Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Osaba argalak, aldiz, emazte nagi bat zuen. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 28. orr.
Ez al zatoz errita egitera zeure seme nagiari, zeinak, odolaldi beroa huts eginik, geroko gerora baitu uzten zure agindu larriaren ezinbesteari erantzutea? Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 152. orr.
-Ez da nire egitekoa oiloez arduratzea -erantzun du Felixek, mutiko zurbil, nagi eta izuberak. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 17. orr.
Bat -izugarri lodia, nagia eta soraioa bera- azpiko gona hutsean etorri zen. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 160. orr.
Motela zen, baina ez nagia; bere erritmoa zorrotz kalkulatzen zuen nonbait. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 41. orr.
Nagiak gara hiztegietan esanahien bila ibiltzeko, hori ere bai, eta horrek kalte besterik ez digu egiten. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 65. orr.
Ez zaitez ausarta izan adierazpenetan, ez eta nagi eta motel ere egintzetan. Elizen arteko biblia Si 4,29
Barkatzeko bizkor, haserretzeko nagi, buruz zorrotz, oroimenez azkar, arrazoitzen zoli, aukera egiten zentzudun eta gauza guztietan tolesgabe. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 233. orr.
Langilea agintari, nagia zerbitzari. Elizen arteko biblia EsZ 12,24
Nagiaren sabaia erraz eroriko, zabarraren etxean itaizur franko. Elizen arteko biblia Koh 10,18
Langintza temati hartara kondenatuta zeuden nagi eta alfer guztiak ikusten zituen haietan. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 72. orr.
Nagi bati hankatik tira, loti hari zakua ken. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 115. orr.
· Goizeko lauretatik azak pilaturik dituen auzo jendetsutik, oilanda eta faisaiak zortziak arte esekitzen ez dituen auzo nagi aberatseraino. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 42. orr.
Emakumearen ahots logaletuan, haren keinu nagian, ez zen bozkario arrastorik, ezta ustekaberik ere. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 160. orr.
Eskuaren jestu nagi batekin. 'Aida! Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 32. orr.
' esango zuen akuiludunak, idi beilegiek mugimendu nagi eta astunak egingo zituzten itsasbazterreko bidetik behera Ondarroarantz, eta Lekeitiorantz, eta Gernikarantz. Joseba Sarrionandia «Kolosala izango da», 2003 - 70. orr.
Mugimendu nagi batean dabil maiz ibiltaria, non ez den kirolari ments eta masokista horietarik. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 59. orr.
Ibilaldi luzea eta nagia. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 49. orr.
Zaldiak beren kasa zebiltzan, burumakur, ibilera jarraitu eta nagiaz, eta are geldoagoaz aldapa zela eta. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 17. orr.
Ohetik jaiki eta bere ibilera nagiekin biluzik apaingelara zihoanean ere desberdina iruditu zitzaidan, helduagoa, eginagoa. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 128. orr.
Nire etxera bisitari datozen apurrek bederen dantza pauso nagi batzuk egin ohi dituzte gehienez, pozik daudela agertzeko edo. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 35. orr.
Begietan itsatsi ilea zakur bustien moduan astindu ondoren hiru lau besakada nagi emanda berriro urpera jotzen genuelarik. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 143. orr.
Usoak ere nekez ari ziren egun berrira esnatzen, eta Chavarriren estatuaren inguruko lorategietan zebiltzan ibilaldi urdurian han eta hemen mokoka nagian. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 36. orr.
Eta ni -pentsatu nuen neure artean- kinka zail honetan, eta hanka nagi motel honekin... Txillardegi «Putzu», 1999 - 285. orr.
Josebak izarak gainetik kendu eta beso nagi batez oheko beste aldea aztertu zuen: bakarrik zegoen. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 57. orr.
Buru argia zuen, ernea bezain nagia. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 191. orr.
Arratsaldeko oren nagietan. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 29. orr.
Beldur naiz zahartzaro nagia ez ote zaigun lohadarretara zabalduko eta guregan dagozen bizi giltzak askatuko. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 55. orr.
Oroimena lozorro nagian datza eta ez du tematzen gogoak bizirik ikusi uste duen hura aspaldi bereganatu zuela heriotzak. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 275. orr.
Erne egon bedi, baita ere, atsegin nagi edo zabarrik egon ez dadin gustuen maitasunean, asko itsutzen baitira ahuldade honekin. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 112. orr.
Nekerik gabeko nagitasun nagia da lobelarrarena. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 20. orr.
Leku bat, gorputz pasionatuaren uda luzatzeko grina baten eta ahazturaren lo luzetik iratzartze nagi baten artekoa. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 240. orr.
Erreka-laino nagienak esnatuz eta harrotuz. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 45. orr.
Pasatu al zain sustoa? -esaten dit ahots nagiz. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 128. orr.
ik beherago 9. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.
-Nola? -galdetu zuen Draco Malfoyren ahots hotz eta nagiak. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 94. orr.
Goialdeko terraza lauan bi bandera mugitzen ziren haize nagian. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 269. orr.
Erridau xaretuek ozta-ozta uzten zituzten sartzera kaletik zetozen argi-izpi nagi batzuk. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 229. orr.
Lo-kuluxkaren ordu nagi haietan. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 9. orr.
Arratsaldeko argi nagia ona dut burua argi doirantz hurbildu eta poesia-liburu bat zabaltzeko. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 88. orr.
Gainera, berehala izaten da argi nagi eta txurixka alu batez agertzen hasten den eguna, hozkia ematen didana. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 12. orr.
Buruan inolako kezkarik ez dugun une alai eta nagi horietako baten erdian. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 92. orr.
Elurra egiteko era nagi bat. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 13. orr.
Hotzaren eta beldurraren eraginez dardarka zarenean, oihu egin behar duzu, sastakaiaz leihora aterarazi zugan bizi den jainko zarrastel barru-nagi bezain barre-eragile hori. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 51. orr.
Kale edota abenida dotoreetatik nagi paseatu bitartean. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 229. orr.
Goizean, batera esnatu dira biak, oraindik elkarren besoetan endredatuta, nagi eta zoriontsu. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 159. orr.
Nekez jaikitzen naiz, nagi janzten, damuz naiz irteten. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 357. orr.
Neskak buruari nagi eraginez erantzun dio, ezetz. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 72. orr.
Gabiraiek nagi eragiten zieten hegoei, beren higidurekin airearen errea astundurik. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 13. orr.
Nagi baitabil eguzkia egun hauetan, nagi. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 475. orr.
Ahots motel bat, hitzak nagi baina alai ahoskatzen zituena. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 75. orr.
Goizeko nagi goxoak ohean nindukala -jaikiko al, ez al?... -telefono-hotsa. Xabier Mendiguren Elizegi «Errekarteko koadernoa», 2001 - 89. orr.
Nagiak gainetik kentzeko beste abagune baten opari egin nahi diguk, orduan! Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 9. orr.
Oiloak kotara bezala erretiratzea gustatu izan zait beti, eta jaikitzeko nagi gutxi... Pello Zabala «Zeruan zer berri», 2006 - 129. orr.
Bestelako keinurik egin gabe, bere begiak nagian edo logalean urturik. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 144. orr.
Nagirik gabe jaiki zen. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 173. orr.
Nekea zuten agian, asperra zuten agian, nagia zuten agian. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 14. orr.
Espirituaren nagiak jota, ikerketa filosofiko guztiak abandonatzeraino. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 48. orr.
Materia ergela, bere nagi-soraioan etsai, giza ergeltasuna etsai den bezala, eta hura bezala bere burueskastasun pasiboaren kariaz indartsu. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 207. orr.
Ke-lainopean nagi-urtika, aho-zabalka. «Kuskue tanden», 2004 - 180. orr.
Animalien entziklopedia batean, nagien argazkiak ikusiak nituen; buruz behera zintzilik bizi dira zuhaitzetan, zeruari begira. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 58. orr.
Protestaka eta marmarka hasiko ginen gu orduan, klasera itzultzeko nagiz. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 216. orr.
Apirilean goiz eder batez / goizik bainintzan atzarri, / eta ohea uzteko nagiz / nindagola pentsalari... Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 157. orr.
Hatz nagiko urrezko eraztuna. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 126. orr.
Oharkabean bezala, ezker eskuko eriak eskuineko hatz nagira eraman nituen, ezkon-eraztuna ukitzeraino. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 123. orr.
Artega eraman du zigarroa hautsontzira, hatz nagiaz tak kolpetxoa emanez errautsa botatzeko. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 63. orr.
Hilotzari eskuin eskuko hatz nagia falta zitzaion. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 65. orr.
Eskuineko hatz nagian du kolpea. Berria - Kirola 2004-03-09
Lanpetuegi zebilen erantzuteko, plisti-plasta eta pafaka, burua uretan sartuta balu bezala puzka, uretan mugimendu biribilak eginez edota ur azala behatzekin nagi-nagi igurtziz. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 171. orr.
Nagi-nagi jarri zen erretzeko mahaitxoaren kontra, haren gainean esku bat ipinita, eta ispiluari begirada bat bota zion, gauzak nagusitasunez eta patxadaz hartzen dituenaren itxura zeukala baieztatzeko. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 125. orr.
Laztantxo arin batzuk egin zizkion mokoan eta hipogrifoak nagi-nagi begiak itxi zituen, hura atsegin balu bezala. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 97. orr.
Anna altxatu eta nagiak atera zituen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 467. orr.
Besoak eta zangoak zabaldu zituen nagiak ateratzeko. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 102. orr.
Nagiak atera nituen ohetik jaiki gabe. Joseba Sarrionandia «Kolosala izango da», 2003 - 7. orr.
Ahozabalka, nagiak ateratzen ditu, ordenagailua itzali, langelatik irten eta logelara joaten da. Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 57. orr.
Nagiak ateratzen dituen katakumearen antzera. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 60. orr.
Crookshanksek arin salto egin zuen saskitik, nagiak atera, aharrausi egin eta Ronen belaunetara salto egin zuen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 68. orr.
Tabernatik irten zenean hiria itzartzera zihoan, nagiak ateratzen ari zen gauaren azken itzalek, egunsentiaren estreinako argiek eta kutsadurak ehunduriko izara azpian. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 167. orr.
Nagiak ateratzen ari da, oraindik ere, akzio merkatua. Berria - Ekonomia 2006-01-03
mugimendu nagi (3); nagi nagi (15)
eskuko hatz nagia (4); hatz nagia (7)
nagiak atera (32); nagiak atera zituen (10); nagiak ateratzeko (6); nagiak ateratzen (20); nagiak ateratzen ari (6); nagiak jota (3)
eskuko hatz nagian (4); hatz nagian (8)