Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

bihozmin (orobat bihotzmin) 1 iz nahigabea, atsekabea.

Hiria pertsonaien bozkarioen eta bihozminen lekukoa da, haien gazi-gozoak bertatik bertara ikusten ditu.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 12. orr.

Ohartu behar da, bestalde, atsekabeek eta bihozminek beren iturburu nagusia daukatela guztiz aldakorra den eta sekula osoki gureganatzen ahal ez dugun gauza baten aldeko Maitasun gehiegizkoan.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 563. orr.

Saltxitxoiak lotuz eta xingar zerrendak gatzetan jarriz arintzen zuen bihozmina.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 356. orr.

Biak zeuden Susanaren irrikaz zoraturik, baina ez zioten beren bihozmina elkarri adierazten.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 175. orr.

Gauza bat eta bera esan daiteke bihozminaren, axolaren, hasperenaren eta begilunduraren alderditik (alderdi bizigarri horretakoa naiz ni), eta orobat esan daiteke [...] errealitatearen gurtze patologikotik.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 84. orr.

Kristok guregatik jasan zituen oinaze eta samintasunek halako bihozmina eragiten zioten egunero, eta barru eta kanpo hainbeste atsekabetzen zen haiengatik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 586. orr.

Aladin bihozminak joa eta gosegabetua itzuli zen etxera.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 217. orr.

Ez, gurean ondo markatuta gelditzen dira orbainak, tatuajeak eta bihozminak.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 134. orr.

Lagunengan pentsatzen zuen, exekuzioa tristuraz eta bihozminez eramango zuten lagun urrunengan, eta urkamendira berarekin batera igoko ziren lagun hurbilengan.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 66. orr.

Bihozminez diot hau.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 16. orr.

Bihozminezko keinu bat egin du gizonaren izena hotsik gabe ahoskatu duen bitartean.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 255. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Bihozmin handi batek begiak negarrez betetzen zizkiola.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 284. orr.

Nire kezkarik krudelenak geroztik ematuak izan diren arren, badut oraino bihozmin handi bat, noiz bukatuko den aldez aurretik ikus ez dezakedana.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 518. orr.

Hiru urte huntan xangreak jorik, 38 urtetan zendu da, tristezia eta bihozmin handitan utziz familia.  Herria   2004-07-08

Itsumendua liteke ere ez ikustea zer desohore, zer kalte, zer bihozmin damugarri ekar lezakeen haren kondenatzeak.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 160. orr.

Holako bihotzmin batekin ikusten ditut jende gaixo horiek lanean ari beren eskuekin, etsitu gabe.  Herria   2002-12-26

Bai, dudarik gabe izanen dut manurik zuri emateko; eta soilik haiengatik ardura ahal naiteke nire bihozmin heriogarria ez den bertze zerbaitez.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 505. orr.

Jauna, emaiguzu gaur gure eguneroko bihozmina.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 245. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Eta ezin zituen ekidin -zein tuntuna, ene, zein tuntuna!- bihozmin ziztada haiek.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 72. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus