Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

oren 1 iz ordua¸ egunaren zatia; zati horren denbora-hedadura.

Orenak egoten garela solasean, galdeak eta arrapostuak nihaurek ditut egiten.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 14. orr.

Orenak eta orenak egon zen harekin solasean.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 9. orr.

Denboraren iraganak bere dimentsio osoa hartzen du bakartasun eremu horietan: orenak ordubete irauten du; minutuak urraska konta ditzakezun hirurogei segundotan agortzen du bere denbora; eta segundoak bihotzaren taupadari darraio.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 12. orr.

Horrek guziak oren bat iraun zuen.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 27. orr.

Horrekin egonen gira oren batez kalakan, eta ikusiko dugu nor dugun gizon hau.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 7. orr.

Berregoeita zortzi oren hurbil iragan dira Txominek eta Kattalinek elkar ikusi zutenetik.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 73. orr.

Zazpi orenen buruan oraino trantze berean zegoen, zinak eta minak ikusiz.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 206. orr.

Oren bat eta bost iraun du partida hunek, hamar bote sartuz lehenak eta zortzi besteak.  Herria   2003-05-01

Hiru oreneko bidea zuten mugaraino heltzeko.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 20. orr.

475 lagun AHTan sartu ziren eta bost oreneko bidaia hasi.  Berria - Kirola   2004-02-11

Batzuetan postan 9 orduz aritzen naiz, eta beste batzuetan, 6 orenez.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 288. orr.

Indarkeria nagusitzen da, 24 orenez egunean irekiak dauden kasinoen mundutxoan.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 107. orr.

Egunean bi aldiz ateratzen nintzen, goizean oren erdiz eta arratsaldean beste oren erdiz; gainerateko denbora guzia, zeldan.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 56. orr.

Oren baten bakerik ez daukute eman.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 78. orr.

Oren baten heina dukegu elkarrekin egoteko, zendako ez zara ene etxerat heldu?  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 94. orr.

Bi oren hamar guti iraun du finala biziki eder hunek.  Herria   2001-07-26

Eguzkiak argitzen dituen oren guztiak genituen, zomorro txikien pare, harat-honat korritzeko gure geografia txikia.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 93. orr.

2 (zerbaiten unea adierazteko)

Zer oren ote da? lurrean, ohe ondoan, pausatua nuen ordularia, poliziak kendua eta zaintzaleek berritzulia... sei eta erdiak. Ordularian oren bat eta bost.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 31. orr.

-Presatua naiz, oren bata da jadanik eta bide luzea daukat egiteko oraino.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 218. orr.

Goizeko oren bata edo biak dira.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 40. orr.

Gaueko lau orenen buruan baizik ez zuten ehortzi, ez baitzen lehenago egin ahal izan, haren ikustera eta agurtzera bazetorren jendetza ez zelakotz atertzen.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 11. orr.

Arratsean berean, 7 orenetan, Baionan niz.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 137. orr.

Gurea bihar goizean, 8 orenetan.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 151. orr.

1849ko maiatzaren 29an, goizeko 11 orenetan.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 125. orr.

Gauaz -erran nahi baita 8 orenetatik eta gauerdi arte- lan egitea onartu nuen.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 70. orr.

-Eman dezagun hameka orenetako.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 169. orr.

Arratsaldeko lehen orenetan, ene gelako sabaian hiru ukaldi entzuten ditut, behin eta berriz.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 17. orr.

3 eguneko une jakina, bereziki zerbait egiten edo gertatzen denekoa; garaia, unea.

aspaldi hartutako erabakia semeei esateko orena iritsia zela iruditu zitzaion Isidorari.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 114. orr.

Han genituen gure erdi-libertateko orenik hoberenak.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 34. orr.

-Maleruski orena joan zauku, Daniel.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 22. orr.

Aski oren txarrak iraganak ditut, jakizu!  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 124. orr.

Oren guztiek dute gizona kolpatzen, azkenekoak du hobira igortzen.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 225. orr.

4 (hitz elkartuetan)

Goiz orenetan, ezin sartuz aurkitzen nintzen hamarretik bederatzitan, ahizpa bata ez bazen bertzea barnean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 176. orr.

5 erlojua.

Baditugu hareazko erloju handiak [...]; baditugu eguzki-orenak, harri gorrizko horma amaiezinezkoan kliska egin eta gero ezkutatzen direnak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 7. orr.

6 orenean oren batean. ik orduan 3.

Frantziako beste burutik, auto gidari gazte bat harturik 100 kilometro orenean eginez Errenteriaraino etorri eta horko Setien jaun Apezpikuarekin soto batean mintzatu eta otoitz egin.  Herria   2005-09-01

Eta goazen anartean, eki haizeak zazpi mila kilometro orenean buhatzen duela, jendearen bakardade sentimenduaren ustiatzera gauez, gauez, gauez.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 214. orr.

7 oren erdi (orobat orenerdi g.er.)

Oren erdi bat aski dugu Baionara joateko.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 55. orr.

Oren erdi bat barne Calzadillako etxeak ikusiko ditut.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 139. orr.

Handik oren erdi batera, itzultzaile batekin heldu zait.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 45. orr.

Ea ondoko itzulian, oren erdi baten buruan... ikusiko.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 51. orr.

Komunioneak oren erdi bat nunbait han iraun du 4 komunione emailerekin.  Herria   2004-12-30

Oren erdi guziz bada trein bat.  Herria   2004-04-29

Eguerdi, oren erdia dikeat.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 93. orr.

Hemendik oren erdi baten bidea da doi-doia, gazte ginelarik segurik ez ginuen gehiago behar.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 90. orr.

Deia aditu eta oren erdi bateko tartean azaltzen zen Palombe Bleue-a.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 256. orr.

· Oren erditsu batez oihuka ari izanik, gehienek bozik ez zuten gehiago.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 135. orr.

8 oren laurden

Oren beretsutan airearen hartzera ateratzen gintuzten, oren laurden bat egunean.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 20. orr.

Baina zer da oren laurden baten beranta?  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 172. orr.

Oren laurden batez elea eman dio gure onddo ikerlariak.  Herria   2004-12-30

Pundu baten diferentzia, oren laurden luze batez begiratu dutena Dominici kanporatu-eta.  Herria   2001-04-26

Klasea oren laurden baten buruan hasiko zaio.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 31. orr.

Oren laurden baten buruko, Josepe hasi zen haatik buruari hazka.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 172. orr.

Oren laurden bat lehenago hilez kokorreraino betea zen kamioian sartu ziren.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 185. orr.

Astelehen aratsean, hiru oren laurdenez telebistan mintzatu da Chirac presidenta.  Herria   2003-03-13

Larrabile xoko hontarik hiru oren laurdenen bidea bagünüan.  Herria   2001-11-15

9 orenez oren orduz ordu.

Jabier Salutregi bilbotarrak kondatzen dauzku, kasik orenez oren, Madrilgo izigarrikeriaren gora-beherak, argitarat emanez espainol gobernuak hartua zuen gezurrezko bide hertxia, euskal populuaren bizkar.  Herria   2004-09-30

Deusik ez zen gertatu orenez oren: goiz bat eta arrats bat, bigarren eguna, eta hola, aitzina...  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 18. orr.

Danceny jaun zalduna [...] atsegintasun handiz egunoro jiten da hona, eta nirekin du orenez oren kantatzen.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 55. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

amaitzeko oren (5); aratsaldeko oren batean (6); arratsaldeko oren batean (5); azken oren laurdenean (4); bi oren hurbil (5); bi oren iraun (8); bizpahiru oren (10); bost oren (7)

eguerdiko oren (4); goizeko oren (15); goizeko oren bata (4); goizeko oren batean (5); hamar oren euskaraz (11); hiru oren iraun (6); hiru oren laurden (4); hiru oren laurdenez (9)

lehen oren (9); lehen zatiko oren (4)

oren bat barne (5); oren bat bederen (5); oren bat eterdi (17); oren bat eterdiz (8); oren bat gabe (4); oren bat gehiago (5); oren bat iraun (7); oren bat lehenago (9); oren bat pasa (11); oren bata (34); oren bata arte (9); oren bata irian (7); oren batean (55); oren batean bazkaria (4); oren bateko (16); oren bateko filma (5); oren baten buruan (13); oren baten buruko (4); oren batez (59)

oren erdi (70); oren erdi bat (25); oren erdi bateko (5); oren erdi baten (19); oren erdi batez (7); oren erdia (10); oren erdian (7); oren erdiko (5); oren erdiz (6); oren eta erdi (14); oren eterdi (6); oren eterdiko (4); oren eterdiz (5); oren goxo (4); oren guti (5); oren hurbil iraun (4)

oren iragan (7); oren iraun (24); oren iraun du (5), oren iraun duena (6); oren iraunen (4); oren kopuru (4); oren lan (5); oren laurden (46); oren laurden bat (16); oren laurden baten (10); oren laurden batez (8); oren laurdena (13); oren laurdenean (9); oren laurdenez (9); oren lehenago (11); oren luze (5)

oren pare (22); oren pare bat (13); oren pare batez (6); oren pasa (9)

oren urte osoan (4)

azken orena (5)

azken orenak (4); bederatzi orenak (4); bi orenak (14); hamaika orenak (4); hiru orenak (4)

orenak arte (16); orenak artean (5); orenak artio (4); orenak egoten (4); orenak eta egunak (4); orenak eta orenak (21); orenak inguruan (4); orenak iragan (5); orenak irian (5); orenak jo (5)

sei orenak (5)

bi oreneko (18); hiru oreneko (6)

bi orenen buruan (8); hiru orenen (5)

orenen buruan (30); orenen buruko (5); orenen inguruan (8); orenen lege (6); orenen legea (4)

sei orenen (7); zazpi orenen (4); zenbait orenen (6); zonbait orenen (7); zonbait orenen buruan (6)

azken oreneraino (4)

orenetako meza (15); orenetako mezan (9)

aratsaldeko bi orenetan (5); aratsaldeko lau orenetan (4); arratseko zazpi orenetan (4); bederatzi orenetan (7); bi orenetan (14); hamaika orenetan (7); hamar orenetan (6); hameka orenetan (9); hiru orenetan (11); lau orenetan (18); lehen orenetan (5)

orenetan eginen (4); orenetan emana (6); orenetan emana izanen (6); orenetan eta (41); orenetan eta ondotik (5); orenetan hasiko (34); orenetan hasiko da (20); orenetan hasiko dira (12); orenetan hasirik (11); orenetan haste (7); orenetan herriko (9); orenetan itsasun (8); orenetan izan (4); orenetan izanen (22); orenetan izanen da (18); orenetan kantaldia (5); orenetan luhuson (6); orenetan meza (27); orenetan meza eta (4); orenetan meza nagusia (4); orenetan ondotik (5); orenetan pilota (8); orenetan pilota partida (7); orenetan sanoki (4); orenetan xuxen (18); orenetan xuxen hasiko (5); sei orenetan (14); zazpi orenetan (8); zer orenetan (4); zortzi orenetan (7)

bi orenetarik goiti (5); lau orenetarik (4); orenetarik aintzina (17); orenetarik eguerdi arte (6)

bat orenez (9); bi orenez (48); bizpahiru orenez (5); bost orenez (4); hiru orenez (21); kasik bi orenez (4); lau orenez (11)

orenez atxiki (4); orenez egunean (5); orenez ibili (5); orenez segidan (9)

pare bat orenez (4); sei orenez (5); zenbait orenez (9); zonbait orenez (6)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus