Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

neurritasun (orobat neurtasun g.er.) iz gehiegikerietatik urruntzen denaren jokabidea edo bertutea. ik neurri 12; neurribide.

Bertute aristotelikoak hauek ziren: zuhurtzia, justizia, sendotasuna eta neurritasuna.  Berria - Euskal Herria   2004-06-03

Inoren zuhurtziagatik ez da gizakia zuhur egiten, ez eta indartsu inoren indarragatik, ez eta neurritsu inoren neurritasunagatik, ez eta zuzen inoren justiziagatik.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 144. orr.

Neurriz kanpo desiratzen diren gauzetatik irrika aldentzen duen bertutea neurritasuna da.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 117. orr.

Hain juxtu, beldurra, ergelkeria edo akidura besterik ez denari zuhurtzia, zorroztasuna edo neurtasuna deituz.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 259. orr.

Jainkoaren neurritasuna egiptoarrak zigortzean.  Elizen arteko biblia   Jkd 11,15 tit

Ez duzu esateko ezer?, errepikatu zuen aitak, oraingoan oihuka eta neurritasuna galduta.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 95. orr.

Antzeko neurritasuna azaldu zuten erromatarrek hizkuntza ofizialtzat latina ezartzerakoan beren inperioko probintzietan, non greziera baitzen ama-hizkuntza edo ezarritako lingua franca.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 62. orr.

Batere neurritasunik gabe, otsoa ardietara bezala joan zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 503. orr.

Begira-begira geratu zitzaion don Ottavio, txundituta, neurritasunik gabeko miresmenez aintzat hartzen zuela Ruche jauna.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 476. orr.

Prestatu zeuen gogoa zerbitzurako, eta bizi neurritasunez.  Elizen arteko biblia   1 P 1,13

Berotasunekin agurtu ninduen eta hamar bat minutuz franko lasaiki solastatu ginen, Abelen heriotza neurritasunekin aipatuz.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 135. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta bizi neurritasunez (3)

neurritasunik gabe (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus