Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Absalomen alaba Maaka izan zuen Roboamek maiteena bere emazte eta ohaide guztien artean. Elizen arteko biblia 2 Kro 11,21
Soldadu soil bat, are eta gehiago Erdi Aroko soldadua izanik, ez zen besteren emakumearekin sartzen ausartuko, bere ohaidea baizik ez izanik ere. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 268. orr.
Kretan diat jatorria, eta gizon aberats baten semea nauk, baina aitak erositako ohaide bat zuan nire ama. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 102. orr.
Kaleben beste ohaide batek, Maaka izenekoak, Xeber eta Tirhana sortu zituen. Elizen arteko biblia 1 Kro 2,48
Han, ohaideen haurrak lehen emaztearen haurtzat hartzen dira. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 98. orr.
Erromatar legionarioei, zerbitzu aktiboan zeudenean legez ezkontzea debekatuta izan arren, praktikan baimendu egiten zitzaien ohaideekin ezkon-harreman iraunkorrak izatea eta familiak haztea. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 41. orr.
Gradurik gabeko soldaduak denentzako putak baizik ezin ditzake eskura, ohaide esklusiboa izatea jaunen plazer eta eskubidea da. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 340. orr.
Bikote hura bere ohaide topaketetan diskretuki ibiltzera lehiatu arren, haurrak ondoko gelan lo egiten zuen. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 55. orr.
Gure ohaide-nesketara al goaz ba, ema-jabeek ohi duten bezala, etorri eta deituta, desgaraia izanda ere, etxean sartzeko? Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 119. orr.