Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zer egiten du egunero, orduro, minuturo, segundoro, ikusten dituen milaka eta milaka irudiekin, entzuten dituen milioika hitzekin? Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 107. orr.
Kamioi ugari pasatzen da egunero errepide horretatik; zehazki, 220 orduro. Berria - Euskal Herria 2004-04-08
400 megawatteko zentral batek 110 kilo nitrogeno oxido igortzen ditu orduro. Berria - Harian 2006-02-12
Zaintzaileak orduero ematen zuen itzuli bat, eta ordu bietakoan harrapatu genuen. Xabier Olarra «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 76. orr.
Ertzaintzaren zaintzapean jarri zuen Otegi bere etxean, eta 12 orduro auzi-medikuaren bisita jasotzeko agindu zuen. Berria - Euskal Herria 2006-03-16
Inoiz ez ditu albistegiak atsegin izan, eta are gutxiago ulertzen du orduero alde handirik gabeko berriez osatutako albiste sail enlatatuak errepikatu beharraren ekandua. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 280. orr.
Albertoren pisua institututik gertu zegoen, eta, jolas-orduero klaseko mutil gehienek jokatzen zuten futbol partidua batere interesatzen ez zitzaigunez, ordu erditxo hura hantxe pasatzen genuen, askotan. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 125. orr.
Boladaka, orduro-orduro egin izan dizkigute gauezko kontaketak, ordurik huts egin gabe. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 160. orr.