Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

nagikeria 1 iz nagitasun gaitzesgarria. ik alferkeria.

Asmo horren ahazteak arrazoi asko izango zituen: batetik, noski, nagikeria, erosokeria, neurekoikeria (edo ezaugarri horiexek atzizkiaren kutsu ezkorrik gabe: nagitasuna, erosotasuna, neurekoitasuna).  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 53. orr.

Atzarri naiz, gorputza nagikeria goxo batean hedatua, baina izpiritua erne.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 129. orr.

Nahi gabe, bere nagikeriak halako arrangura goibel, isil eta triste bat eragiten zion.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 386. orr.

Iratzargailua jo zuelarik, loaren barne barne sakonean sartua nintzen: bakearen seinaletzat hartu nuen gorputzaren nagikeria.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 35. orr.

Hochedéren aurrean nire uko txiki guztiak, nire zabarkeriak, nire nagikeriak, denak itsusten dizkiot nire buruari, eta guztien gainetik, halakorik bada, nire eszeptizismoak.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 147. orr.

Harrokeriak hondamendia eta urduritasuna baizik ez dakar, eta nagikeriak porrota eta behar gorria, nagikeria gosearen ama baita.  Elizen arteko biblia   Tb 4,13

Nagikeriak pentsamenduak hazten ditu, eta pentsamenduak arriskutsuak izan daitezke, bakarrik bizi den edonork berehala ulertuko duenez.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 195. orr.

Hegan joan ziren lurrunezko hodeiak, tunelak bezain beltzak ziren hegazti handien gorputz hutsak eta hegoen zarpak irudi, eta nagikeriaz hautsi ziren gero.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 114. orr.

Erakar gaitzazu zugana, aita santua, zure usain gozoen atzetik joan gaitezen, gogogabez txepel, nagikeriaz geldo eta zabarkeriaz erdi hilik ikusten gaituzunok.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 420. orr.

Laurogeita Hamaseigarren Kalearen kantoian marinel batzuk, binakako edo hirunakako taldetan banaturik, nagikerian zebiltzan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 212. orr.

Gurasoen diruaren kontura nagikerian bizi izatea?  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 126. orr.

Leude baten nagikeria edo utzikeriatik atera ezin zutena, apezpiku baten zelotik eta arreta ekiletik aterako zutela uste zuten.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 331. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Arduragabekeria, erosokeria, nagikeria eta ankerkeria ekintza nabarmena da.  Berria - Euskal Herria   2004-01-03

· Buru-nagikeria hutsez, sineskeriaz nahiz konplikazioen beldur morbosoz.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 270. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus