Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gaiak ordenatu nituen, hain zuzen ere, bilatu nahi dituenak ez ditzan zati desberdinetan sakabanatuta aurkitu. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2150. orr.
Karta jokoan bezala ari zen Enrike, fitxa batzuk eskuan hartuta; nahasten edo ordenatzen, auskalo. «Kuskue tanden», 2004 - 78. orr.
Kaxoiak ordenatzea moduko zerbait da. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 31. orr.
Ni salan zutik, azken filmak ordenatzen ari, errebelatzera eraman ahal izateko. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 86. orr.
-Aitorpena jaso behar dugu -azaldu dio idazkariari bere oharrak ordenatu bitartean-. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 259. orr.
Sei ataletan ordenatu ditu Xavier Bray arduradunak erakusketako artelanak. Berria - Kultura 2004-08-17
Kalean atxilotzen badute ezingo du fitxategirik ordenatu edo bere gaixoei kasu egin. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 76. orr.
Irudiak kronologikoki ordenatu behar dira. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 300. orr.
Letrak segida jakin batean ordenatzen ditu alfabetoak, eta hurrenkera horrek aurrera/atzera egiteko bidea zabaltzen digu guri. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 93. orr.
Ez du ezein (objektuen) adigairik sortzen, baizik eta hauek ordenatu besterik ez ditu egiten. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 228. orr.
Libururen bat irakurtzen ari eta zirrara eragiten badit, nire buruko gauzak ongi ordenatu behar ditut lehendabizi, gainerakoekin nahastu aurretik. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 155. orr.
Ez zuen besterik buruan, bueltatxoa eman, distraitu, ideiak ordenatzea. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 231. orr.
Besteak beste, marko teoriko honi esker birformulatu eta ordenatu ahal izan ditugu bat-bateko bertsolaritzari dagozkion galdera eta arazo zaharrak. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 30. orr.
"Kasu triste bat"en, maitatzen ez dakien gizon ordenatu batek, emakumea bere burua tren azpira amiltzera daroa. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 70. orr.
Hiriko bakea gobernarien eta hiritar gobernatuen arteko elkartasun ordenatua. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 373. orr.
Zer paper jokatuko zuen natura ordenatu baten ideiak aberastasunaren teorian. Bizimodu erraxa, ordenatua eta burgesa. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 182. orr.
Sorketa ordenatu baten gaiaren eta natura oparo baten gaiaren artean. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 173. orr.
Gauza bera gertatzen da irudi-horman ere, irudi mugikorrez osatutako segida ordenatu bat baita, osotasun zatikatuzko irudi bakar bat bezala irakur daitekeena. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 154. orr.
Errenazimenduko errepublikazaleek komunitate politikoa, alegia politeia, herritartasun gisa hartu zuten, hau da, gorputz ordenatu bat non izaki libreak elkarrekin bizi zitezen, denontzako lege baten menpean. Esteban Antxustegi «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 14. orr.
Mendikariak apur bat aparte zeuden, talde ordenatu eta isilean, lantza, arku eta ezpatez armaturik. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 54. orr.
Erdialdetik hasi eta iparraldeko muturreraino modu ordenatuan igoz, guztiz modu naturalean azaltzen dira herrien ahots-tonuak, gero eta lodiago. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2750. orr.
Haustura prozesua «era ordenatu batean» egingo dute. Berria - Ekonomia 2004-02-05
Laboratorio obsesiboki ordenatu hura. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 163. orr.
Elizgizon ordenatu ninduten haur nintzelarik. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 97. orr.
Geroztik Elizak ordenatu ditu diakreak behardunen eta guzien zerbitzari bezala. Herria 2005-09-01
Tagastera itzuleran anaidi monastikoa fundatu zuen eta 391n apaiz ordenatu zuten. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 13. orr.
Donostiako Joan Mari Uriarte gotzainak du apez ordenatu. herria¬
Iturriek argi erakusten dute Frantzisko diakono zela, ez apaiz, nahiz eta ez diguten esaten noiz eta nola ordenatu zuten. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 235. orr.
Loir-et-Cher departamenduko hautesleek Blois hiriko apezpiku hautatu zuten gero jaun hura bera, eta apezpiku lagunek apezpiku ordenatu. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 63. orr.
apaiz ordenatu (3); apez ordenatu (4)
gizon ordenatua (3)
era ordenatuan (4); modu ordenatuan (5)
perfektuki ordenatuta (4); txukun ordenatuta (3)