.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 26. orr.

Ez dut ikusten inola ere Rollebon jauna paper melodramatiko horretan.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 46. orr.

Lajosek agertoki hartan antzezten zuen, eta eszenarik garrantzitsuenetan beti jokatzen zuen paper nagusietako bat, aldez aurretik sekula ere buruz ikasi gabe testua.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 57. orr.

Beste neskak, alegia, aktore izarrak, ez dik paperik.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 353. orr.

15 irud/hed

Jota dagoenaren papera egin nahi duzu, ezertarako itxaropenik izango ez bazenu bezala.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 71. orr.

Mahai-inguru, hitzaldi eta antzekoek deprimiturik uzten naute, desio nukeena baino paper tristeagoa egiten baitut.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 87. orr.

16 betekizuna. ik rol. (norbaitena)

In partibus civilium zeuden barbaroek saien paper zikina betetzera behartzen zuten beren burua, sarraskiaz edo gorpuetan ugari zebiltzan harrez elikatuz.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 154. orr.

Neurriak hartu zituzten administrazio inperialean libertoen papera mugatzeko.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 87. orr.

Txosten zarpail hura Kale Nagusiko bulegoan irakurri arte, ez bainekien nik [...] Don Eustasio donostiar famatuak zer paper zikin bete zuen Marotoren zerbitzutan.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 197. orr.

Poek paper erabakigarria jokatu zuen frantses literaturan: poesian ereduzko maisua izan zen, eta gidaria kritikan.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 15. orr.

17 (norbaitena hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Uste osoa zuen bere emakume paperari hobeto eusten ziola, iritzirik agertu ezean eta gizonak bezala berotu gabe.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 216. orr.

Bere ama paperak ez du behar, bere "naturaltasun" horretan, izpiritu mugidarik.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 155. orr.

Gau hartan nire ondoan egon zena, emagin-papera inprobisatuz.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 67. orr.

Beste modu batez esanda: trama azken bururaino joan zedin beharrezkoa zen morroi-papera betetzen ari nintzen.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 78. orr.

Ni irakasle paperean joan nintzaion.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 78. orr.

Horretan ere, iruditzen zitzaidan ez zuela cicerone papera oso gogotsu betetzen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 95. orr.

18 (zerbaitena)

Margolaritzaren papera literatura ilustratzera mugatzen zutelako. Hemendik dator oso eredugarria ez den kristautasun modernoaren paper politikoa.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 125. orr.

1990ean, Washingtoneko adostasunaren bidez ezarri zen garapenari buruzko ekonomia politika: estatuaren papera merkatuaren paperaren mende izatea.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 306. orr.

Sistema kapitalistan merkatuaren papera nagusia da, merkatua baita gizartearen oreka eta erregulaziorako mekanismo nagusia.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 60. orr.

Paper nagusia egozten zitzaion era askotako hainbat erreakziotan: proteinen polimerizazioa, hainbat egitura osatuz, [...].  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 107. orr.

Gure ezagumenduak aurrera egiteko orduan gure hezkuntza sistemak eta haren ikerketa proiektuek paper berezia dute.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 18. orr.

Izan ere formulazio batek gainerakoen artean zer kokapen, estatus, eta paper hartzen duen [...] horren arabera ezberdina izango da gainerako enuntziatuak subjektuaren kontzientzian agertzeko era.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 114. orr.

Neurriz kanpo baloratzen zuen erakunde armatuaren papera.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 215. orr.

19 (zerbaitena jokatu aditzarekin)

Zehazki eratutako hizkuntz egituraren ereduek berebiziko papera joka dezakete, baikorra eta ezkorra, asmakuntza-prozesuan bertan.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 25. orr.

Ikastetxe honek paper historikoa jokatu zuen iraun zuen berrogeita hamabi urteetan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 88. orr.

Mutazio batek berekin badakar garapenaren anomalia bat [...] seinale paper zehatz bat jokatzen duela mutazioak jotako geneak eraikuntzaren urrats batean.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 57. orr.

Ekonomiaren iraultza horretan Atenasek jokatu zuen paper erabakigarria.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 251. orr.

Nonahi, paper bera jokatzen dute geneok, antza: animaliaren aurre-atze ardatzean zehar zelulak zein non kokatuko diren zehaztea.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 124. orr.

20 (zerbaitena hitz elkartuetan)

Gure belaunaldiko gehienon amei, paper-aldaketa sortzen dien nahasmenduaz gain, beste bi hausnarketa etortzen zaizkie.  Arantxa Iturbe   «Ai, ama», 1999 - 59. orr.

· Burtsak finantza paper garrantzitsua betetzen du, enpresek hain beharrezkoa duten finantzazioa bideratzen baitu.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 222. orr.

Akeoen eta transmisio-paper berbera jokatu zuten haien belaunaldiko beste barbaroen zerbitzua.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 165. orr.

21 bertso-paper ik bertso.
22 diru paper ik diru 25.
23 komuneko paper ik komun1 7.
24 paper denda (orobat paperdenda) papera, idazteko gauzak eta kidekoak saltzen den denda. ik papertegi.

Enparantzaren bestaldeko paper-dendan, hainbat koaderno erakutsi zioten.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 35. orr.

Paper-dendaren batean sartu eta, postalen bat erosteko aitzakian, italiera praktikatuko nuen dendariarekin.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 205. orr.

Arratsalde batean Barchini zaharra iritsi zen apaizetxera, herriko paperdendaren jabea, alegia.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 56. orr.

Amonak bilduak zituen liburuxka hartu nian, paper denda batera jaitsi ninduan eta osorik fotokopiatu nian.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 96. orr.

Egindako lanaz harro, inprimatu eta paper denda bateko faxez igorriko zuen Alberdi jaunaren erredakziora.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 191. orr.

25 paper-ebakitzeko iz papera ebakitzkeo tresna.

Paper-ebakitzekoa hartu, ageri-agerian baitzeukan lan-mahai gainean, eta gutun-azala ireki zuen Holmboek.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 324. orr.

26 paper fabrika (13 agerraldi, 5 liburu eta 4 artikulutan; orobat paperfabrika g.er.)

Beste zenbait gauzaren artean, erreduktoreak egiten ditue, barkuetan, eolikoetan, zementu-, azukre-, paper-fabrika, laminazino, zentral hidrauliko eta holakoetan behar diranak.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 43. orr.

Lanuztea eginen dute gaur Alloko paper fabrikan.  Berria - Ekonomia   2006-01-05

Bilboko zigor arloko 3. epaitegiak Iurretako paper fabrikako arduradunak zigortu ditu 1990 eta 1991n egindako isurketa toxikoengatik.  Berria - Euskal Herria   2006-04-12

Piltzar horrek ere badu bere balioa: gutxienez, paper-fabrikan erosiko dizute.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 83. orr.

Jantzi berriak, trapu zaharrekin egin beharrean, paper-fabriketan sobratzen ziren mantekin egiteko.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 136. orr.

1992an araztegia ipini zuen azkenik paper fabrikak.  Berria - Euskal Herria   2006-04-12

Desilusio usaina sartu zitzaigun, paper fabrikek zabaltzen zuren kiratsa baino ere minago.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 97. orr.

Paper-fabriketako, nekazaritzako eta araztegietako hondakinez baliaturik, biomasako energia ere nabarmen gehituko dela nabarmendu eta bioerregaien kasua gogora ekarri dute.  Berria - Ekonomia   2004-12-29

27 paper kontu (orobat papekontu g.er.)

El abogadillo esaten zioten, gainerako presoei instantzia eta paper kontu guztiak egiten laguntzen zielako. Paper-kontuak konpondu, behar liratekeen inprimaki eta dokumentuak sinatu.  Berria - Euskal Herria   2006-03-03

Paper konturen bat moldatu nahian Diputaziora joaten zenean atean zaindari aurkitzen zituen horietariko bat akaso?  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 8. orr.

-Ez, ez, atzerriko kotxeak ezin saldu paper kontu handiak egin gabe.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 249. orr.

Baina, ordukoa ere, beste askotakoa bezala, paperkontu hutsa izan zen; bertan gelditu nahi zuten moroek, ez baitzuten inolako eragozpenik izandu, hemengo usarioak betexe eta zergak ordaintze alde.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 141. orr.

Nekazariarentzat paper kontuak besterik ez dira, bulegariarentzat izen eta zeregin zehatz asko direnak; eta alderantziz; bulegariarentzat berdailu edo naturaleza besterik ez dena, nekazariarentzat aleunka belar eta landare klase konkretu dira.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 106. orr.

28 paper lantegi (14 agerraldi, liburu 1 eta 8 artikulutan) paper fabrika.

Emakume-bizikleta bat zen, auzotik pare bat kilometrora zegoen paper-lantegi batera lanera joateko amak garai batean erabilia.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 41. orr.

Paper lantegi integrala sortzea zen erakundeek laguntzen zuten helburua.  Berria - Ekonomia   2006-01-20

Virtisu-Pastguren paper lantegiko ekoizpenaren zati bat Bartzelonara lekualdatzearen aurka, gaur arratsaldean manifestazioa egingo dute Bilbon.  Berria - Ekonomia   2006-03-04

Ehunka herritarrekin batera, lau kilometro egin zituzten manifestazioan, Enkarterriko paper lantegiaren itxieraren aurka.  Berria - Ekonomia   2006-01-29

29 paper-latz paper sendoa, alde batean hondar edo beiraki pikor itsatsiak dituena, zura edo metalak leuntzeko erabiltzen dena. ik lixa.

New Orleanseko Cécileren iloba, esposatu eta handik etorri zen Hélèneren alaba, larru argia, paper-latz bustiaren kolorekoa.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 272. orr.

Elgetatik ekartzen zizkioten altzarietarako apaingarri batzuk jaso, paper latza pasatu, preparatu, eta Olaizolaren tailerrerako gertatzen zituen.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 28. orr.

· irud/hed Egileak berak hamaika bider pasa dio paper latza.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 134. orr.

30 paper mutur

Zerbait idatzi zuen paper-mutur batean.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 148. orr.

Barruan bilduta zetorren paper muturrean, are horixkago eta zatarragoa, eskuz izkiriaturik, hauxe irakurri dut hitzez hitz: [...].  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 97. orr.

Léak paper-mutur batean idatzi zuen formula, eta lauki batez inguratu, gero.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 381. orr.

Liburu batean aurkituko zuen paper mutur hura, bi urteren buruan edo.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 198. orr.

Paper-mutur erdi belztu bat atera nuen adreiluaren zirrikituetako batetik.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 94. orr.

Biok ondo ezagutzen genuen arbola baten enborreko zokogune batean gorde nuen paper-muturra.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 96. orr.

Zer zen orain dirua berarentzat! Paper-mutur pintatu batzuk, besterik ez. irakurri ahala oharrak zirriborratzeko paper muturrak balira bezala.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 205. orr.

· Balkoi zolan, ordea, paper muturtxo bat begiztatu zuen.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 86. orr.

31 paper ola (4 agerraldi, 2 liburutan; orobat paperola) paper fabrika.

Soldadutzatik bueltan, paper-olatik Vasconiara pasatu nintzenean, bertan irabazitako lehenengo txanponekin eskusoinua erosi nuen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 120. orr.

Parrokiako koruan ere abestu nuen umetan, Don Klaudiorekin, herriko paper-olako ofizinan hasi nintzenean utzi behar izan nuen arte.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 119. orr.

Korrokoien jauziek burbuilak sortzen zituzten paperolako kimikak gandututako uretan, amultsua zen haien pulunparen plausta.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 94. orr.

Paper-ola kiratsa nabaritzen hasi zenean.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 47. orr.

32 paper ontzi ik paperontzi.
33 paper orri paperezko orria.

Gin-tonicak, zumuak, paper orri bat eta boligrafoa mahai gainean zeuden.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 303. orr.

Kontua ordaindu, "Victoria maitea" eta tontakeria batzuk idatzita nituen paper orriak hautsi, eta metrorako bidea hartu nuen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 174. orr.

Urdai saltzaileak paper orri lodi bat ipini zuen balantza batean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 110. orr.

Kreazio guztia istripu itsua da, paper orri batean eroritako tintontzia eta tintak bere kabuz gutun bat idatzi duena, hitz bakoitza gezur bat, esaldiak kaosa.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 148. orr.

Telebistan, horma kareztatuen eta paper orrien zuritasun egoskor hori gabe, jende famatua, giro dotorea eta solas erakargarriak kausituko ditu.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 111. orr.

Zigarro-paper orri bat zen, eta hau idatzia zuen Léak han: [...].     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 257. orr.

34 paper zorro paperak eta kidekoak gordetzeko zorroa.

Larruzko paper-zorro bat hartu, eta itxura ofizialeko orri batzuk atera zituen handik, zigiluz josiak.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 497. orr.

Han zegoen, paper-zorroa besazpian zuela, barrenean zer zuen sekula jakin ez genuen paper-zorroa.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 60. orr.

Adibidez, ikasle bati egun batean paper zorroa txikituta agertzen zaio.  Berria - Euskal Herria   2006-02-21

Aspalditik zauzkaat haien buru marraztuak paper zorro batean gorderik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 294. orr.

Paper-zorroan sartu zuen txartela.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 35. orr.

Muranoko idazluma atera zuen paper-zorrotik.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 110. orr.

Paper-zorro bat atera zuen gizonak, egunkari-zatiak txukun-txukun bilduta zeuzkana.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 392. orr.

Eta erakusteko erabiltzen dudan [Hiztegi Entziklopedikoaren] alea paper-zorrotik atera, eta mahai gainean jarri nion.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 323. orr.

35 tipula-paper oso paper fina eta arina, ikatz paperekin kopiak egiteko erabiltzen zena.

Silvio legelaria zen, baina filosofia-tratatu bat idazten ari zen tipula-paperezko orri ñimiñotan eta garraio- eta aduana-enpresa batean enplegaturik zegoen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 171. orr.

Ikuskizunak, hortaz, trinkotasuna zuen eskas, tipula-papera gaineratu dioten pintura-lan inpresionista batean bezala.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 318. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 5 aldiz agertzen direnak)

bertso paper (17); diru paper (8); idatzitako paper (7); komuneko paper (9); nire paper (8)

paper barik bizi (5); paper bat atera (16); paper bat eman (5); paper batean idatzi (5); paper batzuk atera (6)

paper faltsu (11); paper faltsuak (6); paper faltsuekin (6); paper garrantzitsua (22); paper hutsa (5)

paper lantegi (7); paper lodi (7); paper mordo (10); paper mordo bat (6); paper mordoa (9); paper multzo (8); paper mutur (38); paper mutur bat (8); paper mutur batean (13); paper muturra (7)

paper orri (19); paper orri bat (5); paper orriak (5); paper pila (12); paper puska (42); paper puska bat (15); paper pusketa (8); paper sorta (16); paper sorta bat (5); paper tolestu (9); paper tolestu bat (6); paper txiki (5)

paper xafla (5); paper zahar (36); paper zaharrak (17); paper zaharren (9); paper zaharretan (12); paper zati (31); paper zati bat (15); paper zatia (11); paper zimurtu (5); paper zorro (8); paper zorro bat (5); paper zorroa (12); paper zuri (15); paper zuria (15); paper zuria belzteagatik (5); paper zurian (6); paper zuriaren (7)

diru papera (7); jokatzen duen papera (8); komuneko papera (12); luma eta papera (6); nire papera (6)

papera antzezten (5); papera atera (13); papera atera bear (9); papera bete (7); papera betetzen (10); papera bezain (5)

papera egin (14); papera egiten (19); papera eman (5); papera eta lapitza (5); papera eta luma (5); papera eta tinta (5); papera hartu (14)

papera irakurri (7); papera irakurtzen (5); papera jaso (6); papera jokatu (12); papera jokatzeko (5); papera jokatzen (15); papera jokatzen du (5); papera kendu (13); papera kentzen (8)

bere paperak (16); beren paperak (5); bertso paperak (22); boto paperak (7); generalitatearen paperak (6); gure paperak (7); legezko paperak (8); nire paperak (8)

paperak behar (6); paperak bete (5); paperak betetzen (6); paperak egin (5); paperak erakutsi (10); paperak erre (5); paperak eskatu (9); paperak eskuetan (5); paperak hartu (12); paperak ikusi (5); paperak lortzeko (9)

paperean bildu (7); paperean bildutako (5); paperean jarri (12); paperean jartzeko (5); paperean jartzen (7)

bertso paperen (5); paperen artean (33); paperen bila (5)

bere paperetan (7); diru paperetan (5); paperetan agertzen (5); paperetan aurkitu (5)

paperez betea (5)

paperezko benda (5); paperezko estalkia (5); paperezko ezpain (8); paperezko orri (5); paperezko poltsa (8); paperezko zapi (5); paperezko zorro (5)

paperik gabeko etorkinak (6); paperik gabeko etorkinen (6); paperik gabekoak (7)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus