Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

neskatxa (1036 agerraldi, 124 liburu eta 65 artikulutan; orobat neskatx g.er., eta nexkatxa g.er., batzuetan adkor.) 1 iz neska gaztea. ik neskato; neskatila; neskatxo.

1999an, azaroan, zuzenbide ikasten ari zen Samiya Haiquiqui 24 urteko neskatxa desagertu egin zen New Yorkeko Queens eskualdean.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 11. orr.

Uttar Pradesheko Mehrana-n, Roshni Jat, 15 urteko neskatxak alde egin zuen hogei urteko Brijendra bere maitalearekin.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 68. orr.

Autoan zihoan gizonak 11 urteko neskatxa bati autora igotzeko eskatu zion.  Berria - Euskal Herria   2006-01-14

5 urteko neskatxa batek.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 138. orr.

Matxinoek zibil andana hil dute, eta emakume zein neskatxa ugari bortxatu, horietatik zenbaitek hiru urte baino gutxiago zutelarik.  Berria - Mundua   2004-06-12

Bidelapur baten ibilerak eta harekin maitemindutako neskatxa umezurtzaren samina gurutzatzen dira Giuseppe Verdiren Il Masnadieri operan.  Berria - Kultura   2004-01-14

Abigail, berehala jaiki, asto gainean jarri eta bost neskatxa lagun hartuz, Daviden mandatarien ondoren joan eta Davidekin ezkondu zen.  Elizen arteko biblia   1 Sm 25,42

Neskatxa baten lerdentasuna ez bazuen ere, haragi sendoko emakumea zen, hala gerritik gora nola gerritik behera ere.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 205. orr.

Neskatxa eta emakume asko ikusi genituen segidan, denak ere guztiz ederrak, beren ile txirikordatu, gerruntze gorri eta urdin bikain egindakoekin.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 15. orr.

Ez da hain urrun eliza katolikoan behar ginuela, guk, emaztek eta neskatxek, mantalina eman elizan sartzeko.  Herria   2003-12-04

Bezero hori nahiko aberatsa zen eta neskatxa emagaldutegitik atera nahi izan zuen.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 140. orr.

Garai hartan neskatxa bat besterik ez nintzen.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 38. orr.

Aurreneko senargaiak neskatxa zapuztu ondoren, neskaren gurasoek molde tradizionaletan ezkontza antolatu dute beste familia bateko semearekin.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 83. orr.

Gero biak, neskatxa eta mutila, printzesa eta mezularia, galdu egin dira, izarrak zeruan galtzen diren bezala.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 35. orr.

Neskatxak musu eman zion mutilari masailean.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 101. orr.

Eskuarki, mutilak betazalak jaisten zituen haren aurrean, neskatxa baten antzera.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 278. orr.

Nire bizitzan atsegin izan zaidan neskatxa bakarra.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 62. orr.

Ez zegoen Edinburgon eta hurbileko herrietan zaldunik, jauntxorik, kaparerik, langilerik edo nekazaririk, bihotzaren zokoan edo gaueko amets gozoetan neskatxa hura gordetzen ez zuenik.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 15. orr.

Neskatxetako bost zentzugabeak ziren eta bost zentzudunak...      - 0. orr.

2 (izenondoekin)

Zirraragarriegia, beharbada, neskatxa gazte batentzat. Emaztea hartu zuen, Andrea izeneko neskatxa gazte bat.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 147. orr.

Hogei urterekin neskatxa ederra omen zen, baina, ederraz gain, beste zenbait dohainek egiten zuten berezi eta miresgarri.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 229. orr.

Hogei urte zituen eta neskatxa txit polita zen, goxoa.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 116. orr.

Hala ezagutu zituen Eva zazpi urteko neskatxa ponpoxa eta Werner, okupazio armada alemaneko kapitain zainarta.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 95. orr.

Neskatxa alaia zen, xaloa, adiskidetsua.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 131. orr.

-Neskatxa ezkongai politak bilatu behar zaizkio erregeari.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 131. orr.

Ume izateari oraindik utzi ez dion neskatxa gizen baten usaina zen hangoa.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 168. orr.

Augustinek prest zegoela zioen, barreka, haurtzaroa utzi gabeko neskatxa potolo baten gisa.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 356. orr.

Printze xuri-urdinaren zain luzaz egondako neskatxa nancy baten desengainuarena.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 233. orr.

Umi, kosmoseko neskatxa politena izango zenarentzat, eta Uil, kosmoseko gizonik mardulena izango zenarentzat.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 115. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Gustuko zuen bere ganbara, neskatxa gela hura, non Augustinek gauza txikiak utziak baitzituen han-hemenka, emakume gauza samur bezain txolinak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 167. orr.

Lepo argal-argal eta samurra eta neskatxa-beso orobat argalak ziren haren adinaren adierazgarri bakarrak.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 25. orr.

4 haur emea. ik neska 9.

Tradizioaren arabera mundura neskatxa ekartzea, zoritxarra ekartzea zen.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 78. orr.

5 mutil-neskatxa pl mutilak eta neskatxak.

Aurrera edo atzera, baina mokaduak egin zezala bere bidea! Nolanahi ere, gure herrietako erromeriak ez ziren ahazteko, Abadiñokoa eta beste bezala: San Blas eta Santa Agedako periak, mutil-neskatxen ezaupideak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 55. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus