Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ordu 1 iz eguna banatzen den hogeita lau zati berdinetako bakoitza; zati horren denbora-hedadura. ik oren.

Beren bizitzako egun eta ordu guztietan.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 73. orr.

Baina nik ordu eta minutu guztiak kontatu behar ditut dagoeneko.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 64. orr.

Hogei ordu zeramatzan han, salbutamol inhalazioak hartzen, aldizka oxigenoaren hodira konektatuta.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 23. orr.

Sei ordu egin zituen nire ontziak sabelean haitz hura zuela.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 111. orr.

Gauza zen hogeita lau ordu jan gabe edo hamar gau lo egin gabe emateko.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 58. orr.

Gauez hiru ordu eta laurden behar izango dituzu.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 89. orr.

Bi ordu eman genituen jaisten, sokaz halamoduz lagundurik, izozturik baitzegoen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 73. orr.

Ia bi ordu egin zituen indianoak atzera-aurrera.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 100. orr.

Bi ordu eskas iraun zuen bilerak.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 156. orr.

Ordu eta erdi egon zela itxaroten.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 115. orr.

Ordu bat Grañon utzi dudala eta hemen orain naiz Kastillan sartu.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 93. orr.

Ordu bat barne El Burgón izanen naiz.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 148. orr.

Pozezko sukar handi, ezin esan ahalako batek bete zidan bihotza, eta ordu batez printzea ere joan zitzaidan gogotik.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 35. orr.

Handik ordu batzuetara, Lancelot aretora igo zen beste zaldunekin.Los Angelesetik Londresera neuzkan ordu luzeetan irakurriko nuela pentsatu nuen, lainoak baino goragoko eremu etereoan.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 64. orr.

Hil baino ordu batzuk lehenago, osabak susperraldi bat izan zuen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 28. orr.

Hiru ordu baino gehiago behar izan nituen zeregin hura amaitzeko.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 74. orr.

Ordu gutxiren buruan berri eta gaitasun berriz beterik sentitu nintzen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 206. orr.

Zortziak arte bost ordu oso, biribil, eder eta freskoak dauzka.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 281. orr.

Kaioak ere ordu zaharren hego urdinduei eragin die, eta haien zalapartak, momentu bateko geldialdi erabatekoa urraturik, elizaren inguruan kiribildutako kale estu bihurrietan gora hartu du.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 79. orr.

Hogeita lau orduko festa etengabea.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 154. orr.

Eguna gris dago, eguzkia sartzera doa; trena hemendik bi ordura abiatuko da.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 270. orr.

Handik bi edo hiru ordutara, kamioi handi bat ailegatu zen, atzekoa jendez kargatua.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 29. orr.

Chichirivichen bizi da, Caracasetik autoan lau ordutara, itsasertzean dagoen herri batean.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 67. orr.

Zoazte erabat isilik goizeko lehen ordutik Tertzia otoitza arte.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 680. orr.

Erakargarriagoa zaidan ordutik ordura.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 121. orr.

2 (bide eta kidekoekin)

Lizarratik ez urrun kokaturik (baina aski urrunsko, halere: bi ordu bide oinez).  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 206. orr.

-Sei-zazpi ordu bide dago -esan zien.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 45. orr.

Lau orduko bidea Arditurriko meategitik goiti.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 105. orr.

Zortzi bat orduko bidea duzue hemendik lehendabiziko errekaraino.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 15. orr.

Usurpadorea hiriburutik hirurogei orduko ibilaldira dagoen punduraino hurbiltzen ausartu da.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 85. orr.

Gero bi orduko paseoa eman behar zaiok, bestela lo-muker egoten duk.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 187. orr.

3 (zerbaiten unea adierazteko)

Zer ordu ote da!  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 116. orr.

Notario bati deituz, Frantziskoren heriotzako egunaren eta orduaren akta jaso zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 418. orr.

Ordu bata hiru minutu guti.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 8. orr.

Pendulu erlojuak ordu bata eta erdia jo zuen tinbre garbi-garbiarekin.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 225. orr.

Ordu bat eta erdian, ahaleginak ahalegin, almadiak hesi trinko bat jo eta gelditu egin zen behin betiko.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 409. orr.

Eguerdiko ordu batean.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 71. orr.

Ordu bateko autobusa ordu bietakoa bihurtu da, eta ordu bietakoa hiruretakoa.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 152. orr.

-Goizaldeko ordu bi eta erdietan bukatu diat bart.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 145. orr.

Ordu bi eta laurdenak arteko gertakarien zerrenda.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 105. orr.

Optikari baten erakusleihoko erlojuan ordu biak eta hogeita bost ziren.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 73. orr.

Ordu biak aldera Rabinowitz doktoreak deitu du nire egoeraz galdetzeko.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 457. orr.

Ordu biak jo baino minutu batzuk lehenago.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 444. orr.

Eta oraindik ordubiak doi-doi.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 138. orr.

Sekula ez naiz ordu biak baino lehenago oheratzen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 113. orr.

British Airwaysen Londreserako BA 485 hegaldia ordubiak eta berrogeita bost minututan abiatu da Sondikako aireportutik.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 11. orr.

Elkarrizketa hori goizeko ordu bietan gertatu zen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 25. orr.

Becker doktorea, kontsulta ordu bietatik bostetara.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 145. orr.

Biharamunean han ekin genion, ez goizegi, ordu zehaztu gabe batean (Sandrok ez zituen gogoko erlojuak: [...]).  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 72. orr.

4 eguneko une jakina, bereziki zerbait egiten edo gertatzen dena; garaia, unea.

Aurrerapen handiz jakin zuen santuak bere heriotzako orduaren berri.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 232. orr.

Bazkaltzeko ordua izan behar zuela pentsatu nuen, baina ez nintzen erlojua begiratzera ausartu.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 153. orr.

Aurrekoaren jarraipena, bazkaltzeko orduaren zain.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 16. orr.

Eguerdia da, lotarako orduaren zain nago.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 176. orr.

Ordu ona mokadu bat jateko, neketsua gerta zitekeen gauari aurre eman baino lehen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 53. orr.

Berak animatzen ninduen Benitori Kanoietara laguntzera [...] nirekin ez omen zuelako horrenbeste edango; eta etxera ordu egokian ekartzeko eta antzekoak esaten zizkidan.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 292. orr.

Bera baino zuhurrago ibili ote ziren azken ordu gaizto haietan?  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 256. orr.

Presaka doaz etxera, lauretako meriendaren ordua baita.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 39. orr.

Azken orduko albiste gaiztoa, ordea, hortxe dago.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 56. orr.

Zer ordutan deituko duzue?  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 99. orr.

Garbitzailea ordu berean iristen da egunero, eta, irteerako bost minutuak gorabehera, ordu berean joaten.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 123. orr.

Baina ordu berean telefonoak jo zuen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 55. orr.

Hasierako eta maitemintze orduko biolin musika berarekin.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 320. orr.

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Hasi da jendea kafea hartzeko ordu-girora hurbiltzen eta.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 100. orr.

Ordulariari begiraturik, arnasa berritu nuen, ordu-malgutasun oparoa nuela konturatu bainintzen: mugan arazoren bat gertatuz gero ere, banuen nahikoa denbora autoa bazterren batean utzi eta trenera heltzeko.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 194. orr.

Horretarako, hortzak izan behar ditu, eta parkeko ordu-sartzeak hortzak baino lehen hasten dira amarentzat.  Arantxa Iturbe   «Ai, ama», 1999 - 68. orr.

Bigarren formulazioa, berriz, ordu-kontua da, eta orduak, oraingoz behintzat, minutuak baino luzeagoak dira.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 179. orr.

Ezkutuan egon ordu-pare bat, Gringotts ireki orduko hara joan, eta gero abiatu egingo zen... baina nora?  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 39. orr.

Lehen ordu-modu honetantxe egin ohi zuten legez sartu da gaur ere Istillaga anaietako bat.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 35. orr.

· Ostatuko harrera-gelakoak ere ordu-minutu haiek adieraziko zituen, duda barik.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 18. orr.

6 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Geldi-geldirik egoten zen eskola-orduetan, begiak edo bekainak behin ere mugitu gabe.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 330. orr.

Horiek, haatik, kunplitu beharko zituzten lan-ordu batzuk!  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 8. orr.

Hormako extintoreari begira ematen zituen Marcosek kafe-orduak, aulkitik altxatu gabe.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 110. orr.

Atseden-ordu hauek (13etatik 17ak bitarte), hauetxek dira okerrenak.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 243. orr.

Goizeko hamarretatik arratsaldeko lauak arte dituzte bulego-orduak.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 146. orr.

Gure entrenamendu-ordua da hau!  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 96. orr.

Lorategien itxiera-ordua adierazten duten panelak.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 264. orr.

E... ziur zaude ondo kopiatu dituzula azterketa-orduak? zigarreta bat piztu nuen, Ivyk ere entzuna zuen nire abiatze-ordua.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 256. orr.

Guk, mutikook, dilijentzien etorrera-ordua bagenekien.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 48. orr.

Gauez ere, zure izena dut gogoan, beila-orduetan, zure irakaspena.  Elizen arteko biblia   Sal 119,55

Gau-ordu hartan bertan, kartzelariak berekin eraman eta zauriak garbitu zizkien, eta berehala bataiatu zen beretar guztiekin batera.  Elizen arteko biblia   Eg 16,33

Gero bazkaria dator, eguerdian, edo geroago, zerbitzu-orduen arabera.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 32. orr.

Otoitz-orduak beti zutik, txanoa kenduta, begiak bilduta eta dena ongi ahoskatuz esaten zituen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 340. orr.

Borroka-ordua iristean, apaizak aurreratu eta gudarosteari hitz egingo dio: [...].  Elizen arteko biblia   Dt 20,2

Espirituz ikusi zuen gizon hark hurbil zuela heriotza-ordua eta azken epaia.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 894. orr.

· Amona Erikak emandako hitzorduaren data-orduak eta gainerako xehetasun guztiak errepasatu nituen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 189. orr.

7 behar ordu ik behar.
8 beste orduz ipar behiala, lehenagoko beste batean.

Larunbat goiz hartan, oihaneko zuhaitzei beste orduz baino hobeki begiratu nien.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 105. orr.

Jadanik ere beste orduz doi bat arizanak gira hortaz bainan gauza batzu behar baitira artetan oroitarazi, [...].  Herria   2003-01-28

Nik, beste orduz ere errana duket hori, agorrila nahiago.  Herria   2005-08-04

Bertze orduz, eta partikulazki errege ohiaren denboran, omen, bazen okerkeria frango gobernuaren partetik, berak nahi bezala iragan ziten botz horiek.  Herria   2002-10-03

Kontuz bazebilen Graxi eta, halaz, ohikoan baino inguru zabalagoa egin zuen, beste orduz zuzen heltzen zen Eiherateko Zokora iristeko.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 23. orr.

9 jolas ordu ik jolas 9.
10 ordu arte (812 agerraldi, 99 liburu eta 140 artikulutan) adlag ik beherago 24.

Ordu arte erreparatu ez nion mutil beltzaran bat aurkeztu zidan Hermannek.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 43. orr.

Ordu arte, berari entzun nion arte alegia, ez zitzaidan bururatu nirea istorio tristea izan zitekeenik.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 458. orr.

Ordu arte, ordea, inoiz ez nintzen hain eskala handian aritu.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 145. orr.

Ordu arte behintzat.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 82. orr.

Ordu arte inork ez zuen halako galderarik inoiz egin, gaur egun harrigarri bazaigu ere.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 33. orr.

Ez omen zuen antzik ordu arte izandako mutiko ipurtarin bihurriarekin.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 122. orr.

Halaxe eten zituen ordu arte bere giza mailakoekin izandako harremanak.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 31. orr.

Aditz laguntzailea zen benetako korapiloa, ordu arte sekula ukitu gabea.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 171. orr.

Mutiko gazte bat, Raimundo delakoa, ordu arte ez ezaguna, ausartatu zen haien balakatzera.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 126. orr.

Hamar urte pasa ziren aprendiz sartu nintzenetik eta ordu arte.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 189. orr.

Elizako beiradura nagusia, zurixka, marrazkirik gabea, ilunduz joan zen; nabarmenduz, aldi berean, aldarean piztuta zegoen kandela lodiaren garra, ordu arte ikusezina.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 73. orr.

11 ordu arteko (150 agerraldi, 49 liburu eta 27 artikulutan; orobat orduarteko g.er.) izlag

Martinek mantsoago hitz egin zuen, ordu arteko bizitasunik gabe.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 175. orr.

Ordu arteko nire munduan erraza gertatu zitzaidan banaketa egitea: gaizkiaren eta ongiaren arteko lehian, aski zen erabakitzea zein zelaitan zegoen ongia.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 272. orr.

Ordu arteko frantses euskaldunak eta españolak, ordutik aurrera herri bakar bateko iparraldeko eta hegoaldeko bizilaguntzat hartu ziren.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 151. orr.

Bitxi zitzaidan ordu arteko kideekin tiroka aritu beharra.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 106. orr.

Beti heltzen duk olaturen bat ordu arteko indartsuenak utzitako arrastoa desegitera.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 18. orr.

Nietzschek ordu arteko balioak ordezkatu nahi ditu, moralitate berri bat gauzatze aldera.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 211. orr.

Erantzunak, azkenez, zorionez, ezabatu egin zuen ordu arteko tonu maior nekagarria.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 47. orr.

Orduarteko zalantzek, ezbai alferrikakoek paradoxalki egoera tinko batean itzatua ninduten.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 120. orr.

Ekuazio aljebraikoen ebazpenei berriz ere erasoa jo aurretik, ordu artekoa laburbiltzeko premia izan zuen Ruche jaunak.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 332. orr.

Baina, bizargin baten emaztearen bizimoldea ordu artekoa baino hobea izango ote zen?  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 187. orr.

12 ordu erdi (orobat orduerdi g.er.)

Ordu erdia da bizkotxoa jan duela, eta orain gogoratu du hautsi duen debekua.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 328. orr.

Teresak ordu erdia behar zuen tarte hura hiru aldiz ibiltzeko.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 146. orr.

Baina egoteko ordu erdi bat, Fructuoso etorriko zela ordurako.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 35. orr.

Ordu erdi bat bai, oinez.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 314. orr.

Ordu erdi daramak balantzen apologia egiten!     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 476. orr.

Zer barri ikasi behar nuen orduerdi iraun zuen bista hartaz?  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 73. orr.

Ordu erdi emateko eskatu zidak, eta hogeita bortz minutu baizik ez dituk joan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 17. orr.

Ia ordu erdi egin genuen sarreran, zutik eta isilik, nork bere txandaren zain.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 129. orr.

Ordu erdiren buruan, hara itzultzean, galdetu zion: [...].  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 40. orr.

Port Authority geltokira, ia-ia ordu erdiko bidea zuen.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 127. orr.

Kotxez ordu erdi bateko bidea bada handik honaino.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 216. orr.

Ordu erdi geroago iritsi zen Ron gela ilun hartara.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 104. orr.

Denda ireki orduko joango naiz film horren bila, hemendik ordu erdira.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 53. orr.

Etxe-zulotik ordu-erdi batera daukazun erreka-bazterrean oinak freskatzen.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 31. orr.

Handik ordu erdi batera edo, itzultzen ikusi nuen, motorraren gainean mantso-mantso.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 204. orr.

Zaldiek ordu erdi baino ez zuten behar izan hamar verstak egiteko.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 407. orr.

Ordu erdi luzea zen Pauline txikia desagertu zela.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 306. orr.

Ordu erdiz berotu nuen materiala; gero, tenperatura jaitsi, eta hidrogenoa iraganarazi nuen beste ordu betez.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 110. orr.

13 ordu erditxo adkor ordu erdia.

Zaude ordu erditxo bat.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 189. orr.

14 ordu ezkero orduz geroztik, harrezkero.

Ordu ezkero, tarteka itzuli zen eskolak ematera.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 165. orr.

Ordu ezkero Ordenaren ardura osoa eta gobernua bere Bikarioaren eta Ministro probintzialen esku utzi zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1097. orr.

Eskalada libreaz, noski, ez zuen ordu ezkero ezer jakin nahi izan.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 184. orr.

15 ordu gaiztoan

Ordu gaiztoan... Deyirmenoluken, Memed dauka zain...  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 172. orr.

Buf! ordu gaiztoan! alimaleko hanka sartzea.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 172. orr.

Ordu gaiztoan! hegazkinez zebilen lehenengo aldia gainera.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 149. orr.

16 ordu izan da/du ad ik beherago 23.

-Ba bai -ihardesten genien-, ordu da ba!  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 34. orr.

Ordu da pixka bat zehatzago deskribatzeko: gizon handia zen, bizkar-zabala, ilehoria, zuritzen hasia.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 10. orr.

Ordu zen munduari idekitzeko.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 102. orr.

Emeki-emeki jendea barreiatu zen: ordu zen Jaunari eskerren bihurtzeko.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 136. orr.

Ordu zela, norbait lot zezaten, beste guztiak bide zuzenean geldi zitezen.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 161. orr.

Ordu da herritarrek herriaren geroa beren gain har dezaten.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 14. orr.

Beraz ordu zen Orriako Amak zor zitzaion ohorea berriz eskura zezan.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 210. orr.

Ordu dugu, beraz, orain Gorputzaren existentziarekin ikustekorik ez duen Izpirituaren iraupenera iragaiteko.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 563. orr.

-Hemendik goiti, noiznahi ordu huke norabait mugitzeko!  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 160. orr.

Ordu huen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 216. orr.

17 ordu laurden (orobat ordulaurden g.er.)

Ordu laurden bat iragan zen.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 264. orr.

Hamar minutu, ordu laurden bat, eta erromesa prest dago.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 138. orr.

Soldaduak berbertatik tiro egiten hasi eta ordu laurden batean aritu ziren espaloiak garbitzen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 27. orr.

Zintzotasunezko eroaldi batean, Mertxerena ere kontatu nion ordu laurden lehenago.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 366. orr.

Ez da ordu laurdena ere izango.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 44. orr.

Ordu laurdena besterik ez geneukan egin beharrekoak egiteko.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 198. orr.

Eskolatik 500 metrora bizi nintzen Beasainen, hamar bat minutuko bidea oinez, ordu laurdena askotan, bidean beti izaten baitzen non gelditua eta zer ikusia.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 13. orr.

Oraindino ordu laurden falta da hitzordurako.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 132. orr.

-Ezagutzen diat etxe bat, ordu laurden uzten ditek baineran ur berotan, berrogei xentimo xaboiarekin.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 97. orr.

Ilunak oraindik iraungo du beste hiru ordu laurden inguru-edo, agindu hori baitu gauak bere ariketak bukatu arte.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 11. orr.

Bidez tronpatu ez banintz, ez nuen holako ordu laurden goxoa pasako Torres del Rion.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 65. orr.

Ordu laurdenik ere ez, eta etxea sekulako zuzi bat egina zegoen.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 109. orr.

Beti bezala, hiru ordu laurdeneko bidaia.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 156. orr.

Handik ordu laurdenera, neskamea lasterka agertu zen, gorri-gorria.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 179. orr.

Sartzeko tramiteak hiru ordu laurdenez luzatu ziren.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 109. orr.

18 ordu laurdentxo adkor ordu laurdena.

Eguzkiari erreparatu, eta hor ikusten dugu goizetik jada ordu laurdentxoa irabazia duela.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 54. orr.

19 ordu onean

Ordu onean!     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 349. orr.

Eskura kausitu duzu, hartu duzu: ordu onean!     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 371. orr.

Baina, ordu onean ukaldiari itzuririk, Nozdriovi beso oldarkorretatik heldu eta gogor eutsi zion.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 130. orr.

Eta ni nintzen kimikari hori, ordu onean etorria.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 82. orr.

-Ordu onean dadila -Santxok esan-; eta zein naizen esango diot nik berorri, ea ezkutari berritsu horien artean kide arteko sartu ote nintekeen-edo.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 132. orr.

20 ordu-orduan

Trena, berriz, ordu-orduan atera zen.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 37. orr.

Jatorduak ordu orduan.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 160. orr.

21 ordu oro (15 agerraldi, 7 liburu eta 4 artikulutan; orobat orduoro 20 agerraldi, 14 liburu eta artikulu 1ean, eta ordu oroz 5 agerraldi, 3 liburu eta 2 artikulutan) adlag ordu guztietan. ik orduro.

Ordu oro egiten nian amets Gretaren garaipenaren xanpainetik edango genuen egunarekin.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 246. orr.

Ordu oro 50.000 euro galtzen ari da Italiako aire konpainia nagusia, eta 200 milioi euro baizik ez zaizkio geratzen kutxetan.  Berria - Ekonomia   2004-05-06

Ez baita gero erraza gaur gaztelaniaz edo frantsesez egunero eta orduoro erabiltzen ditugun esamoldeak, kontzeptuak eta informazio zabalak besterik gabe, bat-batean, euskaraz ematea.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 167. orr.

Ordu oro eskatzen zuen orain semearen berri, eta negar zotinka hasten zen berri txarragoak zirenean.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 346. orr.

Ordu oro "aferaz" mintzatzen zen harekin, bere atzera-aurreren berri emateko eta kide berrien izenak jakinarazteko.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 346. orr.

Dotea dela kausa, orduoro emakume bat hiltzen da Gujaraten.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 85. orr.

Guk guztiok edonon, nonahi, ordu oro eta noiznahi, egunero eta etengabe, sinets dezagun benetan eta apalki, bihotzean gorde eta maita dezagun.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 152. orr.

-Agindu ezazu orduoro-orduoro Tomsk-era telegrama bat bidaltzeko, eta zer gertatzen ari den jakinaraz diezadatela.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 25. orr.

22 ordu txiki

Azken gautxorien eta egunsentiko beharginen arteko ordu txiki hura.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 209. orr.

Zer ari zara ordu txiki hauetan argia piztuta?  Berria - Kultura   2006-02-09

Baina, tira!, gaueko ordu txiki haietan, edozer gauza gerta zitekeen, egia esateko.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 30. orr.

Deustuko jaietan hasi zen dena, gaueko ordu txiki eta kritiko horietan.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 74. orr.

Uda-gau bateko ordu txiki sargorietan kokatu beharko nuke Rimbaud ezagutu nuen mentura.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 119. orr.

23 ordua izan da/du ad ik gorago 22.

Ordua zen norbaitek nire misioa zehatzago azal ziezadan.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 24. orr.

Ez du hitz bakar bat esango berari ordua dela iruditzen zaion arte.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 269. orr.

Lucy, ordua duzu benetan zer aukera duzun ikusteko.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 204. orr.

Ba mutil, ordua duk heure botika probatzeko!  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 61. orr.

24 ordura arte (950 agerraldi, 143 liburu eta 271 artikulutan; orobat ordurarte g.er.) adlag ordu arte. ik gorago 10.

Ordura arte idatzitako sarrerak kontatzeko lanik ez nuen hartu artean, baina ehunetik gertu izan behar zuten jada.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 129. orr.

Ordura arte Neguriko familia batena zen Loramendi txaleta erosia zuen.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 332. orr.

Ordura arte, Ebroko Ur Konfederazioko kideek isilpean izan zuten pitzaduren kontua.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 169. orr.

Ordura arte, neu izan nintzen beti lehenengoa sartzen, neu azkena irteten.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 45. orr.

Florent begira zegoen nola azoka handi haiek ordura arte bildu zituzten itzal eta ametsetatik irteten ziren, egunezko argitan beren jauregiak infinituraino luzatuz.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 49. orr.

Aski zituen, ordea, segundo horiek, ordura arte ezagun zuenaz oso bestelako buruko mina zela ohartzeko.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 33. orr.

XVI. mendetik hona, ez da dudarik bere sorterriko lurrari, bere ama hizkuntzari, hots, nazioa definitzen duen edozein elementuri ordura arte ez zuen garrantzia eman ohi diola bakoitzak.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 58. orr.

Txabiren heriotzak ordura arte amets baten bizi izan banintz bezain lur joa utzi ninduen.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 18. orr.

Munduko Bankuko presidenteak zioen, elkarrizketa batean, ez zutela ordura arte aintzat hartu GKEen indarra, ustez askoz ere txikiagoa izango zela.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 168. orr.

Tolosa, ordura arte, Gizarte Segurantzako anbulatorioa zen niretzat, familiako medikuak X izpiak ateratzeko edo espezialistak ikusteko bidaltzen gintuen osasun zentroa.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 9. orr.

Ez omen zen konturatua: baliteke, baina halaxe zen, izan ere: ordura arte, begirada bat bera ere ez Hannak niri, goiz hartan.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 232. orr.

Zer esan ez zekiela geratu zen ama; inoiz ez nion ordura arte hala erantzun.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 45. orr.

Lan korapilatsua izango zen, zalantzarik gabe, ordura arte izandako korapilatsuena.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 49. orr.

Nozio garrantzitsu batez jabearazten gintuzten bi mutanteok: anomalia genetiko ohikoenek ez zekarten berekin egitura berririk, ordura arte ezezagunik eratzea.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 58. orr.

Astudillo Villamedianarekin eta Torquemadarekin lotzen zuen errepidearekin paraleloan joanak ginen ordura arte.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 143. orr.

25 ordura arteko (200 agerraldi, 61 liburu eta 71 artikulutan) izlag

Dirua, ordura arteko nekazari-munduan ez zuen garrantzia ari zen hartzen komunen ingurunean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 24. orr.

Ordutik hona, haren egintzak, ordura arteko gaitzak menderaturik, beraren egoera hori ezerezten dio eta ordaindu beharreko kalte handiak ere egiten.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 73. orr.

-Hara! lehengoan ikusi nuen aurpegia! -bota zuen Carmenek, ordura arteko haria etenda.     «Kuskue tanden», 2004 - 227. orr.

Ikerketa ordura arteko parametro teorikoen barnean abiarazi genuen.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 202. orr.

Ez zen gauza ordura arteko martxari eusteko.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 340. orr.

Edozein unetan da posible, ordura arteko ezagueraren arabera, arrastoa ateratzea zer gerta daitekeen handik, demagun, bost urtera.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 24. orr.

Sendatua nintzen, bada, eta astia izan nuen ordura artekoak mamitzeko, banuen-eta zer mamitu.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 24. orr.

Ordura artekoan, saia zaitez egoera gainditzen.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 162. orr.

26 orduraxe arte adkor ordura arte. ik gorago 24.

Lo zurrungan zegoen ordurako, nahiz eta orduraxe arte maien erlijioaz, arteaz eta abarrez berriketan jardun berria izan.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 61. orr.

27 ordutik hona

Ordutik hona hirurogeitik gora ekintza egin dituzte, denak oso ikusgarriak.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 72. orr.

Horrixe hartu nion higuina duela hogeitaka urte, eta ordutik hona hazi baizik ez da egin higuin hori.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 226. orr.

Arrazoi sustraidunak tartean direla erdietsi zuen hark dibortzioa; ordutik hona, haren egintzak, ordura arteko gaitzak menderaturik, beraren egoera hori ezerezten dio eta ordaindu beharreko kalte handiak ere egiten.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 73. orr.

Aspaldi, sarritan ikusten nituen ametsetan, baina hamarka urte igaro dira ordutik hona, hamarka urte igaro dira gauza guztietatik hona.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 11. orr.

Garai zailak pasatuak gara ordutik hona; Lajosek berrogeita hamar urtetik gora du eta jadanik ez du hitzekin jolas egiten, bere iraganari aurre egitera dator, hona bidean da.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 49. orr.

-Ez -esan zuen Konradek serio-, ez gaituk gaztetu ordutik hona.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 85. orr.

Denbora pasatu baita ordutik hona.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 12. orr.

28 orduz gero (35 agerraldi, 14 liburu eta 15 artikulutan; orobat orduz geroz 17 agerraldi, 2 liburu eta 13 artikulutan; eta orduzkero g.er.) harrezkero. ik beherago 29.

Orduz gero, hara eta hona ibili naiz, nora ezean, eta hara non gaur George-tik igaro behar nuen, eta pentsatu dut, zergatik ez hemen geratu eta zugana etorri hitz egitera. Eta orduz gero ikusi duzue zer egiten duen.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 218. orr.

Eta orduz gero, Jose zela eta, bedeinkatu egin zuen Jaunak egiptiarraren etxea; etxean nahiz landan zituen gauza guztien gainera etorri zen Jaunaren bedeinkazioa.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 108. orr.

Bahituak: lau hilabete iragan dira eta orduz gero frantses kasetariak han daude nonbait preso ez direlarik batere hobendun.  Herria   2004-12-23

Oliobidea sutan izan da orduz gero, baina gaur itzali ahal izango dutela espero dute.  Berria - Ekonomia   2004-09-05

Ia ordu arte gerraren gazia dastatua bazuen ere, orduz gero bakearen gozoa nahi.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 86. orr.

29 orduz geroztik (263 agerraldi, 39 liburu eta 155 artikulutan) harrezkero. ik gorago 28.

Orduz geroztik, gelditzen zait beste kapitulu baten gaia, jakiteko ea Indarkeria eta Politika bereizi behar diren eta, egiaz, bereiz daitezkeen.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 147. orr.

-Eta orduz geroztik ez da Siberiara bueltatu?  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 41. orr.

Baina orduz geroztik, Damaseko pentokan herrokatu eta zaldizko bidaia urrunak goraipatzen zituzten hitzak bazerabilzkion gogoan dantzan.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 20. orr.

Zer gertatu ote zen, orduz geroztik, edozein ibilgailuren leihatilaren kristalean burua jartzen duzunean, egun hartaz, une hartaz gogoratzeko.     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 15. orr.

Telefonozko elkarrizketa hori izan zen amaiera, eta orduz geroztik Edith izen soil bat izango zen niretzat, bost hizki txiki.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 135. orr.

Jende batzuek lortu zuten gordetzea edo ihes egitea, eta orduz geroztik bide baten bila zebiltzan infernutik eskapatzeko.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 256. orr.

Tolerantziari nazka hartu genion aspalditxotik, arrazoiz hartu ere, eta orduz geroztik intolerantziari ederretsiak daude askotxo hemen hauetan, ohartu gabe intolerantziak, gogor-irteerak, irmotasunak, gutarrismo eriak, ideien purutasunak, koherentzia iraunkorrak eta abarrek, Plá-ren arabera, norekin eta kastillanoekin dituztela senidetzen eta berdintzen euskotarrak.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 249. orr.

1834ko lege batek, debekatu egin zituen eliz barruko enterramentuak, higiene kontuagatik, eta orduz geroztik sortu ziren egungo Kanposantu berriak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 154. orr.

Quenuk beti leporatu zion osaba Gradelle dendako xehatze mahaiaren gainean hil zela barreiatu izana; orduz geroztik, ezin zuen begiz ikusi.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 107. orr.

Inork ez du aurkitu, orduz geroztik, Lumumbaren arrastorik.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 139. orr.

Lau urte pasatu dira orduz geroztik.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 98. orr.

David ingeles filologian lizentziatu zen 1992an, baina igeltsero dabil ia orduz geroztik.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 51. orr.

30 puntako ordu jarduera gehiena dagoen ordua.

Madrilera, goizeko puntako orduan, zihoazen lau trenetan hamar lehergailu zartarazi zituzten.  Berria - Harian   2005-03-08

Banketxe bateko mandatari bati den-dena ebatsi diote Wall Streeten, puntako orduan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 430. orr.

Puntako orduan kenduta, Iruñerriko hiri garraio zerbitzua geldirik egon zen atzo.  Berria - Ekonomia   2004-04-20

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 8 aldiz agertzen direnak)

aparteko ordu (13); arratsaldeko ordu (36); arratsaldeko ordu biak (11); azken ordu (54); behar ordu (31); bi ordu barru (8); bi ordu eman (13); bi ordu geroago (25); bi ordu inguru (10); bi ordu lehenago (24); bi ordu luze (8); bi ordu pasatxo (8); bizpahiru ordu (12)

eguerdiko ordu (34); eguerdiko ordu bata (9); eguerdiko ordu batean (17); egun eta ordu (8); eguneko ordu (12); eskola ordu (22); gaueko ordu (66); gaueko ordu txikietan (24); goizaldeko ordu (46); goizaldeko ordu bata (8); goizaldeko ordu batean (8); goizaldeko ordu txikietan (10); goizeko ordu (91); goizeko ordu bata (10); goizeko ordu biak (19); goizeko ordu bietan (11); goizeko ordu txikietan (16); handik ordu batzuetara (29); handik ordu erdira (32); hiru ordu egon (22); hiru ordu iraun (8); hiru ordu laurden (41); hiru ordu laurdeneko (8); hiru ordu lehenago (8); hiruzpalau ordu (9); hitz ordu (8)

ia ordu erdi (8); lan ordu (25); lehen ordu (43); lehen ordu erdian (13); leku eta ordu (8)

ordu aldaketa (10); ordu arte (800); ordu arte inoiz (22); ordu arte sekula (19); ordu artean (14); ordu arteko (133); ordu artekoa (9); ordu asko (84); ordu asko ematen (12)

ordu bakar (8); ordu barru (23); ordu bat (95); ordu bat eta (16); ordu bata (102); ordu bata aldera (8); ordu bata arte (8); ordu bata eta (29); ordu batean (67); ordu bateko (11); ordu batzuen buruan (11); ordu batzuk beranduago (9); ordu batzuk eman (8); ordu batzuk geroago (61); ordu batzuk lehenago (98); ordu berean (183); ordu bertsuan (8); ordu bete (75); ordu bete lehenago (8); ordu betean (12); ordu betera (8); ordu betez (14); ordu bi (39); ordu bi eta (21); ordu biak (97); ordu biak aldera (26); ordu biak eta (9); ordu bietan (40)

ordu erdi (392); ordu erdi barru (20); ordu erdi bat (45); ordu erdi batean (17); ordu erdi baten (12); ordu erdi batera (11); ordu erdi batez (19); ordu erdi beranduago (9); ordu erdi geroago (29); ordu erdi inguru (12); ordu erdi lehenago (30); ordu erdi luzea (8); ordu erdia (51); ordu erdian (57); ordu erdiko (72); ordu erdira (64); ordu erdiren buruan (9); ordu erditik (9); ordu erditxo (8); ordu erdiz (69); ordu estrak (11); ordu eta erdi (103); ordu eta erdian (15); ordu eta erdiko (52); ordu eta erdiz (33); ordu eta laurden (11) ordu ezkero (8)

ordu gehiago (51); ordu gutxi (65); ordu gutxi batzuetan (13); ordu gutxi batzuk (13); ordu gutxiago (22); ordu gutxira (45); ordu gutxiren buruan (14); ordu gutxitan (14); ordu guztiak (20); ordu guztietan (19); ordu haiek (10); ordu haietan (38); ordu hartan (143); ordu hauetan (44); ordu honetan (71); ordu hori (14); ordu horiek (15); ordu horietan (32); ordu horretan (102); ordu hura (8)

ordu igaro (13); ordu iraun (41); ordu iraun zuen (27); ordu iraungo (8)

ordu jakin (13); ordu jakinetan (9)

ordu laurden (256); ordu laurden baino (9); ordu laurden bat (61); ordu laurden batean (11); ordu laurden baten (12); ordu laurden batera (8); ordu laurden batez (25); ordu laurden geroago (15); ordu laurden inguru (12); ordu laurden lehenago (13); ordu laurdena (46); ordu laurdenean (27); ordu laurdeneko (27); ordu laurdenera (12); ordu laurdenez (13); ordu lehenago (78); ordu luze (24); ordu luzeak (37); ordu luzeetan (18); ordu luzetan (9); ordu luzez (18)

ordu onean (11); ordu oro (15)

ordu pare (70); ordu pare bat (32); ordu pare batera (10); ordu pare batez (11); ordu pasa (14); ordu pasatu (17); ordu pasatxo (12)

ordu txepela (10); ordu txiki (8); ordu txikiak (23); ordu txikiak arte (17); ordu txikietan (78); ordu txikitan (11)

ordu zen (35)

pare bat ordu (26)

sei ordu (47)

zazpi ordu (24); zenbait ordu lehenago (15); zenbat ordu (27); zer ordu da (41); zer ordu den (8); zer ordu zen (23)

abiatzeko ordua (17); afaltzeko ordua (25); agur esateko ordua (9); alde egiteko ordua (10); atariko ordua (32); ateratzeko ordua (10); azken ordua (24); bada ordua (13); badator ordua (8); bazen ordua (18); bazkaltzeko ordua (17); benetako ordua (8)

eguna eta ordua (14); emateko ordua (19); erabakitzeko ordua (10); esateko ordua (15); hartzeko ordua (16); hasteko ordua (23); heriotzako ordua (11); hiltzeko ordua (8); hitz egiteko ordua (8); hitz ordua (22)

iritsi da ordua (8); itzultzeko ordua (21); ixteko ordua (29); jartzeko ordua (8); joateko ordua (52); lekua eta ordua (28)

ordua arte (31); ordua baino lehen (10); ordua begiratu (10); ordua da (127); ordua da eta (8); ordua dela (42); ordua duk (11)

ordua eta lekua (40); ordua etorri (9); ordua heldu (57); ordua heldu da (16)

ordua iristen (25); ordua iristen denean (12); ordua iritsi (121); ordua iritsi arte (9); ordua iritsi da (29); ordua iritsi zaie (8); ordua iritsi zen (13); ordua iritsi zenean (13); ordua iritsia (8); ordua izango (8); ordua jo (15); ordua noiz (10)

ordua zela (26); ordua zela esan (9); ordua zen (55)

sartzeko ordua (8)

aparteko orduak (31); azken orduak (27); behar orduak (33); eskola orduak (12); hontzaren orduak (10); lan orduak (31); oinazeak orduak luze (8)

orduak aurrera (16); orduak egin (12); orduak egiten (14); orduak eman (50); orduak eman zituen (8); orduak ematen (62); orduak ematen zituen (23); orduak eta egunak (8); orduak eta orduak (131); orduak igaro (14); orduak igarotzen (10); orduak joan (10); orduak luze (9); orduak pasa (14); orduak pasatu (12); orduak pasatzen (13); orduak ziren (10)

adierazteko orduan (12); afaltzeko orduan (8); antolatzeko orduan (9); arratsaldeko azken orduan (11); arratsaldeko lehen orduan (17); ateratzeko orduan (8); aukeratzeko orduan (26); azaltzeko orduan (9); aztertzeko orduan (10); behar orduan (26); betetzeko orduan (8); betiko orduan (8); bi orduan (9); bilatzeko orduan (12)

egiteko orduan (140); egiterako orduan (13); emateko orduan (37); ematerako orduan (8); erabakiak hartzeko orduan (10); erabakitzeko orduan (14); esandako orduan (11); esateko orduan (15); eskaintzeko orduan (9); ezartzeko orduan (10); goizeko lehen orduan (15); gosaltzeko orduan (8); hartzeko orduan (44); hautatzeko orduan (12); heriotzako orduan (18); heriotzaren orduan (9)

idazteko orduan (38); itzultzeko orduan (10); ixteko orduan (9); jartzeko orduan (11); jolas orduan (9); jotzeko orduan (8); lantzeko orduan (10); lau orduan (10); lehen orduan (67); lehenengo orduan (12); lortzeko orduan (8)

osatzeko orduan (8); prestatzeko orduan (9); seinalatzeko orduan (8); sortzeko orduan (10)

zehazteko orduan (11)

goizeko ordubata (8)

aparteko orduen (9); behar orduen (15); lan orduen (10); orduen liturgia (19)

arratsaldeko lehen orduetan (12); aurreko orduetan (8); azken orduetan (51); datozen orduetan (21); eskola orduetan (11); euskadiko sei orduetan (18); goizeko lehen orduetan (8); hurrengo orduetan (22); jolas orduetan (8); lan orduetan (9); lehen orduetan (40)

eskola orduetatik kanpo (8)

azken orduko aldaketa (14); azken orduko ezustekorik (8); bi orduko lanuztea (8); bi orduko lanuzteak (13); kilometro orduko abiadura (22); kilometro orduko abiaduran (21); lau orduko lanuzteak (10)

azken ordukorik ezean (8)

azken ordura arte (21); ordura arte (939); ordura arte egindako (18); ordura arteko (168); ordura artekoan (9); ordutik ordura (11)

bi orduren buruan (12); orduren buruan (29)

ordurik onenak (8)

edozein ordutan (38); halako ordutan (10); hogeita lau ordutan (9)

lehen ordutik (8); ordutik gora (20); ordutik ordura (11)

bertze orduz (9); beste orduz (34); bi orduz (87); bi orduz egon (10); bizpahiru orduz (8); bost orduz (16); hainbat orduz (37); hamabi orduz (11); hamar orduz (8); hiru orduz (44); hogeita lau orduz (27); lau orduz (48); orduz gero (35); orduz geroz (17); orduz geroztik (263); orduz ordu (17); pare bat orduz (10); sei orduz (17); zenbait orduz (13); zortzi orduz (22)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus