Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Koloreen eta tamainen dualtasuna. Berria - Kultura 2006-01-24
Onartzen da molekularen tamainak eta formak substantziaren usainarekin erlazioa dutela. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 139. orr.
Zientzialariek lortu dutela material askoren forma eta tamaina maila atomiko eta molekularrean kontrolatzea. Berria - Gaiak 2004-09-30
Ikusmen-eremu baliagarri honen tamaina gradu gutxi batzuetakoa da. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 59. orr.
Urak tamaina horretako haitzak bota ditzakeela entzutea harrigarria da. Berria - Harian 2005-12-21
Zurezko apal zurietako liburuak tamainaren arabera antolaturik zeuden behetik gora. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 156. orr.
Biztanleriaren tamainak eta hazkundeak ekosistemaren ekoizpen ahalmen aldakorrarekin harmonian beharko luke izan. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 317. orr.
Enpresen tamaina: %93k hamar langile baino gutxiago dituzte, eta %1,15ek 200 langile baino gehiago. Berria - Ekonomia 2006-02-26
Merkatuan bai, tamainak axola du. Berria - Ekonomia 2006-04-27
Txikitasunak ematen digu emetasunaren tamaina. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 196. orr.
Zenbait emozio-egoeraren arabera ere, berez aldatzen da begi-niniaren tamaina. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 21. orr.
Unibertsitaterako aurrekontuen tamaina urtez urte igotzen den arren, inoiz ez zaigu nahikoa iruditzen. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 79. orr.
Korrontearen anplitudea (hau da, tamaina) handitu eta txikitu egiten da soinuaren ozentasunaren arabera. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 114. orr.
Euskal enpresa bat zatitzea, eta ondorioz tamaina galtzea, berri txarra da. Berria - Ekonomia 2004-02-06
Txernobilgo «hondamendiaren tamaina» ezkutatzen saiatzea leporatu diote biktimek NBEri. Berria - Gaiak 2006-04-20
Herritarren parte-hartzearen tamaina Elkartasun Krosean ikusi ahal izan zen; bertan 159 lagun aritu ziren. Berria - Euskal Herria 2004-05-30
Ez ginen arriskuaren tamaina antzemateko gai. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 151. orr.
ETA tamaina horretako atentatu bat egin nahian zebilela aspaldian. Berria - Harian 2005-03-10
Luzaroan iraun nahi izanez gero enpresak tamaina behar duela aitortu du Gisasolak. Berria - Ekonomia 2006-04-07
Pixkanaka, beste tamaina bat hartu zuen borrokak, eta Salbuespen Egoeraren kontra jo zuten. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 202. orr.
ik beherago 7. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.
Lehendabizi karramarro baten tamaina hartu bazuen ere, katu handi baten neurrikoa ari zela egiten poliki-poliki. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 35. orr.
Aise antzematen dugu hori abereengan, janaria gutxituz haien gorputzek galdu egiten baitute tamainan eta sasoian. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 56. orr.
ik beherago 5. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.
Despota baten krudelkeria ez dagoelako indarraren tamainan, oztopoenean baizik. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 34. orr.
Ez genuen baiezkako hizketarik behar den tamainan ikasi. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 291. orr.
Uste baitu hura dela tamainako etsaia, bere neurriko etsaia, bere indarrak probatzeko dina den etsaia. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 133. orr.
ik beherago 6. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.
Pozaren tamainako elkartasuna. Berria - Harian 2005-07-07
Tabako pakete baten tamainako biblia txiki bat atera eta gorantz jasoz erakutsi zuen, denok ikus genezan. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 137. orr.
Nolanahiko forma eta tamainako zundak fabrikatuko ziren, hainbat materialez eginak. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 25. orr.
Haize bakoitzak ez duela neurri edo tamaina jakin bat izaten, indar handiagoa edo txikiagoa baizik. Ezin esan baitaiteke egiaz euskaraz "muino" batek tamaina finkorik duenik. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 810. orr.
Bi parametrok definitzen dute formatua: irudiaren tamaina absolutuak eta haren neurri nagusien tamaina erlatiboak. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 138. orr.
Arbola bakoitza tamaina errealean marrazturik. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 21. orr.
Tamaina ezberdinetakoa ager daiteke barano edo koroa hau, gainera. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 374. orr.
Leku berean gertatzen diren baina tamaina desberdina duten bi distiraldi dituena. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 50. orr.
Muralak, olioak, hau da, tamaina handiko lanak prestatzen ari naiz datorren erakusketarako. Berria - Kultura 2006-01-05
Itxurazko tamaina handia duen gauza bat gehiago mugitu beharko da, lekuz aldatzen dela nabaritzeko. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 49. orr.
Tamaina txikiko lanabesak. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 59. orr.
Etiketen tamaina txikiko hizkiak irakurtzeko. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 14. orr.
Teilatuaren azpian, espazioa handia bada, tiranteak eta gapirioak; tamaina ertainekoa bada, gailurra jartzen da, eta teilatu-hegaleraino ateratzen diren astazaldiak. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1850. orr.
Belar artifizialeko futbol zelaia, atletismo pista, olinpiar tamaina duen igerilekua eta mota guztietako kirol aretoak ditu eraikuntzak. Berria - Kirola 2006-02-07
Tamaina egoki-egokia dauka dendak. Xabier Aranburu «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 85. orr.
Abere honetaz idatzi denarekin handitasun eta tamaina ederreko liburutegi bat osa liteke. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 41. orr.
Tamaina «txukuneko» aleak ziren, Tejedorren begietara. Berria - Ekonomia 2006-04-19
Tamaina bereko astakeriak, baita larriagoak ere. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 218. orr.
Bestelako erreferentziarik ezean, paisaian ikusten den muino baten egiazko tamaina zein den. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 54. orr.
Beste horrenbeste esan liteke zineman edo argazkian planoen tamaina-eskalari buruz ere. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 247. orr.
Zenbait hazik gorputz tamaina infinitua beharko luke. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 125. orr.
Giza tamainako panpina bat iraul-erraza da. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 108. orr.
Horrela eginez gero, letra tamaina tipitu beharko nuen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 285. orr.
Eskuan folio tamainako liburu bat zeukan. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 15. orr.
Hau ere zuzenean joan da ura edatera, eta, Abelek ez bezala, tamainan eta patxadaz edan du. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 52. orr.
Haizerik? tamainan bakarrik. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 175. orr.
Hi: lana, tamainan egin behar duk. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 137. orr.
Unean uneko jakin-min horri tamainan eusten dio Ladronek, gehiegi luzatu gabe. Berria - Kultura 2004-05-08
Azukrea tamaina-tamainan duena gainera. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 137. orr.
Tamainako min batek on egiten digu; zerbaiten edo zerbaitetarako minak. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 25. orr.
Tamainako kartzela ze neurritakoa den erabakitzea ez da gauza erraza. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 163. orr.
Tamainako harri bat topatu duenean belaunikatu egin da. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 12. orr.
Segituan hartu zion tamaina lanari. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 84. orr.
Heure eskarmentuz ikasiko duk horri ere tamaina hartzen. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 211. orr.
Hartzeko eta ikusteko zer eskaini diezaiokegun guk munduari. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 57. orr.
Eta komeni, komeni zenez, giroari tamaina hartzea... Pello Zabala «Zeruan zer berri», 2006 - 85. orr.
Ez zait mingarri bakardadea; bada lanik aski nork bere buruari eta bere maniei tamaina hartzen. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 203. orr.
Eta orain, familiarekiko harreman horri nolabaiteko tamaina hartua genionean, gutxien espero nuenean, hara non banandu egin garen. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 31. orr.
benetako tamaina (5); beste tamaina bateko (3); enpresen tamaina (4); irudiaren tamaina (7); neurri edo tamaina (4); neurri eta tamaina (3)
tamaina bereko (5); tamaina berekoak (3)
tamaina egokia (5); tamaina erdiko (3); tamaina ertaineko (5); tamaina eskaseko (4); tamaina eta neurri (3); tamaina guztietako (6); tamaina handia (6); tamaina handiagatik (3); tamaina handiagoko (3); tamaina handian (4); tamaina handiko (37); tamaina handikoa (3); tamaina handikoak (3); tamaina hartako (3); tamaina hartu (7); tamaina hartzeko (3); tamaina hartzen (5); tamaina honetako (10); tamaina horretako (29)
tamaina ikusita (5); tamaina jakin (3); tamaina neurtu (3)
tamaina txiki (3); tamaina txikia (5); tamaina txikiko (11)
zer tamaina duen (3)
erasoaren tamainako (3); karnet tamainako (3); lurraren tamainako (3); tamainako balentria (3); tamainako erantzuna (4); tamainako erantzuna emateko (3); tamainako harri (5)
bere tamainan (3)
obraren tamainari (5); tamainari dagokionez (3); tamainari esker (3)