Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

apailatu, apaila(tu), apailatzen da/du ad prestatu, antolatu.

Horretarat apailatua nintzen, Gexan ikusirik izen-ordeen artean.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 167. orr.

Andreak arrats hartan berean, denbora laburrez, gaitzeko afaria apailatu zuen eta adixkide guziak gomitatu, herritar bat bazutela, Etxauzko bizkondearen eskutaria zela.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 193. orr.

Bozek menturaz jadanik bazekien Otsabideko harrobian zer pasatu zen, eta ezbehar honengatik erasia aldi bortitz bezain egokiaren ihardukitzera apailatu ziren.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 31. orr.

Amerikanoak jin zirelarik, egiazko eritegiak apailatu ahal izan ziren, izurriteri gogor egiteko.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 139. orr.

Jesus Rubiok apailatu duen liburua zeharo desberdina da nahiz berak ere, Koldo Zuazok bezala, euskarari buruz duen kezka agertzen duen liburuaren orrialde bakoitzean.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 173. orr.

Orain, dena dela, lantegia apailatzeko urrats honetan, badakikezu zertan lagun nazakezun.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 300. orr.

Mintzatoki bat apailatu zuten eraikuntza aitzinean, eta etorri berriak harantz abiatu ziren agintariekin, Sozietate Popularraren kide parrastarekin, eta kuriosekin batean.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 222. orr.

Herrixkak ez du museorik, baina udaletxeko areto berezi bat apailatu diote esploratzaileari erlikiak erakusteko.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 108. orr.

Marseillako boluntarioek famatua bihurtu zuten kantua emanik, ordezkari eta agintariak eskapatu ziren Herriko Etxean apailatu jaki goxoen gozatzera.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 222. orr.

Gogoetaren ahalegina behar du, hedatuko bada, eta hari atxikiz gero aro teknikoaren muinera daroan eta berau zeharkatzen duen bidea apaila genezake.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 24. orr.

Bazekien nafar herrietan nola apaila pilota txapelketak mutiko gazteen artean.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 46. orr.

Ez bat eta ez bi, bere teoria berezia apailatu zuen.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 43. orr.

Berak ustez erabilitako neurri berean apailatu nituen lerro batzuk hurrengo egunean.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 163. orr.

Ahalik ohore handienean errezibituko dinagu, apailatuko diogun bainura gonbidatu eta, bargo gurintsuaren pare, trebeki eta halabiz batean sangreatuko.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 177. orr.

Komando bat apailatu beharko dugu, segidan!  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 62. orr.

Hauek dira prestaera hurbilenaren eta egiazkoaren baldintzak, Izpiritu Santua hartzeko geure buruak apailatu nahi baditugu.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 73. orr.

Jakaren papar-hegalak lisatu zituen, ahoa neurritasunez apailatu zuen, bi dolar ordaindu zituen eta zintzilikario gorri, zuri eta urdinez hornitutako gela handi zaratatsu batean sartu zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 343. orr.

Emakumeen goizaldeko patxada hori, adibidez, jantzi ere baino lehen ontzi batean loreak apailatzen aritzeko erakusten duten iaiotasun hori, maitasunaz-eta ezkontzaz-eta mintzo diren bitartean, hori jasanen duen gizonik ez dago, nik uste, non eta itxurakerian ari ez den.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 136. orr.

Bakoitzak bere zakua prestatzen du, soinekoak apailatzen.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 111. orr.

Azaltzekoa zen zertifikata erdietsirik Arno metroko langile bilakatu zela eta Xaxik gauez gau postako konkurtsoa aurkezteko etsamina apailatzen zuela.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 73. orr.

Hala, Annanek onartzen du geldialdi horrek eragotzi egiten duela NBEren Segurtasun Kontseiluak Baker Plana ordezkatuko duen beste plan bat apailatzea.  Berria - Mundua   2006-04-21

Liburua apailatzeaz gain, hitzaurrea eta epilogoa ere idatzi ditu Ignazio Aiestaranek.  Berria - Kultura   2006-02-03

Senar-emazteak hasi ziren berehala janariaren apailatzen, gomita ez zela errefusatzen eta bertze.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 115. orr.

Eta gelan tinki sartu jendalde ilun guztia irriz karkailaka lehertzen zen, Joanesek ostalerari edari botilen apailatzeko manua helarazten ziola, besoak eihera herdoilduaren pare inguratuz.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 195. orr.

Talde iraultzaile armatu batek zer jokaera hartu behar ote zuen Espainian hala moduzko demokrazia bat apailatzen bazuten.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 374. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus