Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

nahigabe (orobat nahi gabe g.er.) 1 iz ezbeharrak eragiten duen sentimen mingarria. ik atsekabe; bihozmin.

Jerusalem, erantzi nahigabe eta zoritxarraren soinekoa, jantzi betiko Jainkoak damaizun ospearen soineko ederra.  Elizen arteko biblia   Ba 5,1

Nahigabe, nazka eta desilusiozko imintzio bat ikusi zion aurpegian.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 39. orr.

Hauxe da nire samin eta nahigabea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 618. orr.

Nahiko nahigabe eta zorigaitz baditen ama-alaba horiek, pentsatzen ahal dun.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 110. orr.

Aldatuko da pentsamendu alaiak, nahiz onak eta santuak izan, hala nola, berpizkundeari eta aintzari buruz, ahaleginduz ez ekartzen, baizik neure burua atsekabe, nahigabe eta nekeetara erakarriz.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 125. orr.

Nire begirada eszeptiko tristeak nahigabe bat baino gehiago ekarri dit.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 20. orr.

Negar isila eginez, ama zen aldetik pairatu zituen nahigabe eta pena guztiak kontatu zizkion Egor Timofeievitxi.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 217. orr.

Maitasuna saihesten duena ez da, ordea, Venusen fruitu gabe gelditzen, aitzitik nahigabe gabeko atseginak hautatzen ditu.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 291. orr.

Orain, alkoholak eta nahigabeek makalduta nagok; itsasontzietan ja ez zidatek lanik eman nahi.  Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 36. orr.

Nahigabeen saila beharbada ez zen haientzat bukatu.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 362. orr.

Amodiotik erretiratua zaudela diozu, desorekatu zintuen nahigabe batetik irten eta zeure izaera berriro nibelatzeko...  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 346. orr.

Ahalik eta eztien eman zion senarraren zorigaitzaren berri, baina, nahigabearen aringarri, ondasunak elkarbanatzea proposatu zion.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 101. orr.

2 (izenondoekin)

Nahigabe handi batek hartua zuen Kirxa anderea.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 100. orr.

Druida beraren pareraino heldu eta ateari begira geratu zen, nahigabe handia erakutsiz.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 97. orr.

Egun asko egin zuen ohean, geroz eta nahigabe handiagoz.  Elizen arteko biblia   1 M 6,9

Nahigabe galanta berarentzat.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 105. orr.

Gezurra dioten irainak entzuten ari bainaiz eta nahigabe izugarriak hartu bainau.  Elizen arteko biblia   Tb 3,6

Ez barren-barrenean nahigabe ilun bat sentitu gabe.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 34. orr.

Nahigabe latz hori josi nuen Maddalen gaixoari gertatu ixtripu ikaragarriari.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 35. orr.

Hona niretzat liburu gogoangarrienak: liburua irakurtzen amaitu beharrak halako nahigabe malenkoniatsua dakarkidatenak dira.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 88. orr.

Erantzun beharreko galderak dauzkazu buruan, baina nahigabe fisikoak ez dizu behar bezala pentsatzen uzten.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 128. orr.

Nahigabe pertsonalak poesiaren kontsolamenduaren ukenduz bezatzea.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 166. orr.

Ez nituen kontu haiek sinesten, edo, hobeki erran, ez nituen sinetsi nahi, baina, hala ere, nahigabe arrazoirik gabeko baina sakon bat sortzen zidaten.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 254. orr.

3 (aditz baten objektu gisa)

Izugarrizko nahigabea dut, izeba Augusta.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 38. orr.

Beharrik denbora aitzina badoa, anitz nahigabe eta beharrordu estaltzen dituena.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 84. orr.

Frantziskorekin bizi ziren anaiek lagundu zieten bidean, haien nahigabea arindu nahian.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 309. orr.

Nahigabea erori zen familia osoaren gainera eta etxe hartako poza tristura bihurtu zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 446. orr.

Ez Paulek ez Gerdek ez zekiten gau mundial hark zer nolako nahigabea ekarriko zien.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 61. orr.

Argi zegoen neska gazte hori hamaika nahigabe jasana zela iraganean.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 76. orr.

Makur zaitez [...] eraman handi errukitsura, hura baita geure ondikozko bizitzan erein ditugun nahigabeak jasanarazten dizkigun bakarra.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 503. orr.

Nahigabea eta sumindura gailendu zitzaizkiolarik, mehatxu egin zion: [...].  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 108. orr.

Nahigabea sentitzen duzu ama horrela sufritzen ikusita.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 250. orr.

Laneko poz eta nahigabe guztiak partekatzen zituen beraiekin.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 199. orr.

Nahigabeak eta emozioak hartaratua, gazteak bere baitan egin zuen: "Zergatik ez alde egin?”.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 59. orr.

Eta badakizu nori zor dizkiozun nahigabe hauek guztiak?  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 70. orr.

Handik urte batzuetara erasango zioten minbizia eta ia heriotza eurak ere ez ziren hurbildu ere egin orduan sentitu zuen nahigabea berdintzera.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 20. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Kurutzea deitzen dugu, orai, bizi huntan karreiatu behar dugun edozoin sofrikario edo nahigabe mota.  Herria   2001-04-05

Schumacherrek platerera bota zituen labana eta sardexka, nahigabe-aurpegiaz, oharkabean kaka-mokordo bat irentsi balu bezala.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 144. orr.

Gelaren bat galde egin zuen, sartu eta berehala, eta, nahigabe-antza agertu zuen, han gelarik ez zela erantzun ziotenean.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 82. orr.

Arantxak nahigabe keinua egin dio Imanoli eta hau gelditu egin da une batez.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 54. orr.

Gizontxoak nahigabe imintzio bat egin zuen.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 190. orr.

Pozez txoratzen, ni ikustean nahigabe-arrastorik bat ere ez bere aurpegian.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 159. orr.

Haserre-eguna izango da, larritasun- eta nahigabe-eguna, hondamendi handiko eguna.  Elizen arteko biblia   So 1,15

Zure heriotza nahigabe- eta samin-unea izango da anaientzat eta beste askorentzat.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 730. orr.

Nahigabe-minak sendatu, beharrak osatu, andereñoak babestu, alargunen bihotza suspertu, beste inork ez du hori guztia egin ohi zaldun ibiltariek baino hobeki.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 170. orr.

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Maitasun-nahigabeak.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 226. orr.

6 nahigabea eman ik nahigabetu 2.

Hasieran beldur zen anaiari nahigabea emango ote zion, jale txikia baitzen hura.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 72. orr.

Gogoa izaten nuen azaltzeko ez zegoela zertan kortesia erabili, [...] baina nahigabea ematen zidan. Izan ere, nik nahigabea ematen badizuet, nork poz nazake ni zuek izan ezik, neuk nahigabetu zaituztedanok izan ezik?  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 122. orr.

Sakearekin asmatzen badu berak eman diezaioke nahigabea Lizasori.  Berria - Kirola   2004-08-28

Egun bat atzerago itzultzen banaiz, izugarrizko nahigabea emango diot.  Elizen arteko biblia   Tb 9,3-4

Zer nahigabe eman dizut, ama txit maitea?  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 365. orr.

Handik atera bezain laster joateko esan zidan, hartzeko lehen autobusa eta gurasoei nahigaberik ez emateko.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 95. orr.

Hik ez duk ikusi nahi, baina ikusiko duk nola egunen batean nahigaberen bat emango digun.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 21. orr.

7 nahigabea hartu ik nahigabetu.

Nahiz zahagiei nahiz Morgianari begiratu, ez zuen hitzik ere esaten, hain izan zen handia hartutako nahigabea.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 109. orr.

Ez, ez dut uste etorriko denik, halako nahigabea hartuko zuen gajoak...!  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 99. orr.

Ez, ez dut uste etorriko denik, halako nahigabea hartuko zuen gajoak...!  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 99. orr.

Izugarrizko nahigabea hartuko nikek ezer gertatuko balitzaio Specker gizajoari.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 116. orr.

· Ez hartu nahigaberik niregatik.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 153. orr.

8 nahigabean lagundu (hiletetan)

Nahigabean lagunduko balio moduan erantzun zion Nikolak: [...].  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 278. orr.

Laguntzen zintuela nahigabean, berak.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 15. orr.

-Laguntzen zaitugu nahigabean -edo antzeko zerbait esan zion han zegoen emakume bakarrak, Gurutze Gorriko txabusina berde bat jantzita zeukanak.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 13. orr.

Trantze horretan, zenbait leku euskarazkotan, "laguntzen dizut nahigabean" eta holakoak esan beharrean, "etsi!" soila esan ohi da edo zen, motxean eta zuhurrean.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 49. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus