Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Neurri eta tankera bera zuten bi izakiek. Elizen arteko biblia 1 Erg 6,25
Badaude, ordea, batzuk Erastotenesek lurraren bira osoaren benetako neurria atera zezakeenik ukatzen dutenak. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 810. orr.
Banderaren neurriak, zortzi bat metro luze eta horren erdia-edo zabal. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 114. orr.
Emakume ederra zen, batik bat hogeita hemezortzi neurriko baino emakume beteagoak gogoko zituztenentzat. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 60. orr.
Triglifoen kapitelak moduluaren seiren bateko neurria izango du. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1930. orr.
Hots baten ozentasuna beste baten bikuna denean, bien arteko desberdintasunaren neurria 3 dB dela. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 124. orr.
Halako neurria duen zulo bat nekez itxi daiteke, nekez... Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 13. orr.
Oharra justu bere neurria zuen gutunazal batean sartu, eta gutunontzira jaitsi nintzen. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 96. orr.
Dendako erakusleihoa, neurri guztietako ezkontza argazkiz eta jaunartze eguneko potretaz josita zegoen. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 19. orr.
Guztira 70 kaiera daude ikusgai, neurri guztietakoak. Berria - Kultura 2004-07-07
Neurri eta kolore guztietakoak gaudek munduan, neurri eta kolore guztiak asetzeko hain zuzen ere. Aitor Arana «Onan», 2000 - 68. orr.
Neurri bertsuan ageri dira ongia eta gaizkia gizonarengan. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 59. orr.
Zaingelek, hormek eta atalondoak besteen neurri berberak zituzten. - 0. orr.
Edo gerta liteke eltxo baten neurriko elefantea existitzea, bai eta elefante baten neurriko eltxoa ere; hori guztia -diote- arrazoimenak onargarri du. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 211. orr.
Haztea neurriz handiagotzea da. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 40. orr.
ik beherago 21. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.
Neurriak hartzea zen nire egiteko nagusia: jostun-zerrenda hartu, eta bezeroen sorbalden, mahuken, gerriaren luze-laburrak neurtzen nituen. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 316. orr.
ik beherago 31. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.
Mihia hazi zitzaion mutikoari eta mintzatzeko neurri egokira etorri. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 273. orr.
Gizaki guztien elikagai-nahia giza urdailaren neurri txikiak mugatzen du. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 83. orr.
Neskak neurri ertaineko gela bat ikusi zuen, larruzko zenbait besaulki eta sofarekin jantzia. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 246. orr.
Zutikako neurri handiko argazkiak salbu, beste guztiak Blanco-Santos familiarenak dira. Berria - Kultura 2006-02-15
Neurri handiko hartz bat zen. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 163. orr.
Angeluetako pilareak neurri zabalekoak egin baldin badira, dobelei eutsi eta aparailuari sendotasuna emango diote. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3030. orr.
Soropilak zingirako landareei utzi zien lekua, eta neurri erraldoiak hartu zituzten hango hezetasuna eta udako beroa zirela bide. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 215. orr.
Amazoniako Biosfera eta Atmosfera Ikertzeko Neurri Handiko Esperimentua (LBA) da dokumentuaren izena. Berria - Gaiak 2004-07-30
Gizona da gauza guztien neurria. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 36. orr.
Batasunaren fruitu dira egokitasuna eta adostasuna, eta hauen bitartez daukate gauza konposatuek beren izatearen neurria. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 97. orr.
Gorputzak markatuko digu gure desioaren neurria. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 23. orr.
Erraz jakin zitekeen, ezbairik gabe, soldadu alemanen heriotza-gosearen neurria zenbaterainokoa zen. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 185. orr.
Gonak jartzen dio neurria bere jardunari. Arantxa Iturbe «Kontu-jaten», 2006 - 30. orr.
Bihar goizean zapatari horrek bere neurriko orkoia aurkituko dik hemen, bota zuen, eta baita korroskada bat ere. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 51. orr.
ik beherago 20. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.
Askotan, arrakasta komertzialak ez du balio artistikoaren neurria ematen. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 109. orr.
Maialen Lujanbiok, aldiz, ez zuen bere neurria eman. Berria - Harian 2005-12-18
ik beherago 29. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.
Eta, batez ere, jakituriaren ateak zabal ditzakeen jakin-minaren neurria ematen du. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 9. orr.
Krisiak gogorren ukitu dituen hiru herrialdeetan (Thailandia, Indonesia, Hego Korea), defizit korronteak neurri beldurgarri batera iritsi ziren 1990eko hamarraldiaren lehen erdian. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 161. orr.
Literatura feminizatu egin da; irakurlea ere, neurri esanguratsu batean, emakumezkoa da. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 112. orr.
Gainerako giza erakundeak -ohiturak, legeak eta abar-, denak, neurri desberdinetan, gauzen arteko erlazio naturalean daude oinarrituak. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 107. orr.
Epistemologiaren hurrengo zutabe nagusia Descartes da, batez ere bere Meditazio Metafisikoak -baita, neurri apalagoan, Metodoaren Diskurtsoa ere-. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 104. orr.
Hala ere, ikusi den bezala, merkatuak neurri egokia behar du izan horretarako. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 38. orr.
Horrela, IG/BPG zatidurak ematen digu IGn egiten den ahaleginaren neurri egokia. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 128. orr.
Izan daitezkeen disputak eta eztabaida ustekoak Kongregazio barrurako egiten diren antzezpen eta itxurapen hutsak besterik ez dira, tamainako neurri polit baten barruan betiere. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 83. orr.
Badira irakurlearen neurri-neurrira egindako tituluak. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 36. orr.
Soka bat besterik ez zuen eskura, eta neurri-unitate bat behar zuen. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 56. orr.
Neurri kontua, noski, bizitzan gauza asko bezala. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 107. orr.
Baltsamatzeari buruzko tratatuaren infolio-neurri berekoa zen. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 11. orr.
Bizarra egiteko makina eta familia-neurriko xaboia... Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 162. orr.
Porno-neurriko zakil bat, zer esan nahi dudan ulertzen badidazu, baina batere erakargarria ez nire begietarako. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 313. orr.
Ezinezkoa da atrio txikiek atrio handien proportzio-neurri berdinak izatea. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2850. orr.
Nire jaioteguna, kontu-korrontea, kolesterol-neurria, altuera/zabalera/pisua erlazio egokia, golf-klubean erabiltzen dudan takilla, etxeko garajean sartzeko klabea... Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 87. orr.
Praktikan, adibidean ez bezala, bankuek jasotzen dituzten gordailuen ehuneko jakin bati erreserba gisa eutsi behar izaten diote beren kutxetan; portzentaje horri kutxa-neurria deritzo. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 32. orr.
Diru berriaren eta diru zaharraren arteko kanbio-neurriak behera egin duenez, ezkutu askoren irabazia ematen dielako Frantzian. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 80. orr.
Erre egiten zituzten; horixe zen orduko zentzatze neurria; zergatik ibili koplekin. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 81. orr.
Ohantze moduko bat zuen lanabes eta gizatasun-neurri. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 66. orr.
Denbora, distantzia, luzera, bolumen, pisu eta balioaren neurri estandarrak gizarte-bizitzako premiak dira edozein mailatan, maila primitibotik gora. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 70. orr.
Frantziar iraultzaileek, beren egutegi sekular berria ezartzen hain osoro huts egin zutenek, arrakasta ekumenikoa izan zuten beren pisu eta neurri berriekin. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 75. orr.
Ez duzue pisu eta neurri faltsurik erabiliko salerosketetan. Elizen arteko biblia Dt 25,13-14
Lehenengo beren burua hartzen dute neurritzat eta, gero, neurri horrekin balioztatzen dituzte beren buruak. Elizen arteko biblia 2 Ko 10,12
Behin-behineko neurri bat beste zerbait aurkitu bitartean. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 32. orr.
Horrela, beren bekatuen neurria betetzen ari dira etengabe. · Dirua neurri duenak, nahi ez duela ere, "gauza garestiak" behar ditu begiz jo, onak diren edo zer diren begiratu gabe kasik. Elizen arteko biblia 1 Ts 2,16
Mundua neurri hartuta, hitzen bonbardaketak nola funtzionatzen duen ikusteko, bada Paduako Unibertsitateak Balkanetako auziaz egindako azterketa zuhur bat. Iñigo Aranbarri «Hitzak eta giltzak», 2001 - 11. orr.
Neurri-sistema orokor guztietatik, denbora neurtzeko sistemaren premia sumatzen da lehenengo. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 70. orr.
1849a arte, Europa osoan sistema hamartarra ezarri zen arte, Nafarroak bere neurri sistema atxiki zuen. Berria - Kultura 2004-04-22
Legoa luzera-neurri zaharra da, gutxi gorabehera 4 km-ren baliokidea. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 38. orr.
Hazbeteak eta luzera-neurriak aipatu zizkion. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 268. orr.
Desiatina: Errusiako azalera-neurri antzinakoa (109 hektarearen baliokidea). Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 431. orr.
Aleentzako edukiera-neurria. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 240. orr.
Pud: Errusiako pisu-neurri antzinakoa (16,3 kilogramoren baliokidea). Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 80. orr.
Zenbatean saldu duzu olo-neurria? Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 300. orr.
Zuri-horixka zaldi jatorra duk, bere zeregina betetzen dik, eta gustura emango niokek bazka-neurri bikoitza. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 65. orr.
Hortik atera zuen ezen kopuru jakin bateko zilar-pisuari ur-neurri jakin bat zegokiola. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4130. orr.
Metal preziatuen erabilera balio-neurri gisa. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 76. orr.
Balantza zuzenak, pisu zuzenak eta neurri zuzenak erabiliko dituzue. Elizen arteko biblia Lb 19,36
Hau agindu du Jaunak: lau litroko neurria manaz bete eta gorde ondorengo belaunaldientzat. Elizen arteko biblia Ir 16,32
Solidoak neurtzeko efa-k eta likidoak neurtzeko bat-ak edukiera bera izan behar dute, oinarrizko neurria izango den homer baten hamarrena. Elizen arteko biblia Ez 45,11
Baina bien artean, bada neurri bat! Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 92. orr.
Pabiloiek makina moderno baten antza hartzen zuten, egun berriaren argitan igeri, karratuak, denak berdinak, neurri guztietatik at, lurrin makina erraldoia, herri oso bat barneratzeko prest dagoen galdara. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 49. orr.
Txitxikovek, neurri guztiak gainditzen ari zela konturaturik, kotxe bat eskatu zuen, eta prokuradoreak eskainitako drojkia onartu zuen. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 225. orr.
Zaldunen neurria zaldia da, ez astoa... eta gu zaldunak gara. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 36. orr.
Nik ez dut ukatzen maite dudala Frantzia, zuzen den neurrian. ik beheerago 19. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 214. orr.
Ardoa ere neurririk gabe edaten ditek. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 100. orr.
ik beherago 25. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.
Hargatik ahalegintzen zen ezkontza harremanen etekinik handiena ateratzen, neurririk gabe, ahalik eta grinatsuen. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 96. orr.
Italiako arkitektura, ez daukat esan beharrik, neurririk gabe da aberatsa. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 79. orr.
Eta hortxe dago koska: neurrian. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 53. orr.
Azken batean, hemen ere, neurrian dago gakoa. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 118. orr.
Fernando, ordea, lehendabiziko harridura eta miresmena bareturik eta neurrira etorririk, aspertzen hasia zen. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 230. orr.
Administrazioa euskalduntzeko ekimena «neurrira ekarri» beharra aldarrikatu zuen Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburu Miren Azkaratek. Berria - Euskal Herria 2004-10-28
ik neurriratu.
Juduen kontrako neurriak bata bestearen ondoren iritsi ziren, eta askatasun asko eta asko kendu ziguten. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 20. orr.
Politikoek bidegabeen konponbiderako neurriak har ditzaten eragozteko. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 190. orr.
Lehen neurriak aho batez adostu zituen kabineteak. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 70. orr.
Gaixoaren infekzioari aurre egiteko neurriak. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 122. orr.
Bai eskaria indarberritzeko neurriak ezartzea eta bai sistemak behar zuen likidezia ematea. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 326. orr.
Produkzio prozesuak eta kontsumo motak murrizteko neurriak. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 130. orr.
Hizkuntz eskakizuna "zero" profilera jaistea izan zen lehen neurria. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 90. orr.
Badaezpadako neurri gisa. Berria - Kultura 2004-05-19
Badaezpadako neurria da, egon lasai. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 142. orr.
Azkaratek berresten du berari dagokion egoera askatasunezkoa dela, «baina ez edozein preziotan, eta xantaia bezala erabiltzen diren kontrolen neurripean». Berria - Euskal Herria 2004-05-19
Agintariek oso neurri estuak hartu zituztela mota guztietako ustelkeriak eragozteko. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 336. orr.
Madarikatu egiten zituen ustelkeriaren aurkako neurri zorrotzak eta funtzionarioen jokaera adeitsu eta gizalegezkoago hura. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 337. orr.
Neurri gogorragoak hartu behar zirela besoko horia eramaten ez zutenen kontra. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 10. orr.
Neurri bereziak hartu ditut. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 33. orr.
Neurri gaizto horiek gogaikarri eta eramangaitz gertatu zitzaizkion jende guztiari. Elizen arteko biblia 2 M 6,3
Horregatik presa guztia, horregatik neurri ezohikoak. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 122. orr.
Bitartean Liu Pang-ek neurri eraginkorrak hartu zituen botere inperialaren nagusitasunari eutsi eta areagotzeko. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 49. orr.
Zitologia neurri prebentiboa da, batez ere infekzioak eta uteroko lepoko minbizia prebenitzeko. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 52. orr.
Zergertaereko neurri soila omen, gure hegazkinak bi motorrekin ere hegan egin baitzezakeen. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 21. orr.
Baina hori ez dela arrazoia bizkor konpondu daitezkeen neurri ekonomikoak ez hartzeko. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 55. orr.
Hazkundea moteltzen bada, langabezia-tasa jadanik altua duen herrialde batek [...] nekez eutsiko dio neurri murriztaileen bidez bere aurrekontuaren defizitaren igoera automatikoari. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 188. orr.
2010erako baliabide genetikoen erabilera arautzeko neurri sorta indarrean jarri nahi dute nazioartean. Berria - Gaiak 2006-04-02
Medikuntzaren eta teknikaren aurrerapenak, hain zuzen ere, neurri-hartze berrietara behartzen du bere erantzukizunaren duin den gizaki oro Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 157. orr.
Polizia neurri ikaragarriengatik. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 63. orr.
Legeak ekoizleei [...] orain higiene-neurri zorrotzak betearazten dizkien arren, sektore asko "ahantzita" daude. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 43. orr.
Errefuxiatuak lasai ibiltzen ziren garai hartan, lagun artean, ez zen babes-neurri berezirik hartzen. Agurtzane Juanena «Esan gabe neukana», 2003 - 56. orr.
Segurtasun neurriak sakratuak dira guretzat. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 132. orr.
Isilpeko arauari jarraiki, arduraz gorde nituen segurtasun-neurri guztiak. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 154. orr.
Lehiakide menderatuak suspertzeko arriskuaren aurkako segurtasun-neurri gisa. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 47. orr.
Orain, arriskutik babesteko eta defentsa-neurriak hartzeko asmatu izan diren makinei buruzkoak azalduko ditut. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4990. orr.
Zainketa neurri gogorrak hartu beharrean zeuden aurrena. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 288. orr.
Inbasioa gertatzen denerako aurre-neurri bat baietz izan! Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 109. orr.
Errima eta neurria, esate baterako, poesiaren eta bertsogintzaren berezko osagaiak dira. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 17. orr.
Berbaldi bakoitzak, edukiak eduki, beti izango du doinu bat, errima bat eta neurri bat. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 81. orr.
Hizkuntza bakoitzak neurri poetiko bat duela. Berria - Kultura 2006-01-07
Bertsolariak bertsoa neurri jakin bati atxikia osatzen du. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 82. orr.
Neurri jakin bateko doinua aukeratuko du, ordurako bere arrazoibidea silaba kopuru jakin batera tolestu duelako. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 102. orr.
Kartzelako lana, hots, bakarka, gaia emanda, hiruna bertso, doinu eta neurri librean. Berria - Kultura 2004-04-07
Jainkoaren eta fedearen lorian neurri laburrean idatzi himno eta koplak ziren, beraz, haren lan gehienak. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 162. orr.
Neurri batzuen barruan eta buruan bildu dituen errima-hitzekin une jakin batean esateko gai dena. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 93. orr.
Bertso "ikusgarriagoa" egite aldera, doinu-neurriak luzeagotu nituen. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 182. orr.
Jatorriz testu neurtua izanda, euskarazko neurri moldeetara ekartzeak beste oztopobide bat erantsi dio itzulpengintzari. Berria - Kultura 2004-05-29
· Arimaren denborak beste data batzuk baititu, beste neurri batzuk, itsas uhinen antzekoak. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 177. orr.
Oinazerik ere ez dut, baina galdu zuen ene bihotzak neurria, galdu zuen konpasa. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 651. orr.
Ni bezalakoa izan behar da; neurrian sufritu behar da. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 280. orr.
Guk bezala egin behar da, neurrian sufritu. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 278. orr.
Barrua pozten eta argitzen du ardoak, bere garaian eta neurrian edanez gero. Elizen arteko biblia Si 31,28
Errotan bakarrik ez, ardoari ere, neurrian beti, irabazia damaio. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 378. orr.
Igandeetan, berriz, urdaia banatzen ziguten, eta arroza, neurrian, gero astelehenetan eta asteazkenetan hiruna ontza hezur ematen zizkiguten, baba nahiz garbantzuekin batera, lapikokoa egin genezan. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 85. orr.
Horren soineko polita, tamalgarria izango zen oraindik beste puska batean ez erabiltzea, neurrian neukan eta arnas egin nezakeen haren barruan. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 49. orr.
Maite baitu, maite baitute, dudarik gabe, euskal kultura, baina hori bai: euskal kultura mutu den bitartean eta neurrian: eskurik gabe, besorik gabe, eta, batez ere, aho-mihirik gabeko euskal kultura maite dutela, alegia. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 21. orr.
Lerroka jartzen ziren gizonak, pikotza eder bat eskutan, eta, neurrian, denek batean, altxatzen zuten eta gero lurra uzkailtzen. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 96. orr.
Hark ere ageri beharko zukeen bezalatsu, nahiz eta neurrian. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 62. orr.
· Emakumearen autoan ebatsi nuen hura nahiko ongi zegokidan, neurri-neurrian neukan gainera. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 76. orr.
Etorri handikoak ziren biak, baina askotan gainezka egiten zuen haien jarioaren uholdeari aurkitu zion Lizarriturrik neurriko hesia. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 36. orr.
Neurriko ikaslea baizik ez zuen falta bere senari bide emateko, eta Mentxurengan topatu zuen hautagai perfektua. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 42. orr.
Bi sentimendu hauek geratzen dira, batik bat, ikuslearen gogoan, eta ez legeak itsatsi gura lukeen izu osasungarria; baina neurriko zigor jarraikorrekin nagusitzen den sentimendua azkenengoa da, bakarra delako. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 79. orr.
Bere bizitzako denbora guztian zentzu oneko eta neurriko izan zela anaiekin. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 658. orr.
Aurrea hartzen dio haren jakinmin larriari, galdera bat jarri ahoan, eta neurriko erantzuna ematen dio... ber-bertan. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 161. orr.
Begirada luzea zuzendu zion gero, esatera zihoanari neurriko seriotasuna emateko. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 171. orr.
Buenos Airesen, gizon atsegin neurriko bat zen; La Caledonia-n, berriz, klan baten buruzagi zorrotza, bere arbasoak bezala. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 215. orr.
Ardoa bizia da gizakiontzat, neurriz edanez gero. Elizen arteko biblia Si 31,27
Alkoholaren gisakoa da, neurriz pizgarria eta, neurriz gain, are hilgarria. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 103. orr.
Afari arina eskatu zuen gonbidatuak, eta arnoa ere neurriz edan zuen. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 265. orr.
Atzerazale, geldizale edo astiro ibilzale horietakoa zinela idatzi zenuen behin batean; neurriz, tamainaz, zuhur (xuhur?), zentzuz, kontuz, tentuz... zen zure eskola. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 70. orr.
Zentza gaitzazu neurriz, ez haserrez, ez gaitzazun ezereztu. Elizen arteko biblia Jr 10,24
Zuzena da eremu urriko ezaugarriak neurriz erabiltzea eta eremu zabalekoei lehentasuna ematea. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 142. orr.
Hala ere, neurriz jokatzen ahaleginduta, "esango dizut noizbait, zutaz zer pentsatzen dudan" bota nion lehor. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 380. orr.
Baina beti ere neurriz. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 108. orr.
Konfiantza neurriz hartzeko edaria dukezu. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 197. orr.
Neurri batean gizaki orok darama urruti-minaren arantza hori bere baitan itsatsirik. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 51. orr.
Ez da, dena dela, lan teorikoa bakarrik, neurri batean teorikoa baldin bada ere. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 9. orr.
Neurri batean, uste dut, beldurra ona dela. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 264. orr.
Ikusiko dugun bezala, Eliza bera erromatar herri-administrazioaren onuradun izan zen, eta, beraz, hemen ere, ondarea zeharka transmititu zen neurri batean. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 89. orr.
Are gehiago haserretu zen Txitxikov gertaturikoa buru argiz aztertu zuenean, orduan konturatu baitzen bera izan zela, neurri batean, erruduna. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 257. orr.
Lanaren banaketarik bazen, izan, neurri batean, Erdi Aroan. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 38. orr.
Literaturak bere-berea du, neurri batean behintzat, alferrikako izatea. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 11. orr.
Apalategi bakoitza aurrekoaren segida da, baina, aldi berean, bere buruaren jabe neurri batean bederen. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 52. orr.
Neurri bateraino, gibela gauza da substantzia toxikoei aurre egiteko. Eta erantzun hori jasorik, jakin behar du neurri bateraino berean setati izaten. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 212. orr.
Irudiak, gure gizarte honetan geroz eta ugariago eta geroz eta garrantzitsuago diren gailu horiek, gainerako gauzak bezalaxe dira ikusgai, neurri bateraino behintzat, haien pertzepzio-lege berberen mende baitaude. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 19. orr.
Funtzio hutsa den neurrian, gizabanako -neurri bateraino- ezaxolek bete ahal izango dutena enuntziatua formulatzen dutenean. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 109. orr.
Uhin-luzera guztiak neurri berean zurgatzen dituzten gainazalak kolore griseko agertzen dira. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 26. orr.
Kontsumogaiak itxuragabe ugaltzearekin batera, neurri berean ari dira agertzen ezinaren ezinez zapuzturiko pertsonak. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 87. orr.
Berak ustez erabilitako neurri berean apailatu nituen lerro batzuk hurrengo egunean. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 163. orr.
Egitasmoak tentatzen ninduen, asko, adore faltak paralizatzen ninduen neurri berean. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 109. orr.
Le Monde eta Le Figarorentzat balio duenak Herriarentzat ere balio da... ez neurri berean halere. Herria 2003-03-13
· Karratua neurri bereko bi triangelutan banatuko da, bakoitza berrogeita hamar oineko azalerakoa. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4090. orr.
Uda baino lehen, zizare arrak neurri gabe gizentzen hasten dira. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 24. orr.
Bizi zaitez nire esanera, joka zuzen, eta ituna egingo dut zurekin: zure ondorengoak neurri gabe ugalduko ditut. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 47. orr.
Europako Batzordeak aspalditik Microsofti egotzi izan dio nagusitzaz neurri gabe baliatu dela lehiakideak merkatutik botatzeko. Berria - Ekonomia 2004-12-23
Neurrigabe edaten hasi zen, eta zenbait egunez desagertzen zen, taberna zulo miserableenetan. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 12. orr.
Dominarik gabe, emaitza onik gabe, norberaren arazoak neurri gabe puzten dira. Berria - Kirola 2004-11-19
Baliteke savantek garunean sistema nabarmenki espezializatua izatea, neurri gabe garatutako sistema edo "neuromodulu" bat, eta une jakin batzuetan "piztuta" egotea [...] eta orduan berehala hastea eginahal guztian lanean. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 221. orr.
Bazen gizon bat, Jainkoaren adiskide handia, lan eta kontenplazio bizitzarako grazia berezia zuena; eta, gainera, hain zen neurri gabe apala, uste zuen bekatari izugarria zela. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1007. orr.
Neurri handi batean (%50etik gora) Estatu Batuetako enpresen ehizaleku diren Latino Amerikako herrialde zorpetuenen hazkundea suspertzea zen plangintza haren helburua. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 167. orr.
Ume jaio eta ume hiltzen gara, neurri handi batean, funtsezko gauzei dagokienez. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 64. orr.
Egun, neurri handi batean, diru sarrerek, edo hobeto esanda, kontsumo mailak ezartzen du gizabanakoaren estatusa gizartean. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 86. orr.
Pitzaduraren puntan metatzen den tentsio ikaragarriak eragiten du neurri handi batean hondamena. Bistakoa da, ordea, ekonomiak eta ekologiak elkar ulertu behar dutela, neurri handi batean, gauza bera baitira. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 23. orr.
Neurri handi batean behintzat ez da askea, eta ezta, erabat behintzat, merkataritza ere. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 214. orr.
Giza kapital hori, neurri handi batean bederen, unibertsitateak formatzen du, ez da beste inondik ere ateratzen. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 49. orr.
Egia ukaezina da giza eritasunen maiztasun eta ugaritasuna neurri handiagoan zor zaiola zibilizazioaren eraginari bere gorputz antolaketaren ezaugarri bereziei baino. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 168. orr.
Horiek biltzen dute, uste dugun baino neurri handiagoan, mende horren historia aberatsa. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 49. orr.
Langabeziak neurri handiagoan eragiten die emakumezkoei. Berria - Ekonomia 2004-01-29
Babesak delituen hauspotzaile bihurtzen dira, legeak oztopatzaile diren baino neurri handiagoan. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 100. orr.
Neurri handiagoan edo txikiagoan eskema hori bera aurkituko dugu jendea diskriminatuta eta, aldi berean, konplexuak jota sentitzen den edozein tokitan. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 153. orr.
Neurri-neurriko erritmoa eta ozentasuna ematen dizkiet hasierako konpasei, akatsik gabe egiten ditut lehendabiziko hogeita hamar segundoak. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 170. orr.
Tabernariak, bestalde, neurri-neurriko adeitasunez hartzen nau... Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 113. orr.
Ohantze edo ohe moduko bat zeukan Prokusto hark, bere neurri-neurrikoa. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 115. orr.
Ezizena neurri-neurrikoa izanez gero, ahoz aho hedatzen bada ere, hitz idatzia bezain ezabaezina da. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 163. orr.
Ilehoria eta liraina zen, hazpegi fin eta neurri-neurrikoak zituen. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 244. orr.
Hilzorian dagoen haur baten aldean Goragaleak ez du neurria ematen. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 13. orr.
Grenoblen huts egin genuen, irabazteko aukerarik onena zelako, baina ez genuen neurria eman. Berria - Kirola 2004-11-20
Erasoan, azken boladan izan dituen arazoak ez zituen erabat konpondu Iruñeko taldeak, baina neurria eman zuten nafarrek Bartzelonaren aurrean. Berria - Kirola 2006-03-05
San Mamesen ez dugu neurria eman orain arte. Berria - Kirola 2006-02-08
Ez gaude prest talde oso bat neurria emango ez duen taldeburu batentzat lanean jartzeko. Berria - Kirola 2004-06-17
Neurria eman behar zuen Arratek, eta dotore eman zuen. Berria - Kirola 2004-11-28
Osasunak partidari neurria hartzea lortu zuen lehen zatian, eta ongi aritu zen. Berria - Kirola 2004-01-08
Neurria hartua dio kontuari, zer-nori-noiz galdetu. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 121. orr.
Burua tenteturik, begirada zirkular bat bota zuen Ruche jaunak, hain eremu neurrigabeari neurria hartzeko edo. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 267. orr.
-Beharbada, oraindik ez diot hiriari neurria hartu. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 102. orr.
Elkarri neurria hartzen. Berria - Kirola 2004-08-11
Honek esan nahi zuen arazoa ez zela zuzenki literarioa, baizik eta etikoa: nik egia isiltzera, ez zen izango zeru azpian ez irakurlerik ez kritikaririk nire plajioari neurria hartuko zionik. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 147. orr.
Orduantxe hartu ninduen lorik sakonenak, gau osoan gogorra egin zitzaidan bankuari azkenean neurria hartu eta gorputzari jarrerarik egokiena aurkitu banio bezala. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 94. orr.
Ezin diot indarrari neurria hartu. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 76. orr.
Bortizkeriaren neurria hartzen ere bazekien gure adiskideak: ez baita indarkeria ekintzaren mailan sartzen alabaina, baina bai gure dema, desafio, apustu, erronka, zeingehiagoka guztiak iduri ikusgarriaren ordenan gelditzen. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 158. orr.
· Ondo asko hartua zion neurria karguari, eta ezin hobeto betetzen zuen bere egitekoa. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 221. orr.
Neurria hobeto hartu izan diola dirudi beste lehen aipaturikoak. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 83. orr.
Hiri ere ederki hartu diat neurria, mutiko. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 252. orr.
Tanzaniako eta Filipinetako agintariek etxeko lanetan aritzen diren haurren egoera hobetzeko neurriak hartu dituzte. Berria - Gaiak 2004-06-12
Neurriak hartzen zituen, behar zirenak eta ez zirenak, sendagilearekin ez egokitzeko. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 9. orr.
Harribitxia Londresera bidaltzeko, ohizkoak ez ziren neurriak hartu zituzten: itsasontzi berezia, kutxa gotor handi eta guzti, itsasontzia zaintzeko armadako ontzien konboia... J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 78. orr.
Gizon jakintsuak legeetatik babesteko neurriak hartuko ditu, nola pizti pozoitsuetatik. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 199. orr.
Badirudi herrialde garatuek nahiago izaten dutela beti egoera usteltzen uztea, aurrekontu-kostu nabarmena duten neurriak hartzea baino. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 157. orr.
Orain, arriskutik babesteko eta defentsa-neurriak hartzeko asmatu izan diren makinei buruzkoak azalduko ditut. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4990. orr.
Baldin eta agindutakoa zintzo betetzen ez bazuen, emaztearen kontrako neurriak hartuko zituzten. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 39. orr.
Zeregin horretan herriko etxeek, erakunde ofizial gisa, eragin handia dute euskararen aldeko neurriak hartuz eta euskararen erabilpena sustatuz. Herria 2002-08-15
Hurrengo egunetan, apenas irten nintzen kalera, eta atera nintzen bakanetan, neurriak hartuta. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 274. orr.
Gizonak bere buruarengan zeukan neurriz gaineko konfiantza izan zen bere onetik atera zuen bakarra. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 256. orr.
Begi-ninietako hondo-hondotik begiratzen zidan gogortasun neurriz gaineko batez. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 59. orr.
Egonaldi neurriz gaineko baten ondoren, noizbait ere agertu zen, bada, autobusa izkinan, eta espaloi ondoan frenatu zuen azkenean. Xabier Olarra «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 141. orr.
Heldugabearen erreakzio neurriz gainekoa? ez hori soilik. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 191. orr.
Espero den irabazia neurriz gainekoa den bezala, eragozpenak ere neurri horretan ugaritzen dira. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 81. orr.
Ez zuten horretarako inolako "adiskidetasun-itunik" egin beharrik izan, adin horretako mutikoek beren erritu ponpoxo, barregarri, neurriz kanpoko suhartasunezko horiek antolatzen dituztenean ohi duten bezala. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 41. orr.
Begira hor, Sancho Panza lagun, non ageri diren hogeita hamarren bat neurriz kanpoko erraldoi. Ikusezina bazina baino diskretuago ibili beharra dago hemen, ahotsa altxatzea edo protesta edo neurriz kanpoko poza eta, oro har, nabarmentzen den ezein jokabide dutxa hotzarekin apaltzen baitute. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 16. orr.
Ni deseroso sentitzen hasi nintzen, hura guztia neurriz kanpokoa iruditzen zitzaidan eta. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 185. orr.
Hain izan baita neurriz kanpokoa haren hil-berriari hedabideetan eman dioten lekua. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 100. orr.
Zigor horiek neurriz kanpokoak direla esan zuen Goirizelaiak. Berria - Euskal Herria 2004-12-05
aurkako neurri (42); aurre egiteko neurri (19); azken neurri (8); babes neurri (18); babesteko neurri (7); badaezpadako neurri (24); badaezpadako neurri gisa (10); badaezpadako neurri guztiak (7); beharreko neurri (7); beharrezko neurri (9); bermatzeko neurri (16); doinu eta neurri (10); hainbat neurri hartu (12); hainbat neurri hartuko (7); hartutako neurri (13); kontrako neurri (16); kontrol neurri (20); kontrolatzeko neurri (7); lehen neurri (9); lortzeko neurri (8)
neurri asko (12); neurri ausartak (7); neurri bakarra (12); neurri batean (547); neurri batean bai (11); neurri batean bederen (14); neurri batean behintzat (43); neurri batean edo (12); neurri bateko (8); neurri bateraino (23); neurri batzu (12); neurri batzuk (35); neurri bera (22); neurri berean (113); neurri bereko (21); neurri berekoa (15); neurri berekoak (20); neurri berezi (12); neurri bereziak (54); neurri bereziak hartu (11); neurri berri (20); neurri berria (7); neurri berriak (32)
neurri egokia (15); neurri egokiak (15); neurri egokiak hartu (7); neurri egokian (7); neurri ekonomiko (9); neurri eraginkorragoak (7); neurri eraginkorrak (48); neurri eraginkorrak eskatu (9); neurri eraginkorrak hartu (7); neurri fiskalak (8); neurri gabe (17); neurri gabeko (23); neurri gehiago (27); neurri gisa (45); neurri gogorragoak (11); neurri gogorrak (25); neurri gogorrak hartu (10); neurri guztiak (82); neurri guztiak hartu (14); neurri guztiak hartzeko (9); neurri guztien (10); neurri handi (287); neurri handi batean (281); neurri handiagoan (15); neurri handiak (10); neurri handian (14); neurri handien (8); neurri handiko (21)
neurri iragarri (7); neurri jakin (13); neurri legalak (7); neurri librean (11); neurri moduan (7); neurri murriztaileak (8); neurri nagusiak (7); neurri neurriko (9); neurri neurrikoa (9)
neurri ona (7); neurri politiko (9); neurri politikoak (10); neurri proposatu (16); neurri sistema (7); neurri sorta (24); neurri sorta bat (8); neurri txikiagoan (13); neurri txikian (9); neurri txikiko (7)
neurri zehatz (23); neurri zehatzak (68); neurri zehatzak eskatu (8); neurri zehatzak hartu (11); neurri zorrotzagoak (29); neurri zorrotzak (84); neurri zorrotzak ezarri (11); neurri zorrotzak hartu (12); neurri zorrotzak hartuko (7); neurri zorrotzak hartzen (8); neurri zorrotzen (10); neurri zorrotzik (7)
prebentzio neurri (10); saihesteko neurri (8); segurtasun neurri (128); segurtasun neurri bereziak (11); segurtasun neurri gisa (7); segurtasun neurri guztiak (12); segurtasun neurri handiak (8); segurtasun neurri handien (8); segurtasun neurri zorrotzak (15); zein neurri hartu (7); zenbait neurri hartu (9); zer neurri hartu (9); zer neurri hartuko (7)
aurkako neurria (8); beharreko neurria (7); benetako neurria (19); espero zen neurria (9); hartutako neurria (14)
neurria eman (62); neurria emango (7); neurria ematea (14); neurria emateko (12); neurria ematen (37); neurria hartu (66); neurria hartua (8); neurria hartuta (7); neurria hartzea (27); neurria hartzeko (27); neurria hartzen (32); neurria izan (13); neurria izango (8)
aldeko neurriak (31); amaitzeko neurriak (11); araberako neurriak (7); aurkako neurriak (70); aurkako neurriak hartu (10); aurkako neurriak hartzeko (8); aurre egiteko neurriak (60); babes neurriak (19); babesteko neurriak (36); badaezpadako neurriak (16); behar diren neurriak (46); beharreko neurriak (57); beharreko neurriak hartzeko (8); beharrezko neurriak (43); beharrezko neurriak hartu (8); beharrezko neurriak hartuko (9); beharrezkoak diren neurriak (8); berehalako neurriak (16); bermatzeko neurriak (35); bestelako neurriak (13)
egiteko neurriak (71); eragozteko neurriak (12); euskararen aldeko neurriak (10); galarazteko neurriak (8); gutxitzeko neurriak (9); halako neurriak (10); hartu beharreko neurriak (53); hartutako neurriak (44); hobetzeko neurriak (14); horrelako neurriak (18)
izateko neurriak (16); konpontzeko neurriak (13); kontra neurriak (9); kontrako neurriak (52); kontrol neurriak (53); kontrol neurriak zorroztu (8); kontrolatzeko neurriak (19); laguntzeko neurriak (11); murrizteko neurriak (16)
neurriak abiatzeko (9); neurriak areagotu (17); neurriak areagotzeko (7); neurriak aztertzeko (8); neurriak betetzen (13); neurriak bultzatu (7); neurriak eskatu (35); neurriak eskatu ditu (8); neurriak eskatzen (12); neurriak gogortu (11)
neurriak har (51); neurriak har ditzan (13); neurriak hartu (296); neurriak hartu behar (64); neurriak hartu ditu (22); neurriak hartu ezean (18); neurriak hartuko (119); neurriak hartuko dituela (29); neurriak hartuta (8); neurriak hartuz (15); neurriak hartzea (103); neurriak hartzeko (207); neurriak hartzeko eskatu (74); neurriak hartzeko exijitu (7); neurriak hartzeko prest (8); neurriak hartzen (91); neurriak hartzen hasi (9); neurriak hartzera (17)
neurriak indartzeko (7); neurriak iragarri (13); neurriak jarri (7); neurriak jasotzen (7); neurriak proposatu (14); neurriak salatu (8); neurriak zorrozteko (12); neurriak zorroztu (24); neurriak zorroztu dituzte (10)
prebentzio neurriak (16); proposatutako neurriak (12); saihesteko neurriak (16); segurtasun neurriak (177); segurtasun neurriak areagotu (12); segurtasun neurriak hartu (8); segurtasun neurriak zorroztu (12); sustatzeko neurriak (8); zigor neurriak (19)
ahal den neurrian (71); ahal dudan neurrian (27); ahal duen neurrian (23); ahal dugun neurrian (19); ahal duten neurrian (12); ahal duzun neurrian (7); ahal zen neurrian (16); ahal zuen neurrian (16)
behar den neurrian (8); bere neurrian (43)
beharreko neurrien (12); hartu beharreko neurrien (9); hartutako neurrien (13); neurrien berri eman (7); neurrien inguruan (11); segurtasun neurrien (11)
bere neurriko (9); neurri neurriko (9)
bere neurrira (15); neurrira egin (9); neurrira egina (11); neurrira egindako (29); neurrira egindakoa (7)
aurkako neurririk (13); kontrako neurririk (7); neurririk ez hartzea (8); neurririk gabe (46); neurririk gabeko (28); neurririk hartu ezean (11); segurtasun neurririk (13)
eskubideen kontrako neurritzat (3); kontrako neurritzat jo (3)
neurriz gain (65); neurriz gain baliatu (12); neurriz gaineko (33); neurriz gainekoa (12); neurriz kanpo (76); neurriz kanpoko (78); neurriz kanpokoa (36); neurriz kanpokoa izan (7); neurriz kanpokoak (7)