Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gure azafata -hogei bat urteko neskatila, ume bat, alegia, itxuraren arabera behintzat-. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 21. orr.
Ez zen jada 16 edo 17 urteko neskatila. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 153. orr.
Oso aspergarria da, hamaika urteko neskatila baten arazotxo ergelak entzun behar izatea. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 259. orr.
Zikintzeko beldurrez dagoen sei urteko neskatila baten imintzio serioak. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 307. orr.
Haurtzaindegi bereko bi urteko neskatila bat hil zelako, ustez hori ere meningitisak jota. Berria - Euskal Herria 2006-04-13
Batzuk neskatilak dira, besteak 30 urtera iritsi ez diren neskatxak. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 88. orr.
Ezkon hitza emana zuen neskatila zen orain. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 187. orr.
Kasik oro neskatila eta emazte gazteak ziren. Herria 2005-12-08
Titiak hazi berri zaizkion neskatila nerabeak janzten dituenak bezalakoxea. Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 98. orr.
Mutil honek neskatila ematen du. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 117. orr.
Bost protagonista nagusi hiru mutiko eta bi neskatila, bigarren mailako beste hiru pertsonaia. Berria - Kultura 2004-10-17
Mahaietan bi neskatila eta mutil bat eserita, orrialde handitako karpetaz eta makina bat boligrafoz inguraturik. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 99. orr.
Zail da azaltzen, bidegurutze asko dago; neskatila bat utziko dizut, bidea erakusteko. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 90. orr.
Deus ikusi ez duen, deus ez dakien neskatila gazte bat seduzitzea. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 46. orr.
Neskatila lo bete-betean dago eta ez da ezertaz jabetzen. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 24. orr.
Hamahiru urteko neskatila saiatu baten setakeriaz. Eduardo Matauko «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 15. orr.
Neskatila eder, alai, begi biziko haren aita izateko urguilu sekretu hark. Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 143. orr.
-Behin batean, bazen neskatila eder bat artzain pobre batekin maitemindurik zegoena. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 143. orr.
Éowynen ahotsa neskatila gazte eta triste batena bihurtu zen. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 296. orr.
Neskatila xarmangarri honek aingeru baten moduan xurgatu dit... Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 157. orr.
Neskatila garbi eta errugabe asko hil dut, baina Jainkoak Xerazade eman dit opari, bera eta hiru mutil kozkor horiek. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 262. orr.
Imagina ezazu ogia irabazteko akordeoi tipia jotzen duen neskatila itsua. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 108. orr.
Harrizko neskatila-buru bat zen, halakoxe jarreran jarria, non lo datzan emakume baten aurpegia baitzirudien. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 167. orr.
Bere nebari, neskatila jantziz mozorrotu eta ile luzeak erantsi zizkioten. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 120. orr.
Neskatila talde batek kantoia zeharkatu du irratian entzun daitekeen azken arrakasta ozen kantatuz. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 171. orr.
Bizkaiko zenbait herritan neska plazakoa edo plaza-neskatila esaten zitzaion [...] plazara, dantzara eta mutil-susmoan hasitako neskari. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 28. orr.
gaueko neskatila (3); hamabi urteko neskatila (3); neskatila bat hil (4); neskatila eder (4); neskatila gazte (6); neskatila gazte bat (3); neskatila polit (3); neskatila ttipi (4); zortzi urteko neskatila (4)