Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Neska asko zen plazan eta denak ohartu ziren kanpotarren artean bazela gazte eder bat, dotorea, luzea, begi berdeak zituena. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 116. orr.
Beharrizanak adin bereko hiruzpalau neskako taldea batu zituen uda hartan: bakarra herrikoa bertakoa eta beste biak Madrildik eta Barakaldotik joanak, Maria Antonia bezala. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 19. orr.
Neskaren begi beltzek oroitzapenaren kolore mina zuten. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 13. orr.
Neskek aingeru bati bezala begiratzen dizute. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 125. orr.
Bat-batean neskarengana jiratu zen, haren begiek erakarri izan balute bezala. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 280. orr.
Eztia bezain gozoa den neska batekin. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 54. orr.
Bere familiak nobleziako neska batekin ezkontzera behartu zuen. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 14. orr.
Ea neska bat ezagutu eta harekin ezkontzen haizen. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 42. orr.
Ixtaber beste neska bat kortejatzen hasi zen; baina Pernandok makurkeria bera jokatu zion hauspoarekin. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 142. orr.
Ez dut ezer bazter utziko neska galbideratzeko, barneraturik izan ditzakeen irizpide moral faltsu guztiak ateratzeko. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 40. orr.
Ala gizon zahar hark ezarria zuen neska hura esperantzetan? Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 112. orr.
Neska filmatu nuen behin. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 126. orr.
Neska amerikarra da, gizona Quebecekoa. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 238. orr.
-Neska guztiz amultsua da. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 120. orr.
-Sekulako neska -Xerealek. «Kuskue tanden», 2004 - 100. orr.
Sendatzen hasia zen neskaren harrotasun mindua. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 146. orr.
Hyderabad-en 6.000 rupiagatik 13 urteko neska bat inguratu zuen, harekin ezkontzeko. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 97. orr.
Hauek ez ditun bederatzi urteko neska batek ikustekoak! Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 27. orr.
Ene gorteko nesketan gehienik preziatzen eta estimatzen dudana da. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 37. orr.
Nesketan, lehen taldeak irabazi Lasseube herrian 16 eta 11. Herria 2001-09-27
-Gabon, neska! -esan zion Ninik. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 46. orr.
-Bai, neska. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 76. orr.
-Bai, neska, ez da ezer gertatu-eta. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 87. orr.
Isilik egon hadi, neska. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 21. orr.
Zuk, neska, itxaron hemen. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 179. orr.
-Neska, orain ez -eskatu zion gure aitak. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 106. orr.
-Neska, zelako jendetza! Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 81. orr.
-Joder, Idoia, neska, bagenekien makarra hutsa zinela, baina horrelakoak! Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 121. orr.
-Haiek beste garai batzuk ziren, neska -erantzun zion amak-. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 31. orr.
Mutil batzuekin? klaseko lagunekin, neska. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 92. orr.
Ken ezan burutik, neska, ez dun-eta amesgaizto bat besterik. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 51. orr.
-Lasai, lasai, neska -esan zion marmarka osabak behorrari, behorra lasai zegoen arren. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 17. orr.
-Neska, telefonoa horrela tratatzen badun, txiki-txiki egingo dun. Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 20. orr.
-Hastea besterik ez dugu egin, neska! Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 275. orr.
Hamazazpi urteko neska euskaldun bat, Francisca Saragueta. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 55. orr.
Hogeita hamabi urteko neska ezkongabe batek haur egin zuen. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 56. orr.
Nekez sinistuko dugu egia neska itsusi baten ahotik, eta erraz asko irentsiko edozer asmakeria neska eder batek esan badu. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 132. orr.
Neska galantak -ederrak- dotea aurpegian, zen esaera. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 93. orr.
Arropazaindegiko neska ilegorria berokiak biltzen ari zen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 51. orr.
Eskaileretan neska-talde bat erne zegoen neska txiki ilehori batek zer esango. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 467. orr.
Bekain okertuen azpian begi beltz distiratsuak zituen neska musugorri eta ilebeltz bat sartu zen gelan. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 432. orr.
Neska larri hanka-handi batzuk. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 101. orr.
Hortzak erakutsiz barre egiten zuen neska ile kizkur txiki bat. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 51. orr.
-Gizonak urde galantak dira neska gajookin. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 522. orr.
-Neska tuntun batekin hasi da eta orain nitaz oroitu ere ez da egiten! Aitor Arana «Onan», 2000 - 21. orr.
Aitaren esanetan, neska gaiztoa nauk. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 68. orr.
Badakit neska axolagabe askori ez diela batere ardura horrelako jokabideak, baina niri ikaragarria iruditzen zait. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 34. orr.
Baina neska askonahia duk, ez izan zalantzarik. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 58. orr.
Cadine, hamasei urterekin, neska oldarkorra zen, kaleko buhame beltza, txit grinatsua, txit sentsuala. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 249. orr.
Bere alaba ote zegoen patriotek su emandako beltzen eskolako neska zalapartarien artean. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 337. orr.
Bagenekien denok apaiza elizako sakristian gazte taldeekin biltzen zela, mutil bizardun eta neska jeansdun eta kangurudunekin. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 56. orr.
International Stores denda handiko goiko leihoan [...] neska uniformedun talde bat ageri zen, te katiluak zituztela eskuetan. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 180. orr.
-Neska kubatar askok dituzte errusiar izenak. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 157. orr.
Ederra neska! - 2. orr.
Neska piano-jolearen leihopetik pasatzerakoan, burua jaso nuen. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 49. orr.
Gure haurretan mutiko gazteak gorrotatzen bazituen, gorrotatzenago neska maripertxentak. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 126. orr.
Talentu handiko neska aktore batek berebiziko arrakasta lortu du the zinnia girl-en... Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 341. orr.
Neska dantzari tropel bat sartu zen orduan plazara. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 315. orr.
Ile argiko neska zerbitzari batek fruta-mazedoniaren bi errazio ekarri zizkien. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 457. orr.
Zurezko mahai jantzigabe batean eseri zen, bi neska langile eta mekaniko baten aurrez aurre. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 83. orr.
Paristar neska udatiar xarmant bat "dragatzen" nuen aldi guziz, nire izenaren jatorria esplikatu behar nion beti. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 154. orr.
Maite neska adiskide batekin ari zen dantzan. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 116. orr.
Ilara bat harantzago, ospitalean injekzioa jarri zion neska erizaina ikusi zuen. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 191. orr.
Neska saltzailearen deskribapena egin zion Perrettek. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 391. orr.
Horra hemeretzi urteko neska esklabo bat -bera baino urtebete nagusiagoa- baso ilunetan barrena oinez, urrutiko seme-alabengana bidean. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 115. orr.
Orduan ohartu zen neskamea, bonet zimurtua zuen neska mulato bat, gelan sartua zela eta berari so zegoela. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 488. orr.
Hogeigarreneko hamarkadako modaren arabera apaindutako neska lapur gaztea. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 495. orr.
Garai hartan, bizar eder eta ondo moztua zuen, barre egiten zuen, loreei ardoa botatzen zien [...] eta neska buhame eder bati gorte egiten zion. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 204. orr.
Txikitu ditut zurekin gizon eta emakumeak, txikitu zahar eta gazteak, txikitu mutil eta neskak. Elizen arteko biblia Jr 51,22
Berehala lortu zuen ikuskaritzak onar zezan mutilak eta neskak elkartzea, auzoko eskolako bi gelak batu eta adinen arabera bereiztea. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 18. orr.
Kontatu nizun plazan mutil guztiak elkarrekin bueltaka ibiltzen zirela, alde batera, eta neska guztiak, juxtu beste aldera. Arantxa Iturbe «Kontu-jaten», 2006 - 185. orr.
Han berean zeuden, bai, mutil bat eta neska bat, lorategiko bi ezpel hesiren arteko pasabidean. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 312. orr.
Aupa neska ta mutil goazen elgarrekin. Herria 2003-03-13
Orduan denak, neska eta mutil, hasi ziren barreka. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 29. orr.
Dedalok, hura [Minotauroa] elikatzeko kargudun, hilero zazpi mutil eta zazpi neska igortzen zizkion, Atenasko hiriak eskainiak. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 90. orr.
Neska edo mutila izan, gauza positiboak transmititzen saiatu behar dugu. Berria - Euskal Herria 2004-12-17
Ez dakit mutila edo neska izango den, baina erditzeko egunerako ez da gehiegi falta. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 72. orr.
Demagun mutil batek esan diola neska bati telefonoz deituko diola. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 77. orr.
-Nor da? -galdetu zuen barrutik neska-ahots batek, abokatuari dartada handia eraginez. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 84. orr.
Hazpegi zehazgabeak zituen neska-aurpegi arre batek ziztada bat eragin zion. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 341. orr.
Neska-bikote osatu berriarena ez zidala berak kondatu, beste idazle emakumezko batek baino. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 208. orr.
Eskaileretan neska-talde bat erne zegoen neska txiki ilehori batek zer esango. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 467. orr.
Urte hasieran neska-talde hartara mutil berri bat etorri zen, Unai Arratibel. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 132. orr.
Hasi nintzen jostun miserable xamar baina inolaz ere kriminal bat ez zen harengana, benetan esklabo-saleroslea edo neska-saltzailea izan balitz bezalako gorrotoa hartzen. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 87. orr.
Esplotatzailea eta neska-limurtzailea izanagatik, auzoko jendeak ez zion gorrotorik Victoriori. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 125. orr.
Geroago bere buruari gangster eta neska-bahitzaile deitu bazion ere. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 190. orr.
Sei seme-alaba izan zituen erregearekin, hiru neska eta hiru mutil. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 211. orr.
Neska ala mutikoa, hori, etortzean ikusiko...! Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 23. orr.
Ez dago beti neskatan egiterik, zer egingo zaio ba? Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 81. orr.
Neskatan, asteburuetako gau haiek ziren neskatan egiteko, hasten zen Gabin. «Kuskue tanden», 2004 - 25. orr.
Lan asko egin behar izan nuen Zuzenbidea gainditzeko, eta ez nuen astirik izan neskatan ibiltzeko. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 90. orr.
Tarteka blokeko nagusixeagoekin gelditzen hasi zen, neskatan nork nori zer egin zion adi-adi entzuten. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 9. orr.
Urtebete baino gehiago nuen andrearengandik banandurik eta neskatan ez naiz sekula trebe izan. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 28. orr.
Neskatan dohain apartekoa zen gure laguna. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 156. orr.
Hasieran bezala ginen: gizonok edanean, neskak dantzan, Pablo neskatan. Joxean Sagaztizabal «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 92. orr.
Joan zen, bada, neska gaztea, eta ezkutuan iritsi zen Artur erregea zegoen lekura. Juan Kruz Igerabide «Artur erregearen heriotza», 2005 - 75. orr.
Orduantxe bertan neska gazte bat azaldu zen zuhaitz baten atzetik. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 342. orr.
Neska gazte bat zegoen etxolako atean bi mutil gazterekin hizketan eta barrez. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 51. orr.
Neska gazte ederrenez bete nuen errege kristau baten jauregia. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 30. orr.
Neska gazte dotore bat, dena orbantxoz betea aurpegia, sartu zen dendan. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 65. orr.
Neska gazte birjina bat bilatu behar genizuke, errege jauna. Elizen arteko biblia 1 Erg 1,2
Senarra itsasoan duela, sasiko haur bat munduratu izanaren lotsagarrikeria leporatzen dioten neska gazte adultero baten oinazeak kontatzen ditu. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 89. orr.
Neska gaztea polita zen, bere neurrian, begiratzen zioten gehienen begien bistara. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 101. orr.
Lehenagotik liskarturik omen zeuden [...] arbi mamitsu bat bezain lerden eta mardula zen neskagazte odol-bizi bat zela kausa. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 345. orr.
Karrorat igan orduko, han kausitzen dut neska gazte aurpegi-argi bat, ilea beltx-beltxa, ene adintsukoa. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 52. orr.
Ez zen neska katxarro horietako bat, baina bere armak bazituen gorputz txikiari neska eder baten trazak emateko. Llum neska katxarroa inork utzi! Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 18. orr.
Neska katxarroa, aizue. Joxean Sagaztizabal «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 9. orr.
Buba Nina izeneko neska koskor adimenez urri batek. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 241. orr.
Eskutik helduta omen zeudean, eta Sethek neska koskorra ematen omen zian haren aldean. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 355. orr.
Bost urteko neska-koskorrak. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 91. orr.
Urkamenditik gertu, neska-koskor talde bat ari zen sokasaltoan. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 26. orr.
Aspaldi, artean neska koskorra zela, bere amak behin, Vienako emakume askoren ohitura zen-eta, gasolina bota zuen sukaldeko ikatzetara, sua bizitzeko. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 85. orr.
Neska koxkorrak, bederatzi-hamar urte ingurukoak; egunero agurtzen ninduten pasatzean. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 64. orr.
Gazteago, indartsuago, neska koskorretan bezala, belarretan etzanda lo. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 347. orr.
Neska koskorretan, Karmenen etxekoek sarritan aipatzen omen zituzten karlistadetako kontu zaharrak, oso bakanetan 36ko gerrari buruzkoak. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 245. orr.
Neska koxkorretan beste hiru ahizpak nirekin pasiera joaten ziren. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 23. orr.
Anai-arrebak, koinatu-koinatak, ilobak, semea, neska-laguna... Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 203. orr.
Ai, neska lagun bat banu! Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 172. orr.
-Behin batean neska-lagun bat izan nuen -esaten zion-, garagardo-lata bat edan orduko, bere burua leihotik behera botatzen saiatzen zena. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 167. orr.
-Non duzu neska-laguna? ziur nago ez duzuela bikote polita egiten. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 191. orr.
Bai, anaiak presentatu zidalarik bere neska-laguna, Heletako Santa Katalina feria gaueko dantzaldian, bihotza saltoka hasi zitzaidan. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 58. orr.
Bere neska laguna -ezkondu gabe zeuden, jakina- ume esperoan zegoelako. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 46. orr.
Aranaren neska-lagun Begoñak aurkeztu zuen ihesari buruzko txostena. azkeneko neska-lagun iraunkorra gradudun-ikasketetako kide bat izan zuen, Linda ez-dakit-zer izeneko bat. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 170. orr.
Gizonetako batek burdinazko barra batekin jo zituen neska-lagun ohia eta haren laguna. Berria - Euskal Herria 2004-09-07
Bi emazte ditu, edo emazte bat eta neska-lagun bat. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 103. orr.
-Neska lagun asko al duzu New Yorken? -galdetu zion Catherinek. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 55. orr.
· Parisko moda segitu nahian, larunbat arratsaldetan elkartzen ziren lizeoko neska-lagunekin 'Ye-ye' musikaren entzuteko. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 63. orr.
Bazen, era berean, benta hartan, Asturias aldeko neska motz bat: aurpegi-zabala, lepondo-ordeka, sudur-motza, begi bat oker eta bestea ez oso xuxen. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 52. orr.
Eta jakin behar duk, Santxo, traidore haiek ez zirela nire Dulzinea antzaldatu hutsez ase, baizik eta neskamotz itsusi zarpail haren antza eman ziotela. -Neska motz ona zegon egina -esan zuen Paul D-k-. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 127. orr.
Jaune, eta ez al dauket halako gustue ematen dian neska-motz hau laztantzeik? Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 174. orr.
Neska-mutiko guztiek erran dut, eta ez, anarteraino Etxeberrirenean bezala, mutikoek soilik. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 161. orr.
Gero, Nob apaiz-hirian, ezpataz hil zituen Saulek bertako gizaseme eta emakumeak, neska-mutiko eta bularreko haurrak, idi, asto eta ardiak. Elizen arteko biblia 1 Sm 22,19
Arrasateko ikastolan, zortzi urteko neska-mutikoen maisu. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 13. orr.
Ikastolako gela batean elkartzen ziren Pello Esnal eta Rosa Lertxundi irakasleak, bertsolaritza ezagutu nahi zuten neska-mutikoekin. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 153. orr.
Jakin ahal izan nuenez, modan daude Tetrak neska-mutikoen artean. Iban Zaldua «Etorkizuna», 2005 - 67. orr.
Ezkontza jende gaztearentzat da, umeak izan nahi dituzten neska-mutikoentzat. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 325. orr.
· 10 leku hirugarren ikastaldirako (uztailaren 23 tik agorrilaren 1 ra), 11 urtetik 16 urterainoko haurrentzat, neska-mutiko, joko mota guziak nahasirik. Herria 2003-05-29
-Tira, neska-mutilak, azken ahalegina! Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 73. orr.
Festa-giroan dauden berrogei neska-mutilek sortzen duten zalaparta. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 13. orr.
OHOko bigarren mailako gela zen, 7-8 urteko neska-mutilak, etxeko giro erdaldunekoak gehien-gehienak. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 94. orr.
Neska-mutil gazteak larrugorri, euren sasoirik onenean, hilak, buruak odol putzu batean. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 101. orr.
Zahar eta gazte, hor daude kaleetan zehar lurrean etzanik; nire neska-mutilak ezpataz jota erori dira. Elizen arteko biblia Nk 2,21
Bi gazte zetozen, neska-mutilak, bikainak, kaskagorriak. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 20. orr.
Eta bertan ito omen ziren maiteminak jotako neska-mutilak. Txillardegi «Putzu», 1999 - 324. orr.
Pepponek bazekien neska-mutilak elkarrekin zebiltzala, eta familiak kontra zeudelaJulianek neska-mutilak zituen; Mikelek, berriz, mutikoa. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 272. orr.
· Banku batean eserita, neska-mutil talde bat. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 243. orr.
A zer neska puska! Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 289. orr.
Zu bai neska puska, soineko horrekin! Neska puska ederra... Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 417. orr.
Izugarrizko neska puska zen. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 210. orr.
Trenputxartua, burumindua, neska puska baten aitzinean irrigarri gelditua... Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 36. orr.
Oso pozik daude denak neska puska batzuei helduta. «Bizia lo», 2003 - 52. orr.
auzoko neska (8); bi neska gazte (33); gelako neska (7); herriko neska (14); izeneko neska (26); izeneko neska bat (9); mutiko eta neska (9); mutil edo neska (8); mutil eta neska (9)
neska ala mutila (9); neska atsegina (9); neska bahitu (10); neska bat ezagutu (13); neska bat hil (15); neska bat ikusi (11); neska bat sortu (9); neska beltz (8); neska beltzaran (13); neska dantzari (7); neska eder (32); neska eder bat (10); neska ederra (37); neska ederrak (20); neska edo mutil (7); neska eta mutiko (10); neska eta mutil (23); neska eta mutila (7); neska euskaldun (9); neska ezezagun (8); neska gaixoa (8); neska gazte (352); neska gazte bat (92); neska gaztea (88); neska gazteak (112); neska gaztearen (24); neska gazteari (28); neska gazteei (9); neska gazteek (14); neska gazteen (20); neska gaztek (14); neska harrituei (20); neska ilegorria (8); neska ilehori (15); neska ilehoria (8); neska izan (10); neska izango (8); neska jatorra (24); neska koskor (11); neska koskorra (10); neska mutiko (21); neska mutikoak (18); neska mutikoei (11); neska mutikoek (14); neska mutikoen (16); neska mutil (83); neska mutilak (65); neska mutilei (9); neska mutilek (36); neska mutilen (40); neska mutilen artean (11); neska oso (8); neska pinpirin (7); neska polit (25); neska polit bat (11); neska polita (15); neska politak (12); neska pollit (14); neska puska (12); neska sortu (14); neska talde (16); neska talde bat (9); neska ttipi (28); neska ttipi bat (7); neska txiki (24); neska txiki bat (8); neska txikia (10); neska txikiak (7); neska xarmant (8); neska zerbitzari (8); neska zintzoa (7); neska zuri (8)
nire neska (32); oso neska jatorra (7); urteko neska (131); urteko neska bat (41); urteko neska gazte (15)
erantzun zuen neskak (19); esan zion neskak (22); esan zuen neskak (202); galdetu zion neskak (23); galdetu zuen neskak (12); mutilak eta neskak (7); neskak alde egin (7); neskak begiratu (8); neskak esan (11); neskak eta mutilak (22); neskak irribarre egin (13); urteko neskak (8)
neskaren ahotsa (7); neskaren aita (13); neskaren aitak (20); neskaren amak (7); neskaren aurpegia (8); neskaren aurrean (7); neskaren begi (10); neskaren begiak (7); neskaren bila (8); neskaren bular (7); neskaren eskua (7); neskaren gorputz (9); neskaren gurasoek (7); neskaren izena (16); neskaren ondoan (10)
neskari begira (16); neskari begiratu (11)
neskatan egiteko (17)