Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

nagitasun 1 iz anerako edo egin behar diren gauzetarako gogorik eza. ik nagi 6; nagikeria.

Goizeko hotz honek eta bide bazterrean hedatua den izotzak, gaueko lo eskasak gorputz osoan ezarri didan nagitasuna harrotzen eta haizatzen didate.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 34. orr.

Zutitu egin zen kolpetik, eta bere nagitasunetik atera.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 264. orr.

Geldiro mintzatzen zen, esaldiei xarma ematen zien halako nagitasun batez.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 215. orr.

Amaitzen ari zen igandearen nagitasunaz gozatzen zuen.  Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 60. orr.

Nagitasunak galarazten zion berarentzat interesa aspaldi galdua zuen gai bati berriz ere heltzea.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 130. orr.

Asmo horren ahazteak arrazoi asko izango zituen: batetik, noski, nagikeria, erosokeria, neurekoikeria (edo ezaugarri horiexek atzizkiaren kutsu ezkorrik gabe: nagitasuna, erosotasuna, neurekoitasuna).  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 53. orr.

Nagitasunez hartu zuen edontzia negozio gizon eta profesionalen konpainian, eta argitara jaso zuen.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 188. orr.

Nire aurrean, nolabaiteko nagitasunez paratua, ideia handi eta motel bat zegoen.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 31. orr.

2 (izenondoekin)

Horrekin batera beste sentsazio bat, guztiz kontrakoa, huts infinituarena, nagitasun barearena, [...] pausatzeko unea geroratuko lukeen hegazti erraldoi batek eman lezakeen bezalakoa.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 353. orr.

Arabia hitzaren silabek zeharkatzen zuten nire arimaren nagitasun gozo isila, eta sortaldeko lilura batez xarmatzen ninduten.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 47. orr.

Ezin jakin zer dagoen erabaki horren azpian, nagitasun intelektual zinez kezkagarria ustez akademikoa den erakunde batean, ezjakintasun iraingarria, ezezagunarenganako gutxiespena edo itsukeria ideologiko eskandalagarria.  Berria - Kultura   2004-12-22

Nekerik gabeko nagitasun nagia da lobelarrarena, norbera baitan zabalduz eta zabalduz lihoakeen bake-haize leun eta laztanezko baten airekoa.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 20. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Horrek ere neke, nagitasun eta makaltasun sentsazioa sortzen zidan.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 171. orr.

Inertzia kontua da, hein handi batean; erosotasun edo nagitasun kontua.  Berria - Gaiak   2004-04-30

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus