Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Argiaren maitale eta arratseko ilunaren etsai diren larretxoriak. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 832. orr.
Egiaren maitale sutsua den zientzialaria. Jenaro Garate «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 91. orr.
Naturaren eta Euskal Herriaren maitale suharra da urruñar argazkilaria. Herria 2003-07-24
Lagun iezaguzue, arren, zuek bezalakoak gara, katolikoak, zibilizatuak, ordenaren maitaleak, europarrak... Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 49. orr.
Alabaina hirira etorriz geroztik zaratarik gabeko minutu apurren maitale bilakatua zen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 140. orr.
Maitale ziren: ezaguerarenak, jakituriarenak. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 37. orr.
Zu, emazte txit zintzo, maitale txit samur hori, ez zinen unetxo batez ere harengandik aldendu. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 917. orr.
Baldin Jainkorik bada, nik maitale handi gisa irudikatzen dut. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 11. orr.
Liburu maitalea pazientziaduna da, librea. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 157. orr.
Karlmaier, ordea, garagardo maitale bezain Beethoven zale zen eta lehen ordutik erakutsi zion Klarari zergatik Beethoven zen musikari guztien artean errege. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 259. orr.
Seguruena, ez naiz maitale ona. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 204. orr.
Maitale onak badaki, behar bezalako hartu-emanean, aski dela zakila sartu eta mugimendu leun-leunez, mugimendu ia sumaezinez, atzera eta aurrera ibiltzea, kasik Rolls-Royce baten motelgailua bezala. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 175. orr.
Maitale eskasa naizenez, nire bikotekidea beste batekin joango den beldur naiz. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 281. orr.
Maitale grinatsuak baretu dira, eta, orain, maitasunezko elkartzearen azken plazerekin gozatzen dute. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 149. orr.
Maitale suharrek eta jakintsu zuhurrek, berdin helduaroan maite dituzte, etxeko harrotasun katu ahaltsu gozoak, hozbera baitira berak bezala, berak bezala egonzale. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 258. orr.
Bat-bateko maitaleek aprobetxatu egiten dute elkarrekin egoteko sortu zaien aukera. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 262. orr.
Maitale finkorik izateko gogorik ez duena. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 165. orr.
Lagunek harriturik begiratu zituzten maitale berrien dantza-pausoak. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 149. orr.
-Ez da oraindik sortu ilargia maite ez duen maitale gazterik. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 228. orr.
Tira, zer esango dut Joxemariz maitale gisa? Aitor Arana «Onan», 2000 - 87. orr.
Arrosak eta krabelinak ziren, maitaleen mezulari ezkutuak. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 115. orr.
Plutarkok miresmenez hitz egiten digu maitale eta maitatuen gudari-taldeez. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 252. orr.
Beti puta, sekula ere ez maitale, maitasunari ihes eginez, plazera adoratuz. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 197. orr.
Lizarrako maitaleak. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 189. orr.
Izan zaitezte beti Jainkoaren maitale, eta zeuen arimen eta zeuen ahizpa guztien maitale, Jaunari agindu zeniotena betetzen arduratsu izan zaitezten beti. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1194. orr.
Maitatuko duenean izango da gizakia ondorioz zoriontsu eta, Jaungoikoa bere Maitalea maitatuz, bete-betean maiteko duenean, bete-betean izango da zoriontsu. Jenaro Garate «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 114. orr.
Lurreko gauzen mespretxatzaile eta zerukoen maitale bezala nabarmentzen zen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 202. orr.
Bekatarien maitale zaren aita txit santu horrek, lagun iezaiezu bekatariei. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 234. orr.
San Frantziskoren maitale sutsua zen eta azkenean honen eskuetatik hartu zuen Hirugarren Ordenako abitua. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1109. orr.
Bere bihotz maitalea askaturik. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 91. orr.
Airea ukitzea gustatzen baitzitzaion, aire laguna, aire maitalea, aire anaia. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 95. orr.
Jainko maitalea niregana etorriko da eta etsaien porrotaz alaiaraziko nau. Elizen arteko biblia Sal 59,11
· Ava Gardner antzezle izarrak behin baino gehiagotan hartzen omen zituen bere ohean pilotari maitaleak. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 117. orr.
Maitale bat ba omen zuela. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 102. orr.
Aspaldian maitaleak izan ginen. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 203. orr.
Maitaleak izan ginen bolada batean, eta nire senargaia utzi nuen, gainera. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 86. orr.
Gordon eta biok ezkutuko maitaleak gara. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 151. orr.
Bolo-bolo zebilen Alderdiko jauntxoren baten maitale zela ere. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 107. orr.
Ez du maitalearekin bakarrik senarra engainatzen. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 81. orr.
Nire maitalea izan ondoren, onar ezazu, arrenka diotsut, laztana, nirekin emaztearena egitea. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 71. orr.
Merteuil andrea, berriz, Dancenyren maitale izango da eta Valmonten maitale ohia da; horrez gainera, une jakin batean Prévanen maitale ere izango da, eta beste zenbaitetan Cécilekin duen harremanaren nolakotasuna anbiguoa gertatuko da. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 21. orr.
Emakume lizun eta trebeak, plazer hau ez sekula ukatu zuen maitaleei: betiko kateatuko dituzue horrela. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 137. orr.
-Alproja hori Lisa lodikotearen maitalea da! Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 121. orr.
Monika eta idazlea ez zirela beharbada maitale izatera iritsi pentsatu nuen. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 113. orr.
Dabidek maitalearekin hautsi duela. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 278. orr.
Bi urtez izan nuen maitale. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 104. orr.
Baina Egutxik ezkondu aurretik ere beste maitale bat izan zuen. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 36. orr.
Auzokoek ez dakite, noski, adiskide soilak ala maitaleak ziren. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 159. orr.
Molda hadi aldi batez oraino heure Julie horren maitale zoriontsua izateko. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 329. orr.
Maitale arbuiatuak ere, bere desesperantzaren poderioz mundutik at sentitzen zenak, gosaria prestatu beharko du, bizarra moztu, bulegora joan, [...]. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 120. orr.
Ez duzue nitaz mendekatu behar, zuen maitale desleial horiez baizik. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 241. orr.
Eta nik ere maitale zaharra ahaztu eta heroina egin ninan maitale berri, paradisu artifizial hartan. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 125. orr.
egiaren maitale (4); herriaren maitale (3); maitale bat izan (3); maitale bat zuen (3); maitale berri (3); maitale gazte (5); maitale gaztea (4); maitale gisa (6); maitale izan (5); maitale izatea (3); maitale ohiaren (3); maitale ona (3); maitale sutsu (5)
bi maitaleen arteko (3); maitaleen artean (7); maitaleen arteko (6)