Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Lasai ederrean eta fidaturik ikusi baitzuen, areago nahigabetu zen. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 262. orr.
Gertatua ikusirik, beste zerbitzariak biziki nahigabetu ziren, eta guztiaren berri nagusiari ematera joan ziren. Elizen arteko biblia Mt 18,31
Eskura zeukan arroparik onena jantzi zuen, baina nahigabetu egin zen barneko arropari erreparatu ziolarik. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 260. orr.
Horregatik diotsut, ez zaitezela nahigabetu; egizu egiten ari zarena, jarraitu zeure jardunean, betiko maitasunean landatu baitut zure anaiartea. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 624. orr.
Maiz, denek ohoratzen zutenean, biziki nahigabetzen zen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 216. orr.
Zure aita Ebroko gudulekuan zebilen eta oso nahigabetu zen gure osabarena jakin zuenean. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 50. orr.
Baina emaztea larri nahigabetu omen zen Kabarantxelek eskainitako ikuskizunarekin. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 58. orr.
Erretore-laguna nahigabetua zen. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 28. orr.
Baina Harry ohitua zegoen, horregatik gehiegi nahigabetzeko. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 19. orr.
Lisak ez zuen Marjolin nahigabetu nahi, bere nazka berriz ere erakutsiz. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 276. orr.
Nahigabetu egiten nau zu denen aho-mihitan egoteak. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 130. orr.
Izan ere, nik nahigabea ematen badizuet, nork poz nazake ni zuek izan ezik, neuk nahigabetu zaituztedanok izan ezik? Elizen arteko biblia 2 Ko 2,2
Senarraren galerak bezainbat nahigabetzen zuen semearen desagerketak. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 52. orr.
Zure aita Ebroko gudulekuan zebilen eta oso nahigabetu zen gure osabarena jakin zuenean. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 50. orr.
Norbaitek nahigabetu banau, ez nau ni nahigabetu, baizik eta neurri batean -gehiegi ez esatearren- zuek guztiok nahigabetu zaituzte. Elizen arteko biblia 2 Ko 2,5
Belarrondoak baino gehiago nahigabetzen ninduen familiako sekretu bat ezkutatzen zidatela konturatu izanak. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 98. orr.
Ikaragarri nahigabetu nauela Zuzendari txit agurgarria hartarainoko trantze batera eraman beharrak. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 231. orr.
Bakarrik dakit min sakona eragin zidala, ezin gehiago nahigabetu ninduen, gau eta egun etengabeko negarrean utzi. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 92. orr.
Ez zion bihotza erdiratzen haien etorrerak, ez eta nahigabetzen ere haien joanak. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 168. orr.
Emakume nahigabetua Jainkoaren gizonaren hilobira ekarri zuten. Bisir nahigabetuak Xerazaderen nahia onartu behar izan zuen eta gau hartan bertan alaba eskaini zion Xariarri. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 268. orr.
Irudi isil nahigabetua ez zen itzuli. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 82. orr.
"Ari da orain ere don Silverio bere txokolatearekin", pentsatu zuen irribarre erdi mingots, erdi nahigabetu batekin. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 103. orr.
Pitigrillik, bere betiko itxura misteriotsu, burgoi eta nahigabetuaz, orri-pasaka irakurri zituen pixka batean. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 129. orr.
Itzalgune nahigabetu batek zeharkatu zuen Domengaren behakoa, istant batez. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 24. orr.
Orain nahigabetu horri aurre egiteko, lanaren egunerokotasun lotzailea erabili zuen eta tartekako bidaia batzuk, Frantziara, Ingalaterrara edo Italiara. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 9. orr.
Beti pentsatu izan dut Lur honetako nahigabetuak direla Jainkoaren hautatuak. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 347. orr.
Nahigabetuen kontsolatzaile behar du izan eta atsekabetuen azken ihesleku. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 395. orr.
Ez zitzaion Lucyri harritzekoa egin hark nahigabetu aurpegia jartzea. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 249. orr.
-Zer dela eta? -esan zuen Manilovek, xaloki eta nahigabetu-antzean berak ere. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 55. orr.
Munduko nahigabetuek, beraien oheetan zauri eginda bizi direnek, kirasdunek, gaixo larrien deserrian baztertuta bizi direnek. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 171. orr.
asko nahigabetu (3); nahigabetu antzean (3)
oso nahigabetua (3)
guztiz nahigabeturik (3); oso nahigabeturik (7)
oso nahigabetuta (4)
nahigabez betea (3); nahigabez beterik (3)