Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

antolatu, antola(tu), antolatzen (ETCn 186.749 agerraldi) 1 da/du ad konpondu, atondu; prestatu, adelatu; zerbait nola egin behar den erabaki eta horretarako behar den guztia prestatu; egituraz hornitu, moldatu, egokitu.

Baietzean nago, antolatu dudan plana espioitzako filmena baino sofistikatuagoa baita.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 16. orr.

Hauxe ere iradoki zuen baten batek: Satan-jairen bat antolatu zutela.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 66. orr.

Eskolan ematen nituen orduak lekualdatzea antolatzeko erabiltzen zituzten: etxera bueltan beti topatzen nuen beste altzari bat desmuntatua edo saldua.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 23. orr.

Txukundadearena konpontzeko beste saio guztiek, txandak antolatzea eta abar, porrot egiten zuten.     «Kuskue tanden», 2004 - 20. orr.

Partaideek ez zioten gonbitari muzin egin eta lehenbailehen ekin zioten, minutu baten buruan iskanbila alai eta zaratatsua antolatu arte.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 41. orr.

Gazteak, aldiz, berak antola bitez, ahal duten bezala  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 8. orr.

Ehorzketa, hileta-elizkizunak, meza, eskelak eta lutu-jantziak antolatzeari ekin genion.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 12. orr.

Argumentua atal txikitan antolatuta dago.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 25. orr.

Hizkuntzatik hizketarako bidearen bilakatze musikala antolatzen dute.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 56. orr.

Batek bere oroitzapenak nola-hala idatzi eta besteak txukundu, orraztu, antolatu?  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 54. orr.

Barregarria, halaber, argi eta garbi esatea sistema bat daukazula antolatuta kritikak idazteko, ordenadoreko programa automatiko bat, duela bost urte EEBBetan erosia.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 10. orr.

Itsasoan nolabaiteko eragozpenak antolatu beharko dira, toki jakin batzuetan inortxok ere arrainik harrapa ez dezan.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 26. orr.

Lantzean behin, Adbuster fundazioak sona handiko kanpainak antolatu ditu Erosketarik gabeko Eguna edota Telebistarik gabeko Astea bezalakoak, besteak beste.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 45. orr.

Eta hala zabortegiko oinarrizko printzipioak, funtsezko aminoazidoak, antolatzen eta kokatzen hasi ziren; eta, egokitze eta eraldatze sakon eta luzeak medio, bilakaera-bideak garatzen.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 29. orr.

Tira ba, esan bezala, Rakelek horrela antolatzen du bere informazio sentimentala, esaldi itxuraz xelebre batzuen inguruan.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 217. orr.

Pont Neuf kalera orduko, ez zekien nondik nora zebilen; esku orgak gordetzeko orgategi baten erdian agertu zen; zenbait txerpolari beren postu ibiltariak antolatzen ari ziren.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 54. orr.

Aspaldiko garaietan San Frisko-n antolatzen ziren afariak oso bestelakoak ziren.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 59. orr.

Produktore guztiak naziak balira denborarik galdu gabe matxinada bat antolatuko zenukete.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 39. orr.

Lizarra-Garaziko su-etena arriskuan zegoela eta Renon kongresu bat antolatzeko ideia genuen, egoerari nazioarteko oihartzuna emateko asmoz.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 35. orr.

Bat-batean, argazkilari bat azaldu zen, Topaketa antolatzen zuen Ttipi-Ttapa-koa, bere kameraren botoiari tira eta saka.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 13. orr.

Stanleyk zin egin dit ez duela berriz poker gaurik antolatuko, azkena izan dela... eta noski, zuk badakizu zenbat fida naitekeen halako promesez.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 116. orr.

Fanfarre bat antolatu ere bai, haize-tresna zalapartari eta kantariekin.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 25. orr.

1938ko apirilean, Himmlerren aginduz, Ahnenerbek isilpeko espedizio bat antolatu zuen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 9. orr.

Sasirat jotzera behartu zaituzte, harrapatzeko arriskutik ihesean, baina ahal duzun gisa antolatzen duzu eguneroko bizitza.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 9. orr.

Egun-pasa asko antolatzen genituen horrela, batera edo bestera.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 41. orr.

Horrek betiko eman zion Salomonen adiskidetasuna, eta bien artean pentsatzen aritu ostean, birigarroen batzar bat antolatu zuten.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 250. orr.

Andreievek labur-labur kontatzen du nola atxilotu eta epaitzen dituzten ministro bat hiltzeko atentatua antolatzen ari diren bost gizon-emakume.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 10. orr.

Mugikortasun horren ondorioz, era berean, ekoizpena oinarri transnazionalen gainean antolatzen hasi da, eta kontsumo-arauen mundializazioa areagotu da.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 14. orr.

Euskal batailoiek, batzuk berrosatuta eta besteak deseginda, Santander alderako ihesa antolatu zuten, Castro-Alenen eta Karrantzan, Lanestosan... borroketan jarraitzeko.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 31. orr.

Antolatu egin dezakezu zeure burua eta azken eguna artelan bihurtu.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 76. orr.

Baztan bezalako toki euskaldun batean beharturik daude orain "Hamabi ordu euskaraz" bezalako ekitaldiak antolatzera, frankismo garaian irratiarekin egin genuen gisa.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 42. orr.

Udazkenean itzuli egiten zen; kalea elurturik ikusi nahian, etxe haiek barrutik nola ote ziren antolatuak igarri nahian.  Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 51. orr.

Galeottik deskuidatuta ere ez zion begiratzen gure amonari, beti itsututa egoten baitzen nire aitarekin, ibilaldiak eta mendi-igoerak antolatzen.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 66. orr.

Enbaxadak antolatutako dantzaldi batean gertatu zen guztia.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 25. orr.

Alabaina, badaezpada ere, handik gutxira gezurretako ehizaldi bat antolatu zuen eta gauez mozorroturik itzuli zen jauregira.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 104. orr.

Besteok, bitartean, antolatuko diagu orgiaren bat edo -barre karkara egin zuen, eta lagunei begira gelditu zen.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 83. orr.

Ihesa antolatzeko behar dut.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 15. orr.

Gure herri mozkor ustel zabar hartan matxinada antolatuko zuen buruzagia.  Koldo Izagirre   «Vladimir», 2003 - 15. orr.

Hurrengo egunean bilera bat antolatu zuten herriko zaharrek.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 42. orr.

Egundoko lanak hartu zituela festa antolatzen...  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 12. orr.

Zentzua lurrari lotuago dutenek espirituak eta Gaizkilea baztertu eta piztiaren ehiza antolatzen hasi dira.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 55. orr.

Eskolak pintura erakusketa bat antolatu zuen; nire koadrorik onenetako batzuk eraman nituen.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 75. orr.

1933an, familia, Hitlerren erregimenak juduen kontra antolatutako esespenetatik ihesi, Holandara aldatu zen babes bila.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 6. orr.

Ez nengoen ni festak antolatzeko.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 48. orr.

Basamortuko bide luzean, berriz, bere burua herri gisa antolatzen hasten da: legeak egiten ditu, kultua arautzen, santutegia eraikitzen, instituzioak sortzen, zereginak banatzen...  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 8. orr.

Extremadurako frontea antolatzen ari ziren, hegoaldetik iparrerantz zetozen Franco jeneralaren gudaroste matxinoei aurre egiteko.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 78. orr.

ETAko militante bat atxilotu edo hiltzen zutenean, sekulakoak antolatzen ziren institutuan eta Parte Zaharrean.     «Bizia lo», 2003 - 46. orr.

Hilean bi gutun baino ezin duzuela idatzi eta protesta antolatzen duzue.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 30. orr.

-Taldearen kontrako kanpaina antolatzen ez duten bitartean...  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 63. orr.

-Ongi: zuk ez dakizu ezer, zuk ez duzu inor ezagutzen Magisteritzan, zu ez zaude antolatua.  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 44. orr.

-Don Carlosek ondoko hilabeteotan gobernu oso bat antolatzeko asmoa dik, ministerioak, bankuak eta guzti.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 75. orr.

Bidaia bi etapatan antolatu nuen.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 183. orr.

Harry ez beste guztien pozerako, beste irteera bat antolatu zuten Hogsmeadera, opor aurreko azken asteburuan.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 156. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Badaki, ordea, estatutuetan ildo antolatuentzat lekurik ez dagoela, eta «hemendik aurrera hausnarketa» egingo dutela adierazi zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-08-07

Tea edaten zuten denda-oste eroso antolatuan.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 275. orr.

Zeru goi-goian kurrilo saldo antolatuak pasatzen ari ziren, Van aintzirara bidean zuzenean.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 18. orr.

Lehen Mundu Gerran beste inon ikusi izan ez diren operazio militar korapilatsu eta zorrozki antolatuetan ekinez baino.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 51. orr.

Sorkuntzatik finkatuak geratu zein aldian aldiko gertakarien poderioz "aurreratu", batetik besterako etenik gabeko forma sail bat osatzen zuten, nolanahi ere, izaki antolatuek.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 118. orr.

Beraz, mintzaira, ikurrek irudikatzen dutenarekiko arbitrariotasunean funtsatzen den sistema bat da; hizkuntza, ikur arbitrario batzuen multzo antolatua.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 9. orr.

Baina, egia esateko, ni ez naiz inolako erlijioren jarraitzailea, gorroto diet erlijio antolatuei, direnak direla.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 183. orr.

Ehizaldi antolatuagoak, zakur ikasiak, zaldi gainean doazen zaldun dotoreak...  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 55. orr.

Berehala ikusiko nuen fabrikan, koipe geruzaren azpian, makina kolpeen atzean, langile talde antolatuak zeudela, sindikatuak... eta denak klandestinoki aritzen ziren.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 181. orr.

Txoriak triangelu moduko sail antolatuetan hegazkinak bezala, zeruan triangelu bat marraztuz.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 128. orr.

Ezbairik gabe, azterbide prozedura baliagarri askoren azalpen antolatuak eskain daitezke, baina zalantzan jar liteke horiek guztiak funtsezko modu sakon eta nahiko soil batean adieraz ote daitezkeen, aurkitze-prozedura praktiko eta mekaniko bezala onartuak izan daitezen.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 82. orr.

Talde antolatu batetik hartu zitean uzta fritzek: gure futbol taldeko kide zituan bahituak! Lauok jokatzen genian hartan, eta nahitaez ezagutzen genian elkar.  Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 38. orr.

Gizarte antolatuaren eraikinaren pilareak sartuta dauden lokatzean bizi den aingira.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 223. orr.

Super-errealismoak arduraz saihesten du kontakizuna eszena antolatuetan zatikatzeko konbentzioa; intuizioren bat ernatzen bada, emozioren bat sortzen bada, gertaera hori jaso egiten da, baina besterik gabe, beste edozein gertaera jasotzen den bezala.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 8. orr.

Zentsoreak eta magistratu arbitrarioak beharrezkoak badira gobernuren batean, hori haren konstituzioaren ahultasunagatik izango da, eta ez gobernu ondo antolatu baten izaeragatik.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 47. orr.

Baina beren kaxkarrean giza esparru antolatuetan babesa bilatu duten gizontxook ez dakite deus animalien erresumako legeez, eta berehala ordaintzen dituzte animalien aurkako gehiegikeriak: ez dakizkigunen artean baitira oreinaren mendekuaren nondik norakoa, edo Kanelo txakurtxoarena, edo Gorritxo txekorrarena, edo hontzaren uluaren zentzua.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 144. orr.

Mendetan ez ziren aldatu, ez harrizko etxeak, ez kale aldapatsu bihurriak -mendiko asto koxkorrak edo gizakiak baizik ez ibiltzeko modukoak-, ez eta herrikoen bizimodu xume eta antolatua ere.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 161. orr.

Lehenengoen indarra datza atzetik azken ehun urteotako dotrina eta pentsamendu ekonomiko antolatua izatean.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 52. orr.

Erromatar eta Arabiar inperioetan biztanleriaren birbanaketa eta nahasketa antolatuaren azken onuradunak kristautasuna izan zen kasu batean eta Islama bestean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 43. orr.

3 (adizlagunekin)

Egia esan, orkestrarena ez zuen guztiz txarto antolatu, eta gizon txikia umore onez zegoen, barkatzeko prest.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 59. orr.

Ongi antolatu duzu bizimodua.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 103. orr.

Prozesuaren bukaerarako inperioaren administrazio osoa hierarkikoki antolaturiko burokraziaren eskuetan zegoen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 24. orr.

Berehala antolatu dute ordalia.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 36. orr.

Nork ukatuko du, Jaungoiko handi hori, guztia ordenaz antolatzen duzula?  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 70. orr.

Haatik, egitura nolabait antolatua dago.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 12. orr.

Meredithi egin batzuk ezagutzen nituen, baita etxean maiz antolatzen zituzten party eta afarietan hainbat laguni egindakoak ere.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 49. orr.

Edonola ere, beronen ardura nagusia ez zen garbiketaren edo jatorduen kontua ondo antolatuta ote zegoen, baizik eta noiz iritsiko ote zen mulata hari bazkalostean astindu batzuk emateko eguna.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 34. orr.

Liburuaren oharrak gainbegiratu ditut bakarrik, zeren horrelakoetan ez baitzait laket gauza guziak zehazki antolatzea.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 23. orr.

4 antola hor! (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

Antola hor! Gogora ekarri ezinik bizi dugun ingurumen horretan bertan eskura ditugu ahanzturaren gaitz horri gogor egiteko sendagaiak. ETC-prentsa   Argia, 2012-03-04

5 antolatutako krimen

Antolatutako krimena aipatzen du legeak.  Berria - Euskal Herria   2004-02-26

Ekainean Bruselan egingo den Europako Kontseiluaren bileran "terrorismoaren, droga trafikoaren eta antolatutako krimenaren» aurkako laguntza judiziala eta poliziala izango dituzte eztabaidagai EBko kideek.  Berria - Mundua   2004-01-15

6 delinkuentzia antolatu

Del Olmok 69 orrialdeko autoan dioenez, "azken batean, beste errealitate batera eraldatu edo egokitu liteke Egunkaria, eta hor bete-betean sartuko lirakete aurrez aipatutako delinkuentzia antolatuaren aurreikuspenak eta errezeloak».  Berria - Euskal Herria   2004-02-20

7 krimen antolatu

Bereziki Armagh konderriko hegoaldean (Irlandako Errepublikarekiko muga aldean) arriskutsuak direla gaineratu zuen, baita "krimen antolatuan» dabiltzala ere.  Berria - Mundua   2006-03-09

Lehen ministroaren hilketa mafiarekin lotua zegoela esan zuen Belgradeko Gobernuak eta krimen antolatuarekin ustez harremana zutelakoan hainbat lagun atxilotu zituzten.  Berria - Mundua   2004-05-04

Juan Fernando Lopez Aguilar Espainiako Justizia ministroak, Juan Jose Ibarretxe Eusko Jaurlaritzako lehendakariari erantzunez, atzo esan zuen Herritarren Zerrenda hautagaitza baliogabetu baldin badute "krimen antolatuari, indarkeriari eta izuari» lotua dagoelako baliogabetu dutela.  Berria - Euskal Herria   2004-05-29

8 kriminalitate antolatu (corpusean ez dago; ETCn 15 agerraldi)

"Kriminalitate antolatuaren" inguruko inkestetan -"terrorismoa" barne-, Frantziako Poliziak eta fiskaltzak eskumen gehiago eskuratuko luke, Dominique Perben Frantziako Justizia ministroaren lege proiektua onartzen bada.  ETC-prentsa   Egunkaria, 2003-02-15

Argi da kriminalitate antolatua eta terrorismoa nazioartekoan hedatuta daudela eta hauen kontra modu eraginkorrez ekiteko herrialdeen arteko elkarlana behar-beharrezkoa dela.  ETC-prentsa   Berria, 2005-10-05

Lev Timofeev ekonomilariaren ustez, Errusian bakarrik narkotikoen industriak 8.000-9.000 milioi dolar mugitzen ditu... eta droga ez da kriminalitate antolatuak daukan antolakuntza militar-industrialaren adarretako bat baizik.  ETC-prentsa   Argia, 2005-07-03

Ustelkeria eta Kriminalitate Antolatuaren Aurkako Fiskaltza Berezia. ETC-zientzia, zuzenbidea   Ministerio Fiskala espainiar ordenamendu juridikoan, Katixa Etxebarria, UPV/EHU, 2009

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 13 aldiz agertzen direnak)

antolatu ahal (22); antolatu behar (75); antolatu beharko (28); antolatu da (17); antolatu den (22); antolatu dira (35); antolatu diren (37); antolatu ditu (226); antolatu dituen (30); antolatu ditugu (19); antolatu dituzte (209); antolatu dituzten (27); antolatu du (446); antolatu duen (110); antolatu dugu (15); antolatu dute (346); antolatu duten (54); antolatu genuen (31); antolatu izan (22); antolatu izana (19); antolatu nahi (71); antolatu ohi (21); antolatu zen (66); antolatu ziren (31); antolatu zituen (68); antolatu zituzten (51); antolatu zuela (14); antolatu zuen (240); antolatu zuten (154); arabera antolatu (16); astea antolatu (13); eguna antolatu (32); ekimen antolatu (13); ekimenak antolatu (16); ekintza antolatu (15); ekitaldi antolatu (46); ekitaldia antolatu (33); elkarretaratzea antolatu (28); elkarteak antolatu (46); erakusketa antolatu (27); hainbat ekitaldi antolatu (29); ikastolak antolatu (14); inguruan antolatu (20); jaialdia antolatu (29); jardunaldiak antolatu (40); lehiaketa antolatu (29); manifestazioa antolatu (52); mobilizazioak antolatu (14); nola antolatu (30); ondo antolatu (17); taldeak antolatu (18); txapelketa antolatu (20)

antolatua da (98); antolatua den (19); antolatua izan (32); antolatua izanen (26); antolatua izanen da (17); antolatua zen (32); antolatua zuen (29); antolatua zuten (18); ongi antolatua (15)

antolatuak dira (26); antolatuak diren (14); antolatuak izan (13)

antolatuko da (14); antolatuko dira (17); antolatuko ditu (50); antolatuko dituzte (53); antolatuko du (71); antolatuko duen (14); antolatuko dugu (21); antolatuko dute (58); bat antolatuko du (17); bat antolatuko dute (15)

elkarteak antolaturik (94); elkarteek antolaturik (14); ikastolak antolaturik (24); taldeak antolaturik (13)

epelek antolaturiko (23)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus